Azala eta pintura:
erramun mendibelanda
|
Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena
Hitz-atzea
Horra hor orain arte arian-arian atonduriko nire gela, kontrol-gela, egongela, bilera-gela, gela ilun, zigor-gela, komentu-gela, jolasgela, ikasgela. Bistan da, moldeagatik, ez dela erabat jabaltzen gustu burgeskoskor panpoxetatik. Hala ere, hantxe, erle baten moduan, beti dabil zunburrunka berba bat: berritzea. Ez al du ematen egokia beste klausula-bat enuntziatzeko? Idaztea berritzea da. Horretarako, urrunagora hedatu behar begirada. Nora? Hitzek arestian usatu gabeko moduak topatuko dituzten gelaxka edo gelatzar ezezagunetara. Atzoko eta biharko egunen artean arnasten dugu gaurko egun laburra. Idatzitako orrialdeetan geratzen da iragana; gaurko orrialdean egiten dugu oraina; heltzear diren orrialdeen ertzetik ari zaigu kurika geroa.
Ean, 2022ko urtarrilaren 22an, Adeline Virginia Stephen-en jaiotegunaren 140. urteurrenerako hiru egun falta direla. Gela izenduna aldarrikatuz, pospolo bihurtu zen. Behinola txoriak grekeraz kantatzen entzun ei zituen.
Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena |