www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Abarrak
Ebaristo Bustintza, «Kirikiņo»
1918

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Abarrak, Kirikiņo (Itziar Lakaren edizioa). Euskal Editoreen Elkartea, 1986

 

aurrekoa  

Atxuri'ko «millagrua»

(Jazorikua)

 

        Emen edestuko doguna jazo zanetik ona urte asko igazi dira.

        Orduan Bilbao'k ogei milla inguru biztanle baño askoz geyago ezebazan. Geruago Begoña'ri artu dautsozan zatijak ezeukozan ondiño. Abando be azke zan, erri banakua.

        Beraz, Bilbao erri txikija zan, eta biztanle gustijak alkarren ezaunak ziran. Ezeguan orain dagon beste guardia municipal, naikua ziran iru edo lau txiñel errija zaintzeko, gabezko sereno kantari batzukaz.

        Onelako erri baten aituten da erraz egin leitekela emen edestuko dogun barrabaskerija, erri gustija barre baten ainbat egunian euki ebana.

        Bilbotar barregarri batzuk iragarri eben bertako izparringi baten, eztakit nungo erritan il zala atso aberatz bat, eta milla ogerleko batzuk utzi ebazala Bilbao'ko erren edo kojoei bananduteko, atsua be errena ixan zalako ta Bilbao'n jayua; diru ori bananduko yakela Atxuri'n, etxe bateko atarijan, bertan aurkeztuko ziran erren bilbotarrai, onen egunetan eta onen ordutan.

        Bilbao'ko txiro ta gosakillen artian ikara andija eragin eban iragarki orrek, eta egun batzuetan etzan ixan beste izketagairik auxe baño.

        Eldu zan eguna. Atxuri'ko etxe aretan agiri zan atarijan mai bat, beronen ganian tintontzija ta ingijak, iru jezarleku, basterrian zorro batzuk zerez edo arez beterik, eta iru edo lau gixon, piperra baño seriyuago, alkarregaz izketa ixiltxuan, atarijan batera ta bestera ibilli ebiltzala eperdi-ganian eskuak alkartuta.

        Goiztxo asi ziran kojuak agertzen kalian. Geyenak etozan makulu bigaz ta anka bata dingiliz; bai-ziran etozanak eperdi-ganian erdi-tatarrez; baita burtxoyetan etozanak be iñok bultzaka eruanda. Danak zurbil eta arpegi aulagaz, edonor errukituteko lez.

        Iragarrita eguan ordurako, kale gustija aurkitxen zan errenez beterik.

        Balkoyetan eta leyuetan eguan jentiak arrituta esateban: «nok uste ixango eban Bilbao'n onenbeste kojo eguanik?»

        Atarijan egozan gizon seriyuak adirazo eutsien kalekoei diruak gertu ipiñi biar ebezala ta orregaitik piskaten atia itxiko ebela, ta asko belutu barik, laster asiko zala diru-banandutia. Itxi eben atia ba, ta gerotxuago barriro zabaldu zanian, tximista baño ariñago urten zan andik, zer uste dozue? Zezentxu bat!!Nok azaldu an ixan zan usubillua? Asi zan zezentxua topeka, au bota ta ori bota, ta, ango añeketia kojuak ixanarren! Egundoko ariñen, miñuto bat baño lenago, garbitu zan kalia, makillaz ta burtxoez beterik gelditu zala. Millagrua ixan zan. Zezena agertu zan orduko kojo gustijak osasunera etorri ziran.

        Balkoi-leyoetako jentia, barriaren barriaz tripa gustija minduta geratu ziran.

        Diabrukeri au ikusi eben bilbotar zarrak barre-zoroka asten ixan yakuz berau aitatu dogun aldi gustijetan. Amaika gixon gogaldi ederreko jayo ta bixi ixan zan lenagoko Bilbao'n!

aurrekoa