OSION GORA
Peli Markiegi

1936
armiarma.eus, 2016

 

Osion gora noa geldiro, oraintxe eguna jaikitzen.

Hotz giro gazi biziak zentzun erdi hilak dizkit esnatzen

ikara gozo bigun bat dizut kirio zehar sumatzen.

Lo gelditu dan alfer nagiak ez daki asko hau zer den.

 

Baserri bide lainotsu hontan noan bakarrik ta geldi

irakur bitzat banan-banaka harri, belar, lore, igali

ikusi bezat bare likitsak utzi dun marka narrasti;

ohar nakien bidezainaren ardura on maratzari.

 

Ez nuke esango eguna danik, gaua joan danik ez dakit

bien arteko argi pirrintaz ote ez oteka dakuskit.

Barnean dutan Jainkoarekin mintzo isilean darraikit,

begiak zabal eramateak gogoa aldentzen ez baitit.

 

Bake geldian izadi dena laino biguna isil-isil

zuhaitz artetik mataza askatzen oharkabean hor dabil.

Eguzki jaunaz haserre izaki eta sumatzen hurbil-hurbil,

zerurantz doa, izadia utziz amets epeletan bil-bil.

 

OSION GORA
Peli Markiegi

1936
armiarma.eus, 2016