www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

AMALAURGARNEN KAPITULUA

Juan Bautistaren muertia: borz ogiren milagrua: Jesus erabiltan da eta egitan du erabil dein San Pedro ur oladen gainian; eta sontotan tu eri presentatan zazkan guziuak edo aren beztidua tokatan dein guzier.

 

        1. Tenpra kartan Herodes tetrarkak, entzun zion erraitan zena publikoki Jesusez, eta erran zion bere kortesanuer:

        2. Kaur da Juan deitan deina Bautista, erresuzitatu dena ilen artetik; eta korrengatik resplandezitan du artan kainbat milagro egiteko birtutiak.

        3. Xakitia da, Herodesek preso egin ziola Juani eta lotruk kadenekin sartu ziola karzelian, Herodias, bere anaxaren emaztiaren kausaz.

        4. Zeren Juanek erraiten baizun: ezaizu lizito erokitia emaztetako.

        5. Eta Herodesek onki nai zion ilarazi, baya ezen atrebitan iriaren lotsaz; zeren guzieuk baizakein Juani profetatako.

        6. Baya Herodesen urtebetiaren fiestan, erkin zen lantzatra Herodiasen alaba kortesanuen erdian.

        7. Eta kainbat gustatu zizaun edo kain onki urdutu zizaun Herodesi, prometitu baizaun juramentorekin emonen zaula zernaiden gaiza eska likion.

        8. Konekin ark, adbertitruk antzinetik bere amaganik, emon daiztazud kemen, erran zion, fuente edo plater batian Juan Bautistaren buriua.

        9. Tristuriaz bete zen erregia. Kalarik ere juramentuaren eta konbitatiuen atenzionez manatu zion emon lezabeila.

        10. Eta kala oiltu zion degolla lezein Juani karzelian.

        11. Deus berantu bage izan zen eragurik aren buriua fuente batian, eta emonik nexkaxiari, zoinek presentatu baizion bere amari.

        12. Akuditu edo eltu zren gero bere diszipuluak korpizaren biltra, eta onr zizein, eta fan zren notiziaren emoitra Jesusi.

        13. Jesus bada entzun nola baizion Herodesek artaz erraitan zion kura, erretiratu zen kantik itxasoz leku desierto iriz kanpo batra. Baya kaur ekustian gentek, erkin zren beren ziudadetarik, xarrekitan zazkaularik oinez lurraz.

        14. Eta Jesus erkitian barkotik, ekustian kainbat gentetarzun, mobitu zen lastimaz, eta sontotu ztion beren eriak.

        15. Arrastriaren erortiari bere diszipuluak eltu zitzazkaun erraiten: Lekiua da desierto, eta ordiua xa igaririk: oil ditzazu gente koriek fan ditian irietra erostra zer xan.

        16. Baya Jesusek erran zabein: Ezdezei faiteko nestaterik emon dazauzei xek xatra edo zer xan.

        17. Zoini ek erresponditu zein: ez diguzu kemen beizik borz ogi eta bi arrain edo arrantzu.

        18. Erran zabein ark: Eragu daztazeid kona.

        19. Eta manatu baikoz xaser litian guziuak belarraren gainian, artu ztion borz ogiak eta bi arraniak, eta azkatan ztiolarik begiak zeuriara benedikatu eta partitu ztion; eta emon ztion ogiak diszipuluer, eta diszipuluek gentiari.

        20. Eta guziuek xan zein eta ase zren edo aspertu zren eta sobratu zenetik biltu zein amabi zare beterik puzkaz.

        21. Xan zeinen doitarzuna izan zen gizonezko borz milla, kontatu bage emazteak eta aurrak.

        22. Bertan gero Jesusek obligatu ztion diszipuluak enbarkatra, eta faitra aren esperatra lagunaren berze altian, despeditan ztion bitartio iriak.

        23. Eta despeditruk izanik kuek, igan zen bere orazione egitra mendi batian; eta sartruk izanik gaya baratu zen kan bera solo.

        24. Bitartio edo arte kartan barkua zagon itxasuaren erdian, batitruk fuerteki oladenganik, ziolakoz airia kontrario.

        25. Izaitian xa gayazko laurgarnen bijilia, xin zen Jesus engana edo en begitarte, erabiliz itxasuaren gainetik.

        26. Eta ekustian diszipuluek erabiltan edo egartan zela itxasuaren gain, trubatu zren eta erran zein: fantasma bat da; eta lotsaz beterik asi zren irago egiten. Instantian Jesus mintzatu zazkabein erraiten: ar zazei animo ni naz: etzazei ekun lotsarik.

        28. Eta Pedrol erresponditu zion: Jeina, zu bazra, mana daztazu fan nein zoregana uren gainetik.

        29. Eta ark erran zaun: xin zte. Eta Pedro xaistian barkatik, faiten zen erabiltan uraren gain eltako Jesusengana.

        30. Baya ekustian airiaren indarra, lotsatu zen; eta astan zelarik bertan unditan, irago egin zion erraiten: Jeina, salba nazazu.

        31. Instantian Jesusek luzatian eskiua, artu zion besotik, eta erran zaun: fede txikitako gizona, zerengatik turbatu zra?

        32. Eta barkuara igan izan zren sarri, sosegatu zen airia.

        33. Baya barnian zaudenak, abañatu zren arengana eta adoratu zabein, erraiten: Egiazki zu zra Jangeikuaren Semia.

        34. Igari zeilarik bertan laguna, eltu zren Jenesareteko lurriara.

        35. Eta izaguntu nola baizen kan bizi zrenek, bertan oiltu zein abiso erri kartaz guzutik, eta eragu zabein eri zauden guziuak. Eta eskatan zabein graziaz tokatia kain solo bere beztiduaren atzekua.

        36. Eta tokatu zein orok baratu zren sontotruk.

 

aurrekoa hurrengoa