HOA OGERLEKO
Peli Markiegi

1933
armiarma.eus, 2016

 

(Lizardi zanaren oroitarrirako harpideari erantzunez.)

 

Hoa, ogerleko

eusko olerkariaren edergarrirako.

Jarri hakio hantxe, erne, tinko, munto

errai bihotz-gabean piz gaur mait-apurño

eutsiok hireari, ez ahal huts egingo

hire zabarrez, ez ahal irudi begiko!

 

Sakel-zimurrak ez min hire jalgitzeko.

Hi baino gehixeago behar, ogerleko

bihotzaren erdia diruz emateko.

Emango nikek eman azken xemeiko

diruz haren gai danik jaso ahal balitzo.

 

Haren ordez maiteren neurrira nun jaso

euri ekaitz gordean, aupagarri xalo.

Arduraz ibil hadi beraz, ogerleko,

nere maite-agiri egin hautan geroz!

 

HOA OGERLEKO
Peli Markiegi

1933
armiarma.eus, 2016