www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ipuin aberkoyak
Luis Gonzalez, «Bingen Aizkibel»
1917

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Ipuin Aberkoyak, Aizkibel'dar Bingen. Grijelmo-Alargun-Semien Irrarkola, 1917.

 

 

aurrekoa hurrengoa

ITURMENDI-KO ZORUA

 

        Iturmendi basetxetik urira sarrittan jasten zan, eta gixa-emiak itxal-itxalaz abetaltzen eben.

        Bere zoritxarra zala-ta, emakumiak erruki-yakozan; gastiak, egunoro ikusitta, ardura-ezaz begiztuten eben, eta agura-atsuak bera ikusirik burubak aldera egitten ebezan, eurentzako ikuskantz ittuna bai-litzan.

        —Zorua! Bai-dator zorua! —mutiko-neskatuak, urrun ikusirik, oyu-egitten eben, eta ikurka alkarri deika, zorua elduten zala, aldera-egin eta adi-adi, ixillik, ixeka-barik, berari begizka egoten ziran.

        Andi, zailtsuba zan; uledija baltza ta lasaya, agiñak zuri-zurijak, begijak zoli-urdurijak ziran, suba jarijoten lez. Arin-arin ibildden zan beti, iradu bai-litzan, eta bere ixakerea bakan ixukorra zan.

        Ezeban iñorekin itz-egitten, edo itz-egiñezkero, bere itzak sentzun-bakuak ziran. Bere estarrittik, baña, barre-purrustada bakan luzia noxian-bein urteten zan, irri-purrustadea. Bera entzunik agura-atsuak belarrijak bilddurrez isten ebezan.

        Egunian-egunian Iturmendi basetxe zurittik, subak erreta etxe-ondakin batzuren onduan eguan Iturmendi basetxetik jatsi ta oyar-zidorrak-ziar urijan sartzen zan. Geldittuteka txadonera juan, sartu ta bazterren baten jesarritta, irudijanez otoika luzaro eguan, eta gero bide berbertaz basetxera atzera egitten eban.

        Bera zala-ta gauza bakan-bakanak edesten ziran. Ezin eban txapel gorririk ikusi bere gogua bilddurtu-barik. Bere basetxe-onduan egozan etxe-ondakiñen aurrez ezin zan igaro, jazokun txarren baten bilddur ba-litz lez. Surik txikijenak iges-eragitten eutson, batta kebidien subak be, ta edesten zan, urtoro, Deun-Jon-gaban, mendiko sutzarrak illundijak argittuten ebezanetan, basetxeko bazterrik illunenan sartu ta oge-zapijaz eskutauta, antxe luzaro egoten zala.

        Bai-zan zoro-zorua Marte, Iturmendi-ko zorua!

        Au ta be, bere lepotik barre-egin-barik, emakumiak erruki-yakozan; gastiak ardura-ezaz begiztuten eben; agura-atsuak burubak aldera-egitten ebezan, eurentzako ikuskantz ittuna bai-litzan, eta mutiko-neskatuak adi-adi, ixillik, ixeka-barik, berari begizka, egoten ziran.

        Aldi atan neu urijan bixi-nintzan eta zorua egunoro ikusten nebala, jakin-gureak zirikauta, jakin gura-ixan neban zorakerijaren zegattija, batta gixa-emiak yakozan itxal-errukijarena be. Ta bein nire aizkide zar baten etxera juan nintzan. Aizkide ak urijan antziñetik jazotako jazokun gustijen barri eban; berari, ba, ittandu neutsan.

        Nire gixonak esku-artietan eukan lana itxi, burubari atz-egin, intziri-egin eban eta, azkenez, astiro, arira joteko bidia billatuten lez, edesi eustan zoruaren edestija, nik iñoz-ez-iñoz entzun neban edestirik negargarrijena.

 

* * *

 

        Anai-arteko guda gogorraren aldi ittuna zan, Euzkadi-ko lurra euzkotarren odalaz gorrittuten zan aldi ittun-ittuna. Ezeguan attarik, ez semerik, ez anairik, arerijo-talde bi, pizti gosetijak lez, alkarren aurka baño.

        Aldi atan Marte bere guraso ta nebearekin bixi-zan Iturmendi zarran, gaur etxe-ondakiñak baño eztan Iturmendi zarran. Amar urteduna zan neskatilla, ernai zur zolija. Bere gurasuak asko mattetan eben bera... Gudatia asi zanian bere nebea, ogei urtedun gaste errutsuba, azarkeri-zalia, baltzen gudaroztian sartu zan, usteidien artian ontsu ta bixijenetarikua agertzen zala. Attea be usteidia zan, baña zarregija gudakatzeko; au zala-ta asko eban arerijuak jakitteka bere usteidiai urgaztiaz.

        Aldi atan urija artegatsu eguan. Biztanlerik geyenak, gastiak batez-be, karlatarrak ziran eta Karla-ren aldez izkillubak artu ebezan, uri baria guda-zelaya bigurturik. Ija egunoro albo-urijetan baltzak agirtzen ziran, biztanliak asaldaurik. Arrezkero dana zan bilddurra, dana naspilla, izkillubak artu ta areyo-billa juan; areyuak, baña, beti iges-egin eban bestiak eldu-aurreko.

        A zala-ta ezeben urikuak begi onaz ikusi Marte-ren nebea baltz-gudaroztian sartutia ta bere atteari asperkunde gogorraz zematu eutsaen. Berak ezeban jaramon eta usteidiai urgazten jarrattu eban.

        Zori aldakoya egun aretan karlatarrentzat aldatu zan. Bein albo-urijetan baltzak bestietan baño geyago agiri ziran eta urikuak iges-eragitten urten ziranian, gottubak ixan ziran, apurtu ta burustuta bigurturik. Agattik asaldauta egozan eta areyuakanako gorrotua andijagotu zan. Aspertu gura-eben, zelan ezekijeta.

        Orduban Iturmendi basetxiaz gomutau ziran. Antxe bertantxe, uri-goyeneko basetxe zarran, euren zoritxarra zala-ta barreka, gentzaz bixi-zan areyua, baltz-artian semia ebana, batta, susmetan ebenez, beste taldiari urgazten eutsana.

        Ezeben geyagorik biar-ixan. Euren arteko gixon gaizto batzuk, edonun ixaten diranetarikuak, asmo ankerra artu eben. Iturmendi-ttar gaxuak!

        Eta gau baten, Marte urittik basetxera joyala, Iturmendi-aldatza igotian, bere estarrittik etzi-oyuba urten zan, goyan sutzar andija, garmendija lakua ikusijaz.

        Arin-egin eban gixaxuak, arin bijotza-ausi, joran-joranez, baña etxera eldu zaneko sutaurik ikusi eban, eta etxiari biraka txapel gorridun batzuk dantza ixukorretan.

        Etzi-deika asi zan; negar samiña egin eban; iñok ezeutsan jaramon. Orduban, oñazez alaka, gudari bategana juan zan eta besoz oraturik sutzarrera bultz-egin eutsan, esanik:

        —Ene atta! Ene ama! Gaizkatu egixubez!

        Baña, erantzun-barik, barre-purrustada anker-ixukorra entzun zan.

        Auzokidiak eldu ziranian belubegi zan. Iturmendi basetxe zarra auts utza zan. Etxe-ondakin-artetik jaubien gorpuzkin erriak atarau ziran.

        Marte bazter baten, itxura bakanaz, agiri zan. Kikildduta eguan, uledija azkatuta, begijak-zorrotz, eta bere estarrittik barre-purrustada itxal bakana urteten zan.

        Gudatia amattuta, bere nebea urira bigurtu zanian Iturmendi zar-onduan Iturmendi barrija iragi eban. Berton Marte gaxua artu ta aurrerantzian gudaketan ez sartzeko abintza egin eban.

        Marte azi ta sendotu zan, baña etzan bere zorakerija amattu.

 

* * *

 

        Au da nire aizkidiak edestu eustan edesti tamalgarrija. Orduban ulertu neban zer zala-ta zorua ikusirik emakumiak erruki yakozan, gastiak ardura-ezaz begiztuten eben, mutiko-neskatuak berari begizka, adi-adi, ixeka-barik egoten ziran, eta agura-atsuak buruba aldera-egitten eben, eurentzako ikuskantz ittuna bai-litzan.

        Edestija amattu-ondoren zorua bera geure ondoz igaro zan. Arin-arin joyan, beti lez, uledija lasai, agiñak zuri-zurijak, begljak zoli-urdurijak suba jarijoten lez.

        Barreka joyan, barre anker-ankerraz, barre ittunaz, abendaide-iralliak gaiztesten lez.

 

aurrekoa hurrengoa