www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITA BATGARNEN KAPITULUA

Jesus sartan da Jerusalenen aklamatruk Mesiastaz. Egoxtan tu tenplotik kan saltan zaudenak. Maradikatan du figo arbole bat; eta bere kontradezizaler konfidatan tu parabolaz eta arrazoinez.

 

        1. Abañatan zrelarik Jerusalenera, eltu zren baikoz Betfajeren agerriara, olibuen mendi onduara, despatxatu ztion Jesusek bi diszipulo.

        2. Erraiten zabeilarik: ortzei aldea xaurien aurkian agiri den kortra, eta obro dilijentziarik bage erdenen tzei astaña bat lotruk eta bere asto umia arekin: solta ditzazei eta eragu daztazeid.

        3. Eta norbaitek zerbait erran balaizei, errespondi zazei biar ditiola Jeinak, eta puntu berian eitzen daizei eramaitra.

        4. Kaur guziua agitu zen Profetak erran zionaren kunplimentutan.

        5. Erran zazei Sionen alabari: mira zazu, xiten dela zoregan zore erregia mansedunbrez beterik, xaseririk astaña baten gainian, eta bere astumiarenian, uztarriara emonik dagonaren seme.

        6. Fan garayan diszipuluak, egin zein Jesusek manatu zabeina.

        7. Eta eragu zein astaña eta astumia, eta aparejatu ztein beren beztiduekin, eta xaserarazi zein gainian.

        8. Eta gente multitud andi batek, edatan ztein bidian beren beztiduak edo trastiak: berze banek ebakitan zein erramu edo osto arboletarik, eta isartan ztein leku igari biar zionetik.

        9. Eta kainbat antzinetik faitan zren gentek, nola atzintik xitan zrenek, klamatan zein erranez: Osana, osagarri eta gloria, Dabiden Semiari; Benedikatruk izan deila Jeinaren izenian xiten dena: osana, zeurien goraguan.

        10. Sartu zen baikoz kola Jerusalenen, konmobitu zen ziudade guziua erraiten zeilarik anitxek: Nor da kaur?

        11. Zoini erresponditu zein gentek: Kaur da Jesus, Profeta Nazaretekua.

        12. Sartu zelarik Jesus Jangeikuaren tenpluan, egotxi ztion kantik kanpo, kan saltan zein eta erostan zein guziuer, eta egotxi ztion bankeruen edo xneazalen mayak; eta sakrifiziuetako urxo saltan zeinen sillak.

        13. Eta erran zabein: Eskribitruk dago. Ene etsia izanen da deitruk orazionezko etsia, baya xek dakazei eginik ladronen kueba bat.

        14. Tenpra berian eltu zren arengana tenpluan anitx utsi eta mainku eta sontotu ztion.

        15. Baya sazerdotien prinzipek, eta erakuszalek, ekustian egitan ztion marabillak, eta aur aklamatan zabeinak tenpluan, erraiten: osana Dabiden Semiari, indinatu zren.

        16. Eta erran zabein: Entzutan tzia zuk zer erraiten dein kuek? Jesusek erresponditu zabein: bay ziertoki. Bada etzeya sekulare leitu profezia: Infantien eta titiko aurren autik da nontik erkin baizunion alabanza perfektuena?

        17. Eta eitztan ztiolarik, erkin zen ziudadetik kanpo Betaniara, eta baratu zen kan.

        18. Biramen goxan, bueltatan zelarik ziudadiara, ekun zion gose.

        19. Eta ekustian figo arbole bat bidiari xunto, abañatu zen arengana; zointan ez erdeitian ez beizik osto kain solo, erran zaun: ñoiz ez sekula ere, sor ez deila frutu yitarik; eta figo arbolia baratu zen bertan exartruk.

        20. Zoin ekustian diszipuluek, baratu zren marabillatruk, eta erraiten zein: Nola exartu da instante batian?

        21. Eta erresponditan Jesusek, erran zabein: egiaz erraiten daizeid balimatzei federik eta ezbazrei erabiltan zozobratan, ez solo eginen tzeila figo arbolian ekustan tzein kori, baitare erran zazeinian ere mendi korri: arranka zte eta egotx zte itxasuara, kala eginen diola.

        22. Eta eska zinezein guziua orazionian, fede ekun zazein ber, alkantzaten tzei.

        23. Eltuz gero tenpluara abañatu zren Arengana, erakustan zagolarik xa, sezerdotien prinzipalak eta iriko zarrak edo Senadorak, eta galtegin zabein: Zer autoridaderekin egiten dutzu gaiza kuek? Eta nork eman daizu kalako potestadia?

        24. Erresponditu zabein Jesusek: Nik ere nai daizeid egin pregunta bat; eta erresponditan badaitazeid ari, erranen daizeid bertan zer autoridaderekin egiten tuan gaiza kuek.

        25. Juanen batixua nontik zen? Zeuritik edo gizonetarik? Baya ek diskurritan zein beren baitako erraiten:

        26. Erresponditan badigu zeuritik, erranen daikugu: Zeren bada etzei xinetsi artan? Erresponditan badigu zela gizonenganik, biar digu lotsa ekun iriari. Zeren guziuek miratan baizein Juani Profeta bat bikala.

        27. Korrengatik erresponditu zein Jesusi erraiten: Ezdakigu. Ark erresponditu zabein bertan: Bada nik ere ezdaizeid erranen xer zer autoridaderekin egiten tuan gaiza kuek.

        28. Eta zer urdutan zaizei erraitra nuanaz: Gizon batek ztion bi seme, eta deitan ziolarik leina, erran zaun: semia, fan adi egun trabajatra edo lan egitra ene ardauntziuan.

        29. Eta ark erresponditu zion: ez dur nay. Baya gero arrepentitruk fan zen.

        30. Deitan ziolarik bigarna erran zaun gaiza bera, eta ark erresponditu ziolarik: fanen naz, Jeina; baya ezen fan.

        31. Zoin bietarik egin zion aitaren borontatia? Leinak, erran zein ek. Eta prosegitu zen Jesus: Egiaz erraiten daizeid, publikanuak eta ramerak edo emazte galtiuak fanen drela xen antzinetik, eta sarten drela Jangeikuaren reinuan.

        32. Zeren xin baizen Juan xengana justiziazko bidetarik, eta ezinabein xinetsi; publikanuek eta ramerek xinetsi zabein tenpra berian. Baya xek, kaur ekustian ere, ezintzein motibu gero penitenzia egitra artan xinetsteko.

        33. Entzun zazei berze parabola bat. Zen familiazko aita bat zoinek plantatu baizion arduntze bat eta zerratu unguriuan; eta atxurtuz egin zion artan lago bat, eta obratu zion torre bat; arrendatu zion gero labrari zomaiti, eta ausentatu zen erri urrin batra.

        34. Eltu baikoz frutiuen sazoina, oiltu ztion zerbutxariak arrendazaliengana errezibi lezein aren frutiua.

        35. Baya arrendazaliek edo arrendatariek enprenditan zrelarik zerbutxarien kontra, makilastatu zein bata, il zein berzia, eta berzia arrikaldikatu zein.

        36. Bigarnen aldiz oiltu zion zerbutxari berri numero andiagotan ezik leinagokuak, eta tratau ztein gisa berian.

        37. Azkenik oiltu zabein bere semia, erraiten bere baitan: Ene Semiari berere errespetaten dei.

        38. Baya arrendatariek ekustian semia, erran zein beren baitan: Kaur da erederua, xin ztei, il dazagun, eta kargaten gra aren erenziuarekin.

        39. Eta arrapatan zeilarik, egotxi zein ardauntzik kanpo, eta il zabein.

        40. Orai bada utzultian ardauntziuaren nausia, zer eginen du labrari ker?

        41. Eginen du erran zein ek, gente kain gaixto kaur akaba deila miserableki, eta arrendaten du bere ardauntziua berze labrari baner paka dazabein frutiuak bere tenpretan.

        42. Etzeya bada ñoiz ere leitu Eskrituretan, añaditu zabein Jesusek: Arri errebusatu zeina fabrikazaliek, kori bera xin zen izaitra anguluaren giltza? Jeina da egin diona kaur giaren egunetan, eta da gaiza bat admirable gore begietra.

        43. Zoinengatik erraiten daizeid izanen zaizeila xer gentruk Jangeikuaren reinua, eta emonik obra ontako frutiuak emoiten dein genter.

        44. Kala da nola eskandaliza edo eror ledina arri konen gainian, zatikatuk izanen baita; eta arri berak porrokaten du kari zoinen gainian eror ledin juizioko egunian.

        45. Entzunik Jesusen parabola kuek, sazerdotien prinzipek eta fariseuek entelegatu zein mintzatan zela engatik.

        46. Eta nai zabeilarik preso egin, lotsa ekun zein iriari; zeren baizen ekusirik profeta bat bikala.

 

aurrekoa hurrengoa