GERO ARTE
Peli Markiegi

1933
armiarma.eus, 2016

 

Hementxe zauzkat nere aurrean, goian gurutza, gero zu

kopeta goian, begiak argi, buru zintzoa beti zut

gudari azkar garaile izaki zertaz lotsa ez baitezu.

 

Beheian hizlari saila, erdian Euskadi ikurra, min-pisuz

makil erpina ezin harturik, bestea aldean itzaltsu.

Lagunak hor zuri begira eta aldiz haiei begira zu.

 

Ez zinutan nik inoiz ikusi, zure hitz xalorik ez entzun

ta halare etxeko zinan gurean, hara gaur minez non nauzun.

Oro dakian zure gogoak nere berri orain badu...

 

Hamaika afari goxo eginak gu biok... zure ezkutun!

Biok ur baten edanak nonbait, biok liburu bat ikus,

biok maite bat bihotz erdian, biok Aita bat, ta anai gu

Lagun artean zuri begira ni ikusteaz, ez harritu.

 

Oraindik ere bost jardunaldi egin beharrak gaituzu.

Itxoin apur bat, banoa laster, agur, laster arte, lagun.

Gure isilitzak entzuten Jesus, bedeinkapen bat luzatuz,

besoak zabal, burua makur, maite-altzoa zabalduz.

 

GERO ARTE
Peli Markiegi

1933
armiarma.eus, 2016