ERESI GUREN Mendi-gaineko Gurutz argira begi larriak jasorik. Aldapan doaz zar eta gazte, haurrak besoan harturik. Goian harrizko hilobi bat da, eta ikurrinaren altzoan Euzkadi aldez eroriak han heriotz-lo bakezkoan.
Guda, gorroto-ekaitz bihurri, sartu zan behin Euzkadira: lurralde, mutil, aberri dena jaurti zuan lurrazpira. Negar itsaso, odol erreka doa aldatz gora Euzkadi. Bai! Baina hilobi aurrean, lotuz eskuak ta oin lazgarri
(milaka bihotz antsien oin) entzun da: “Hilobi piztu hadi!” Eta ikaraz jarriz mendia, urra du hilobiaren oinarri. Argi berri bat sortu da, bete dira bihotz-eraginak... Igoaz doa hilobia aintzaz... Gora gudari hilezinak!
Geroak gaurtik, menderen mende hau beza eresi berri: Oinazez ez da herririk galtzen. Hilerria da sorterri.
ERESI GUREN |