www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

LEIN KAPITULUA

Jesu-Kristoren jenealojia: bere konzepzionia Espiritu Saintiuaren obraz, eta bere sortarzuna.

 

        1. Jesu-Kristoren jenealojia. Daviden seme, Abraanen seme.

        2. Abraanek enjendratu zion Ixaaki, Ixaakek enjendratu zion Jakobi: Jakobek enjendratu zion Judasi eta bere anaxer.

        3. Judasek enjendratu zion Tamarenganik Faresi eta Zarari. Faresek enjendratu zion Esroni. Esronek enjendratu zion Arami.

        4. Aramek enjendratu zion Aminadabi. Aminadabek enjendratu zion Nasoni. Nasonek enjendratu zion Salmoni.

        5. Salmonek enjendratu zion Raabenganik Boozi. Boozek enjendratu zion Rutenganik Obedi. Obedek enjendratu zion Jeseri. Jesek enjendratu zion Dabidi.

        6. Dabid erregek enjendratu zion Salomoni Ariasen emazte izan zenaganik.

        7. Salomonek enjendratu zion Roboami. Roboamek enjendratu zion Abiasi. Abiasek enjendratu zion Asari.

        8. Asak enjendratu zion Josafati. Josafatek enjendratu zion Jorami. Joramek enjendratu zion Oziasi.

        9. Oziasek enjendratu zion Joatami. Joatamek enjendratu zion Akazi. Akazek enjendratu zion Ezekiasi.

        10. Ezekiasek enjendratu zion Manasesi. Manasesek enjendratu zion Amoni. Amonek enjendratu zion Josiasi.

        11. Josiasek enjendratu zion Jekoniasi eta bere anaxer Judiuak Babiloniara erman izan zren tenprani abantxu.

        12. Eta Judiuak Babiloniara eraman izan zren geroztik, Jekoniasek enjendratu zion Salatieli. Salatielek enjendratu zion Zorobabeli.

        13. Zorobabelek enjendratu zion Abiudi. Abiudek enjendratu zion Eliazimi. Eliazimek enjendratu zion Azori.

        14. Azorek enjendratu zion Sadoki. Sadokek enjendratu zion Akimi. Akimek enjendratu zion Eliudi.

        15. Eliudek enjendratu zion Eleazari. Eleazarek enjendratu zion Matani. Matanek enjendratu zion Jakobi.

        16. Jakobek enjendratu zion Joseri, Mariaren esposoa, nortarik sortu zen Jesus, sobreizenez Kristo.

        17. Kola dra amalaur jenerazione guziuak Abraamendanik Dabidendaino eta Dabidenak judiuak Babiloniara eraman izan zren bitartio, amalaur jenerazione; baitare amalaur dra jenerazioniak judiuak Babiloniara eraman izanik geroz Kristo bitartio.

        18. Baya Kristoren sortiua izan zen gisa kontan: Zagolarik bordaltruk Maria bere ama Joserekin, erden zen konzebitu ziola bere entrañetan Espiritu Saintiuaren obraz, bein xunto egon bagetarik.

        19. Baya Jose bere senarra, izaitian zena gisa justo, eta nai ezaularik infamatu pensatu zion eiztia ixilki.

        20. Ura pensamentu kontan zagolarik, nonta Jeinaren ainguru bataparezitu zitzaun ametstan erraitan: Jose Dabiden Semia, etzazu errezelorik ekun rezibitako zore etsen Maria zore emaztia, zeren izan dena enjendratruk bere entrañetan, tzu Espiritu Saintiuaren obra.

        21. Eta kola erdiren dizu seme bat zoini izaren baitzu izenez Jesus; bada ura da salbatu bear diona edo libratu bere iria bere bekatiuetarik.

        22. Zoin guziua egin zen kunplitruk izan ledin Jeinak antzinetik erran ziona Profetaren medioz, zoinek erraiten baitu:

        23. Xakin zazei Berjin batek konzebiten eta erdiren diola seme bat, zoini izaren dabei izenez Emanuel, zoinek bueltatruk nai du erran Jangeikoa goreki.

        24. Konekin, Josek iratzartiari, egin zion Jeinaren ainguriuak manatu zauna, eta errezibitu zion bere emaztia.

        25. Eta ez izaguntu edo tokatu bage, emon zion argiara bere seme Primojenitiua, eta izari zaun Jesusen izena.

 

aurrekoa hurrengoa