www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Esku-liburua
Pedro Antonio Aņibarro
1802, 1821

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Escu-liburua, eta berean eguneango cristiņau-cereguiņak, Pedro Antonio Aņibarro. La Lama, 1821

 

aurrekoa hurrengoa

MEZA ENTZUTEKO YESUKRISTOREN
PASIÑOAREN GANEKO GOGARTE TA ORAZIÑOAK

 

        Ez dau kristiñautasunak mezea baño gauza beneragarriagorik. Yaungoikoak berak ezin ezin emon ta asmau eukean, meza santua baxen gauza andiagorik, eta miragarriagorik. Ondra geiago emoten yako Yaungoikoari meza bakar bategaz, Angeruak eta gizonak mundua danik ona emon izan deutsena baño.

        Meza batek balio dau Yesukristoren pasiñoak alagiña, diño S, Yoan Krisostomok; zegaiti ze, mezaan barriztetan da bere pasiño ta eriotza berbera; berean Yesukristok emoten dau barriro gugaiti bere odola; berean Elexa Ama santak Sazerdoteen eskuz biralduten deutso Yaungoikoari bere Seme maitea, bere ontasunak guri ta enparaduai eginiko mesedeen ordez; eta gizon-emakumeen bekatuen zorren alderako.

        Meza emoten dan artean dagoz zeruak zabalik; dabiltz yoan-da etorri geure eskariakaz Angeruak. Baia, zer diñot? Yaungoikoa bera yatorku mezara; zerutar guztien laguntzaan yazten da Yesukristo, barriro argitu ta iltera, diño san Agustinek. Orregaiti bada ondo entzunak izan doaz gure eskabideak; parkatu yoakuz bekatu arinak; eransten yakuz Yesukristoren irabazi andi neurribaakoak, era emon yoakez ondo dantzuenai gorputzerako eta arimarako ondasun ugari ezin obeak.

        Ay bada! Balekie fededunak, zer dan mezea, eta zeinbat irabazten dan meza bakartxu bat entzuteagaz! Eguna bagarik litekez Elex ateetan mez-emollearen begira; aztu egingo lekikie baraustea; eta gox-guztia emongo leuke Elexan, urten bere bagarik.

        Bada, zelan gagoz aste guztian meza bat ikusten eztogula? Yai domeketan eta yai arinetan gura ta gurez legez entzun daroagu Elexeak esaten deuskulako; baia eta, zelan orduan bere? Nagi-epelik, ganora bagarik, erdi lo, albora adi, barreka, barriketan, ta gogoa beste lekutan dogula. Au da mez-entzutea? Alan egonik, egiten aldogu Elexearen esana? Olan egoteko, obe ez genduke etsean meza bagarik gelditutea?

        Zer deritxazue, zuek, altara aurrean auspez belauniko zagozen Angeru santuak, gure astokeria eta lotsa galdu oneri? Ay! lurreko Errege baten aurrean moduzkoagoak egongo gintekez aurki.

        Yesukristoren yaiotzan itzal obean egozan astoa ta idia, gu mezatan gagozan baño. O abereak baxen bere abereagoak! O itsumena! O esker gaistoa! Eta, ze kastigu gogorraren begira gagozan!

        Lar bere egia da alantxe yazoten dala gugaz, eta agaiti urten daroagu mezatarik leen baxen otzago ta gaistoago; agaiti dakusguz gure errietan ain kalte gogorrak; eta eztakit nik zelan Yesukristok iges egiten eztaben gure Elexeetarik, ikusirik gure ezkergetasun gaistoa.

        Eta bada zeu kristiñaua zara, aurrerantzean entzun eikezu meza sarriago eta albait onduen, zeure azkenengo mezea balitzan legetxe. Ori alan egiteko, ara emen meza arterako Yesukristoren pasiñoaren ganeko gogarte ta oraziñoak.

 

aurrekoa hurrengoa