Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena
Miren Agur Meabe

HEA Kultura Elkartea, 2022

 

 

3. Gela antolatzeaz: espazioaren banaketa

 

      Konpromisoaren baldintza nagusiak zehaztu ondoren, espazioa antolatzea dagokigu, hartutako gela hainbat errealitateren bizikidetza-gunea izango delako. Zinta metriko mentala baliatuko dugu.

 

Hona hemen zelan zedarritu dudan gela, gutxi gorabehera:

 

      3.1. Neure errealitate(ar)en metroak.

 

      3.2. Munduaren metroak.

 

      3.3. Tradizioaren metroak (kultura klasikoa, literatura garaikidea eta euskal literatura, bai ahozkoa, bai idatzia).

 

      3.4. “Beste zer horren metroak”, oso gune bitxia: idaztean geografia paralelo batean sartzen gara, inkursioak egingo bagenitu bezala beste beste plano batean non zenbait errebelazio aurkitzen ditugun, ez jainkotiarrak, jakina. Errebelazio esaten diot bizipen batek abiatutako hausnarketatik eratortzen den jakintza, ondorio edo kontsolazioari.

 

 

Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena
Miren Agur Meabe

HEA Kultura Elkartea, 2022