www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Augustiń Gurenaren aitorkizunak
Nikolas Ormaetxea, «Orixe»
1956

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Augustiñ gurenaren aitorkizunak, Nikolas Ormaetxea Orixe. Itxaropena, 1956

 

 

aurrekoa hurrengoa

Akuriako ta Akizako gotzai txit agurgarri
Clement Mathieu Iaunari

 

        Iauna: zuk eragin ninduzun emeki, obeki esan bultzatu ninduzun birtizki, Augustiñ Gurenaren Aitorkizunen liburua gure izkuntzara biurtu nenzan.

        Emen duzu eskuetan, aspaldion ametsetan zenerabillana.

        Esan ote lezake Detxeparek:

 

                «Euskara,

                ialgi aiz plazara,

                dantzara?».

 

        Besterik ez ba'da ere, ezin esan, S Augustiñek euskerari on aundia egiñen ez dionik. Gaurkotik au gelditu diteke, Biblia leku, euskal-libururik bikaiñena.

        Badakigu Augustiñ bere izkuntzaz landara mottel gelditzen dala ardura, edozein izkuntzetan. Ezkera bakoitza beure aldera azi ta garatu oi da.

        Guk ezin eman dugu passif dalako ori bakan baizik; esaterako quem amaren, a quo amarer: «nor nik maita», «nork ni maita».

        Bestenaz, artzaien eta ikazkiñen mintzaera onek ez ote dio ondo-samarretik iarraitzen, Latiumgo nekazarieneri ez ezen-latin landuari ere?

        Idekazu ta irakur. Baiña lenik emaidazu, otoi, Gotzai-onespena, nik Zure Artzai-eraztunari muñ ematen diotan bitartean.

Ormaetxea'r Nikola

 

aurrekoa hurrengoa