www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin aberkoyak
Luis Gonzalez, «Bingen Aizkibel»
1917

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin Aberkoyak, Aizkibel'dar Bingen. Grijelmo-Alargun-Semien Irrarkola, 1917.

 

 

aurrekoa hurrengoa

MIREN

 

        Bere begi eder-bigunak argiztu ta bere ezpan gorrijak zabaltzen ziran gauza ain polittak entzuten euzanian. Gauzaok entzunaz bere bijotz berea samurtzen zan eta, noz-edo-noz, bere begijetan, gura-ta-ez, negar-malkuak agirtzen ziran.

        Bere poz-alaya etxe begiko atan eguanetan! Iñun-ez-iñun obeto, ama beraren altzuan obeto ez.

        Bai-zan polit-politta Miren neskatilla. Gotzonen ederraz apainduba irudijan. Uledi urretsuba, begi urdiñak, ezpan bigunak, mosu zurbilla, gorputz gaste lerdena... bai-zan politta. Ta ona... ta abertzalia.

        Egunoro juaten zan etxe begiko atara. Beste neskatillak, bera baxen gastiak, laguntzen eben. Juateko gabeukija (orduba) jo baño askoz lenago epebako egozan antxe sartuteko. Gero multsuka, ijutika, oyuka, sartzen ziran. A zan zaratea! Erle-taldia, iñorbattek uxatuba ezta ixaten ume-talde a baxen urdurija!

        Gela zabal baten, piano-onduan, aulki luzietan, jesarten ziran. Irakasle gaste batek, euren aurrian, ixilla lortuta gero, ereskiña joten eban. Mutiko-neskatuak, abots batez, abestuten asten ziran. A zan ederra! Abesti gustijak bai-ebazan ondo abesten ume-talde nabarrak! Aberri-abestijak, umien abotsetan bigunaguak, samurraguak, polittaguak irudijen.

        Miren-ek bakar-abestijak abesten euzan. Bere abots zolijak gotzon-abotsa irudijan; bijotz-bijotzez abesten eban, gero.

        Abestijak-ondoren mutiko-neskatuai, etxe atantxe, euzkeraz itz-egitten irakasten eutsien. Asko zirala-ta ikastola batzutan bananduta egozan. Umiak gogoz ta sutsu egitten eutsaen Euzkadi-ren eliari, euren gurasuak irakatsi ezeutsien asabaen eliari. Ekirriaren ekirriaz naikotxu ikasten eben, batez-be, euzko-elia mattetan. Eta geure ele mattia umien ezpanetan zan entzugarrija!

        Bestietan Euzkadi-ko erri-askitzak (asaba-itzak), edo aberrijaren edestija, edo edeskun aberkoyak irakurten eutsiezan, umiak, multsuka, adi-adi, egozala. Edeskun arek euren irudimen gastiak biztu ta euren bijotzak sutetan ebezan.

        Eta abar, eta abar.

        Mutiko-neskatuak pozik egozan etxe begiko atan. Bertan egotia eurentzako pozik andijena zan.

        Miren, zorijon-izpi bixijaz argittuten zan. An egitten ziran gauza gustijak bere bijotza atsez betetan eben.

        Euzkel-abestijak entzunaz eta abestubaz berak artzen eban poza! Eurak baño ederragorik, samurragorik ezin. Zegattik ezekijala, abesti arek abesten etzan iñoz nekatzen; ordez, geruago ta eurek abesteko zaliagua zan. Edonoz eta edonun bere ezpanetan urten-zorijan egozan. Euzkerea ikasten be, zurra zan. Euzko-elia atsegin andija yakon. Eta bein baño geyagotan bere burubari ittandu eutsan zer zala-ta euren gurasuak ezekijen, euren biztaldi gustijan Euzkadi-n eta euzkeldunen artian bixiki. Erri-askitzak eta edeskun aberkoyak iñok baño adijago entzuten euzan. Jazokun-zelayetara irudimenaz aldebijau ta jazoten zan gustija- ikusten ba-lego lez agi-ixaten eban. Gero etxera juan eta jazokun aretzaz ames-egitten eban.

        Miren neskatilla etxe atara juatiaz zan zoruntsuba!

        Baña bein, egun ittuna! bere atteak etxe atara egunoro juaten zala jakin eban. Eta ordubantxe amattu zan Miren-en atsegiña. Asarrez sutauta, aurrerantzian bertara ez-juateko aginddu eutsan.

        Miren-en attea euzkotarra zan, baña euzkotar asko-bai-asko ixaten diran lakuak. Bere zanetako odolaz ta ixen-abixenetaz euzkotara: ez, baña, adimen eta guramenaz. Euzko ixanaz aiztuta euzkotasunagaz epel-epela. Euzkotarren endea, elia, ekandubak eta antziñeko lagijak gauza-ezetzat artzen ebazan eta euzkozaletasuna zorakeri anditzat. Abertzalia zer zan ezekijan, atzerri-abertzalia ixan-ezik.

        Miren bere alabea gauza arek ikasten etxe atara juaten zala jakinki, asarratu ta ez-laketuteko asmua artu eban, antxe ikasten ebazan ikaskintza zoruakaz bere alaba mattia zoratu eledintzat.

        Miren-en bijotza atsebagez bete zan. Berak ezeban ulertzen bere atteak galazuaren zegattija. Bere ustez etxe atan ikasi euzan gauza gustijak on-onak eta mattegarrijak ziran. Gero, gogorra yakon gauza arek bat-batez iztia. Negar ta erosta-egin eban; alperrik, baña: atteak bijotz gogorra eukan.

        Ordutik Miren etzan bere aizkidiakin juan. Ezeuzan abesti ederrak abestu, ez Euzkerea ikasi, ez erri-askitzak eta edeskun aberkoyak geyago entzun. Ittunak bere bijotza artu eban eta bere aurpegija zurbilagotu zan.

        Ikastetxetik urtenda gero, bere lagun gustijak etxe mattera juaten zirala, bera, barriz, gurasuen etxera, ta antxe, luzaro, igazittako gauza ain ederrakaz oldozten egoten zan. Bere lagun zoruntsubai bekaitz-eutsen. Bakarrik eguala, gura-ta-ez, abesti, ele ta edeskunak gomutauta, ikasittako euzkel-abestijai abots ixil-samarraz ekiten eutsen. Olan bere atsebagia arindduten eban.

        Bein, Miren-en etxera bere amamea eldu zan. Lenengoz Bilbao urira etorran. Txikitatik uri txikitxuban bixi-ixanda, ezekijan uri nagusija zer zan.

        Miren-en attea poz-pozik eguan. Aspaldittik ezeban bere amea ikusi. Lengo urtietan basurira, bera ikertzen, juaten zan, illean bein, beintzat. Baña urtebetia zan, bere arazuak zirala-ta, etzala basurira juan. Amea etorri zan eguna alai-alaya ixan zan.

        Miren-en amamea zar-zarra zan, larogei urteduna, euzko-eraz jantzija ta euzko-ekanduz menduba. Miren illobea bijotzez matte-eban eta Miren-ek bera be.

        Lenengo astietan poz-pozik egon zan senidien artian. Baña uri nagusija etxakon atsegin. Bilbao-ko zarateaz ta artegeaz gogattuten zan. Askotan bere uri txikitxubaz oldoztu eban eta, gura-ta-ez, bijoz-bijotzan ara bigurtuteko gurari bixija ats-ixan eban. Baña bere semia ta bere illoba kutuna ez-minddutiarren, ixiltzen zan.

        Uri nagosijazko ittuna geruago ta aztunagua.

        Bein, ittun-gogait eguala, bere ondoko gelean abesti ixil-samarra entzun eban. Adittu ta euzkerazkua zala uste ixan eban. Geldu zan eta entzun-gureak zirikauta, ixil-ixillik urreratu ta ate-ostetik entzun eban. Bai, bere illobea zan, euzkel-abestijai ekitten eutsena. Orretara luzaro egon zan atsua, ta gero, bat-batez atia zabaldu, gelean sartu ta bere illobea laztandu eban, begijetan poz-negar-malkuak eukazala. Nun, noz ta zelan abesti orrek ikasi euzan ittandu eutsan. Berak be, txikittan ikasi euzan eta oindiño ezeuzan aiztu. Miren-ek, bilddura itxitta, gustija edesi eutsan.

        Ordutik atso-neskatillak aizkidiagotu ziran. Amamea etzan barriro gogattu. Bijok bakarrik egozanetan Miren-ek abestijak abestu ta ekixan edeskun aberkoyak edesten eutsazan. Batta, gatxez ixanda be, euzkeraz Miren-ek al-eban gustija itz-egiten eban.

        Eta bein jazo zan, atteak bere amea ta alabea orretara aurkittu ebazala. Lenengoz, geldu zan eta zer egijen ittandu eutsen. Orduban atsuak, illobeari mosu samurra bekoki-erdijan egitsola, Miren-en abestijak bere gogo illuna poztu ta berakin euzkeraz, ondo ala txarto, itz-egittiaz artzen eban alaya esan eutsan. Berak, be, bere semiagandik gauza arek entzun gura leukez...

        Atteak ezeban itzik esan. Oldoztun lotu zan, bere ama-alabeai begizka.

        Atsuaren eskariz Miren-ek euzkel-abestijai barriro ekin eutsen. Abestijok gixon aren belarrijetan iñoz baño polittaguak ixan ziran. Bere ama zarrarentzako gotas ta poz-itzak eristen eutsezan.

        Eta amameak asabaen esakun atseginkorrak entzuten ba-leuz lez, Miren-en abotsari adi-adi yakon.

        Egun atatik gora, barriro erdu zan Miren gauza matte-matte arek ikasi euzan etxera.

        Eta etxera bigurtuta bere amameari biresaten eutsan egun atan ikasi ebana.

        Eta zorun-aldija zan bijontzako alkarrekin egoten ziran aldija!

 

aurrekoa hurrengoa