www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin aberkoyak
Luis Gonzalez, «Bingen Aizkibel»
1917

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin Aberkoyak, Aizkibel'dar Bingen. Grijelmo-Alargun-Semien Irrarkola, 1917.

 

 

aurrekoa hurrengoa

MENDIKO GURUTZA

 

 

I

 

        Gorroto-eutsan, ziñez. Berakin iñoz aurkitzen ba-zan buruba maratz bigurtzen eban eta bere aurpegijak barruko atsebagia erakusan. Bere ustez gixon txatxarragorik, dollorragorik ezeguan iñun-ez-iñun. Bijotz-bijotzez ezesten eban. Bein baño geyagotan bere zanetan odola erretan zan gixon ikusi-eziña jo-gureaz. Saltzallia! Alderkide gurenetarikua ixanda alderdija itxi ebana! Gorrotau ez?

        Au ta be beste aldijan aizkidiak ixan ziran, benetako aizkidiak, gixadi ogendi onetan gitxi diran lakuak. Lenagoko euren aizkidetasuna aborik-abo ibillija zan. Billaldeko bide- zelayak sarrittan ikusi ebezan Peli ta Andoni aizkide bijuen ibiltze ta jai alayak.

        Baña ori beñola zan, usteide ta alderkidiak ziranian, euren alderdijak gertetan euzan jai gustijetara alkarrekin sutsu juaten ziranian. Baña azkenez egi-izpijak Andoni-ren buruba argiztu eben eta bere bi jotza asi zan Aberrija mattetan eta bere aldez gogoz lan-egiten. Ordurarte gustiz bidekatuta galdu eban astija irabazi gura-eban. Eta ori ixan zala-ta alderdija ta alderkidiak be itxi euzan.

        Onek ezeutsaen aldakuntzea azketsi. Peli, aizkiderik on eta sutsubena zala-ta, bestiak baño zorrotzago minddu zan. Bere bijotzan lengo aizkidetasuna gorrotorik bixijena bigurtu zan.

        Andoni, be, minddu zan Peli-ren gorrotuaz, ta bere aldakuntzea atzalduteko, berak ikasittako egi aberkoyak ulertu-erazo gura-ixan eutsazan, baña Peli-ren lereak bere adimena illunduten eben eta Andoni-k ezeban bere gurarija lortu. Areyotu ziran.

        Eta Peli-k arrotz-ikurriñari jarrattu eutsala, Andoni-k aberri-aldez gero ta adoretsubago lan-egin eban.

        Augattik Peli-k Andoni iñoz aurkitzen ba-eban buruba bigurtu ta bere aurpegijak barruko atsebagja erakusan, bere zanetan odola erretan zala lenagoko aizkidia jo-gureaz.

        Andoni-ren bijotza alaz betetan zan. Berak ezeutsan gorroto, baña Peli-ren ikusi-eziña zala-ta ittun eguan.

 

 

II

 

        Aspaldittik uri txikiko biztanlien odola asaldetan zan. Karla bakaldunaren aldeztalle gudakoyak urdurittuta egozan areyuen atxin, onek, bestiak gura-eben baño geyagotan, ziran bizkorra erakusten ebelako. Kartalarrak euren areyuai eutsien gorrotua erakusteko eretija billatuten eben.

        Orrilla-igande atako arratsaldian uriko zelayan artega-atzea agiri zan. Txistu-dantzean iñarduben dantzari-taldiak urduri-samar egozan, eta gustijen barruban bilddurra sortzen zan. Noski, goguen asaldatia zala-ta, beste egunetan jazoten etzana jazoko zan. Gero, be, alderdi bijetako notiñak euren alderkidiakin batzaltzen ziran, zelai-bazter bijetan blidurik. Arratsa urreratzen zala urdurija andijagotuten zan. Orrattiño, ekatxa etzan asten. Baña txistularijak bere iñarkuna amattuta berialaxe, bitzubek alkarri urreratu yakazan, ija alkarregaz nastau zirala. Laster irañak eta zemakitzak abuetatik urten ziran, eta gero gustija nastau zan, zelayan makillaka ta ariñeketea egiñik.

        Peli antxe eguan. Burrukea itxirik, alde batetik bestera ebillan, erbi-txakurra erbijaren billa lez. Multsu-artian iñor billatuten eban. Alperrik baña: Andoni ezeguan antxe. Urrian, iges-egin eban. Baña berak nun-edo-nun idoroko eban, eta aspertu be bai.

        Burrukea amattu zan, alkar jo ta juaz danak nekatuta, gurendea norena zan jakitteka, bakotxa bere etxera juan zanian. Peli be aizkide batzukin etxera joyan, areyua idoroteko itxarua galduta, ta bere aizkidiai antziñeko alderkidiaren bilddurkerija edesten.

        Baña onen etxe-aurrez igarotian leyuan ikusi eban.

        —Ataz makillaka diñardubenian etxian egotia dan ona! —esan eban, Andoni-k entzuteko eraz.

        Onek ezeutsan jaramon.

        —Zer diñok, azar-errutsu orrek? —jarattu eban berari zuzendurik— zenbat zaurittu ete-dozak?

        —Jaun-goikua-ri eskarrak bat-ez-bat —erantzun eban Andoni-k—-. Egiñen txar orrek etxok neure barruba zikintzen.

        —Geugaz errukija ixan az, eztok?

        —Eta erruki natxatzube oindiño. Erruki-barik, zer dogokixube, ba, zuben gorrotuak dozakala-ta auzokidien odola ardura-barik ixurten dozubenoi?

        —Ori barrija! Ire itzak-arren ire egikereari zur-arduratsubegija yeritxoguk.

        —Eta neuri zer zuben eritxijak?

        —Geure eritxijak, ez, baña bai, beintzat, geure makillak.

        —Adi, Peli: bai-yakijat zer billatuten dokan. Baña dokana dokala ire gurarija eztok lortuko. Entzun, nire onuba: Itxi egikera txatxar ori ta aizkidiak gayadixan.

        —Ni eure aizkidia, koldar orren baten aizkidia? Iñoz-ez-iñoz.

        —Itxi naik, ba, gentzaz.

        —Izten aut, bai, bilddurraren bilddurraz zutik ezin azala egon yakustalako. Baña barriro alkar ikusiko yuagu. Bijar, arratsan, Mendiko gurutza-onduan eure begira nayagokek. Antxe bertan geure eztabaidea erabagiko yuagu. Ez uts-egin, ba, lotsea gustiz galdu ezpa-dok.

        Andoni-ren buruban asmo bat sortu zan.

        —Mendiko gurutza-onduan esan dok? Tira ba. Anxe egongo nok ni, gura dokan legez.

        —Bijar-arte, ba.

        Andoni-k leyua itxi eban eta Peli bere lagunakin irriz ta barreka aldendu zan.

 

 

III

 

        Mendi-sollan, artzañak, burubak-azke, billaldeko zelayetara bedarra jaten artaldiak eruaten dabezan bide-ertzan, gurutz motza, lerden eta bakar jagitten da. Donetasun eta askitz-usañez betia dirudi, ta baso ixillan ittun-lañuak estaltzen dau.Untzorrija betik gora edatzen yako, ta bere orri orlegijetaz arrizko gurutza janzten dau. Sarrittan, txioka urreratzen yako txoritxuren bat eta leun-leun bere ganian jarritta mattasun-abestija egitten dau. Bere onduan baso-loreak azten dira. Ittun-laño eskutabak mendi-sollan, lerden eta bakar jagitten dan arrizko gurutz motza estaltzen dau.

        Gixa-emiak bere-ondoz igaroten diranian itxaldo txapela eranzten dabe ta euren bijotzetatik otoi samur apala igoten da.

        Bijaramonian, ittunduba betetako, Peli-k, aspertu-egarriz Mendiko gurutz-era erdu zanian, Andoni aurkittu eban gurutz-oñan belaunbikatuta. Lenengoz atometako gertau zan, baña ekandu donia gomutauta, berak be txapela erantzi ta otoi apala egin eban.

        Otoya amattu-ondoren, bijok zutundu ziran eta aurrez-aurre euren burubak ikusi ebezan. Peli-k ixillunia ausi eban lenengoz, maratz-maratz esanaz:

        —Emen nok, ba. Bein eta betiko amattuteko guraritsu nayagokala diñoskat. Ointxe ikusiko yuagu eure aste gaiztuak aldezten mutilla azan. Ni eure salkerija aspertuteko gertu etorri nok.

        Andoni-ren aurpegijan atsebagia agertu zan, baña ezeban erantzun.

        —Ixillik ago? Oin, be, azan zur-zurrak eure miña lotuten yok? Damu-dok ona etorrijaz? Egiña egindda. Gertu adi, ba.

        Eta atometako eraz jarri zan. Andoni zirkiñik bez egin-barik iraun zan. Gero astiro esan eban:

        —Oindiño lereak itsututa ago, Peli? Ire adimena estalduten yuan illuna orren baltza ete-dok?

        —Itxi txonitz orrek eta jo yagijagun arira.

        —Tira; gura-dokan lez egin daikek, eta eure gurarija inddarraz ba-da be egiztu daikek. Baña lenago, adi.

        Eta besua Peli-ren lepo-gañian bigunkiro irasoten, onek erantzun baño lenago, gurutza erakutsirik, esan eutsan:

        —Gurutz ori bai-dakusk? Mendiko bakartalde onetan eztiñosk ezer bez? Bere itxura ittunak ire barrupiari ta bijotzari, etxautsek ezer esaten?... Adi ondo: bera ikusijazko gomuta alegiak! Odola eurrez jarijoten yagok. Gomutau egik noztikua dokan. Gudate ankerra baño lenago etzuan. Gudate-ondoren irailtz ixukorra geuri gomatau erazoteko or yagok. Emen anai gaste bik euren bixitzak galdu yuezan: gudakeak itsututa etxuen alkar ezautu, ta euren ezpataetaz alkarri bijotzak zulatu yeutsaezan. Euren senidiak gurutz au iragi yuen, berau gomutauta, gerokuak anai-asarriak baretu yegijezantzat. Eztok entzuten yiñokana? Bai-yirudik, ba, lenagoko aldi illuna, euzkotarrak, arrotz-ikurriñak aldeztuten alkar birrindduten yuen aldi illuna agertzen yoskubala. Eztok entzuten yiñokana? Bai-yirudik, ba, aldi zatar atan il eta jausi zuazan gustijak, bertaz itz-yagijeta, ta gaiztesten yuezala Aberrija odolez gorrittu gura yuenak. Eztozak bere esakun mingotsak entzuten? Alberrijetako notiñak bai-yuezak entzuten, bere ondoz igarotian itxalez txapela erantzi ta otoi-egitten yuek-eta. Otoi, bai, toki onetantxe, gudaka-garrez itsututa, alkar ezautu ez-ta, alkarren bijotzak zulatubaz euren bixitz gastiak galdu yuezan anai gaxo aen aldez.

        Andoni ixilli zan; bere esakunak bero-sutsubak ziran.

        Peli, begijak-betti, ixillik entzuten euzan; bere bijotzaren zauzkadeak entzun al-ziran.

        Ixillunia-ondoren, Andoni-k, azkenez, esan eban:

        —Oin gogaldu egik egingo dokana. Gogaldu egik, au lako beste gurutz batek, lengo aizkide bik, girneak itsututa, geidiaren irakatsija artu-ordez anai bijok antzartu gura-ixan yuezala, notiñai iragarri yagitsekala, gura-dokan.

        Ixillune luzia ta larrija. Peli, buruba-betti irauten zan. Bere barruban, girneak eta biarrak alkarren atxin iñarduben. Andoni-k esana barru-barru egin yakon.

        Laster erabakija artu eban. Begijak jaso euzan eta lengo aizkidiarenak jo ebezala, poza bijotz-bijotzan sortu yakon.

        Itz-egin gura-ixan eban, baña ezin, eta uste-bage eskuba eskiñi eutsan. Laster bere aizkidiarenaz estutu zan, eta bijok mattero alkartuta, andik, mendiko gurutz motzaren ondotik, bijotz abertzale bijuen otoi ta abintz zintzuak goira-egin eben, txoritxu polit batek, gurutzan jarritta, mattasun-abestija egitten ebala.

 

aurrekoa hurrengoa