MENDIAN GORA
Peli Markiegi

1933
armiarma.eus, 2016

 

Mendian gora, bidetxiorra, ezker-eskuin arantzak

pozez ta urduri bidean gora badoa neska pertxenta.

Ile gorrixkak airean jolas, bera da hura amets jolasa

Oi! Haren amets sorginak, eta... Geroko... Zer da? Oi hankan,

malko gorri bat, begian gainez egin ez egin dardarka

bestea hauspoak hustu arteko intziri luze bakarra...

Marraskiloak hala gorde ohi zerbait ikutuz adarra.

Neskatx gaixoa! Zerua goibel, mendia... goian, aldatza

neketsua da... Urretxindorra —bi malko ditu begitzat—

negar hariaz soineko beltza josten ari da arantzan.

 

MENDIAN GORA
Peli Markiegi

1933
armiarma.eus, 2016