www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

OGEITABIGARNEN KAPITULUA

Errege bere semiaren ezteyetra konbitatu zionaren parabola. Pakatruk izan biar dionez tributua Zesarari. Doktrina erresurrekzioniaren gainian. Jangeikuaren eta projimuaren amoriua. Kristo Dabiden Semia eta Jeina.

 

        1. Bitartio Jesusek prosegitan zelarik platikatan, mintzatu zabein berriz, parabolatan erraiten:

        2. Zeurien reinuan agitan da agitu zauna errege bere semiaren ezteyak zelebratu zion bati.

        3. Eta oiltu ztion bere zerbutxariak konbidatiuen deitra ezteyetra, baya kuek ez zein nay ekuntu xin.

        4. Bigarnen aldiz oiltu zion zerbutxari berri ordenurekin erraiten aren partez konbidatiuer: Dakad disponitruk bazkaria; ilarazi dutur ene xanlak eta berze animale gizentiuak, eta guziua dago bere puntiuan: xin ztei bara ezteyetra.

        5. Baya ek ezein egin kasorik; leinaz bay fan zren, nor bere bordara, eta nor bere kontinorozko trafikiuara.

        6. Berze gainarakuek arrapatu ztein mitilak edo zerbutxariak, eta ultrajez betez gero, il ztein.

        7. Zoin entzunik izan baikoz erregiaganik, azkatu zen koleran, eta oiltian bere tropak akabatu ztion gente ilzale kekin, eta abrasatu zion bere ziudadia.

        8. Gunian erran zion bere zerbutxiarier: disponimentiuak ezteyetako eginik daude; baya konbidatiuak ezren dino etra asisti litian.

        9. Fan ztei bada bidien erkinguetra, eta erdeiten zein guziuak konbidatu ditzazei ezteyetra.

        10. Instantian zerbutxariek, erkitan zrelarik bidetra, biltu zein erden ztein guziuak, onak eta gaixtuak; kalako maneran, ezteyetako sala bete baizen mayara izari zrenen gentez.

        11. Sartian gero errege konbidatiuen ekustra, erreparatu zion kan gizon bat ezela faiten ezteizko beztidorekin.

        12. Eta erran zaun: Adexkidia, nola sartu zra zu kemen ezteizko beztidorik bage? Baya ura mututu zen.

        13. Gunian erran zion erregek justiziazko bere ministruer: zankuetarik eta eskiuetarik lotruk egotx zazei kanpo ulunguetra; non ezbaita izanen beizik marraka eta ortzen garraska.

        14. Kain zierto da anitx drela deitiuak eta txiki eskojitiuak.

        15. Gunian fariseuak erretiratu zren tratatra beren artian, nola sorprendi zokin mintzo zomaitan.

        16. Eta kontako oiltu zabein beren diszipuluak zomait herodianorekin, zeinek, erran baizabein: Maixtrua, badakiguzu zrela egierrailia eta erakutstan tziuala Jangeikuaren bidia edo legia egi xainari konforme, respetorik bage ñorire, zeren ezbaitzu beira egitan personen kalidadiari.

        17. Suponimentu kotan, erran daizguzu zer urdu zaizun kontaz: Lizito dia edo ez, judiuer, Jangeikuaren iriari, pakatia tributua Zesarari?

        18. Zoini Jesusek, izaguntan beren malizia refinatiua, erresponditu zion: Zerengatik tentatan naizei, O ipokresiadun gizonak?

        19. Erakus daztazeid deuria zointaz pakatan den tributiua; eta ek mostratu zabein deuri bat.

        20. Eta Jesusek erran zabein: Norna da imajen kaur edo letrero kaur?

        21. Erresponditan dabei: Zesararna. Gunian erreplikatu zabein: Emon zazei Zesarari Zesararna dena, eta Jangeikuari Jangeikuarna dena.

        22. Kalako errespuestarekin baratu zren admiratruk, eta eitztan zeilarik, fan zren.

        23. Egun kartan berian xin zren saduzeuak baidra erresurrekzionia ukatan deinak, ari proponitra kaso kaur:

        24. Maixtrua, Moisesek ordenu emon zion, norbait iltan bada semerik bage, anaxa bordal deila bere emaztiarekin emon tzan suzesione bere anaxari.

        25. Kasua da zrela gore artian zazpi anaxe. Bordaltruk leina, xin zen iltra; eta ez ekutian suzesionarik, eitzi zion bere emaztia bere anaxari.

        26. Gaiza bera agitu zitzaun bigarnari eta irorgarnari zazpigarniara daino.

        27. Eta urak guziuak ilez geroz, il zen emaztia.

        28. Oray bada, resurrekzionia el dein baikoz, zoinena zazpietarik biar du izan emazte, yaketa guziunena izan baizen?

        29. Zoini Jesusek erresponditu zabein: uts andirekin zabiltzei, etzeilakoz entelegatan Eskriturak, ez Jangeikuaren podera ere.

        30. Zeren resurrekzioniaz geroz, gizonek ezbaitei arten emazterik, ezta ere emaztek arten senarrik, beizik izanen baitra Jangeikuaren ainguriuen bikala zeurian.

        31. Baya ilen resurrekzioniaren gainian etzeya leitu Jangeikuak erranik dazkazein eliak:

        32. Ni naz Abraanen Jangeikua, Isaaken Jangeikua eta Jakoben Jangeikua? Oray bada, Jangeikua ezda ilen Jangeikua, beizik biziena.

        33. Zoin entzunez geroz iriak, zegon arritruk aren doktrinaz.

        34. Baya fariseuek, informatruk aua tapatu ziola saduzeuer, xuntatu zren.

        35. Eta etarik batek, legiaren erakutszale, galtegin zaun tentiagatik:

        36. Maixtrua, zoin da legiaren manamentu prinzipala?

        37. Erresponditu zaun Jesusek: Maitaten tzu zore Jangeiko Jeina ziauren biotz guziuaz, eta ziauren arima guziuaz, eta ziauren entelegu guziuaz.

        38. Kaur da andiena eta lein mandamentiua.

        39. Bigarna da koni urdu edo asemejatruk, eta da: Maite ekun zazu ziauren projimua ziauren buriua bikala.

        40. Bi mandamentu kuetan dago zifratruk lege guziua eta Profetak.

        41. Zaudelarik kemen xunto fariseuak, Jesusek egin zabein pregunta kaur:

        42. Zer urdutan zaizei xer Kristuaz edo Mesiasaz? Noren seme da? Erraiten dabei: Dabidena.

        43. Erreplikatu zabein: Nola bada Dabidek profeziazko espiritiuan deitan dau bere Jeina, erraiten dionian:

        44. Erran zion Jeinak ene Jeinari: Xaser zte ene eskoinara, nik izartan duan artian zore enemiguak zore zakuen asientotako.

        45. Bada Dabidek deitan badau bere Jeina, nola izan deiteke aren semia?

        46. Zoini ñork ere ezabein al ekun erresponditu ele bat ere; eztare ezen xa izan egun kartarik landa nor atrebi lekien egitra obro pregunta.

 

aurrekoa hurrengoa