www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

EMEZORTZIGARNEN KAPITULUA

Jesusen doktrina umildadiaren gainian, eskandalozko bekatiuaz, eta projimo lagunaren korrekzioniaz. Artzain onaren parabola. Bekatiuen parkatako potestadiaz: bekatarier ekun bear den konpasioniaz; eta enemiguen parkamentiuaz. Amar milla talentiuen parabola.

 

        1. Okasione kontan berian abañatu zren diszipuluak Jesusengana, eta egin zabein galtegingua kaur: Nor biar du izan andiena zeurien reinuan?

        2. Eta Jesusek, deitan ziolarik berarengana aur bat, izari zion en erdian.

        3. Eta erran zion: Egiaz erraiten daizeid ez bazrei bueltatan eta egitan aurrer semejante, zenzillezian eta inozenzian, ezrei sarten zeuriko reinuan.

        4. Nornaiden bada umilla ledin aur konen gisa, kori izanen da andiena zeurien reinuan.

        5. Eta errezibi lezanak kalako akabatan duan erraitiaz gisako aur bat, ene izenian, Ñauri errezibitan nu.

        6. Baya eskandaliza lezanak Nitan xinetstan dein aurxko kuetarik bati obe izanen zaun kolga lezabein kuellotik errotazko arri asto batek erabiltan dion korietarik bat, eta kola izan ledin sumerjitruk itxasuaren onduan.

        7. Ay mundiataz eskandaluak drela kasoz! Zeren nestatez izanik ere, gizonen maliziaren agerian, agi tian eskandaluak; kalarik ere, ay eskandalua emoitan dion gizon kartaz!

        8. Zeren zore eskiua edo zore zankua okasione bazaizu eskandalo emoitako, edo bekatu egitako, ebaki ditzazu, eta egotx ditzazu zutarik urrin; bada obe dazaizu sartia sekulako bizian manki edo mainku, ezik ez bi eskurekin edo bi zankorekin izan ztian egotxerik sekulazko suara.

        9. Eta zore begia balimada zoretako eskandalotako okasione, erkin zazu, eta egox zazu zutarik urrin: obe dazaizu sartu sekulako bizian begi bakotx batekin, ezik ekun zazun bi begi eta izan ztian egotxirik iburniko suara.

        10. Mira zazei etzaziela desprezia txikerxko kuetarik zomait: zeren xakitra emoitan daizeid beren buardazko ainguriuak zeurietan daudela betik ekustan ene Aita zelestialaren begitartia.

        11. Eta konen gainian gizonaren Semia xin da galtu zenaren salbatra.

        12. Gizon batek balimadu ein ardi eta etarik bat gal baledi, zer urdu zaizeid eginen diola gunian? Ez dia eitzen laurogeita emeretziak mendietan eta fanen galtu denaren txerka?

        13. Eta suertez erdeiten badu, egiaz erraiten daizeid ark solo emoiten dau konplazimentu andiago, ezik galtu ez zitzaun laurogeita emeretziuek.

        14. Kola bada, ezda xen zeurietan dagon Aitaren borontatia, gal dein txikerxko kuetarik bakotxik ere.

        15. Zore anaxak bekatu egin baleza zore kontra, edo eror baledi zomait kulpatan, fan zte eta korriji dazazu zaudelarik arekin lagunguarik bage. Beatan badaizu, irabazi zunion zore anaxa.

        16. Ez baleza kasorik egin zutaz, orainore baliazte bi edo bi personataz, guziua izan dein konfirmatruk bi edo iror testigoren autoritatiarekin.

        17. Eta kasorik ez balezabei egin, erran dazauzu Elizari. Baya Eliza berari ere ez baledi bea, ekun dazauzu jentil edo publikano bikala.

        18. Enpeñatan daizeid ene itza, lot zinezein guziua lurriaren gainian izanen dela kori bera lotruk zeurian; eta solta zinezein guziua lurriaren gainian, izanen dela kori berbera soltatruk zeurian.

        19. Erraiten daizeid obro; xetarik bi xunta balinte alkar edo beren artian lur gainian askatako zerbait, izan dein izan ledina, otorgatruk izanen zabei ene Aita zeurietan dagonarenganik.

        20. Zeren bi edo iror dauden lekiuan xuntatruk ene izenian, kan nago Ni en erdian.

        21. Aldi kontan arrimatan zitzaularik Pedro, erran zaun: Jeina, zomat aldiz biar ekunen dur parkatu ene anaxari bekatu egin lezanian ene kontra? Zazpi aldi bitartio?

        22. Erresponditu zaun Jesusek: Ez daizud erraiten nik zazpi aldi bitartio beizik irorogei ta amar aldiz zazpi bitartio edo zomat aldiz ofenditan daizun.

        23. Konengatik zeurien reinua xiten da izaitra asemejatruk errege bati zoinek nai ekuntu baizion kontiuak artu bere zerbutxari mitiler.

        24. Eta asi zelarik kontiuen errezibitra, presentatruk izan zitzaun bat, zoinek zor baizaun amar milla talento.

        25. Eta nola konek ez baizakan zerekin paka, manatu zion bere nausiak izan litian saltruk ura eta bere emaztia eta bere semiak bere azienda guziuarekin eta paka zedin kala zorra.

        26. Gunian mitil zerbutxaria egoxtan zelarik aren zankuetra, otoi egitan zaun erraiten: ekun zazu pazienzia amintyo bat, zeren nik pakaten baidaizud guziua.

        27. Mobitruk nausia konpasionez zerbutxari kartaz, eitzi zaun libre eta orainore parkatu zaun zorra.

        28. Baya apenas erkin zen zerbutxari kaur aren presenziatik enkontratu zion bere lagunetarik bat zoinek zor baizaun ein deuri zidarrezko eta arrapatan zaularik lepotik itotan zaun erraiten zeularik; paka daztadaz zor daitadayana.

        29. Laguna, egoxtan zelarik aren zankuetra otoyez eskatan zaun, erranez: ekun zak pazienzia amintyo bat enekin, zeren nik pakaten baitadak guziua.

        30. Baya arek ez nay ekun zaun beatu, beizik fan zen eta sartu arazi zion karzelian paka lezaun bitartio zor zauna.

        31. Ekustian beste zerbutxari aren lagunek igartan zena bete zren tristuraz ezin obro, eta fan zren kontatra beren nausiari agitu guziua.

        32. Gunian deitu zaun bere nausiak, eta erran zaun: O zerbutxari perbersoa, nik parkatu nayan zor guziua zeren otoika eskatu baininyon.

        33. Ezena bada justo yik ere ekun yezan konpadezimentu yore lagunaz nik ekun nion bikala yitaz?

        34. Eta irritatruk nausia entregatu zaun berduguen eskiuetan, izan zedin atormentatruk paka lezan bitartio zor guziua osoki.

        35. Kala gisa kontan portaten da ene Aita zelestiala xekin bapanak parka ez baleza biotzez bere anaxari.

 

aurrekoa hurrengoa