www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Esku-liburua
Pedro Antonio Aņibarro
1802, 1821

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Escu-liburua, eta berean eguneango cristiņau-cereguiņak, Pedro Antonio Aņibarro. La Lama, 1821

 

aurrekoa hurrengoa

ONDO KONFESETAKO ETA KOMULGETAKO ORAZIÑOAK

 

        Ezta ain erraz zein da askok uste dabeen, konfesiño on bat egitea. Ezta itoan egin bear dan zeregina; leenagoti prestetako aleginak egin da beti, asko dago zereginik, Yaungoiko aserratuagaz bakeak egiteko, zeinen aurrean gure kontra deadarrez dagozan gure bekatuak, eta eske ta eske, gu infernuko ondarretara botetako.

        Gauza askok lagundu bear deutse ondo egingo dan konfesiñoari; baia bearrenak dira bost. 1. Esamina konzienziakoa. 2. Bekatu mortal eginen damu benetakoa. 3. Aurrerantzean geiago ez egiteko gogo zolia. 4. Bekatu mortal guztiak, batxu bere ostu bagarik, artez konfesiñoan agertutea. 5. Konfesoreak aginduriko penitenzia zeero egitea.

 

 

ESAMINA AURREAN ESAIZU

 

        O Yaun errukiorra! ara emen zure aurrean bekataririrk galduena. Lotsaren andiz nago aurpegia yausi yausi egin-da, begiak gora zeu-gana egiteko biotzik ozta daukadala; Argitu egidazuz, arren, ene arimako begi ilun itsutuok, ene biotzeko baster ezkutuak arakatuteko; ene bekatu asko eta andi tzarrak billatuteko; ene arimako ezaintasun ikaragarria argiro ikusteko; eta artez ezagututeko ene buruaren orain arteko kalte gogorrak.

        Agertu egidazuz, Yauna, ene biotzeko okollu ta ostendera guztiak, gelditu eztenditzat bekaturen bat ez bat ezkutuan ikutzagarik; eta lagundu egidazu ondo egiten konzienziako esaminea; zegaiti ze sor-gor, yakin-ez bat nas ni, eta zeu bagarik ezin gogora ekarri neiz bekatu guztiak.

        Yaungoikoaren Ama maitea, Angeru Gordetzallea ta zerutar guztiak lagundu ta biztu nagizue, aurkituteko neure arimaan dodazan gaistakeria, okerr-egite eta bekatu guztiak; presta nadintzat ondo konfesetako, ta Yauna-gazko benetako bakea, ta neure bekatuen parkaziñoa izateko. Amen.

        Esaizu gero askotan biotz biotzerik akto kontriziñokoa, edo Neure Yauna Yesukristo.

 

 

ESAMINEA EGITEKO BIDE ERRAZA TA LABURRA

 

LENENGO AGINDUAREN GANEAN

        Begira zelan egin zenduan leengo konfesiñoa, edo leenagokoak; lotsaz, bildurrez edo aztuzaz bekaturik itxi bazenduan; zan baño gitxiago edo ederrago esan bazenduan; damurik edo onduteko gogo zindorik ezpazeroian; edo beste aldetati konfesiño edo komuniño okerrik egin bazenduan.

        Begira ea konfesoreak aginduriko penitenziak egin bagarik badaukazuz, edo luzaro zeure nagiz atzeratuta erabili izan badozuz; edo berak atzera yaubeari biurtuteko esan eustun gauzarik, ainbagarik badaukazu; ea eldu izan bazara berak eragotziriko etse, lagun arte, yolas, begira, fiesta era orretara, edo berba egin badozu, ez egiteko esan eutsun lagunagaz.

        Fedea galdu izan badozu, ezer sinistuten dozula Elexa Ama santeak erakusten dabenaren kontra; edo egon izan bazara zeure artean alan badira ezpadira atzeratuteko aleginik egin bagarik.

        Irakutsi edo esan izan badozu yakinen ganera, bekatu dana eztala, edo eztana baidala; edo eztagoala zerurik edo infernurik; edo gure arimea eztala betiko iraun bearra; edo Yaungoikoak eztakiala zer darabilen, edo gauzaak oker darabiltzazala, edo obeto erabili leikezala.

        Ea bear dan dotrinarik badakizu, edo yakiteko aleginik egiten badozu.

        Uste izan badozu, beti deungaro bizi izan-da bere, orregaiti zerurako bazareala; edo bestera, ain bekatari andi tzarra zareala eze, zuretzat ezin zerurik ezetara bere izan leitekean; edo eztagoala zeure eskuan salbetea Yaungoikoaren grazia lagun dozula bere.

        Yaungoikoa-gana biurtea eriotzako ordura artean luzatuteko gogorik izan badozu.

        Izan badozu Yaungoikoaren gorrotorik gaixopean, edo artutxu ta nekatu zaukazalako.

        Emon badeutsazu zeure buruari bekatu eginaren edo egingo dozunaren laudoa eta gorantzea.

        Betean emon izan badeutsezu sinisterik, sorginkeria gauzai, edo aztuen asmu, ipuin ta guzurrai, edo zure ames zoroai, ta onelango biderik eztaroen etorkizun, erremedio ta zorakeriai.

        Irri ta barre gauzarik Yaungoiko ta Snatuak-gaiti esan edo euren kontrako biraorik edo burorik egin izan badozu.

        Promesen bat bein agindu ezkero egin-tzagarik, edo luzaro atzeraturik badarabiltzu.

        Elexan ezer ostu, edo ediskide deungeari berba labanak edo nasaiak esan, edo siñu, irri-barre, edo beste zorakeriaren bat egin, edo beste aldetara, dan legez dala, gauza txarrik egin izan badozu.

        Fede, esperantza ta karidadeko egintzaak bere aldietan egiten izan ezbadozuz.

 

BIGARREN AGINDUAREN GANEAN

        Begira ea egin izan dozunez guzurraren ganeko yuramenturik; bada guzur txikia ta txantxazkoa dala bere, beti da bekatu mortala.

        Egin izan dozunez alan dalakoan eztalakoan, gauzea artez yakin bagarik; edo besteren esanaren ganera zuk ikusia legez emon izan dozunez; ze oneek bere bekatu mortalak dira.

        Okerren bat iñori etorri izan yakonez zure guzurrazko yuramentuti, edo zuk besteari eragineti.

        Gatxen bat zeure buruari edo besteri egiteko yuramenturik egin dozunez; edo osterantzean bekatu mortala dan gauzea egitekoa.

        Emon deutsazunez iñori guzurrezko yuramento egiteko bidea edo beinik bein berak ondo yakin-ezean, alan zalakoa emotekoan imini zenduanez.

        Esan izan dozunez biraoak eta arranak; izan direanez gatxezkoak eta noribait oratuko yakazanak, eta zeinbat izan direan.

        Iñoren gatx-baako biraoak izan arren, bekatu mortala egin izango dozu, zeuk aintzat ostean esan badozuz, eta konfesau bear dozuz. Eta dana dala beti da izkune okerra txatean pitean gatz bagarik birau urtika ibiltekoa, eta aztutera aleginak egin bear dira.

 

IRUGARREN AGINDUAREN GANEAN

        Begira yai-domeketan meza osoa beti ta ondo entzun izan badozu; mezea uts egiteko bidean zeure burua imini izan badozu; Iñor besterik zeure erruz entzun bagarik geratu izan bada.

        Ea mezatan zeure guraz egon izan bazara gogoa beste lekutan dozula; edo berbaz, lo, albora begira, besteai galarazoten.

        Premiña andi bagarik bearrik zuk egin, edo besteri eragin badeutsazu, nai dala doan, nai alogerez edo sariz; nai eztarian, nai agirian, bada guztietara da bekatu.

        Barau-zaro egunetan, barau egin bearrik, galdu egin badozu; edo oneetan ta barikuetan ta beste egun debekatuetan lege eztan legez koipea yan badozu, edo arraña ta okela gauzea yat-ordu baten; edo zuk ez arren, norbaiteri yan eragin badeutsazu.

        Garizumaan bulda bagarik arrautzak, gaztaia, edo esne gauzaren bat yan badozu.

        Amarren-primiziak artez egin ezpadozuz; amarrenari txatxarrena edo adinona, zuretzat onena gorde-ta emon badeutsazu; azitakoa, edo lubarriena atzeratu badeutsazu; edo amar zuretzat eta amaikagarrena amarrenari emon badeutsazu; bada amarrenaren izenak berak diñoan legez, artuten daneti amarrerik bat zor yako Yaungoikoaren Elexari.

 

LAUGARREN AGINDUAREN GANEAN

        Begira gurasoai, ugazabai, edo nagusiagoai eusren lotsea edo zor yaken itzala galdu badeutsezu; euren esanak egin gura ezik ibili bazatxakez, edo atzera erantzuten edo erremuxkadaak, burrufadaak, abrigutxarrak, begiraunaak edo adikunaak egiten; edo beste aldetara ernegarazo bedeutsezu.

        Ea gaisorik egonik ikusi ezpadozuz; zartzaroan begiratu, eta premiña ta mee-aldietan lagundu ta ez-unetan emendatu ezpadozuz; zeure erruz Elexakoak bagarik, edo testamentua egin bagarik il izan badira.

        Guraso edo etseko-buru bazara, begira ondo, ea zelan eta nondi dabiltzazan zure ume, otsein, ta ogitukoak; zelan dakien dotrinea; nos konfesetan direan; gauba ilundu-ta bere etserik kanpora badabiltz; ea erromeria, batzaako dantza, naasteko yolas ta gau-bigereetara agindu badozuz.

        Ea yakinik, edo susmea eukirik, zure umeak edo etsekoak kanpoan edo etsean deungaro bizi direala, edo lagun txarrakaz batzanduten direala, eragotzi ezpadeutsezu; ezkontzako berbaak emonik alkarren etseetara, edo alkarregaz egoteko lekura yoaten itxi badeutsezu; eta ori berba ori emon ezkero, berarizko ta beregiko ardura bat artu ezpadozu arimako okerrik izan ez dedintzat.

        Begira ea biraoak añenak, berba loiak, edo beste aldetati deungaak, eurak dantzuela, esan-da, edo gauza okerren bat, eurak dakusela, egin-da, edo eurai egiten agindu-ta, edo bestelan txarrerako biderik emon deutsazunez; lau bost urterik gorantzako seme alabaak oean alkarregaz badaratzazuz; edo senar-emazteok zeuen alboan, edo gelan.

        Ea euren aldia eldu ezketiño zure erruz ezkon-zagarik badagoz; edo euren gogoaz bestera ezkondu badozuz; edo Yaungoikoak osterantzean dei egiten deutsen estadua edo bizi-modua artuten zure aleginean lagundu gura ez edo bear bada galerazo badeutsezu.

        Ezkondua bazara emen gogoea eikezuz zeure lagunagazko aserre-aldiak, deungaro esakaak, esku-yoteak, eta onelangoak; baita bere ondatu izan badozuz yan edanetan, yokoan, tratu okerretan, auzitan, soñean ta zorakerietan, lagunak eta umeak bear leukeena.

        Testamentario iño9k itxi bazaituz, begira ea egin bagarik badaukazuz aren elexkariak eta agintzaak, eta atera bagarik zorrak eta mezaak.

 

BOSTGARREN AGINDUAREN GANEAN

        Gogora egizu, ea iñori gorrotorik, kurrukarik, edo ikusi-ezin andirik izan; agurra ta berbea kendu edo gatxik opa izan deutsazunez; edo etorri izan yakan okerragaz biotza argitu, edo onagaz ilundu yatzunez.

        Ea errieltea, edo aserre-aldia izan, eta berba astunak esan, edo iraunak iñori emon deutsazunez.

        Besteren arteko bakea, edo adiskidetasun ona, edo ezkontza egiña edo igaroa barriakaz eta zeure miiñ gaistoagaz galdu dozunez.

        Ea iñor il, ebagi edo yo dozunez, eta atarik gero edo berari, edo besteri beste kalteren batzuk etorri yakozanez.

        Eriotzarik, edo beste kalte andirik zeure buruari opa, edo emon gura izan deutsazunez.

        Ea sabeleko seiña galduteko aleginik egin, edo besteren bat atan imini izan dozunez; edo ain bagarik, zeure erruz galdu edo galduteko bidean yarri izan tzareanez.

        Iños katutu, edo yakinaren ganera lar edan, edo kalte andia egingo eutsuzuna artu izan douznez; edo iñori alangorik eragin deutsazunez. Ea orditutea ekanduz izan daroazunez; eta yakinik tabernara, ileetara, ezteguetara, eta fiestetara yoan da, ardaoan yausten zareala, orregaiti bere alango lekuetara eldu izan tzareanez; eta esan bear dozu, zeinbat bider izan zatekean, beri yausi-ezagaiti. Eta alper dozu; orrei lekuoi betiko agurra egin bagarik, etzara zeure bizian ondo konfesauko.

        Bidebagako auzirik iñori emon, edo kerellarik ekarri deutsazunez; edo besteak zuri emonari, lege eztan legez, eutsi, eta yarraitu deutsazunez. Ea zeure erruz bear eztan auziren bat Erriak, edo besteren batek darabilenez.

        Norbeiteri bekatu egiten agindu, lagundu, edo orretarako burutasun txarrik emon badeutsazu, edo zeure deungaro eginagaz orretan imini, edo orretarako biderik emon badeutsazu.

        Ea bekatu mortalean egonik, zeure burua ilteko pelleburuan edo bidean imini dozunez.

 

SEIGARRENEKOAREN GANEAN

        Begira emen aragizko bekaturik egin badozu; leen egina gogoratu-ta, atan atan gogoz egon bazara; damutu baiatzu erea izan-da, ez egina; egiteko asmua artu izan badozu; edo asmurik ez arren, egon izan bazara gauza loi seigarrenekoren bat burutan dozula, aztuteko, edo gogoa beste gauza batera yokatuteko aleginik egin bagarik; edo amesetako gauza loiren bateri eder-eretxi badeutsazu, eta burutarik kenduteko aleginik egin ezpadozu.

        Ibili izan bazara eskuaz deungaro, edo zeure buruagaz, edo dan legezko lagunagaz; bada nai gizonezkoak euretara dala, nai emakumeak emakumeetara beti da bekatu.

        Iñori alangorik erakutsi badeutsazu, edo orretarako esan, mandatua agindu, edo zelan alan bide okerra emon badeutsazu; edo zeu iñoren estalgilla ta mandatari ibili bazara.

        Kanta ta destaña zantarrik, ipuin loirik, edo berba barre-eraginkarri nasairik esan, edo besteai eraso, edo besteak esateko zuk egin edo imini badozuz; edo alangoak gogoti entzuten egon bazara.

        Ibili bazatxakoz gogo okerraz edonori bere aurpegira edo beste lekutara begira; edo siñuka ta kiñuka; edo egon bazara adi-ikusten zelan besteren batzuk deungaro dabiltzazan; edo patariai, abereai, edo pistia zantarrai, umeak artuten dabiltzazanean, orren bearrik eztozula.

        Berba baten agertuko deutsazu konfesoreari, lotsaak albora bota-ta, zuk gogoz, berbaz, mosuz, eskuz, ikustez, entzutez, edo bestera izan dozuzan argaltasunak; ibili izan bazara zirika, bultzaka, oraka, auska, itzulimurdika edo zapuzka; ta esan eikiozu beti, nor dan izentadu bagarik, zelango lagunagaz izan tzan, ezkonduagaz, ainbaakoagaz, boto kastidadeko-dunagaz, aideagaz, nai odolekoagaz, nai oratuagaz, eta zeinbatgarren aide zenduan; baita bere izan bazenduan ezer patariagaz, edo abere mutuagaz. Esan bere bear deutsazu, ea zeure etse barruan, edo zeure agindura badaukazu bekatu-laguna.

        Ezkoanduak bere konfesau bear dabe, lagunari gogortu baiakoz, laketu ta lagundu gura bagarik ondo dan aldietan, besteak esan-da bere; edo egin izan badabe oker dan orduan, edo txarto dan elde-erara, edo umeak edo bestek asmau leikiela; edo urak euren erruz, dana dala gaiti, zabaldu ta galdu egiten dituezala, edo galdu leikeezala.

        Onen ganean yakin egizu eze, seigarreneko gauzeetan eztagoala gauza txikirik; guztiak dira astunak eta zakonak; eta alan eztozu batxu bere konfesiñoan atzeratu bear; eze bein bat atzeratutera azkerokoan guztiak geratuko yatzuz parka-tzagarik. Baita esan, onelangoen ganean biotzean daukazuzan errenkura, konka ta ezda-baida guztiak.

        Yakinik egon bear tzara eze, bazabiltze gazteak naastean batzaako dantzetara, yolasera, fiestetara, gau-bigiretara, erroldara, arta-zurietara, liña-gintzeetara, karobietara, txakolin-saltzeetara, ezteguetara, eta alangoetara, etzareela garbi izango, zuek alan uste izan-arren. Eta ara bere okerrago, bein ezkontzako berbea emon ezkeitio, ezkongei biok alkarregaz bazagoze.

        Eta azkenez yakin bear dozu eze, zeure etsean egiten bada batzaar nastua, edo zeure agindu-pekoai itxiten badeutsezu alango tokietara yoaten, edo leen esan direanetara ibilten; edo eragotzi bear dozula eragozten ezpadozu, zure bizkarrera izango dozuzala, orreek leku orreetan egin daikeezan bekatu guztiak; eta alan onelangoen ganean bere esamiña egin bear dozu.

 

ZAZPIGARREN AGINDUAREN GANEAN

        Begira ezer ostu, edo ostuteko gogorik izan badozu: zeinbat zan; zeinbat aldiz; zeinbatena; ta izan bada Elexaan, edo Elex-gauzea.

        Ea gurasoai soñerako, ta oñerako ta zorakerietarako artoa, garia, edo beste gauzarik egin badeutsezu; bear dan baxen geiago gastarazo badeutsezu, neba-arrebeen kaltean.

        Otseiña edo ogitukoa izanik, ta zeure soldateari gitxi eretxirik, edo ainbaakoan, ugazabai ezer ostu badeutsazu.

        Iñoren ortuan, soloan, basoan, abereetan, edo gauzeetan kalterik egin badozu; edo egiten agindu, lagundu, edo orretarako burubiderik, edo oñik emon badozu; edo bestek ostua artu, edo estaldu badozu.

        Yokoan, saldu-erosietan, ta artu emonetan zindo ta garbi ibili ezpazara; pisuan ta neurrian gazago ta laburrago emon; edo gauza kaltetua, edo atxakia-duna, esan bagarik ontzat sartu; edo lege dan baxen merkeago erosi, eta gorago saldu badozu; ganadua erdiratzan, bear dan garbitasunean, ezpadaukazu.

        Dirua epeetan eta ordeaz emon agaiti korriarik eroan badozu; zeinbat eta zelangoari.

        Galarazo badeutsazu otseiñari soldatea, bearginari alogera, mandatariari saria, eta edozeñeri bere izerdia.

        Iñorentzat alogerean edo bearrean ibilirik, bear litekean baño lan ta bear gitxiago egin izan badozu.

        Leen osturiko gauzarik, zorrik, edo iñoenik yaubeari aleginean emon bagarik luzaro badaukazu.

        Arkitu izan dozun gauzaren bat, zuretzat gorde izan badozu, yakitera egin bagarik noena dan, edo konfesoreagaz edo yakitun bategaz ondo itun bagarik.

        Iñoren besteren ondasunak, edo gauzea lege eztan bideti zeuretu gura izan badozuz.

 

ZORTZIGARRENEKOAREN GANEAN

        Begira ea guzurrik esan dozunez, eta ea atati gero norbaiteri okerrik etorri yakonez.

        Ea iñori guzurrik erne deutsazunez; edo zuk zeure aragiari kendu ez arren, edo zuk ikusia edo entzuna, ta egia izan arren, besteren kreituko etena, oraindo ixilik dagoana, edo gitxik dakiana, eztakianaren edo eztakien belarrietara eroan dozunez; eta atati gero zabaldutera etorri izan danez.

        Ea besteri kreituan kalte ekarriko deutsan kantarik atera dozunez; edo alangorik zuk destañez kantau dozunez.

        Iñoren kartarik zabaldu edo yaubeak gura eztabela, irakurri dozunez.

        Ea kreitu galarazoa atzera leengo senean iminteko, konfesoreak esan da bere, aleginik egin eztozunez.

        Ea besteren batek zeure aurreti esan izan daben kreituzko deungaroa gogoz entzuten egon izan zareanez.

        Iñoren bizitzako gauzaak yakin ezinik, edo basterretako ereziak ta errondoak batu ezinik ibili zareanez.

        Egin izan dozun susma deungeari, edo buruak ekarri izan deutsun peko txarrari, arin ta bete-betean sinistea emon deutsazunez, eta ea inori iragarri deutsazunez.

        Bederatzi ta amargarrenekoen ganekoak, bost Elexakoenekoak, eta osterantzeko bekatuak sarturik doaz esanik doazaneetan.

 

 

ESAMINA OSTEAN

 

ESAIZU URRENGO ORAZIÑOETARIK GURAAGO DOZUNA

        I. Ene Yaungoiko on, eta Aita maitea! arriturik, eta lotsea daridala imini nabe ene bekatu asko ta andi tzarrak. Arakatu dodaz zeure argiagaz neure biotzeko bazter ezkutuak; bururatu dodaz aleginean, zure kontra nik eginiko gaistakeriak; eta zuk, ustez ezauerazo deustazuz ene bekatu ezain eskergaak; eta gogorturik nauko ikusteak nik egin dodana, eta zelan zure ontasunak itxaron deustan.

        O Yaun biotzekoa! Zelan nik aztu izan zaitudaz? Zelan ausi izan dodaz zure lege ta agindu santuak? Zelan yausi izan nas ainbeste bekatutan? Zelan egon zatxataz ain luzaro ixilik eta bakean? Zelan iruntsi ez nau infernuak? Zer egindot nik?

        Ay! ta ze ikaraturik naukeen nire bekatu andi itzalak! Bildur nas astirik izango ez ete dodan konfesorearen oñetara elduteko. Ay ene zorigaistokoa, konfesau baño leen ilten banas!

        II. Yesus ene artzain ta erosle maitea, izan zaitez zu zeure Aita aserratuagaz nire bitarteko. Andiak dira, eskergaak dira, egia da, ene bekatuak; baia andiagoa eta zabalagoa da ezin geiagoan zure ontasun neurri baakoa, eta enegaiti ainbeste igarazo eutsun zure on ereste gozoa.

        Zeruetako Erreginea, bekatarien Amarik laztanena, ta bitartekorik maiteena; Angeru ta zerutar santuak, eskatu egi9ozue zuek Yaungoikoari bekatari andi onegaiti. Bekatuaz egin nas bere arerio, ezaindu dot arimea, galdu izan dot zerua, irabazi izan dot infernua, eta betiko eneak egin eban, zuek ene bitarteko urten ezik.

        Ay Yauna! Errukia bekatari andi onegaz! Oraingiño gaisto okerra izan banas bere, bigundu egidazu, Yauna, ene biotz arrizko au; indazuz negarrezko korrontaak, nire bekatuak urtuteko; ez nagizu, arren, zure begi errukitsuen aurreti bota; estu, lotu ta eusti egidazu ondo ondo, geiago biurtu ez nadintzat leengo bekatuen ondamendi itzalera.

        Damu dot, Yauna, bekatu egin izana; baita damu dodala biotz guztirik. Errukia, Yauna, errukia bekatari andi onegaz. Onerik aurrera beste bat izango nas. Aurrerantzean gorrotoz, eta gorroto andiz, begiratuko deutsat bekatuari. Leenago ilgo nas il, bekatu egin baño. Bai, Yauna, bai: alantxe izango da zuk lagunduten deustazula.

 

 

BEKATUEN BENETAKO DAMUTASUNA ARTUTEKO ORAZIÑOAK

 

ESAIZU ZEUK URRENGO ORAZIÑOETARIK

BATA EDO BESTEA, ZEURI ONDOEN DERITXAZUNA

        I. O ene Yaungoiko maitea! zu zareana zarealako, eta maite zaitudazalako gauza guztien ganeti, damu dot bekatu egina; damu dot biotz guztirik zure ontasuna neure bekatuakaz ofendidu izana; damu dot zure lege santua gorde eza: eta gura neuke, damuarren zatituko balitxat enen biotz prestu-ez au.

        Emoten deutsut berba zindo benetakoa, aurrerakoan ez geiago bekaturik egiteko; bekatuen bide guztietarik alde egiteko; nire bizitza gaistoa onduteko, eta biotz guztiaz zeu maite izateko. Bai, Yuana; leenago ilgo nas milla bider bere, ta leenago galduko dodaz osasuna eta ondasun guztiak, zure kontrako okerrik egin baño.

        II. Ay nen biotzeko Yaungoikoa! Non tzan ene zentzuna bekatu egit-orduan? Nora adi nengoan, zure ontasunari bide baako ain itzalak egin neutsazanean? Zer egin dot nik?

        Bekatu bakar bategaiti asko ta asko datzaz infernuko laba gorietan; zelan bada niri ixilik eroan deustazuz ainbeste, ta ain andiak? Zeinbat dagoz oraintxe erretan infernuan nik baxen bekatu gitxiagogaz?

        Zer izango zan nigaz, eta non nengokean ni orain, il izan baninduzu, beste asko legez, bekatu egin-da bertati? Eta, zeren begira nago, atzera biurtuten banas, orain artean ain sarriro egin dodazan bekatuetara?

        III. Ay Yauna! eta, ze larri-ikaraturik naukeen neure bekatuak! O ontasun azkenbaakoa! eta, ze billau dollorra izan nasan ni zugaz! Zuk ni ezerbere ezeti sortu ninduzun; zuk kristiñau egin nozu; zuk alde guztietara zoriundu nozu.

        Ni gaiti yatzi zinean zeruti lurrera; nigaiti aragiz yantzi ziñean; ikusi zenduzan neke, barau, atsakaba, ta gogortada entzun ezak. Nigaiti emon zenduan zeure odola; galdu zenduan zeure bizitzea kurutze baten untzeakaz yosirik; eta nik eskerbaako onek, zelan erantzun deutset alango laztantasun eta on-eretxi gozoai, eta alango mesede ezin andiagoai?

        IV. Ay Yauna! errezki izango dozu nizaz erruki! Ondatu aginean naukee neure bekatu astunak; betiko galduteko arri labanaren ganean nauke ene gaistakeriak. Deadarrez yustizia eske yagotzuz ene okerreriak. Ah! Bear bada ezteustazu luzeroago itxadongo; eta urrengo egin daikedan bekatuan, ene ganean yoko dau nire kontrako betiko sentenzia gogor adugaistokoak.

        Eta, zer egin nei nik estukuntza onetan? Nora biurtuko dodaz begiak? Nori dei egingo deutsat? Nogana etxungo nas? Baia, nogana, ezpada zeugana, ene Aita, Egilla, eta Ongin maite orregana; ene Yaun ta Yabe ona gana?

        Ara emen bada, Yauna, zeure oñetan parkeska seme gaisto, galtzalle au: zeure artaldeko argi galdu deslaitu au; zeuk erosiko arima balio andiko au.

        V. Andiagoa da zure ontasuna, nire okerreria baño. Nik galdu izan dot zure seme izatea, baia zuk ez niganako aitatasuna. Nik ni-gan dagoan guztia egin izan dot, ene burua betiko infernuan sartuteko; zeuk barriz egin dozuz aleginak eta ezin eginak, ni zerurako bidean iminteko.

        Baakit nik, gura eztozula bekataria galdu dedin; ezpekizu arren gura ni9 galdutea; izan tzaitez nire erruki; ez naizu emon infernuko otso amurratuen erpa artera.

        Errukia, Yauna, nizaz; errukia bekatari andi onezaz; errukia parkaziñoa ta grazia. Amen.

 

 

KONFESIÑO AURREAN

 

ESAIZU URRENGO ORAZIÑOETARIK BAT EDO GEIAGO

        I. Emoidazu, Yauna, zeure argia, neure bekatuak ezagututeko; damu oso bat, neure erru guztiak gaiti negar egiteko; eta astia, direanok, garaurik bere itzi-bagarik, konfesetako.

        Ez nas lotsa izan bekatu egiteko; eta eztot lotsarik bear ko9nfesorearen oñetan agertuteko, gogoz, berbaz, ta egitez izan dodazan etenak eta obenak.

        Bigundu egidazu, Yuan errukiorra, ene biotz kaltzaiduzko au; yosi egidazu zeure bildur santuaz arimea; eta lagundu egidazu konfesiñoak dirauan arte guztian; bekaturen bat ez bat konfesa-tzagarik geratu eztakidan; bada eztakit, berau dodanez neure azkenengo konfesiñoa.

        Birjina Ama Maria, Angeru Gordetzallea, Santu Santa guztiak, izan zaiteze orain bitarteko neureak; artez ta zeatz konfesadurik neure gaistakeria, ta bekatu guztiak, asi nadintzat Yuangoiko aserratuagaz bakeak egiten, eta presta nadintzat artzeko, bein penitenziako sakramentu au; eta gero altarakoa.

        II. Begira, Yauna, begira zakioz errukiz bekatari andi oneri; ez arren nigaz egin, nik merezi dodan legez; begira zakioz, nigaiti kurutze baten illik egon tzan zure seme gozoari; begira nire ondo guraz ai9n ugari emon eban odol ederrari. Nire erru ta zor guztiak baxen gaiago da askozaz bere, berak opa izan eutsun ordea.

        Begira bere Ama maiteari, zeinen eskus eskintzen deutsadazan Ama-Semeen merezimentu ta irabazi andiak, eta Elexa Santuko osterantzeko ondasun neurri bagaak.

        Esanik dozu zuk eze, baldin bekataririk gaisto galduena zu gana ondo damuturik badator, zuk aztuko dozuzala bere deungaro egin guztiak. Ara bada emen, Yauna, dan bekataririk okerrena; ez nagizu bota zeure begien aurreti; ez egidazuz itxi zeure errukiaren ateak. Deiez nagotzu; parkeska nagotzu; ez bada arren, belarriak gortu ene deiai, ez ene eskariai.

        III. Belu nator zugana. Askotan emon izan deutsut onduko nasalako berbea, eta eztot orain artekoan yagon; baia oraingoan ezta alan izango. Damu dot zeu ofendidua; ez nas geiagoren geiago bekatu bidera biurtuko; gogo zindo zindo bat daukat, aurrerantzean neure bizitzea onduteko.

        Zeugan, Yauna, daukat uste bete betea; zeugana biurtu gura dot; baia orretarako zure argia bear dot, neure bekatuen iluntzasun itzal onetarik urteteko; eta ondo ikusteko, eurak arimaan egin deusteezan kalte gogorrak.

        Lagundu egidazu, Yauna, ondo konfesadu nadintzat. Argitu egizu konfesorea zerurako bidera zuzendu nagiantzat.

        Ay Yauna! zelan konfesaduko nas ondo, zuk lagundu ezik? Zelan yagi ta garbituko nas, zuk eskua emon bagarik?

        Damu ta negar billa bazabiltz, ona emen damuturik ta negarrez bekatari andi au. Damu dot Yauna, damu dot biotz guztirik; errukia nizaz.

        Esaizu Neure Yaun Yesukristo.

 

 

KONFESIÑOAREN ONDOREN ESAIZU

 

        Neure Yaun Yesukristo, milla esker, emon deustazulako ene bekatuak konfesetako erea, astia, ta gogoa.

        Zeure ontasun andia-gaiti, eta zeure Ama Birjinearen merezimentu andiakaiti eskatuten deutsut, arren parkatu deidazula, konfesiño onetan izan neunkezan utsak; aztu egin baiataz bekaturen batzuk; euki ezpadot euren damu ain betea; eta neure argaltasunez izan neinkezan dan legezko uts-egite guztiak bada nik gura neunkean alik ondoen egin, zeure mai santura graziazko garbitasunez zuririk eta ederrik elduteko.

        Zeugan, Yauna, daukat nik uste bete-betea, parkatuko deustazuzala bekatu guztiak; gogortuko nozula geiago bekatuan yausi ez eiteko; eta iñosko alditan argaltasunez yausten banas, emongo deustazula ostera bere, abegunea, gura izatea, ta laguntasuna konfesetako, bizitzea onduteko; ta eriotzagiño zeure grazian eta adiskidetasun onean irautea; alan gero zerura, zeu ikusten igoteko. Amen.

 

 

YAUNA ARTU BAÑO LEEN

 

ESAN EIKEZU URRENGO ORAZIÑOETARIK BIOTZA OBATO BIZTU LEIKEZUNA

        I. Ay Yauna! zelan asartuko nas ni, zu ene biotz atsituan artuten? Bor tzara zu, ta nor nas ni? Zu zara zeru-lurren egillea; ni barriz lurreko artzantar billau atsituena. Zu zara danik yaun miragarriena; Zure aurrean lotsea ta beldurra dariela dagoz Angeruak; zure eskurik eskegirik, dingilizka legez, dagoz zeruak eta zeru-pe guztia; ezer ezkara zeure aurrean; ezdozu zuk iñoren bearrik; eta zeure esate bakar bat da asko, gauza guztiak ezereztuteko.

        Ni barriz, zer nas zugana elduteko? Zu nire ao ta bular loian sartuteko? Enas ni ikuski zantar ezetarako ez bat; bekatuz kirastua; abere itsu bat, eta ezin geiagoan billau prestu eza? Bada, ze aurpegigaz elduko nas, Angeruen ogia yatera?

        Moyses zeure adiskide andiak biotzik ezpeukan, zeu agertu zintxakazan sasi erexeginera urreratuteko; San Yoan Bautista zeure lenkusuk baziñoan etzala bera duin zeure oñetako ugala askatuteko; San Pedrok bazirautsun: Yauna, ken ni ganik bekatari galdu bat nas eta; Angeruak eurak auspez, aurpegia dariela, badagoz zeure anditasunaren aurrean; zelan elduko nas ni bekatari oker au, zeuri ene barruan ostatu emoten?

        II. O Yaun bildurgarria! begiratuaz beste bagarik zeru lurrak ikaratuten dozuzana! Yaun neurri bagarik andia, baia nire errukiz, eta nire ondo guraz zeure burua ezereztu-ta, altarako mai satuan egiazko yanaari ta edaari eginik gelditu zineana! Ay Yauna! ze arpegigaz elduko nas ni zu-gana?

        Baia, zer diñot nik, arpegirik eztodala? Zelan izango eztot, zu zeuk zu-gana erorteko dei egiten badeustazu? Ondo yakinik ene argaltasunaren barri, orregaiti, billatuten banozu? Banator bada. Yauna, banator bai; bada, zer egin neike zu-bagarik ezetarako ez onek? Zeu-gan indartu ta gogortu bear dau ene arima argal, erkin, kadenak. Banator bada.

        Baia, Angeru ederrak, zatoze zuek laster ene-gana, eta prestau egizue biotz billox gauza-ez onetan zeuen Erregeri yagokan ostatua. Birjina Ama Maria, San Yosepe gloriosoa, zeruko Santu Santaak, erdue zuek bere garbituten, eta edertuten ostatu ezain au, sartu dedintzat berean zeuroen yaubea, zeruko Erregea, neure Yesus maitea, Yaun ta Yaungoikoa.

        III. O Angeruen ogi zuri ederra! O zeruko erraari gozoa, amodiozko labaan egosia! Erdu, Yauna, erdu ordu onean nire etse uts onetara. Erdu aberastuten nire arimea; gogortuten nire argaltasuna; biztuten nire fedea; exetuten nire biotza; asetuten goseak-il au; zoriunduten errukarri nekatu au eta zeugaz bat egiten, zeuri ainbeste kosta izan yatzun seme galdu au. Ay Yauna! eta, ze aberats geratu bear dodan, zeu ene biotzean, nigaz bat eginik, ikusi ezkero!

 

Eldu zaitekez gero gure Yauna artutera fede ta biotz-samurtasun, albait beroenagaz; eta Sazerdoteak Yauna eskuan dabenean, esaikezu zuk bere beragaz nastean iru biderreko aldiz:.

 

        Yauna, ez nas ni duin, zu ene etsean sartzeko; baia esaizu zuk berba bat, eta osatuko da ene arimea.

 

Ostia santua artuteko egon bear dozu moduz, geldi geldi, burua puskatxu bat gora eginik, begiak baturik, aoa zabalik, ta miiña aterarik.

 

 

YAUNA ARTU EZKERO

 

Esango dozuz urrengo orazinoetarik batzuk, edo orduan, edo beste aldi baten egun atan, ereak dakartzunean.

 

        I. O Yauna! ze aberats nagoan zugaz! O ze ontasun andia erakutsi dozun bekatari oker onegaz! Zek Yauna? Zek etorri eragin deutsu nigana? Ze on ikusi dozu nigan, ene barruan sartu gura izateko?

        Zu Erregeen Erregea, Yaun guztien Yauna, nigana? Zu, zeinentzat zeru zabalak eurak direan labur-estuak, nire etse ziloan? O Yauna, O Yauna! nos merezi izan dot mesede zorioneko au? Zer egin nei zor andi onen alderako? Edo zegaz erakutsi neikezu mesede guztizko onen esker ona?

        Nori eguño gogoak emon euskion, onelango mesede ederra egingo zeustala? Nor da gizona Yaungoikoak alan zoriunduteko? O atsegintasun guztien Yauna! ene ezerezean laztan zaitudaz onenbeste mesede gaiti. Neure bizian ezin aztu nei, erakutsi deustazun on-ereste gozo au.

        II. Ay Yesus maitea! eta, ze yar-leku pobrea ta billoxa artu izan dozun ene biotzean! Yesukristo ene bularrean? Yaungoikoa ene barruan? Neure egille laztana ene arimaan? O ze pozik, ze aberatsik, ze zoriundurik itxi dozun, Yauna, nire arimea eta nire gorputza! O nok leukean Ama Birjinearen garbitasuna, Angeru santuen amodio beroa, eta Santu guztien birtute ta ontasun miragarriak, ene arima au apaindu ta edertuteko, eta zeuri emoteko, zor deutsudazan esker onak!

        Orra, Yauna, zeure eskuetan ene biotzeko giltzaak; nire gauza guztien yaube oso-osoa egin tzaitez. Zeu zarean guztia egin zatxakaz enea; eta ni bere nasan guzti au izango natxazu orain-ganik eta geiago zurea, eta ondo zurea. Ator ene adimentua, gogoa, biotza, arimea, gorputza, eta nasan guzti au; egizu ni-gan ta nigaz nai dozun guztia.

        III. O Yauna! ze gitxia, ze prestu-eza, ze otz-orra, ta leorra nasan zuri esker onak emoteko!

        Zeugan dagoz aberastasun guztiak; on guztiak zeugan dozuz. Zeu zara ondasun guztien emalle prestua ta ugaria; bete egizuz bada ene utsak; aberastu zeure ondasunez ene arima on-bearra; busti ta samurtu zeruko iñontzaz ene biotz gogor, leor agortua, eta zuzendu ene gogo, berba, ibilera naigura guztiak; neu nasan guzti au bete-betean zurea izateko.

        Etzara, Yauna, alperrik eldu nire ostatu billox, uts onetara. Eta bada munduko Erregeak beti zerbait itxiten dabe sartzen direan etseetan, etzara zu aek baxen laburrago izango. Baukazu, bai, nigan non emon zeure ondasunak. Ezteutsut nik itxiko ene arimako ostatu onetarik urteten, arik-eta ni osatu, zoriundu eta aberastu artean.

        IV. Yauna, ain arriturik nauko ni-gana etorteaz egin deustazun mesede onek eze, eztakit nik ez zer egin, ez zer esan zuri eskerrak emoteko. Eta alan biotz umil pozezko bategaz eskintzen deutsut bularrean dodan zeure Seme maite au berau; berak ni-gaiti ikusi zituzan neke, eta niretzat irabazi zituzan ondasun ugariakaz batean.

        Non zagoze Angeru santuak? Non tzara zu, Yesusen Ama maitea? Eztakutsue nire barru ezain onetan zeuroen gloria guztia? Bedeinkatu, santutu ta alabadu egizue zuek nire ordez Yaundi andi au. O ene biotzeko Yesus maitea! Santu guztiak bedeinka zagiezala, ene-gana etorri zarealako.

        Izan bedi komuniño santu au barriztetako nire bizitzea; parketako nire bekatuak; eziteko nire guraari okerrak; garbituteko nire loitasunak; osatuteko nire gatxak; indarra emoteko tentaziño aldietarako; azpiratuteko deabrua; gogortuteko nire argaltasuna; yanarituteko erbeste onetan nire arimea; eta segurututeko betiko gloria.

        Au alan izan dedintzat, Aita betikoa, opa deutsut Seme maite au; berak eustan laztantasuna; bere umiltasuna, bere neke, barau ta penitenziak; ni salbetako eukan egarri andia, nigaiti artu zituzan arduraak, ta zuri egin eutsuzan eskaariak.

        V. Eskiñiten deutsudaz yaio zanik eta kurutzean il arteko bere atsakaba, naibaga, larritasun, ta nekaldi ezin geiagokoak. Eskiñiten deutsut ni-gaiti emon eban odol baliotsua, bere pasiñoko gogortadaak, ta ikusi eban eriotza garratza.

        Onezaz ganeti, eta eurokaz batera eskiniten deutsut bere Ama maiteak igaro ebana; niretzat irabazi ebana; eta mundua danik ona Angeru ta gisaseme guztiak eskiñi deutsezan egite on guztiak.

        Au guzti au, Yauna, eskiñiten deutsut ni-gana sakramentadurik etorteaz egin deustazun emsede andiaren alderako; eta komuniño santu au gura dot izan dedin zeure gloriarik andienerako; ene arimearen onerako; eta purgatorioko arima santuak zor deutsuenen kitugarritzat; eta eskatuten deutsut yanariturik orain ogi santu onegaz, igon dagidala gero yatera zeruko maian gozotasunez beteriko ogi santua. Amen.

 

Al daizun deboziñorik beroenaz esaizu

komuniño ostean A. San Inazioren urrengo oraziño au.

 

        Yesusen arima santua, santutu nagizu. Yesusen gorputza, gorde nagizu. Yesusen odola zure onez bete nagizu. Yesusen bularreko ura garbitu nagizu. O Yesus ona, entzun egidazu. Zeure llageen artean ostu nagizu. Zu-ganik alde egiten itxi ez egidazu. Arerio gaistoetarik yagon nagizu. Zu-gana etortea agindu egidazu. Santu guztiakaz zu alabetako orain, gero eta beti. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa