Azala eta pintura:
erramun mendibelanda
|
Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena
12. Materialak: biokonstrukzioaren alde
Materiala deritzo zerbait egiteko baliatzen den substantzia, lehengai edo produktuari. Nire gelari bolumena eta masa ematen dioten materialak arruntak dira, erraz eskuratzekoak eta ekonomikoak: hondarra, azala, bitsa eta errautsa. Ez dut esan sendoak direnik, gero! Hondarrean idazten dena olatuak ezabatzen du; azalaren kodea aldakorra da; bitsa, ezereza; eta errautsa, zer izan zen oroitu ezin duen hautsa. Suntsikortasuna, iragankortasuna, galkortasuna, hauskortasuna... geu garen biokonstrukzioaren ezaugarri behinenak. Libiamo, libiamo ne'lieti calici, che la belleza infiora. E la fuggevol ora s'inebrii a volutta. Alabaina, gela eraitsi, urtu, sakabanatu eta desitxuratuko bada ere, bertan ostalari izandako hitz poetikoa —poiesis aditz zaharraren zentzuan: ekin, asmatu, fabrikatu, argitu, asmatu, lortu edo sortzen duen hitza—, horixe izango da gure eginahala eta unibertsoan bihurtuko garen isiltasuna ezkonduko dituen argamasa miragarria.
Nola atondu (dudan nire) gela bat norberarena |