www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

OGEIGARNEN KAPITULUA

Ardauntziara trabajatra obrero deitruk izan zrenen parabola. Jesusek erraiten du antzinetik bere muertia edo iltia eta resurrekzionia. Erresponditan du Zebedeoren semen amaren pretensioniari. Emoiten du ekustia bi utsiri.

 

        1. Zeren zeurien reinua urdu baita familiazko aita bati; zoin egunaren autstiari erkin baizen jornalari txerka bere ardauntzuko.

        2. Eta ajustatan zelarik ekin zidarrezko deuri batian egun bapanaren, oiltu ztion bere ardauntziara.

        3. Eta erkitian gero bedratziuen ordiuari abantxu, enkontru emon zion berze banekin, zoin baizauden eskiuak krutxatruk plaztan.

        4. Eta erran zabein: fan ztei xek ere ene ardauntziara, eta emonen daizeid justo izanen dena.

        5. Eta urak fan zren: Berze bi aldiz erkin zen eguerdiko eta arrastriko iruretako ordu ketan, eta egin zion gisa berian.

        6. Azkenik erkin zen arrastriaren azken ordiuari abantxu, eta ekusi ztion berze banak baizauden oraino deus egin bage, eta erran zabein: Nola zaudei kemen aurer egun guziuan?

        7. Erresponditu zabein: ñork ere ezbaigututaz alkilatu. Erran zabein: fan ztei bada xek ene ardauntziuara.

        8. Sartruk iguzkia, erran zion ardauntziuaren nausiak bere mayordomuari: Dei tzazu trabajazaliak, eta paka dazauzei jornala, astan zrelarik azkenetarik eta akabatan tziualarik leinetan.

        9. Xin baikoz bada fan zrenak arrastriko azken ordiuara abantxu, errezibitu zein zidarrezko deuri bat bapanak.

        10. Azkenik eltu zrenian leinak, urdutu zabein emonen zitzabeila obro. Baya kalarik ere, errezibitu zein kuek gisa berian bapanak bere deuria.

        11. Eta errezibitian, murmuratan zein familiaz aitaren kontra.

        12. Erraiten: azken kuek ez dei trabajatu ez beizik oren bat, eta igualatu dutuk gorekin soportatu baitugu egunaren eta beruaren peziua.

        13. Baya ark errespuestatan erran zion etarik bati: adexkidia, ez daizud nik egiten agrabiorik, ez zintzena ajustatu enekin deuri batian?

        14. Ar zazu bada zoria dena, eta fan zte: nik nai diez emon koni, azkena izanik ere, kainbat nola zuri.

        15. Ez dokeda ote nik egin ñoriataz nai duana? Edo zore begia biar du izan gaixto eta inbidioso, ni nazalakoz on?

        16. Gisa kontan azken drenak mundu kontan izanen dra leinak zeurien reinuan, eta leinak azkenak. Anitx dra bada deitiuak; txiki baya eskojitiuak.

        17. Isartan zelarik Jesus bidian Jerusalenerako, artu ztion aparte bere amabi diszipuluak eta erran zabein:

        18. Ekus zazei fainten grela Jerusalenera, zointan gizonaren semia izanen baita entregatruk sazerdotien prinzipalener, eta eskribainer, eta kondenaten dabei iltra.

        19. Eta entregaten dabei jentiler izan dein eskarnizitruk eta azotatruk eta kruzifikatruk; baya ura erresuzitaten da irorgarnen egunian sartako bere glorian.

        20. Gunian Zebedeoren semen ama abañatu zan bere bi semekin, eta adoratan dau, emoiten entelegatra nai daula eskatu zomait grazia.

        21. Jesusek erran zaun: Zer nai tzu? Eta arek erresponditu zaun: Disponi zazu, ene bi seme kuek ekun tzein beren xaseririk egoitia, edo xaser lekiua zore reinuan, bata zore eskoiniara eta berzia zore ezkerriara.

        22. Baya Jesusek emon zaun errespuestatako: Ez dakizei zer eskatan zrein; edan dokezeya pasionaren kaliza nik edan biar duana? Erraiten dabei: onki dokegu.

        23. Erresponditu zabein: Ene kaliza bai edanen baitzei; baya xasertia ene eskoinara edo ezkerriara ez zaita tokatan konzeditia xer, beizik izanen baita ene Aitak destinatu dion kentako.

        24. Kaur entzutian edo entelegatian berze amar apostolek, indinatu zren bi anaxen kontra.

        25. Baya Jesusek deitu ztion berarengana eta erran zabein: Etzei ignoratan nazionetako prinzipek sujetatan teila beren iriak, eta beren andienek dominatan teila inperiorekin.

        26. Ez da iza biar kola xen artian, beizik pretendi lezanek izaitia andiena xen artian, biar du izan xen zerbutxaria.

        27. Eta nai dionak izan xen artian leina izan bear du xen esklabua.

        28. Kala nola gizonaren Semia ez baita xin izaitra zerbutxatruk, beizik zerbutxatra, eta bere biziaren emoitra anitxen redenzioniarentako.

        29. Erkitiari Jerikotik fan zitzaun xarrekituz gente multitud andi bat.

        30. Eta nonta bi utsi baizauden xaseririk bidiaren altakan, entzutian erraiten igartan zela Jesus, asi zren iragoka, erraiten: Jeina! Dabiden Semia! Lastina ekun zazu gutaz.

        31. Baya gentek ankar egiten zabein ixilik egon litian. Ek kalarik ere azkatan zein obro iragua, erraiten: Jeina, Dabiden Semia! Apiada zte gutaz.

        32. Kontan baratu zen Jesus, eta deitan ztiolarik erraiten zabein: Zer nai tzei egin dazaizein?

        33. Jeina, erresponditu zabein ek, irikirik izan tian gore begiak.

        34. Mobitruk Jesus konpasionez, tokatu ztion beren begiak, eta instante berian ekusi zein; eta fan zren Aren atzian.

 

aurrekoa hurrengoa