www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA SEIGARNEN KAPITULUA

Jesusen aigaria Betanian, non emazte batek usurtan baitu balsamu Aren gainian. Bazkuako axuriaren aigaria Jerusalenen, zointan mintzatan da Judasen traizioniaz edo Judasen traizioniaren gainian. Eukaristiaren instituzionia. Jesusen prisionia eta Sinedrioaren sentenzia aren kontra. San Pedroren ukamentiuak eta penitenzia.

 

        1. Eta agitu zen, akabatuz geroz Jesusek diskurrimentu kuek oro, erran ziola bere diszipuluer:

        2. Onki dakizei, kementik bi egunen buriuan, zelebratu bear dela Bazkua, eta gizonaren Semia izanen dela entregatruk krutxian iltra.

        3. Tenpra berian xuntatu zren sazerdotien prinzipiak eta iriaren majistratiuak pontifize Andienaren, Kaifas deitan zenaren palaziuan.

        4. Eta ekun zein konzeju erdeiteko medio zointaz apoderaten zren mañarekin Jesustaz, eta ilarazen zein.

        5. Eta lotsaz alborotaten zela iria, erraiten zein: Ezda konbeni egin dein kaur xei egunian.

        6. Zegolarik Jesus Betanian, Simon leprosuaren etsen.

        7. Eltu zen Arengana emazte bat alabastrozko baso batekin, beterik prezio anditako perfumez edo unguentoz, eta usuri zion Jesusen buriuaren gainian, zointa baizagon mayan.

        8. Diszipuluetarik zomaitek, ekustian kaur, artu zein anitx gaxkitako, erraiten: Zertra desperdizio edo galtakeria kaur.

        9. Prezio anditan al ekuntu zenian kaur saltu, eta emon pobrer?

        10. Zoin entelegatian Jesusek erran zabein: Zeren molestatan tzei emazte kaur, eta gaxtra artan tzei egiten diona; izaitian on, dena gisa, obra egin diona Enekin?

        11. Bada pobriak dazkazei betik eskiuara; baya ni ez nakazei betik.

        12. Eta usurtian ark balsamu kaur ene korpizen gainian, egin du disponetako gisa antzinetik ene sepultura.

        13. Egiaz erraiten daizeid: non naiden predika dein Ebanjelio kaur, izanen baita mundu guzutik, zelebraten dela ere aren memorian akabatan diona egitiaz.

        14. Gunian Judas Iskariote, amabietarik bat, fan zen egoitra sazerdoten prinzipalekin, eta erran zabein:

        15. Zer nai daitazeid emon, eta nik izaren daidazeid xen eskiuetan? Eta konbenitu zren arekin ogeitamar zidarrezko deuritan.

        16. Eta guniaz geroz erabiltan zen txerkatan okasione faborable bat traizionia egiteko, edo traizioniaren egiteko.

        17. Gainian zagolarik orantz bagiaren lein eguna, akuditu zein diszipuluek Jesusengana eta galtegin zabein: Non nai tzu disponi dazaiguzun bazkuako aigaria?

        18. Jesusek erresponditu zabein: fan ztei ziudadiara, kalako personaren etsiara, eta emon dazazei arrakaitu kaur: Maistruak erraiten du: Ene tenpra abañatan da: zelebratra nua zore etsen bazkua Ene diszipuluekin.

        19. Egin zein bada diszipuluek Jesusek manatu zabeina, eta preparatu edo drezatu zein biar zena bazkuarako edo bazkuako.

        20. Iguzkia xa sartruk, izari zen mayara bere amabi diszipuluekin.

        21. Eta zagolarik xa xaten, erran zion: Egiaz erraiten daizeid xetarik batek eginen daitadala traizione.

        22. Eta ek, aflijitruk sobraino edo manera anditan, asi zren galtegitra bapanak beraren partez: Jeina! ni naza ote?

        23. Eta Ark errespuestatan erran zion: sartan dionak Enekin bere eskiua platerian ogia bustitako, da traidora edo traizionen eugulia.

        24. Gizonaren Semiari dena kasoz, Ura faiten da, Artaz eskribitruk dagon bikala; baya au gizon kartaz zoinenganik gizonaren Semia entregatruk izanen baita; obe izan lekion kalakuari ezbalitz sekula ere sortu!

        25. Eta artan ziolarik elia Judasek, baizen entregatan zaunak, erran zion: Ni naza akaso, Maistrua? Eta Jesusek erresponditu zaun: Zuk erran tzu: zu zra.

        26. Aigaltan zauden artian, artu zion Jesusek ogia eta bendezitu edo benedikatu zion eta partitu, eta emon zabein bere diszipuluer erranez: Oriey eta xan zazei: kaur da ene korpiza.

        27. Eta artan ziolarik kaliza emon zion graziak, benedikatu zion eta emon zabein, erranez: edan zazei guziuak artarik.

        28. Zeren kaur baita ene odola, zoin emonen baita testamentu berriaren sellua, zointa izanen baita usuririk anitxengatik bekatiuen parkamentutako.

        29. Eta deklaratan daizeid ezduala edo eztuala edanen xa oraydanik mats zepa frutu kontarik, aiketa egun zointan edan tzadan bitartio xekin deliziazko kaliz berritik ene Aitaren reinuan.

        30. Eta erranik grazien emoitako imnua, erkin zren olibuen mendi altiara.

        31. Gunian erraiten dabei Jesusek: Xek guziuek padeziten tzei eskandalo gaur Ene okasionez, eta abandonaten naizei. Zeren eskribitruk baitago: Eriten dur artzaina eta inesten dra saldoko ardiak.

        32. Baya erresuzitatiarekin Ni fanen naz xen antzinetik Galilean, nonta bueltaten daizei xuntatra.

        33. Pedrok erresponditan zaularik erran zaun: Oraino guziuak eskandaliza litian ere zore kausaz, ñoiz sekula ere ez nuzu eskandalizaten ni, ez daizud edo eztaizud ere abandonaten.

        34. Erreplikatu zaun Jesusek: Bada Nik aseguratan daizud egia guziuarekin, gai kontan berian, lein ezik ollarrak kanta tzan, arnegaten tziula Nitaz iror aldiz.

        35. Zoini erran zion Pedrok: Aunke preziso izan daztadala iltia zorekin, nik ez daizud ukaten. Kori bera prometitu zein diszipulu guziuek.

        36. Arte kartan eltu zen Jesus berekin granja edo baratze batra baizion izenez Getsemani, eta erran zabein: Xaser ztei kemen, Ni karatago faiten nazan arte kontan eta orazione egiten duan bitartio.

        37. Eta eramaiten ztiolarik berarekin Pedro eta Zebedeoren bi semiak, Santiago eta Juan, asi zen ekutra tristuria eta agonia.

        38. Eta erran zabein gunian: Ene arimak senditan tu agonia mortalak: orki zazei kemen eta bijila zazei enekin.

        39. Eta antzinatan zelarik zomait pasuz edo urratsez postratu zen lurrian eroririk aua barna, orazione egiten eta erraiten: Ene Aita, posible bada ez daztazud edanaraz kaliz kaur; baya kalarik ere ez deila egin Nik nai duana, beizik nai tziuana Zuk.

        40. Utzuli zen gero bere diszipuluengana eta erden ztion loak artruk; eta erran zion Pedrori: Posible dia etzeila al ekuntu bijila oren bat enekin?

        41. Bijila eta orazione egin zazei eziztiain eror tentazionian. Bada espiritiua egonik ere alert, aragia dago flako.

        42. Utzuli zen berriz bigarna aldiz, eta orazione egin zion erranez: Ene Aita, ez badaiteke igar kaliz kaur Nik edan tzadan bage, egin deila zore borontatia.

        43. Emon zion gero berze buelta bat, eta erden ztion loak artruk, zeren beren begiak baizauden looz beterik.

        44. Eta eiztan ztiolarik, erretiratu zen orainore orazione egitra irorgarnen aldiz, errepetitan ztiolarik ele berak.

        45. Desegida bueltatu zen bere diszipuluengana, eta erran zabein: Lo egin zazei oray eta deskansa zazei. Txezei eltu dela xa ordiua, eta gizonaren Semia duala bertan izaitra entregatruk bekatarien eskiuetan.

        46. Os bada!, azka ztei edo xagi ztei, fan gitian kementik; eltan da xa Ni entregaten ani nion kura.

        47. Oraino akabatu ez zien kaur erraitiaz, eltu zenian Judas, amabietarik bat, xarrekitruk gente multitud andi bataz armatruk ezpata eta makilarekin, xiten baizren oiltruk sazerdotien prinzipalen eta iriaren anziano edo senadorenganik edo ordenuz.

        48. Traidorak emon zabein señale kaur: Zointan nik bixiko emoitan duanari, kori da: asegura zazei.

        49. Arrimatan zelarik bada bertan Jesusengana, erran zion: Maistrua, Jangeikuak salba zitzala; eta bixiko emon zaun.

        50. Erran zaun Jesusek: O, adexkidia! Zertra xin zra kona? Eltu zren gunian berziak, eta egotxi zen eskiua Jesusi eta preso egin zein.

        51. Eta nonta Jesusekin zaudenetarik batek, erkiten ziolarik ezpata eritu zion sazerdotien prinzipalaren zerbutxari mitil bati, ebakitan zaularik biarri bat.

        52. Gunian Jesusek erran zaun: Buelta zazu zore ezpata bainara, zeren zerbutxa ledin guziuak ezpataz bere autoritate propioz, ezpataz ilen dra.

        53. Pensatan tziua enaitekela akudi ñore Aitarengana, eta ez diola izaren istantian ene disposizionian amabi beino obro ainguruzko lejione?

        54. Baya nola kunpliten dra Eskriturak, zeinen erraitiari konbeni baita agi dein kala?

        55. Ordu kartan erran zion Jesusek gente tropel kari: Ladron edo asesino baten kontra bikala erkin zrei ezpata eta makilekin niri preso egitra: egun oro nintzen edo nintzegon xaseririk xen artian erakustan tenpluan eta ñoiz ere enintzizein preso egin.

        56. Egia da kaur guziua agitu dela kunplitian profeten eskriturak. Gunian diszipulo guziuak abandonatan zabeilarik, ezkapatu zren.

        57. Eta preso egin zeinek Jesusi, eraman zabein Kaifasen etsiara, zointa baizen pontifize urte kartan, nonta eskribainak eta Zarrak baizauden xuntatruk.

        58. Eta Pedro faiten zitzaun xarrekituz urrinki eltu zen artio pontifize Andienaren palazioara. Eta sartu zelarik, zagon xaseririk zerbutxariekin ekusteko zertan baratan zen kaur guziua.

        59. Bada sezerdotien prinzipiak eta konzilio edo konzeju guziua erabiltan zen txerkatan zomait testimonio falsu Jesusen kontra kondena lezabein iltra.

        60. Eta ezabein erdeiten testimonio sufizienterik kontako, nola naiden testigo falsu anitx presentatruk izan zrelarik. Azkenik edo ondorian aparezitu zren bi testigo falsu.

        61. Eta erran zein: konek erran zion: Nik desegin doked Jangeikuaren tenplua, eta buelta edifikatra iror egunez.

        62. Gunian izartan zelarik txutirik sazerdotien Andiena, erran zaun: Etziua deus erresponditan erraiten denari kuek zore kontra?

        63. Baya Jesus prosegitan zen ixilik. Eta erran zaun sazerdotien Andienak: Nik konjuratan daizud Jangeiko biziaren partez erran dazaiguzula zu zrenez Kristoa edo Mesiasa, Jangeikuaren Semia.

        64. Erresponditu zaun Jesusek: Zuk erran tzu: Ni naz. Eta orainore deklaratan daizeid, ekusen zteila gero gizonaren Seme koni, antzinian tzeina, xaseririk Jangeikuaren Majestadiaren eskoinara, xiten zeuriko odeyen gainian.

        65. Kalako errespuesta entzutian, sazerdotien Andienak urratu ztion bere beztidurak, erraiten: Blasfematu du. Zer nestate digu xa testigotaz? Xauriek akabatan tzei entzutiaz blasfemia zoinekin bera egiten den Jangeikuaren Seme.

        66. Zer urdu zaizei? Zoini ek erresponditu zein, erranez: Reo da ilik izaiteko.

        67. Bertan asi zren ari txuk egoxtra begitartian eta gaixki tratatra puñutikaldika; eta berze banek, bendatu zabeilarik geroz begiak, abofetiatan zabein, edo maxelakaldikatan zein.

        68. Erraiten: Kristoa, profetiza zaiguzu, adibina zazu: nor da eritu daizuna?

        69. Arte kartan Pedro zagon xaseririk kanpo artiuan; eta abañatan zelarik ari neska bat, erran zaun: Bai zu ere zinabiltzan Jesus galileoarekin.

        70. Baya ark ukatu zion guziuen antzinian erranez: Nik ezdakiez zertaz mintzatan zren.

        71. Eta erkiten zelarik ura portikuara edo bortaz kanpo, beira egin zaun berze neska batek, eta erran zabein kan zaudener: Bai kaur ere zegon Jesus Nazarenuarekin.

        72. Eta ukatu zion bigarnen aldiz afirmatan juramentorekin: Ez dur izaguntan kalako gizona.

        73. Baya gero bertan abañatu zren unguriuan zaudenak, eta erran zabein Pedrori: Seguroki zra zu etarik ere, zeren galileako zore mintza molde berak, deskubritan baidaizu, edo deskubritan baiztu.

        74. Gunian asi zen egoxtan bere gain maldizione, eta erraiten juramentorekin eziola izaguntu kalako gizona. Eta instantian kantatu zion ollarrak.

        75. Konekin guartu zen Pedro Jesusek erran zaun proposizioniaz: Ollarrak kanta zan beino lein, arnegaten zu Nitaz iror aldiz. Eta erkiten zelarik kanpo nexar egin zion amargoki.

 

aurrekoa hurrengoa