www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa  

OGEI TA ZORTZIGARNEN KAPITULUA

Jesusen erresurrekzionia. Bere aparizionia emazte saintiuer. Aparezitan da ere apostoler, eta prometitan dabei bere protekzionia.

 

        1. Antzinatruk xa neskanegun gaya, argitiari astiaren lein eguna edo igantia xin zen Maria Magdalena berze Mariarekin sepulturaren ekustra edo bisitatra.

        2. Tenpra kontan senditu zen lurraren ikareria andi bat; zeren xatxi baizen zeuritik Jeinaren ainguru bat, eta eltiari sepulturara bueltatu zion edo azkatu zion arria, eta xaseri zen gainian.

        3. Aren begitartiak argitan zion iñazturak gisa, eta zen bere beztidura xuri elurren edo elurraren gisa.

        4. Zointan baratu zren guardiak kain arritruk, baizauden ilik bikala.

        5. Baya ainguriak, dirijitan zelarik emazter, erran zabein: xek etzei zer lotsarik ekun; zeren onki baitakid xiten zreila Jesus kruzifikatruk izan zenaren txerka.

        6. Baya ezdago kemen, zeren erresuzitatu baizen, antzinetik erran zion bikala. Xin ztei eta ekus zazei lekiua zointan sepultatruk baizagon Jeina.

        7. Eta oray fan ztei baratu bage erraitra bere diszipuluer erresuzitatu dela; eta txezei fanen dela xen antzinetik Galilean: kan ekusen tzei. Prebenitan daizeid xa antzinetik.

        8. Urak erkin zren instantian edo jesusian sepulturatik lotsa eta gozo andirekin, eta fan zren lasterka berriaren emoitra diszipuluer.

        9. Noizta Jesus erkiten zabeila enkontriuara, erraiten: Jangeikuak guarda zaizteila; eta abañatan zrelarik urak, postratruk lurrian, abrazatu ztein Aren zankuak eta adoratu zabein.

        10. Gunian Jesusek erraiten dabei: Etzazei lotsarik ekun: fan ztei, abiso emon zazei ene anaxer, fan tian Galileara, zern kan ekusen bainei.

        11. Urak faiten zren tenpra berian, guardietarik zomait xin zren ziudadiara, eta kontatu zein sazerdotien prinziper agitu zen guziua.

        12. Eta xuntatruk kuek, zarrekin, ekutian bere konzejua, emon zein deuri kantidade andi bat soldaduer.

        13. Instrukzione edo enkargu konekin: erran biar tzei: Gu lo gitzaudelarik, xin zren gayaz bere diszipuluak eta ebatsi zein.

        14. Zeren kaur el baledi Presidentiaren notiziara edo biarrietra guk aplakaten dagu eta eginen daiguzei bara ztein bakian eta libre.

        15. Ek, errezibitu baikoz deuria, egin zein enkargatruk zauden bikala; eta baya kaur erabili da judiuen artian eguneko aguniarartio.

        16. Bitartio ameka diszipuluak partitu zren Galilearako, mendi Jesusek señalatu zabeiniara.

        17. Eta kan ari ekustian adoratu zabein: Aunke zomaitek ekun zeila beren dudak korpizaren realidadiaren edo egiatarzunaren gainian.

        18. Gunian Jesusek, abañatan zelarik, erran zabein gisa kontan: Niri emon dazaitad potestade guziua zeurian eta lurrian.

        19. Fan ztei bada, eta erakuts zazei gente guzier osagarriaren bidia, batixatan ditzeilarik Aitaren, eta Semiaren eta Espiritu Saintiuaren izenian.

        20. Erakustan ditzeilarik kunplitra gaiza Nik manatu daidzein guziuak. Eta egon ztei zierto ñaur egonen nazala betik xekin aiketa sigluak akabatian bitartio.

 

aurrekoa