www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Esku-liburua
Pedro Antonio Aņibarro
1802, 1821

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Escu-liburua, eta berean eguneango cristiņau-cereguiņak, Pedro Antonio Aņibarro. La Lama, 1821

 

aurrekoa hurrengoa

EGUN TA EGIKUNE GUZTIETAN
GOGARTE ONETARIK

ATERA BEAR DAN ONA

 

        Zeure esa-egite guztiak zuzenduteko egin bear dozuna da, esetsi ta ekin eikiozu, esanik doazan gogarteen arteko bateri edo bateri kontu egizu eriotzearen ganekoari, yudizio, infernu edo betiko iraun bearren ganekuari; eta beti autu ta artu eikezu zeure biotza geien biztuko deutsuna, edo zintzoago iratzartu ta bildurtuko zaituzana.

        Goxean yagiten tzarean baxen arin, oratu zaikikioz berari; eta gero ez eikiozu itxi egun guztian; eta ezer egiten zagozan artean bere, beti atan atan egon zaitekez. Ara zelan egingo dozun ori. Eriotzearen gogartea da, esaterako, zuk gaurko artuten dozuna? Bada edozer gauza egitera zoazenean gogoari emoikiozu; eta oraintxe baneu nik eriotzako orduan, zelan gurako neuke au eginik euki? Yudizioaren ganekoa bada zeure egun arako gogartea, ezer egiterakoan esan eikezu zeure artean; bada niri berba, gogo, eta egite guztien kontu zeatza eskatuko deuste yudizioko egun ikaragarrian, eta oraintxe emen adi yagokat kontu ori artuko deustan Yaungoikoa. Eta eskatu eikiezu sarri Yaunari, eta Ama Birjineari arren sortu ta sartu deikezuezala zeure biotzean onelango gogotasun ederrak.

        Zeure egiteetan zeure gogo guztia izan bear dozu zelan egingo dozun Yaungoikoaren begietan ondo dana, eta zelan ikasiko dozun birtuteren baten ekandu ederra; berbarako, umiltasuna, Yaungoikoaren alderako maitetasuna, beragango esperantza ta uste bete betea, gorputz-arimako garbitasuna, edo beste onelangoren bat. Eta guztien artean ardura obeagaz eta sarriago egin bear dozuna, da, ondoen datorrena, zure gorputz okerrari, deungerako etxuntasuna, garramorea eta lera txarra galerazoteko; bekatu-bideetarik alderatuteko; eta sustraiak ebateko arako zugan aginte geiago euki ta geien azpian zaukazan izkune gaistoari. Eta ekin gau eta egun bein arturiko lanari, bapere itxi-aldirik egin bagarik arik eta gauz orren ekandu ona zeugan gogortu artean.

        Eta zearretara ez eze, baita artezean eta aurreti bere esetsi bear deutsezu izkune ta bezu deungai. Begira bada zetan geiagotan uts egin daroazun, eta ze gauzek sarriago yausi eragiten deutsun, eta ari zoli esetsi eta errime ekin bear deutsazu. Goxereanik artu Yaungoikoaren oñetan, egun atan ain bekatutan edo bestean yausi ez eiteko gogo zindoak. Onetarako gero iges egin bear dozi, yausi erazoten deutsuen lagun batzar, bide, leku, eta ganeko galgarrietarik, eta bekatu orren kontrako gauzak egiten iñardu.

        Baia baldin, orreek guztiok egin-da bere, zeure argaltasunez yausten bazara berlan damutu alan egina; eta orregaz batera yo ukabillagaz bularra, edo begiak zerura yaso ta erantadu, edo begiak batuta egon; edo zelaiari mun egin; edo oraziñoren batzuk esan; eta lotsa arren arpegia yausi yausi bekizu, ainbeste berba eder ezkero, ain erraz gaistakeria ezain orretan yausi izan tzarealako.

        Gabean gabean paper baten eskribiduko dozuz egun atako zeure uts eginak guztiak; alkar yo egun bateko utsak bestekoakaz, aste batekoak bestekoakaz, ikusteko zeinbat aurreratu edo atzeratu izan dozun zerurako bidean. Alan egin, eta alan irakasten eutsen San Inazio irakasle andiak, ondu gura ebeen arimai.

 

 

ONDO BIZITZEKO ZUZEN-BIDEAK

 

        Asko ta askori bizi guztia yoake gogo utsetan, gauz on bat iños egin bagarik. Oneek gero eriotzako orduan ikusiko dira gurari onez beterik, eta egite onez utsik; baita barriz orduan joan tzan ondo egiteko aldia. Begira, bada, ondo irakurle maitea, zein zuri beste onenbeste yazo dakizun. Eta bada ondutera zaroez, irakurri dozuzan gogarteak, eta asi gura dozu biziera barri on bat, alan gerta dakizuntzat, eta zure guraari onak beteteko, emon nai deutsudaz orain, urtean, ilean, astean eta egun bakotxean egin bear dozuzanen adibide labur batzuk.

 

 

URTEAN BEIN EGIN BEAR DANA

 

        Urte bakotxean artu eikezu egun bat, eta dan dana emon arimako lan ardurazkoetan. Egun onetan, urrengorik onako konfesiñoez ostean, barriztadu eikezuz urte atako konfesiño guztiak. Onetarako, eta osterantzerako, artu eikezu konfesore aldozun onen onena; beti beragaz egin; ez urten bere esaneti, eta egin zeatz berak emoten deutsuzan buru onak. Agertu eikiozu berari artez zeure biotza, eta zeure ekandu eta lera deungaak; ze onelan Yaungoikoak bere argituko dau konfesori ori, zu bide artezeti zuzen eroateko.

        Presta zaitekez yai nagusietarako barauakaz, limosnakaz, bederatzi-urrenakaz, oraziñoakaz eta egun atako misterioa, edo santuen bizitzea irakurteaz.

        Emon eikezuz deboziñorik andienaz Yesus gozoaren ta bere Ama maitearen yai-egunak, euren, euren altaraak ikustera yoanik, eta ondo konfesau-komulgaurik.

 

 

ILEAN BEIN EGINGO DIREANAK

 

        I. Artu eikezu ile guztirako santuren bat zeure bitarteko; eta emon santuro bere eguna aldaizun ondoen.

        II. Ile onetan artu eikezu egun bat, eta berean ikusi zeure arimako atzera-aurrerak, galtzaieak edo irabazteak; eta euren barri emon zeure arimako aiteari.

        III. Gure Yauna artuko dozu il onetan konfesoreak aginduten deutsunean, ta barriztadu eikezuz lenagoko propositu eta gogo onak; eta ezkontzagea bazara, auxe dozu erarik ederrena erabagiteko; eta orretarako Yaungoikoari eskatuko deutsazu bere argia, eta iragarri degizula, ea ze estaduk lagunduko deutsun ondoen zerua irabazten; zegaitik eze Yaunagaz ondo egonik zoliago eta argiroago entzungo dozu bere deia.

        Konfesoreari baderitxo sarri konfesau komulgau bear dozula egikezu itsu itsuan bere esana; baia, galerazoten deutsunean bere ez muxinga ibili mukerrak erakusten.

 

 

ASTE BAKOTXEAN EGINGO DOZUNA

 

        Ondo ondo gorde eikezuz yai demekaak; ez meza arin bategaz geratu; orrez osterantzean santutu bear dozu egun guztia arimako lanetan emonda. Sermoia entzun, kurutzetakoak egin, errosarioa esan; parkamenak irabazten direan Elexara, eta Sakramentu santua agirian dagoenera eldu; liburu santuak irakurri; gaixuak ikusi; oneek eta onelangoak dozuz bide ederrak eta modu egokiak yaiegunak santututeko.

        Ez eikiezu bein bere yoan bagarik itxi dotrinea esaten dan Elexara; eta emen entzuna irakatsi eikezu gau atan zure umeai ta ogipekoai, zegaiti-ze ori da Angeruen eta Apostoluen zeregin ederra.

        Ereak aginduten deutsun egunetan zoaz Elexara; antxe euki eikezu gogozko oraziño mental apur bat; Yaungoikoari erregutu zeure burua gaiti; zeure etsekoak-gaiti, eta osterantzekoak-gaiti; eta emon zeure gorputz gaistoari nekeren bat; baia onetan eta onelangoetan ez iños urten arimako aitak dirautsunerik.

 

 

EGUNEAN EGUNEANGO EGITEKOAK

 

        Yagi zaitekez goxean goxetik, usteletan oean egon bagarik. Zeure lenengo lana eta ardurea izango da biotza Yaungoikoa-gana eregitea; berari damu zoliagaz parka eskatutea; egun atako gogo, asmu, guraari, berba, lan ta egikerak eskintzea eta bere eskua ta laguntasuna eskatutea egun a guztia bapere bekatu bagarik emoteko; eta zeuk bere zeure aldeti artu bear dozuz gogoak, zeugan dagoana egiteko, eta ara-bere ardura obeagaz ibilteko ekanduzko bekatuetan ez yausteko. Goxerik imini eikezu borondatea egun atako aldozuzan parkamenak guztiak irabazteko. Eskiñi zakioz zarean guztiori Ama Birjineari; erregutu Angeru Gordetzalleari, zeure izeneko Santuari, egun atakori, eta bitartekotzat artu-ta dozuzan Santu-Santai. Ez aztu bere purgatorioko Arima erruki-garriak, eta sarriro eurak-gaiti Yaunari eskatu; bada zuk aekaz egiten dozuna, gero zu-gaz bere besteak egingo dabe.

        Emon eikezu ordu laurentxu bat gitxienez egunean adimentuzko oraziñoan. Ez bein-bere utsegin mezea; entzun deboziñoz, lotsaz eta ikaraz; eta albazendu liburu on baten zagozala. Arratsean zeure buruari kontu estua eska zakioz ea zelan eta zetan emon izan dozun eguna; eta zelan yoan direan zeure gogo, berba ta lan guztiak. Onen bat egin badozu, dana zor deutsazu Yaungoikoari, eta bera-gaiti esker onak emoikiozuz bere ontasunari; deungarorik egin izan bozu, zeurea da errua, eta emoikiozu zeure buruari nekeren bat, erazoten deutsazula geiago ez egiteko berbea.

        Ardurarik albait andiena iminiko dozu alde egiteko bekatu bideetarik, zelangoak direan lagun okerrak, berbataldi loiak, ardangiontegiak ta osteratzeko ordi-lekuak, yoko larrak eta ganerako galbide deungaak. Deabru asmutsu zitelak, gitxien uste dozun tokian, zabalduko deutsuz sareak, eta iminko deutsuz lakioak eta amuak zu galduteko; eta alan beti begiak zabalik ibilli, eta begira ea zelan zabiltzazan, non sartuten zarean eta nogaz lagunduten zarean.

        Pitian bein gogoari emoikiozu Yaungoikoa adi ta begira daukazula; eta zeure estura eta tentaziño-aldietan beragana beingoan egin eskatuten deutsazula, arren indartu eta gogortu zagizala, bekatuan yausi ez eiteko. Onetarako eskeñi eikiozuz berari zeure zeregin guztiak, eskupeko bearrak, lan nagusiak, yana, loa, arduraak, pozkarriak, ibilerak eta gertakuntza on guztiak; direanak izan ditezantzat bere gloriarik andienerako, eta zeure arimearen onerako. Gatx guztien sustraia alperkeria izan doa; ata agaiti ez bein-bere bein bere alperrik egon. Azkenez yakin bear dozu eze, zelangoa dan bizitzea, alangoa izan doiala eriotzea; eta San Bernardok dirauskun legez, bizitzeari darraiko eriotzeak; eta eriotzeari andiko aldeko betiko izateak. A vita mors: a morte aeternitas. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa