LORESKINA
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016

 

Loreskina hertsirik dagonean ere,

hortz zuri-beltz gainean abesti bat erne:

eresizale dudan arrebatxo batek

orratzez josi zuna oihal gorri baten.

 

Geroz, loreskinaren hortz leun argiak

beti dute aldean abesti-musu bat:

edo hatzen ikutuz esnatu ohi dana

edo oihal gorri hortan josita dagona.

 

LORESKINA
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016