ZUMARRAGAKO BATZARRA
Peli Markiegi

1934
armiarma.eus, 2016

 

Begi-bihotzak goian, ekin kementsuki:

gerria lerden eta bekokia zutik.

Jaunak zainen barruan jarri zun odola

Haur berrien sorgarri barruan dagola!

 

Gaurkoan ez ezpataz, ez indarrez ere

gogo eutsiaz degu garaipena gure.

Txistulari alaiak bitez aitzindari

haizea kilimatuz pozez ta jostari

 

Gure guraso zaharren oihartzun piztukor

adar eta turutek jo bezate gogor.

Betoz hauen hurrengo gure gizonak zut,

Pisuz, neurriz, osorik, beldur gabe eta zuhur.

 

Gure mendietako idien antzera

urratsa bezate motz, astiz, baina aurrera

eta azkenez herri lana, o zer ikusgarri!

Ezpataz baletozte, Jauna, zer gudari!

 

Zeruak makurturik bekokietan mun

lurrak oin azpietan ibilbide bigun.

Mutil bikainagorik bien bitartean

ez dute inoiz ikusi diren-direnean.

 

Bakez datoztelarik itzal dariote.

Txarrez... andrea alargun etsaiak leukake.

Nere herri bidea sasiek jan zuten:

auzolanez, ekin ta... ekin da garbitzen!

 

ZUMARRAGAKO BATZARRA
Peli Markiegi

1934
armiarma.eus, 2016