www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

AMAZAZPIGARNEN KAPITULUA

Jesusen Transfigurazionia. Lunatiko endemoniatu baten sontotia: Jesusek pakatan du tributua beraren eta Pedrorengatik deiru edo deuri edo moneda batekin erdenik milagrosoki.

 

        1. Sei egunez gero Jesusek artu zion berarekin Pedro eta Santiago eta Juan bere anaxa; eta igaitian berekin solo mendi gora batra.

        2. Transfiguratu zen en presenzian; kalako gisan, bere begitartia izari baizen resplandezitruk iguzkia gisa, eta bere beztiduak zuri elurra bikala.

        3. Eta tenpra berian aparezitu zitzabein Moises eta Elias fabrikatan arekin padezitu biar zionaz Jerusalenen.

        4. Gunian Pedrok artan ziolarik elia, erran zaun Jesusi: Jeina, gaiza ona da egon gitian kemen; urdu bazaizu, forma tzagun kemen iror pabellon, bat zuretako eta berze bat Moisesentako, eta berzia Eliasentako.

        5. Oraino zagon Pedro konbersazionian, odei argi bat xin zenian en estaltra; eta instante berian resonatu zion itz batek zoinek erraiten baizion: Kaur da ene Seme maitia, nortan baitud ene konplazimentu guziuak, ari biar tzei beatu.

        6. Kalako mintzuari diszipuluak erori zren begitartez lurrian, eta baratu zren ikareria andi batekin.

        7. Baya Jesus eltu zen engana, tokatu ztion eta erran zabein: xagi ztei, eta etzazei lotsarik ekun.

        8. Eta azkatan begiak, ñor ere ezein ekusi beizik solo Jesus, edo Jesus bera.

        9. Eta menditik xaixtian emon zabein Jesusek ordena, erraiten: etzazei erran ñori ere ekusi tzeina, gizonaren Semia erresuzitatu den bitartio ilen artetik.

        10. Zoinen gainian galtegin zabein diszipuluek: Nola bada erraiten dei eskribainek leinik biar diola xin Elias?

        11. Koni Jesusek erresponditu zabein: Egiazki Eliasek biar du xin lein ezik ene bigarnen xitia, eta gunian berritan isaren tu gaiza guziuak.

        12. Baya nik deklaratan daizeid: Elias xin zela xa, eta ezabein izaguntu, beizik egin zein arekin nai ekun zein guziua: gisa berian ere eginen dei ek padezi tzan gizonaren Semiak.

        13. Gunian entelegatu zein diszipuluek mintzatu zaizkiola Juan Bautistaz.

        14. Eltruk gentek orkitan zabein lekiuara, eltu zen gizon bat, eta isaririk belairuko aren antzinian, erran zaun: Jeina, ekun zazu konpadezimentu ene semiaz, zeren lunatiko baita, eta anitx padezitan baitu; bada anitx narotan erortan tzu suara eta aldi anitxez uriara.

        15. Eta presentatu diez zore diszipuluer eta ezdezei ekun poderik ura sontotako, edo sonto dazein.

        16. Jesusek errespuestatan erran zion: O raza xinestako gogor eta perbersua! Noiz bitartio biar dur bizi izan xekin! Noiz bitartio biar ekunen daizeid sufritu! Eragu daztazeid kona.

        17. Eta Jesusek amenazatu zion demoniua, eta erkin zen morroinetik, zoin baratu zen sontotruk momento kartaz danik.

        18. Gunian diszipuluak mintzatu zren aparte Jesusi, eta erran zabein: Nolaz edo zerengatik ez digu guk ekun poderik aren egoxtako?

        19. Erresponditu zabein Jesusek: Zeren baitzei fede txiki; bada ziertoki aseguratan ekun bazinezei fede kain andi nola mostazariko granoxko bat, erran dokezei mendi korri: lekuz muta zte kementik kara, eta lekuz muntaten da; eta ezaizei izanen deus inposiblerik.

        20. Eta ezbaita xa demoniuen kasta kaur egoxtan ezbada orazioniaren eta baruraren medioz.

        21. Urak zauden bitartio Galilean, erran zabei berriz Jesusek: Gizonaren Semia biar du izan entregatruk gizonen eskiuetan.

        22. Eta ilen dei eta erresuzitaten da irorgarnen egunian. Zoinekin diszipuluak aflijitu zren manera anditan.

        23. Eltu garayan Kafarnaunera, abañatu zizazkan Pedrori bi adarmezko tributuaren bilzaliak, eta erran zabein: Zer, ez dia pakatan xen Maixtruak bi adarmiak?

        24. Bai ziertoki, erresponditu zion. Eta sartu zrelarik etsen antzinatu zitzaun Jesus erraiten: Zer urdu zaizu, Simon? Lurreko erregek norenganik kupratan tei kontribuzioniak edo zentzak? Beren seme propiuenganik edo estrañuenganik?

        25. Estrañuenganik, erran zion arek. Replikatu zion Jesusek: Kola bada semiak daudezu eskusatruk.

        26. Kalarik ere, ez ditian eskandaliza, fan zte itxasuara eta egotx zazu anzuelua eta arrapa zazu lein arrantzu erkin ledina, eta irikitan tzaularik aua, erdenen tzu laur adarmetako zidarrezko puska bat: ar zazu, eta emon dazazu ni eta zoregatik.

 

aurrekoa hurrengoa