Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena
Miren Agur Meabe

HEA Kultura Elkartea, 2022

 

 

10. Beste osagarri batzuk

 

      Zeresanik ez, hornigai funtzional guztietatik aparte —boligrafo, koaderno, arkatz, klip, borragoma, grapa, karpeta, pendrive eta abar—, eduki beharrekoak dira paperontzia (kontuz, aldizka lehergailu bihurtu daiteke eta), birziklatze-kutxa (agian, akaso, beharbada, noiz edo noiz moldatzeko aukeraren bat duten paper muturren bankua), egutegia (edo denboraren esklaboen balada) eta botikina (bai idazlanak sendatzeko tresnaz betea: artaziak, pintzak, bendak, xaboia, alkohola, termometroa eta kotoia; bai idazlea suspertzeko medikamentuz hornitua: analgesikoak, "liburukominak" arintzeko, eta sueroa, pupuak garbitzeko).

 

 

Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena
Miren Agur Meabe

HEA Kultura Elkartea, 2022