www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA IRORGARNEN KAPITULUA

Kondenatan du Jesusek fariseuen erreguridade sobra andia, iriari erakutstan dein doktrinan: mintzatan da beren ipokresia eta soberbiaren gainian edo kontra: legiari esplikazione falsu emoiten deinetaz profeten indarzka iltiaz; eta Jerusalenen desegingiuaz.

 

        1. Gunian dirijitian Jesusek bere elia edo mintzua iriari eta bere diszipuluer.

        2. Erren zabein: Eskribainak, edo legiaren erakutszaliak, eta fariseuak daude xaseririk Moisesen katedran edo xaserlekiuan.

        3. Kunpli zazei bada eta egin zazei erran dalezaizein guziua; baya etzazei neur xen bizi moldia enarnaz, zeren ek erraiten baitei egin biar dena, eta ez dei egiten.

        4. Agitan dena da, faiten drela biltan edo mokorkatan karga pezatiuak eta soporta ezdeitekenak, eta izartan tei berzen soinetan edo espaldetan, berek nai ezdeinian eztere arrimatu eripunta mobiaraztako.

        5. Beren obra guziuak egitan tei izan tian ekusirik gizonetaz; beragatik eramaiten tei Legiaren eliak estanpa zabalaguetan; eta luziago beren beztiduen franjak edo atzekuak.

        6. Maitatan tei ere lein xaserlekiuak konbitetan, eta lein sillak sinagogetan.

        7. Eta izaitia salutatruk plaztan, eta gizonek emon dazabein Maixtro edo Dotorek tratamentiua.

        8. Xek al rebes nai etzei ekun biar izan tratatruk Maistrotako; zerengatik bat solo baita xen Maistrua, eta xek guziuak zrei anaxe.

        9. Eztare afizionerik etzei ekun biar deitako ñorire lurraren gainian xen Aita; bada bat solo da xen zeurian dagon egiazko Aita.

        10. Eta etzei zer presumitu izaitia deitruk Maistruak; zeren Kristua baita xen Maistro bakotxa.

        11. Azkenik, xen artian andienak biar du izan xentako ministro edo zerbutxari.

        12. Zeren ensalza ledina izanen da umildiatruk; eta umildi ledina izanen da ensaltzatruk.

        13. Baya a xetaz, eskribain eta fariseo ipokritak! zerratan baitzei zeurien reinua gizoner; zeren xek ezrei sartan, eztare etzei eitztan sartra sar al zaiztekener; ezdauzeilarik eiztan xinets tzein Nitan.

        14. Ay xetaz, eskribain eta fariseo ipokritak! deboratan baitzei alargunen etsiak, orazione luze egiteko pretestorekin: korrengatik errezibiten tzei anitx obro errigoretako sentenzia.

        15. Ay xetaz, eskribain eta fariseo, ipokresiaz beteak! Zeren erabiltan baizrei itxasoz eta lurrez konberti tzazein ber jentil bat; eta konbertituz geroz, egiten dauzei xaurien ejenploa edo dotrinarekin, iburniaz dino bi aldiz xen beino obro.

        16. Ay xetaz giazale edo dirijizale utsiak, erraiten tzeinak: juramentu egitia batek tenpluaz, deus ezda, ezdu obligatan; baya juramentu egiten dionak tenpluaren urriaz, obligatruk dago!

        17. Talentu bage eta utsiak! Zoinek balio du obro, urriak edo tenpluak urriari santifikatan dionak?

        18. Eta norbaitek (erraitan tzei) altariaz juramentu egiten badu, ezdu inportanziarik; baya juramentu egin lezanak oberta aren gainian ixariaz, egiten da zordun.

        19. Utsiak! Zerek balio du obro, obertak, ala altariak baita oberta santifikatan diona?

        20. Nornaidenek bada juramento egin tzan altariaz, berartaz juramentu egiten du, eta aren gainian gaiza ixartan dren guziuetaz.

        21. Eta juramentu egiten dionak Tenpluataz, berartaz juramento egiten du eta Jein artan egoitia dion kartaz.

        22. Eta juramentu egiten dionak zeuriaz edo zeuriataz, juramentu egiten du Jangeikuaren tronuaz, eta artan xaseririk dagon kartaz.

        23. Ay xetaz, eskribain eta fariseo ipokritak! pakatan tzeinak dekumak aiketa belar onarnak eta sonto belararnak eta kominuarnak, eta abandonatu ditzei legiaren gaiza prezisuenak edo prinzipalenak; justizia, miserikordia eta fede ona! Kuek biar zinein kunplitu, kurak eitzi bage edo eitzi bagetarik.

        24. Dirijizale utsiak, iraztan baitzei edaten tzein guziua, badagonez zomait muxkito, eta traga edo ingullitan tzei kamello bat.

        25. Ay xetaz, legiaren erakuszale eta fariseo ipokritak! xaintan tzeinak kanpuarako altetik basua eta platera; eta barneko altetik, biotzian, zaudei beterik rapazidadez eta zikinguz.

        26. Fariseo utsia, xain ditzazu lein barnetik basua eta platera, nai batzu kanpokua izan dein xain.

        27. Ay xetaz, eskribain eta fariseo ipokritak! Zeren baizrei asemejatruk sepultura xuritruk daudener, zoinek kanpoko altetik urdu baitei pollit gizoner, baya barnekotik daude beterik il drenen ezurrez, eta korronpitarzun kasta guzuz!

        28. Gisa berian xek ere kanpotik mostratan zrei gizoner zreila justo, baya barnetik zaudei ipokresiaz eta inikidadez beterik.

        29. Ay xetaz, eskribain eta fariseo ipokritak! fabrikatan baitzei profeteen sepulturak, eta adornatan justuen molumentiuak!

        30. Eta erraiten baitzei: bizi izan bagintz giauren aiten tenpran, ez gintzen izanen beren gaxtakidiak profeteen ilgiuan.

        31. Zoinekin emoitan tzei testimonio xaurberien kontra, zreila profeten iltzaleen seme, edo profeten iltzale izan zrenen seme.

        32. Akaba zazei bada betetiaz xen aiten neurria, ilaraztan tzeilarik Mesiasari.

        33. O suge kasta, biborazko erraza! Nola izanen da posible ebita ztein izaitiaz kondenatruk iburniko suara?

        34. Zeren txezei ni faiten nazala xer oiltra profeta, eta sabio, eta legiaren erakutsdun, eta etarik degollaten tzei baner, kruzifikaten tzei berze banek, berze baner azotaten tzei, xaurien sinagogetan, eta erabilen ditzei persegituz ziudade batarik berziara.

        35. Eror dein xaurien gain odol inozente usuri den guziua lurraren gainian, Abel justuaren odoletik astian, aiketa Zakarias, Barakiasen semiaren, odola bitartio, zointa il baizinein tenploaren eta altariaren artian.

        36. Egiaz erraiten daizeid, gaiza kuek guziuak xinen drela erortra presenteko jenerazioniaren gain.

        37. Jerusalen! Jerusalen! iltan baidutzu profetak eta arrikaldikatan zoregana oiltruk drener! Zomat aldiz nai ekuntu nion biltu edo mokorkatu zore semiak, olluak mokorkatan tion bikala bere txitxaxkuak magalen pean, eta zuk etzu nay ekuntu?

        38. Ona bada xen etsia duala baratra utsirik edo desierto bat.

        39. Eta kola erraiten daizeid: xa sarri edo bertan ez naizen ekusen obro aiketa, izaguntan nai nizeilarik Mesiastako, erran zazein bitartio: Benedikatruk izan deila xiten dena Jeinaren izenian.

 

aurrekoa hurrengoa