www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Esku-liburua
Pedro Antonio Aņibarro
1802, 1821

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Escu-liburua, eta berean eguneango cristiņau-cereguiņak, Pedro Antonio Aņibarro. La Lama, 1821

 

aurrekoa hurrengoa

ILEKO EGUN BAKOTXERAKO

atzerengoen ganeko gogarte laburrak,

Aita Yoan Pedro Pinamonte-enetarik euskeraratuak

 

 

SART-AURREA, ETA ORAZIÑO EUKITEKO

ADIBIDEAK

 

        Iru gauza dira oraziño eukiteko geien bear dozuzanak; aurretiko prestaerea, gogartea, eta biotzeko berba aldia. Ara emen irurok bein banatan.

 

 

PRESTAEREA

 

        Gogora ekazu zer zarean zu, eta zer Yaungoikoa; zure ezereztasun billau prestueza, eta Yaungoikoaren izate miragarria. Egon zaitekez bere aurrean fede bizi, biotz-erexegin eta umiltasun andi bategaz, eta errudun baten bildur-ikara guztiagaz. Esaka zakikioz argitu dagizula burua berotu biotza, ta zolitu gomutea, bear dan legez igaroteko, irakurtera zoazan gogartea. Eta oneri esaten deutse Prestaerea.

 

 

GOGARTEA, EDO MEDITAZIÑOA

 

        Gogotan astiro astiro erabili eikezuz, eta bein banaan, eta bakotxa berez ausnartu irakurten dozuzan berba guztiak. Begira ea zure bizi-erea bada gogarte onek dirautsuen modukoa, edo ea zelan bizi zarean; arakatu eikezuz zeure biotzeko baster guztiak; ea zetan geien uts egin daroazun; zek yausi eragin, ta zek geiago lotuten zaituzan arako ekanduzko bekatuan; eta oneri esetsi zakikioz arik eta agertu eta azpiratu artean zeure ekandu txar, guztien artean geien burua erakutsi bear izaten dabena, eta ebagi artean bere sustrai gaisto, oker, gatx guztien iturburua. Eta oneri esaten yako Gogartea.

 

 

BERBA-ALDIA EDO KOLOKIOA

 

        Biotzerik eta gogo gogorik gorrotadu eikezu orain giñoko zure bizitza deungea; damutu bekatu egina, eta yosi eikezu zeure ariman, aurrerantzean zure bizitzea (gogarte irakurriak darakutsun legez) onduteko gogo zindo bat.

        Geroenean erregutu eikiozu Yaungoikoari, bere Seme Yesukristori, Ama Birjineari, Angeru Gordetzalleari, eta zeure Santu artuai lagun dagizuela frutu eta onura ugari ederrak oraziñorik aterateko; ez ostera bekatura biurtuteko; ekandu txarrak aztuteko; lagun deungeetarik alde egiteko; negarrakaz bekatuak garbituteko; eta biziera on baten eriotza-giño irauteko. Eta oneri deritxo biotzeko berbaldia.

 

 

BESTE YAKIN BEAR BATZUK

 

        Gogarte onek doaz gizonen azkenengoen ganean; bada oneek gogotan badarabiltzuz, etzareala bekatuan yausiko dirautsu ondo dakian Yaungoikoak berak. Yesukristo gaiti erregututen deutsut, arren, gitxienez egunean ordu laurentxu emon dagizula lan santu onetan; ze bear bada, beratan dago zure betiko zorion, edo zorigaisto guztia.

        Gogarte oneetarik batek edo batek zeure biotzean eraso andiagoa egiten badeutsu, ekin eta ekin berari; eta ez orduan ez eze, baita biaramonean ta biaramon askotan bere. Alan irakasten dau san Inazio asko yakinak.

        Buruzko eginenetan egotaldi guztia emon bagarik, igaro zaitekez biotzekoetara. Gorrotau bekatua; emon Yaunari esker onak bere ontasunak zuri eginiko mesedeakaiti; ezi gorputz gaistoa; ukatu zeure buruaren lar gura eta asko erexiari; aaztu lurreko ondasun uts guzurrezkoak; artu bekatu guztien damutasuna ta garbaia; eta zeure bizitzea obatuteko gogo zoli zindoa; ara emen zure lanerako arlorik eta sallarik ederrena.

        Eskariak egin eikiezuz, baita sarri Yaungoikoari, Yesus biotzekoari, bere Ama maiteari, zure Angeru yagoleari, eta zure Santu Santa artuai argitu zagientzat, lan onetarik onen bat aterateko.

        Gogarte osterako esango dan frutua ezta bai izango egun guztietan; orregaiti bere iños asmetan badozu, ak edo besteak gar geiago emoten deutsula, izkune txarren bat garbituteko, edo onen bat artuteko, zakikioz orreri biar, etzi, etzidamu, eta bear bada ile guztian, baderitxazu, ori izango dala Yaungoikoaren ondrario andienerako, eta zeure arimearen onerako.

        Egunen baten oraziñoa luzatuteko astirik ezpadozu, irakurri eikezu edolanbere iru edo lau bider egun atako gogartea. Eta astiro oraziñoan zagozanean, badabiltzu or emen deslai gogoa, ez itxi esku arterik liburutxu au; beti bere barriro irakurri leengo gauzea; orregaz lotuko dozuz zure gogoraziño arin eroak.

        Espiritu Santu Yaunak argitu eta lagundu daizula; ta eskatu eikiozu berari zu eta biokaiti.

 

aurrekoa hurrengoa