 |
SAKRAMENTU SANTUARI ESATEKO KANT-ONAK
PANGE LINGUA-REN ANTZEKOA
Nire miña, kanta giozu
neure yaun yaubeari,
ni-gaiti Sakramentuan
niretzat dagoanari
neu odolaz erosteko
ni-gaiti il tzanari.
Guri emon yakun Yauna,
guretzako yaio zan;
gugaz bizi izan ezkero,
guretzat il egin tzan;
gu-ganik yoat-orduan
gugaz berton geldi zan.
Bere belurengo gauban
bere gorputz-odola,
bere diszipulu onai
berak eskuz emona,
beragaz gu bat gaitezan
bera da gure yana.
Berbo Yauna gizondurik
Berboa aragi da;
Berboak berba egin da
Berboa da yan gauza.
Berbaz bada gora daigun
Berbo Yangoiko Yauna.
O Sakramentu andia!
O ze Yauna an dagoan!
O ze ikara, ze bildurra!
O zer lotsa zor yakan!
O Angeruen ogia!
O nok gose zeikezan!
Andia Aita Yainkoa,
andia da Semea,
andia Espiritua,
andia gure zorra.
Andia beraz daiogun
Andiari eskerra. Amen.
BESTE BAT SACRIS SOLEMNIS-EN YASAKOA
Bizi bedi Yesus
sakramentadua,
gure kanta santuz
tint alabadua.
Daiogun gogotik
berari soñua.
Ea, erago poz-pozik.
Yaun biotzekoak
il-aurreko gaban,
ogi ta ardao banak
artu-ta ziñoan:.
ene gorputza au dot,
au odola: ta alan
yan-edan berau guztiok.
Ostia baten, ah,
benetan daukazuz
Yangoiko-gizona
bere odol-gorputz,
ta arima ederra.
Yan edan egizuz.
Orren begira da Yauna.
Ilun, larri, baldan,
argal zagozana,
erdu, ara bertan
zuk bear dozuna.
Kristoren gorputzak,
Ondo zuk artu-ta
emongo deutsuz indarrak.
Dirautse Yesusak
meza-emolleai:
artu au zuentzat,
baita emon onai.
Ay ze eskuikuna
yatorken gizonai,
Angeruak eztaukena !
Angeru ogia
da gizonarentzat;
Yaungoiko-gizona
da nai dabenentzat.
Aberats ta pobre,
Errege ta ezak,
ona guztiok erdue.
O Aita-Semeak,
Espiritu onaz
Yainko bat irurak!
Zagoz orain gugaz
geure biotzean,
gero guk orregaz
ikusteko zu zeruan. Amen.
|
 |