www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Esku-liburua
Pedro Antonio Aņibarro
1802, 1821

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Escu-liburua, eta berean eguneango cristiņau-cereguiņak, Pedro Antonio Aņibarro. La Lama, 1821

 

aurrekoa hurrengoa

MEZ-EMOLLEAREN YANTZIAK
TA MEZ-EMOTEKO BESTE BEAR DIREANAK

ADIERAZOTEN DABENA

 

        Sazerdoteak adierazoten dau Yesukristo.

        Eskuak mez aurreti garbituteak, zelan Yesusek eriotza aurrean bere esku ederrakaz garbitu zituzan bere Ikasle Apostoluen oñak.

        Yanziten daben eunezko amituak adierazoten dau Yudeguak Yesukristoari aurpegia estalduteko imini eutsen zapia.

        Albeak Yesus maiteari, zoro bateri legez, Herodesen yauregian yanzi eutsen soñeko zuria.

        Zinguluak, garritik estu eutsen katea.

        Manipuluak ta estoleak, esku-idunetati lotuteko ezarri eutsezan soka gogorrak.

        Kasulleak Pilatosen etsean imini eutsen errege yanzi gorri barregarria.

        Altareak, altara-arriak eta berean dagoan kurutzeak ulertuten emoten dau Kalbarioko mendia, eta Kristo il tzan kurutzea.

        Altarako zamauak eta korporalak, Kristo, obian edo sepulturan sartuteko, batu eben izarea ta izerkaria.

        Kalizak Yesus imini eben obia; patenak obi orren ganeko arria.

        Ostiak Kristoren gorputza; ardoak gugaiti ain ugari emon eban odola; eta ur-tanteak bere alborik urten eutsan ura.

 

 

MEZEA ASI BAÑO LEEN ESAIZU

 

        Ene Yaungoiko maitea, meza santu au, eta gaur kristiñau Elexa guztietan emongo direanak, eskeñiten deutsudaz, zeure, eta zeure Seme Yesukristoren gloriarik andinerako; bere Ama laztanaren eta zerutar guztien ondrarako, Elexa Ama Sanutaren ta bere Seme fededun guztien onerako; ene bekatuen ta gaistakerien eta ene erruz besteak eginikoen zorren alderako; eta mundua danik eta onera gizon-emakume guztiak egin izan dituezan orderako.

        Opetan deutsut purgatorioko arima santuen onerako; guztiz bere munduan neure guraso, aide, ongilla, ezagun, adiskide izan zireanerako.

        Eskeñiten deutsut il aginean bekatu mortalean, kondenetako unean, gaixorik eta esturaren baten dagozanen onerako.

        Ereje, Yudegu ta fedebaakoak argitu ta kristiñautu dagizuzan, eta eriotzako ordu larrian zeure Semearen gorputza ukutu ez deikeguzun, zein ikusi ez arren, sinistuten dogun oraintxe emen meza onetan aurkituko dala gu yanaritu, indartu, aberastu ta zorionduteko orain graziaz, eta gero gloriaz. Amen.

 

 

MEZA ARTEKO GOGARTEAK

Sazerdotearen sakristiarik eta altarako urteeran

begitandu bear yaku Yesukristo Yesemaniko ortura bidean.

 

ESAIZU

        O Yesus maitea! Yesemaniko ortura, pasiño garratzari asiera emoteko egin zenduan bidealdia gaiti; eta bertan gero errudun gaisto bat legez sokaz ta kateaz loturik igaro zenduan lotsaaria gaiti, eskatuten dutsut arren zuzendu daizuzala ene oñak, oker bideetara yoan ez ditezantzat, orregaz artez ibilirik lurrean eldu nadintzat zeu zeruan ikustera. Amen.

 

 

KONFESIÑOA

Sazerdoteak makurturik adierazoten dau

Yesukristok auspez etxunik Yesemaniko ortuan,

gugaiti bere Aita betikoari egin eutsan eregua.

 

ESAIZU

        Yesus ene arimearen eroslea! Ez arren aztu Yesemaniko ortuan nigaiti ikusi bear izan zenduan bildur larri, iluntasun estuera, bakartasun ta gogortada eskergaak; nigaiti egin zenduzan erregu ta eskaari samurrak; eta nire bekatuen gomuteak lurra bustigiñokoan botarazo eutsuzan odol tantaak. Yosi egidazu, arren, biotzean bekatuen bildur gorrotozko bat; indazuz negar-korrontaak, ene bekatuen loi atsituak garbietako, eta lagun egidazu ene eriotzako larri-unean. Amen. Esaizu Ni bekatari au etc.

 

Mez-emolleak Altaran mun egitea da

adietan emoteko Yudasek Kristori emon eutsan

mosu ta apa guzurrezkoa.

 

ESAIZU

        O Angeruen espillu ederra! Zeure arpegi sotilean Yudas dollorraren aoti bake andian artu zenduan guzurrezko mosu ta laztan lotsagarriagaiti eskatuten deutsut, arren gura eztakizula nik bire bekatuz zu lotsatutea; ez zure gorputza bekatu mortalean artutea. Amen.

 

 

INTRUITUA

Sazerdotea introitua irakurten yoateak

esan gura dau, zelan eroan ebeen Kristo

lotsaari andiaz esturik Anas ta Kaifasen aurrera.

 

ESAIZU

        O bildots bigun errubagakoa! Zuk ikusi zenduan lotsaari ta neke andia gaiti, arako sokaz esturik ta kateaz loturik eroan zinduezanean, erregututen deutsut arren bada urratu deidazuzala arimako katea gogor astunak; ta yosi nagizula errime pixo zeure amore ta bildur santuaz, iges egin ez dagidantzat bekatu-bidera. Amen.

 

 

KIRIELEISON-AK

Ulertu eragiten dabe antxinako Santuen

Salbatzallearen mundura etorrerea-gaitiko deiak;

Yaungoikoaren bekatariagazko ontasun andia;

eta oneek eskatu bear deutsen parkaziñoa.

 

ESAIZU

        Yauna, errukia nigaz; Kristo, errukia nigaz, ta bekatari guztiakaz. Damu dot Yauna biotz guztirik zu ofendidu izana. O ontasun neurribaakoa! Indazu, Yauna, damu benetako bat, negarrez garbietako, zeure odolaz erosi zenduan ene arimea.

 

 

GLORIAK

Adierazoten deusku Angeruak Yesukristori

kantadu eutsena, gugaiti gizon egintzalako.

 

ESAIZU

        O Yaun andia! Eta ze maite dozuzan gizonak bada izanik zu ondasun guztien yaubea, eurakati yaio zinean abel-etse edo korta zantar baten; etzan estramiña baten; eta egon lasto ta abere artean. Uxatu egizu arren ene biotzerik andigurea, buru-eretxia, ta arrokeria, ta lurreko ondasun uts guzurrezkoen egarria, kantadu daikedantzat gero zeruan Angeruakaz nastean gloria, bakea, bendiziñoa ta betiko pozkaria. Amen.

 

 

DOMINUS VOBISCUM-EK

Esan gura dau zelan Kristok gizonakaz

berba egiten eban; zelan laztanduten zituzan

bekataririk andienak, eta zelan S. Pedrori

begi errukizkoakaz begiratu eutsan,

onek bera ukatu ebanean.

 

ESAIZU

        Egizuz, Yauna, guganantz zeure begi errukitsuok, zabaldu egizuz zeure besoak gu bekatariok laztanduteko; izan zaitez gure erruki argaltasunez gaistakeriaren baten yausten bagara; enda yagola ta artzain ardurazkoak legez estalpetu ta zaindu gaizuz zeure egapean, otso infernutarrak yan ez gaizantzat. Amen.

 

 

EPISTOLEAK

Adierazoten dau Yesukristok emon esukun lege barria,

ta san Yoan Bautistaren sermoiak.

 

ESAIZU

        Zeinbat, Yauna, zor ez deutsut fede santuagaz argitu nozulako? Zeinbat, kristiñau artean sortu ta azi nozulako? O eta zeinbat itxi izan dozuzan ondaturik fedebagetasuneko iluntza ikaragarrian! Iraun eragidazu arren eriotzara giño fede santu onetan; gorderik Apostoluak erakutsi eusten legea, eta Doneane Bautistak predikadu eustan penitenzia ta negarbidea igon daikedan bosbait zeru ederrera. Amen.

 

 

EBANJELIOAK

Ulertarazoten dau Yesukristoren predikaldia.

 

ESAIZU

        Yesus eguzki ederra! biotz guztirik eskatuten deutsut, indartu ta gogortu daizuzala fedean fededunak; argitu ainbaakoak, ezagutu dagientzat guztiak zeure legea, izen ta izate miragarria. Ez beitekez, Yauna, galdu zeure odolaz erosiriko arimaak. Nik beindanik bein bete-betean sinistuten dodaz Ebanjelioak eta Elexa Ama santuak irakasten deusteezan egia ta sinisgei guatiak. Ez, arren, Yauna, ene arimeari ukatu dotrina argi ta yanari bear bear oneek; eta lagun zakidaz gorde ta yagoteko ebanjelioan itxi zeuskuzan adi bide artezak. Amen.

 

 

KREDOAK

Darakusaz fedeko sinisgeiak.

 

ESAIZU

        Sinistuten dodaz, Yauna, Kredoan sartuten direan egia guztiak; eta gura neuke munduko guztiak sinistuko balituez. Sinistuten dot Yaungoiko, iru persona banatan bat danagan. Sinistuten dot Yesukristogan; zein yaio zan Ama Birjinea-ganik; ta iltzan bekatariak salbetearren. Sinistuten dot Elexa santuagan; eta siniste bete betea emoten deutset zuk berari agertu deutsazuzan egia guztiai. Sinismen onetan bizi ta il gura dot; berak darakusdan erara biziteko gogoak artzen dodaz, eta ementxe nago bizitzea galduteko bear bada, orren alde egitearren. Esaizu Kredoa.

 

 

OFERTORIOAK

Adierazoten dau zelan Yesukristok gogo gogorik

bere burua eriotzara opetzi izan eban;

ta orren gomutaan eskiniten dituz mez-emolleak

ogi-ardaoak bere izenean, baita fededun guztienean.

 

ESAIZU

        Aita Yaungoiko zerukoa! Zure Seme maitearen sakrifizio balio andiko au eskintzen deutsut mez-emolleagaz batera, zure gloriarik andienerako; nik eta mundu guztiak zor deutsugunari erantzuteko; guztiz bere geure bekatuen zorren alderako, eta purgatorioko neke artean datzazan Arima errukarrien onerako. O nok leukezan bere eskuan beste guztien biotzak, danakaz meza santu au zeuri eskiniteko! Begira, Yauna, begi gozoakaz zeure Semeak ikusi eban eriotzeari; aztu egizuz gure bekatuak; eta galdu ez beitekez ainbeste kosta izan zireanak. Amen.

 

 

OSTIA TA KALIZA ESKINITEAK

Eraksuten deusku zelan Yesukristok

bere Aiteari eskini eutsazan bere pasiñoko

azote, koroi, lotsari ta gogortadaak.

 

ESAIZU

        O Aita betikoa! Begira egiozu zeure Seme maite bost milla azotez ebagiari, arantza zorrotzez koroatuari, iraunez, barrez eta otsez, dandarrez barregarri erabiliari. Berau, Yauna, opa deutsut nire ta munduko guztien bekatuen zorren alderako. Emoidazu arren eskua bakean eta onean eroateko negarrezko erbeste onetako nekeak, iraunaak, alak eta gixotasunak, bizi izanik orain zeure Semearen antzera igon daidantzat gero bere betiko laguntza gozora. Amen.

 

 

ESKUAK GARBIETEAK

Gomutarazoten dau zelan Pilatosek,

adietan emoteko Kristoren erru eza,

eskuak garbitu zituzan; baita bere ze biotz garbiaz

eldu bear garean Yauna artutera goazenean.

 

ESAIZU

        Garbitu egidazuz, Yauna, ene arimako orban loi atsituak; osatu zauri ustelak; eta edertu nagizu graziazko apaindurakaz, eta zure alboti urten eutsuezan odol urakaz. Alan arimea garbi garbi eginik, izateko zeure yar-leku eder ta bizi-toki gozo betikoa. Amen.

 

 

ORATE FRATES-EK

 

Gogora ekarri bear deusku zelan Pilatosek

atera eban guztien aurrera erakusten Yesukristo,

soñeko gorri zar barregarrizko bategaz.

Eta mez-emolleak eskatuten deusku lagundu daiogula,

mezeak dirauan artean, gure eskaari ta oraziñoakaz.

 

ESAIZU

        Eske gagotzuz, Yauna, eder eretxi ta abegi ona egin dagiozula, mez-emolle onek emoten dagoan meza ta sakrifizio adoragarri oneri, ondo entzunak izateko bere eskariak gureakaz batera, zure gloriarik andienerako, eta Elexa ta Elex-seme guztien onerako. Amen.

 

 

PREFAZIOAK

Esan gura dau zelan Yesukristori irakurri eutsen eriotzako sentenzia gogorra.

 

ESAIZU

        O bildots errubaakoa! O bizien ta ilen yueza! Eta bada ni infernuko eriotza ikaragarririk atera gurarik egon nai izan zenduan yuezaren aurrean, errudun gaisto oker bat legez, sokaz esturik, azotez ebagirik eta belarrondoko eskergeakaz lotsaturik entzuten zenduala bake bakean eta mistik bere egin bagarik nik bear neukean eriotzako sententzia; arren, Yauna, atera nagizu enen bekatuai zor yaken infernuko betiko eriotzarik. Amen.

 

 

SANTUSEK

Gomutarazoten deuskuz Yesukristori

Angeruak ta Linboko Guraso santuak,

eldu zalako euren zorionen aldia,

esan eutsezan kanta soñu gozoak;

ta Yerusalenera sartzaieran Uri atako askok

esan eutseezan alabantza ta pozkariak.

 

ESAIZU

        Angeruakaz ta santuakaz bat eginik, nik bere esango dot; santua, alabadua, bedeinkatua, ta miragarria da geure Yaungoikoa andia. Zerutarrak, gizonak, egaztiak ta gauza guztiak bedeinka zagiezala, Yaun andia, gauza guztien yaubea, zeru-lurren egillea eta irauntzallea. Onetarako, Yauna, opa deutsut meza santu au, kristiñau Elexa guztietan emongo direanak eta mundua danik ona Angeruak eta gizonak opa izan deutsuezan alabantza guztiak; eta eurakaz nastean eskiñiten deutsudaz ene biotza ta miña zeintzuk onik aurrera eztabeen yakingo besterik ezpada zeure alabantzaak eta mirariak kantetan.

 

 

IRUTASUN SANTUAREN

Ondrarik andienerako urrengo alabantzea

esaten dan bakotxean irabazten dira

ogei milla egun ta geiagoko parkamenak,

batera yota amalaugarren Klemente Aita Santu zanak,

eta Obispo yaun askok emon izan dituezanak;

ilean bein barriz, parkamen osoa konfesau komulgaurik.

 

                Santua, santua, santua,

                Ejerzituen Yaungoikoa altua.

                Zerua ta lurra dagoz

                beterik zure gloria gozoz.

                Gloria Aiteari, gloria Semeari,

                gloria Espiritu Santuari;

                leen legez izan bedi

                orain, gero ta beti. Amen.

 

        Ostean Aita gurea ta Abe Maria Aita santuak erakusten dituzan gauzakaiti.

 

 

OSTIA GORA DOIANEAN

Adierazoten yaku zelan eregi ebeen kurutzean Yesukristo.

 

        Adoretan zaitudaz, Yesus ene Yauna, ostia santu orretan; adoretan dot fede biziaz eta itzalik andienaz gorputz eder ori, kurutzean gugaiti eskiñi zana, eta barriro altara orren ganean eskintzen dana.Zeure Ama maiteak, angeru ta santu guztiak bedeinka zagiezala beti ta beti. Bete betean sinistuten dot, zu, ene salbatzallea benetan ortxe zagozala. Damu dot zeu ofendidu izana. Zure eskuetan iminten nas nasan guzti au. Zu zara, ta zu izango zara nire gauzarik maiteena ta laztanena. Errukia, Yauna, enegaz, ta bekatari guztiakaz.

 

 

KALIZA GORA EGITEAN

Gogora egin bear doguz Yesus gozoak

gu garbietako emon zituzan odolezko iturri ugariak.

 

ESAIZU

        Adoretan zaitudaz, ene Yesus laztanaren odol baliotsua, kurutzean emona gure onereko, arimaak erosteko, bekatariak onduteko, ta guztiak zeruratu ta zorioneko egiteko. Bete-betean sinistuten dot zu or tzagozala. Odol balio andiko onegan daukadaz nik nire uste guztiak, eta nago eze, bere bitartez garbituko yatazala, bekatuak arimaan itxi deustasan loiak. Errukia, Yauna nigaz. Zu zara ene odola eta ene gauza guztien ganetiko gauzea. O odol estimagarria beintzat!

 

 

SAGARA OSTEAN

 

        O ene Yaungoikoa! Ator altara orretan zure Seme gozoa. Berau, Yauna, zeuri atzera emon eta eskiñiten deutsut Elexa santuaren eta bere seme guztien izenean. Berau da ostia garbia, ostia santua, ostia miragarria. Berau da asko gure arimaak zaurituteko, gure zorrak aterateko, eta zeure esku presturik arturik doguzan mesede neurribaakoak ordeaztu ta kitututeko. Begira bada, Aita errukiorra, zeure biotzeko Seme maite oneri; eta gugaiti ikusi eban bizitza nekatu ta eriotza itzal gogorrari.

 

 

SAZERDOTEAK

Geldi geldi dagoala Yaungoikoari ilak gaiti

egiten deutsan eskaariak gogora dakargu

Kristok kurutzean bere arerioak gaiti

Aitati egin eutsan eskabide samurra.

 

ESAIZU

        Yaun errukiorra! parkeska nagotzu neure gaiskilla ta arerio guztientzat; eske nagotzu izan zaitezala purgatorioko Arima santuen erruki. Euren onerako eskintzen deutsut zeure Semeak kurutzen igaro eban guztia; gugaiti egin eutsuzan eskabideak; eta meza onetan sartuten direan miraari ta ondasun ederrak.

 

 

NOBIS QUOQUE PECATORIBUS-EK

Gomutarazoten deusku Lapur onaren garbai egiazkoa,

eta izan eban bekatuen parkaziño osoa.

 

ESAIZU

        Eta bada, Yauna, parkatu zeuntsan zeure alboan kurutzean il tzan Lapur damutuari, ta beste bekatari andi askori, nik bere uste dot bete-betean eze, beste onen-beste egingo dozula nigaz, neure deungaro eginen damu benetakoagaz zeu-gana banator; eta ari legez lagunduko deustazula eriotzako ordu larrian. Orain-ganik, Yuana, orain-ganik onduten asi gura dot. Damu dot zeu ofendidua. O neure bizian bekaturik egin izan ezpaneu! O urtu albanegiz ene begietako negarrakaz leen eginak! Errukia, Yauna, errukia nigaz.

 

 

PATER NOSTER-AK EDO AITA GUREAK

Adierazoten dituz Kristok kurutzean

esan zituzan zazpi berba mirariz beteak.

Esaizuz zuk bere mez-emolleagaz batera

Aita gureako zazpi eskaariak, eskatuten dozula

zeure buruagaiti, eta zeure arerioakaiti.

 

 

OSTIA ZATITUTEAK

Esan nai dau zelan ebagi ta birrindu eutseezan

Yesukristori aragi guztiak, bururik eta

beatzetara atal osorik itxi bagarik.

 

 

KALIZEAN EZARTEN DAN

OSTIA TXATALTXUAK

Ulertarazoten deusku Yesukristoren Linbora

yatsi-erea, bertako Guraso santuak zoriondutera.

 

 

PAX MONINI-K

Berak eginiko Yaungoiko aserreagaz gizonen arteko bakeak.

 

 

AGNUS DEI-K

Darakusku zelan bekatari asko yatsi zirean

Kalbariorik, bekatuen damuarren negarrez,

bularrak ukabillagaz apurtu bear zituezala

Eurak legez guk bere egin bear dogu.

 

ESAIZU IRU BIDER

        Yaungoikoaren bildotsa munduko bekatuak kentzen dozuzana errukia gugaz.

        Gero. Yaungoikoaren Seme maitea! ez, arren, gure bekatuai begiratu, ta bai zeure ontasun andiari. Galduak gara betiko, gure gaistakeriak zuk aztu-ezik. Gorora egizuz gure asko-gureak erakutsi eutsuzan bizitza ta eriotza garratzak; gorde gaizuz ondamendi ta galbideetarik; eta gorputz arimako gatx ta gertaera txarretarik. Baketu ta adiskidetu gaizuz zure Aita aserratuagaz. Bai arren, bildots errubagea eta Yaun errukiorra.

 

 

DOMINE NON SUM DIGNUS-EAN

 

ESAIZU

        Yauna, ez nas ni duiña, zu nire etsean sartuteko; baia berbatxu bat esaizu, ta garbituko da nire arimea.

 

Iru bider esango dozu au; ta euki egizu

guraari bizi erexegin bat,

Kristoren gorputza zeure biotzean artuteko;

zeineri deritxon arimeazko komuniñoa;

baia orretarako arimea garbi

izan bear dozu, bekatu mortal bagarik.

 

 

KOMUNIOAK

Esan gura deusku, zelan Kristoren

gorputz ila obian sartu ebeen.

 

ESAIZU

        Erdu Yauna, ene biotzera, eta egin tzaitez ene yabe oso osoa. Aberastuta edertu egidazu arimea, zu lango Yuan andia beardan legez nigan sartuteko. O Yauna! nor tzara zu, ta nor nas ni? O nok leukean zeure Amaren garbitasuna barruan zuri ostatu emoteko! Baazaut, Yaun nire ezerbere-eza; bakus enasala ezpada lurreko artzantar, billau gauza-ez bat; baia orregaiti bere zeugan dagoz ondasun guztiak, eta alan aberastu nagizu zeruko ondasunez. Zeuretu nagizu, zeurea guzti au izan nadintzat; zu beti lurrean nigaz egonik, zeruan beti gozetako. Amen.

 

 

MISALA BATERIK BESTERA

Igaroteak esan gura dau,

munduaren azkenean gure fede santura

iragoko direala Yudegu, Ereje, ta fedebaako guztiak.

 

 

DOMINUS VOBISCUM-EK

Yesukristo biztu ezkero agertu ekiela

bere Amari, Apostolu ta Andra santai.

 

 

GEROENENGO ORAZIÑOAK

Adierazoten dabe, bere Ikasleai ets

Sazerdoteai emon eutsen bekatuak parketako,

ta fedea mundu guztian zabalduteko, esku'bidea.

 

 

AZKENENGO BEDEINKAZIÑOAK

Kristoren zeruetara igoerea Espiritu Santuaren etorrerea

eta Yudizioko egunean onai ezarriko deutsuen bendeziñoa.

 

 

OSTERENGO EBANJELIOAK

Ulertarazoten dau, zelan igonik zerura Yesukristok, asi zirean Apostoluak munduko baster guztietan Ebanjelio santuko egiak zabalduten.

 

ESAIZU

        Zeruetako Ama maitea, Yaungoiko bakarra, gauza guztien egillea! nik bekatari andi onek Elexa Ama santagaz batera opa deutsut meza santu onetan eskini yatzun sakrifizio beneragarri au. Berean barriztadu dira zeure Seme biotzekoaren bizitza, pasiño ta eriotzea. Begira, Yauna, meza onetan egin danari; eta entzun egizuz beran, zeure Seme maiteak, entzulaak ta Elexa guztiak, egin deustuezan eskariak, gure bekatuen zorren alderako, eta purgatorioko Arimeen onerako. Ondu egizuz bekatariak; argitu fede-baakoak; indartu fedean kristiñauak; zaindu Elexea; eta ez eiguzu ukatu eriotzako orduan zure Semearen gorputza; igoteko gero bera ikustera zeruko gloriara. Amen.

 

aurrekoa hurrengoa