www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin aberkoyak
Luis Gonzalez, «Bingen Aizkibel»
1917

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin Aberkoyak, Aizkibel'dar Bingen. Grijelmo-Alargun-Semien Irrarkola, 1917.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ARTZAIN-ARTIAN

 

        Mendi-mendiko txabola txiki baztertu baten, artzain bijak bixi-ziran, amil eta arru-artian. Txiro-txiruak ziran eta mendirik-mendi, euren artaldia zaintzen, iñarduten eben beti. Txar-txarra zan, ziñez, euren bizkerea mendijetako bakartalde ain ixukor atan! Ezeben beste lagunik euren ardi zurijak eta, noxian-bein, agirtzen zan otso gosetiren bat baño. Biar-ba, urrun, beste artzañen batzuk egozan, euren makillai ekitten.

        Eta ziñeskatxa ba-da be, alkarrekin bixi-arren ezeben alkar ondo artzen. Bijetarik bata artzaintxu umezurtza zan, Txiki ixenduna, ta beste artzain andijaguaren ardurapian eguan. Aren gurasuak, be, artzañak ixan ziran mendi atantxe, ta bertan azi zan ume gaxua, ardi zurijak, otso baltzak eta gixon azkarren artian. Baña, bein, Txiki bere gurasuen txabolatik urten zan, bere ardijak zaintzen, negu gogorreko egun eder-bigunan. Eta jazo zan mendi andi zurijaren tontorretik, aldats-bera, edur-narra jausi zala, artzañen txabolatxubak batez narreztuten. Eta Txiki bere artaldiarekin bigurtu zanian, bere gurasuak edur-estalgi lodi-pian etzauten ziran.

        Bakarrik ikusi eban bere buruba ume gaxuak, bere ardijak be, mendijetaz ziar iges-egindda, an eta emen sakabanatu ziran-eta; ta bijotza atsebagez beterik, Jaungua baño beste lagunik ezebala, asi zan mendirik-mendi ibildden, txabolarik-txabola, ogi-pizka ta mattasun-billa.

        Artzañak, txiruak ixan-arren, bai-eutsaen emon, gogo onez, ogija; sabairik ez, baña. Bai-eban idoro gorputzaren alikaturea, baña goguarena, urrian, betiko galdu eban.

        Azkenez, luzaro ibillitta gero, Basurde-ren txabolara eldu zan. Onek otseintzat artu eban, lanetan laguntzeko, bera be bakarrik bixi-zan-eta; ta Txiki antxe lotu zan, gixon bakan a atsegin etxakonarren.

        Ta barriro asi zan ume gaxua bere artzaintzaz.

        Egunian-egunian, edur-egunetan be, artaldia zaintzen eban, mendirik-mendi, oyanik-oyan, bein baño geyagotan otso uzuben artian; baña ezeban mutikuak bilddurrik, eta gaba elduta txabolara bigurtzen zan, mendi-abestiren bat abestuten.

        Beti bat.

        Askotan, eguzki odoltsuba mendi-ostietan jasten zanian bere azken-izpijak ibar-sakonera bidaltzen, geure artzaintxubak begizten ebala, otoi samurra bere ezpanetatik Goiko Jauna-gana igoten zan, bere guraso-aldez eskatzen; eta sarri, otoi-egijala ulu uzuba entzuten zan, eta lastertxe otsua agirtzen zan antxe.

        Mutil azkarrak erail ebazan otso gosetubak! Bein baño geyagotan il-agiñian bere buruba ikusi eban. Baña etziran otso arek bere laguna baxen ixukorrak!

        Basurde eretxon lagun a otsuak baño ixukorragua zan, ziñez. Mendittarrak lez sendua; oyanetako aberiak lez uzuba. Basotarra zan bera, arrutza estu-estuban jayua. Garrasta baxen andija zan bere gorputza, gustiz inddartsuba, azal gorriduna, ule-luzia, begi-zolija, ipuin zarreko Baso-jauna lakua.

        Iñok ezekijan artzain basotar aren egizko ixena; orok Basurde gora ta bera ereisten eutsaen. Baña Txikik, uste-bage, olan eretxi eutsalako, bere buruba il-zorijan ikusi eban.

        Iñori jaramon-barik bixi-zan. Egunoro urteten zan artalde txikijarekin eta oyan-oyanan sartzen zan. Gero jesarri aretxaren bian eta aizto luzia ataraurik zugatzari aiztoka asten yakon. Artzaintxu gaxua, artaldeko ardiren bat galduzkero!

        Sarrittan otu yakon mutillari lagun ain gaizto ori betiko laga, ta txabola baztertu ixugarri atatik iges-egittia; bilddur-zan, baña, ori egitteko. Ta aitz-artian eskutauta eguan mendiko Neskutza-ri amaika bidar egin eutsazan lenagoko aldi zoruntsuban bere gurasuakandik ikasi ebazan otoyak.

        Azkenez, Urtzi-k gura-ixan eban bixitz illun-illuna alattu, alditxurako ixango zala be.

        Egun baten, egunoro lez, begi oztinddun artzain gastia artaldia zaintzen joyala, mendiz-mendi, oyanez-oyan, amillik-amil, larri-larri bere gogua, bere zorigatxaz oldozten, uste-barik, aitz-artian eskutauta, beste txabola bat aurkittu ta atian agura zar-zarra jesarritta ikusi eban.

        Lenengo geldu zan umia, agurea ikusirik, baña berialaxe baretu ta beragana arin juan zan. Agureak Txiki-ren zorigatxa jakin ebanian, errukijak jota, bere aizkidetasuna eskiñi eutsan.

        Eta ordutik aurrerantzian sarri-askotan artzain gastiak artzain zarra ikertu edo ikusi eban. Bai-zan zoruntsuba Basurde uzubagandik iges-egindda, agurearen aizkidetasuna-billa juaten zanian.

        Askotan, txabolako atian jesarritta alkarekin egozala, artzain zarrak edesten eutsazan Txiki-ri antziñeko gauza gomutagarrijak, artzaintxubak, abua zabalik, entzuten eutsazala. Edesten eutsozan mendittarren edeskijak eta ipuin polit-aberkoyak, batta be Anboto-ko Zorgiña-ren edeski arrigarrija. Ta ipuñak aldian itxitta edestijatzaz itz-egitten ebanian, artzain txiro zarrak antziñeko erkabea irudijan. Orduban bai-ziran sutsubak bere itz aberkoyak, aberri gaxuaren aldez itz-egitten ebanian.

        Laster, baña, amattu zan betiko artzain bijen zorijona. Bein, Txiki luzaruegi agurearekin egonki, txabolara belu eldu zan. Basurde-k itandu eutsan zegattija, ta erantzunak ase ezebalako gogor astinddu eban. Baña egun gitxi-buru belu eldu zan barriro.

        Zerozer susmau eban gixon zur-zur arek: origattik bijaramonian Txiki, beti lez, txabolatik urten zanian, bere jarrai juan zan. Eta artega-barik artzain bijak alkarrekin itz-egitten egozala, agiri zan bat-batez, ta aserrez gorrittuta, Txiki astinddu gura-ixan eban, eta olan egingo eban agurea artetu-ezik.

        Ordutik galazo eutsan txabolatik urtetia berakin ixan-ezik, eta egunik asko igazi zan gastiak bere aizkide zarra ikusi-barik. Azkenez, baña, agureak ikusteko guraritsu, iges-egin eban. Basurde-k jakinki asmo ixugarrija sortu eban. Ixilddu zan, baña; ta Txiki-k au ikusirik sarrijago ikertuten eban aizkidia.

        Egun baten, Txiki itxartu zanian bakarrik ikusi eban bere buruba. Egun-sentija zala Basurde bertan ez-egotiak jo eban, eta artega-artega ixututen asi zan.

        Berak zegattija ezekijala, txaboleari illun-illun eritxon, eta iges-egitteko asmua artu eban. Ezpai eguala, bat-batez agiri zan Basurde. Bere agirkixuna ixan zan ixukorra! Arnasa-oska, zapa baltza itxulastuta, ta begijak suba jarijoten lez etorran. Eskumean mendi-aiztua eukan, odolez gorrittuta, ta uzubaren barrez barre-egijan. Sartu zan txabolean eta bazterran aizto odolaba jaurtirik, Txiki-ren aurrez jarri zan eta begiztu eban, begirakun ain ixukorraz ume gaxuak mendiko otso gustijak beragana etozala uste ebala. Oyu andija egin eban eta gustiz bilddurtuta mendijetara iges-egin eban, Basurde berari jarrattu-barik.

        Arin-arin joyala, artzain zarraren txaboleaz gomutau zan. Nun aizkide oberik? Eta ara erdu zan gustiz nekauta. Obe litxakijo elitxatian elduko! artzain zarra bidera urten etxakon-eta. Billatuten asi zan, eta txabola-erdijan odolez gorrittuta illotzik idoro eban.

        Igarri eban Basurde-ren asperkunde ixukorra, ta negarrez ittota, jausi zan bere aizkide zanaren onduan, mendijan ixan eban aizkide bakarraren onduan.

        Barriro, begi oztinddun artzain gaxo-gaxuak bakarrik, ikusi eban bere buruba, mendi-mendijan; txabolarik -txabola erruki-ogija billateko biartuta.

        Mendittar errukitsubenetan ogijori idoro ei-eban.

        Eta otso uzubak sarrittan bidera urten ei-yakozan. Bera, baña, etzan otsuen bilddur, onetarik uzubenatzaz azke zan-eta.

        Baña bere gurasuen eta edeski ain polittak edesten eutsazan artzañaren mattasun-mattasuna ezeban egundo aurkittu.

 

aurrekoa hurrengoa