ZERGATIK JARDUN NEGARREZ
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016

 

Anai, zeruan zaude Juan onaren besoetan.

Hara, negar malko bat ez dizut nik begietan.

 

Apaiz bidean zintzo eta leial zinen arauez.

Jaunak eraman zaitu. Zergatik jardun negarrez?

 

Bihotzak, bi begien lotsaz, ezkutu isilean

Ozta.ozta dihardu min hau egoste lanean.

 

Ez bekit gaindu. Bego. Sinismenaren argiak

baretu bekizkio intziri sakon larriak.

 

Altzo bigun gozoan zaude honezkero, anai.

Zu bezela ni ere jarri naitean gaur alai.

 

Zer ardura dio ba Heriok jota hausteak

horla urratzen badira gure Herriaren bideak?

 

Aldapa luze bat igo beharra daukagu.

Nork daki gaina hartzera helduko garenik gu?

 

ZERGATIK JARDUN NEGARREZ
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016