ABESTIGALDE
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016

 

Abesti galde joan nintzaion arratsalde eder batean.

Zu, zer abestu genezake ba gaurko gaueko loretan?

Edozer, Jauna, —esan zenidan— berorrek gogo duena.

Eta hau esanaz poli-poliki begi lainoak jasota

Neri begira tinko bai tinko egon zinan unetxo bat.

 

Orduan sortu abesti hua ez zait sekulan ahaztuko

begi lainoen malko artetik jaiki zan lore bat antzo.

Entzun nizun bai, hemen barruan bihotzak baki zer zion:

bazenekila, esan aurretik, banindoala betiko.

 

Agur, banoa, ez dizut gehigo abestirik eskatuko.

Malko-ihintzetan sor zitzaizunaz badut abestirik nahiko.

 

ABESTIGALDE
Peli Markiegi

armiarma.eus, 2016