www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Esku-liburua
Pedro Antonio Aņibarro
1802, 1821

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Escu-liburua, eta berean eguneango cristiņau-cereguiņak, Pedro Antonio Aņibarro. La Lama, 1821

 

aurrekoa hurrengoa

BIZI BEDI YESUS

 

EGUNEANGO KRISTIÑAU ZEREGIÑAK

 

        Goxean iratzarri ta bertati beste gauzatara gogoa emon bagarik, eregi eikezu Yaungoikoagana biotza, eta esan:

        Yesus, Maria eta Yosepe, lagundu egidazue egun onetan. Angeru Gordetzallea, zaindu eta gorde nagizu gaur.

        Yagi zaitekez albait lasterren; ur bedeinkatua artu, ziñatu, ta belauniko esan eikezu Neure Yauna Yesukristo eta urrengo oraziño au:

 

 

ORAZIÑOA

 

        Irutasun Santua, Aitea, Semea, ta Espiritu Santua, gauza guztien egilla, yaun ta yaubea, zerutar guztiak bedeinka zagiezala zeure izate miragarria gaiti; ni ezer ezeti sortu, kristiñau errietan azi, zure Semearen odolaz erosi, eta oraingiño itxaron, maitetu eta laztan izan nozulako; baita bere zure ontasun oxin baakoak niri, eta gisakume guzti guztiai eginiko mesede neurri baakoak gaiti.

        Biotz guztirik esker onak emoten deutsudaz barko arrats illuntzerik egun sentiko argitara atera nozulako, zeure ontasunak, ta ez bestek, gorde ta yagon izan nau gaur giño. Zeinbat, Yauna, zor deutsut onenbeste mesede gaiti?

        Ni bart il nintekean; berein il izango dira; gaur asko ilgo dira; eta bear bada ni aurrengo. Ay! eztakit nik, elduko banas gaubera; agaiti bada ondo emon gura dot egun au. Bai, ze egunik asko yoan yataz alperrik eta utsik!

        Onetarako, Yauna, opa deutsudaz orain ganik gaurko ene gogo, berba, guraari, bear, neke, eta egikune guztiak, eta eurakaz batera eskiñiten deutsudaz, negarrezko erri onetan erbesteturik nagoan arteko, nire egite on guztiak; elexa santaan egingo direanakaz, eta Yesukristoren merezimentu irabaziakaz batera.

        Iminten dot gogoa gaurko parkamen guztiak irabazteko ene bekatuen zorren alderako, eta purgatorioko arima santuenen kitugarritzat.

        Esketan deutsut, Yaun errukiorra, arren zuzendu dagizuzala gaur da beti ene gogo, asmu, eta lan guztiak; alderatu nagizu ofendidu zinaidazan oker bideetarik; eta parkatu yausten banas argaltasunez, yakinezaz, edo neure guraari txar, eta ekandu gaistoen indarrez.

        Lar-bere sarri yausi izan nas orain artean; damu dot biotz guztirik; parkeska nagotzu; ta emoten deutsut betiko berba zindo benetakoa, ez gaur eta ez iños bekatu egiteko, eta biziera barri bat artuteko. Alan gerta dedila. Amen.

        Esaizu Kredoa.

 

 

AMA BIRJIÑEARI ORAZIÑOA

 

        Zeru-lurreko Erregina, Yaungoikoaren Ama maitea, ta bekatarien bitartekorik laztanena; zeure bearra dot egun onetan; artu ta estalpetu nagizu zeure egapian; arteztu egizuz nire egikeraak; zuzendu nire ibileraak; gorde nagizu ondamendi ta galbideetarik; eta erregutu egiozu bekatari andionegaiti zeure biotzeko Semeari; eskatuten deutsazula arren nire erruki izan dedila, eta ondo artuak izan ditezala bere aurrean ene gaurko lan, esa egite, neke ta bear guztiak, ene bekatuen zorren alderako, bere gloriarik andienerako, eta neure lagun urkoen onerako. Amen.

        Abe Maria eta Salbea.

 

 

ANGERU GORDETZALLEARI ORAZIÑOA

 

        Ene arimako zain eta gordetzallea, Yaungoikoaren Angeru ederra, ene negarrezko erbeste onetako lagun ta yagola maitea. Sortu nintzanik ona zabiltz zeu nire laguntzan; berein esker eta mesede zor deutsudaz.

        Aurrera eroan egizuz, bada, gaur bere nigazko ardura alegiñezkook; urrindu egizuz niganik arerio gaistoak; azpiratu deabru madarikatuak; banatu bere sareak, lakioak, amu eta asmuak.

        Bizkortu nagizu, banakutsu nagi epelik, adierazo eta ulertu eragidazu zer egin, eta zer itxi bear dodan Yaungoikoaren borondatea egiteko; gaurko egun au ondo emoteko; ta eriotza-giño bere grazian ta bakean irauteko. Amen.

        Aita gurea eta Abe Maria.

 

 

NEURE IZENEKO SANTUARI ORAZIÑOA

 

        Neure izeneko N. Santu andia! Zeure izen miragarria emon eusten bateoan, zu ene moldea izanik, yarraitu negioentzat zeure bizitza, birtute, egite ta santutasunari.

        Izan zaitez, bada, gaur ta beti Yaungoikoaren aurrean bitarteko neurea; yagon eta gorde nagizu estukuntza eta oker-bide guztietan; bada ni orain-ganik asiko nas zeure antzera biziten lurrean; izan artean zeure lagun zeruan. Amen.

        Aita gurea eta Abe maria.

 

 

EGUN ATAKO SANTUARI ORAZIÑOA

 

        Egun onetako Santu biotzekoa! zeruan ta lurrean gordeten da gaur zeure egun andia. Gaur Elexa santuak iminten deustaz begien aurrean zeure umiltasun, nek-aldi, eta penitenzia arrigarriak, nire epeltasuna azkortuteko, eta neu zure antzera biziten ekarteko; orain zeure oñatzai yarraiturik, egin dagizudantzat gero beti lagun zeruko glorian, Amen.

        Aita gurea ta Abe Maria.

 

        Lan laburrok eginik zoaz mez entzutera. Bein bere ez uts egin meza santua, eta albaitanez barautan entzun; bada bein da arimea il ezina gorputz ustela baxen.

        Mezatara etsereanik urteten dozunean, uste izan eze Kalbariora zoazala, Yesukristo ilten ikustera; eta gogotan artu zelan Angeru Gordetzalleak daroian zeure mezatarako pausuen kontu ederra.

        Sartu zaitekez Elexan ikara lotsazkoak; begitandu bekizu zeruan bertan zagozala. Ez albora adi egon, ze bein baten Deabruak belar-ondoko eskerga bat omon ei eutsan albora begira egoan bateri. Begira Yaungoikoaren aurrean zagozala, eta ez aaztu bear bada egunen baten Elexa onetara ilik ekarriko zaituezala.

        Onezaz ostean edo Elexan edo etsean, ereak aginduten deutsunean, euki eikezu egunean egunean zeure gogarte edo adimentuzko oraziño apur bat. Ta ori errazago egiteko, ara emen egun bakotxerako gogarte edo meditaziño batzuk.

 

aurrekoa hurrengoa