Azala eta pintura:
erramun mendibelanda
|
Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena
9. Apainketa: gauzatxuen inspirazioa
Kontzentratzea ez da beti erraza izaten. Dekorazioak eragina dauka kontzentrazioan. Nire gela eroso eta funtzional mantentzeko, apaingarri hauen alde egin dut:
9.1. Ispilua: autoezagutzaren kristala (ez banitatearen ikurra). Gainera, noiz eta nola, atea ere izan daiteke beste mundu alderantzikatu batzuetan barrentzeko.
9.2. Geranioa: etxe-aldaketa guztietan lagundu didan landare gogorra, ur gutxi eskatu eta lore asko ematen duena, eredu bat.
9.3. Argazkiak: semea, familia, adiskideak, aldian aldiko gizon-laguna. A! Eta katua, noski.
9.4. Zintzilikarioa: sabaitik eskegita, buru gainean dilindan, mekanismo xelebre bezain sotil horrek, bere dantza espontaneoari, tin-tin hotsari, kolore-jokoei esker, irakurleen eta nire arteko ituna gogorarazten dit. Irakurleengandik —izan ume, gazte, emakume edo gizon— datorkidan afinitatea dut maila beti ere koxka bat gehiago estutzeko motibazioa.
9.5. Alfonbra: azpian ezkutatzeagatik konformismoa, akademizismoa, kritika hutsal edo gaiztoak eta interes adulteratuak.
Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena |