www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BORZGARNEN KAPITULUA

Amar berjinen eta talentuen parabolak; zeinetan Jesusek manatan du egoitia bijilanzian eta ejerzitatia obra onak, ez gitian izan kondenatruk bere bigarnen xitian eta azken juiziuan.

 

        1. Gunian zeurien reinua izanen da semejatruk amar berjini zeinek artan zteilarik beren lanparak, erkin zren esposua eta esposaren errezibitra.

        2. Zeinetarik borz zren talentubagedun, eta borz prudente.

        3. Baya borz talentu bagedunak, artian beren lanparak, ezein orio probisionerik egin.

        4. Al rebes, prudentek lanparekin batian eraman zein orio beren ontzietan.

        5. Nola esposuak berantan baizion xitiaz, loak artu zren guziuak eta azkenian baratu zren lo.

        6. Baya eltruk gaierdia entzun izan zen mintzo bat irago egiten baizion: txezei xiten dela esposua, erkin zaizkei errezibitra.

        7. Instantian berjin kurak guziuak xagi zren eta adrezatu ztein beren lanparak.

        8. Gunian talento bagedunek erran zein prudenter: Emon dazaiguzei xaurien oriotik zeren gore lanparak iltan baitra.

        9. Erresponditu zein prudentek erraiten: Ez deila agi guk digun kaur ez deila aski izan goretako eta xentako; obe da fan ztein saltan deinengana eta eros zazein falta zaizeina.

        10. Kuek oriuaren erostra faiten zren arte kartan, xin zen esposua; eta preparatruk zaudenak sartu zren arekin ezteyetra, eta zerratruk izan zen borta.

        11. Geruago xin zren ere berze berjinak erranez: Jeina! Jeina! Iriki dazaguzu.

        12. Baya ark erresponditu zion eta erran: Egiaz erraiten daizeid nik ez daizeidla izaguntan.

        13. Kola bada, bijila zazei xek, yaketa ez badakizei ez eguna ez ordiua.

        14. Zeren Jeinak obraten baitu gizon batek bikala zoinek, faiten zelarik erri urrintra, xuntatu baiztion zerbutxariak eta entregatu zabein bere ontarzunak.

        15. Emoiten bati borz talento edo deuri, berze bat bi, eta bat solo berziago bati, bapanari bere kapazidadeari konforme, eta jesusian fan zen.

        16. Errezibitu zionak borz deuri, fan zen, eta negoziatan ziolarik berekin, erkin ztion gananziatan berze borz.

        17. Gisa berian, bi errezibitu zion kark, irabazi zion berze bi.

        18. Baya errezibitu zionak bat, fan zen eta egin zion zilo bat lurrian, eta altxatu zion bere nausiaren deuria.

        19. Tenpra anitxen buriuan bueltatu zen zerbutxari nonbratu drenen nausia, eta deitu ztion kontiuen emoitra.

        20. Eltan zelarik errezibitu zionak borz deuri, presentatu zaun berze borz erraiten: Jeina, borz deuri entregatu zinaitadan, ona kemen berze borz obro irabazi baidutur ekin edo kekin.

        21. Erresponditu zaun bere nausiak: Anitx onki, zerbutxari ona, zerbutxari dilijente eta leala; yaketa izan baizra fiel gaiza txikian, nik konfiaten daizud anitxtako den gisa: xin zte parte ekutra zore jeinaren gozuan.

        22. Eltu zen gero bi deuri errezibitu zionak, eta erran zion: Jeina, bi deuri emon zinaitadan; kemen eragutan daizud berze bi irabazi baidutur kekin.

        23. Erran zaun bere nausiak: Anitx onki, sierbo on eta fiela; izan zra bada fiel gaiza txikian, nik konfiaten daizud anitx obro; xin zte partizipatra zore jeinaren gozuaz.

        24. Azkenik, eltian errezibitu dionak deuri bakotx bat, erran zion: Jeina, nik dakiez zrela kondizione gogortako gizon bat, egitatan baitzun erin etzun lekiuan, eta biltzan baitzu barriatu etzun lekiuan.

        25. Eta kala, lotsaz galten niola, fan nuntzun eta altxatu nizun zore deuria lurrian: kemen tzu zoria dena.

        26. Baya bere nausiak, biltan zaularik elia, erreplikatu zaun eta erran: O zerbutxari gaixtua eta perezosua! Yik yakion nik egitatan duala eritari ezduan lekiuan, eta biltan duala non deus ezduan erin!

        27. Bada korrengatik ber biar emon ekuntu yon bankeruer ene deuria, nik bueltatian kupra nezan ñore interesa gananziekin.

        28. Ea bada, gen dazazei deuri kura, eta emon dauzazei amar deuri dionari.

        29. Zeren dionari emonen zau eta egonen da abundatruk edo sobratruk; baya ezdionari, biar zau gentu, orainore urdu dion dakan kura.

        30. Orai, bada, zerbutxari inutil kori egotx zazei kanpoko ulunguetra: kor izanen da nexar eta ortzez garraska egitia.

        31. Xiten denian bada gizonaren Semia bere majestade guziuarekin, eta akonpañatruk bere ainguru guziuetaz, xaseren da gunian bere gloriaren tronuan.

        32. Eta eginen du presentatian aren antzinian nazione guziuak; eta berexen tu banak berzetarik, artzainak berextan tion gisa ardiak añetarik.

        33. Izartan tiolarik ardiak bere eskoinara, eta añiak ezkerriara.

        34. Gunian erregek erranen du egonen drener aren eskoinara: Xin ztei ene Aitaren benedikatiuak, posesione artra reinu zelestialaz, preparatruk dakauzeina mundiuaren prinzipiuadanik.

        35. Zeren nik ekun bainion gose eta emon zinaitein xatra; ekun nion egarri, eta emon zinaitein edatra; nintzen pelegrino, eta ostatu emon zinaitein.

        36. Bilainzruk nintzelarik, tapatu edo estaldu nindaizein; enkarzelatruk, eta xin zinaikein ekustra eta konsolatra.

        37. Zoini justuek erresponditen dabei, erranez: Jeina, noiz ekusi ginaizun gosez eta emon ginaizun xatra, egarriz eta emon ginaizun edatra?

        38. Noiz erden ginaizun pelegrinoz eta emon ginaizun ostatu, bilainzruk eta bestitu ginaizun?

        39. Edo noiz ekusi ginaizun eri edo karzelian eta fan ginaizun ekustra edo bisitatra?

        40. Eta erregek edo erregiak errespuestatan erranen dabei: Egiaz erraiten daizeid: kaur egin zinein aldi oroz ene anaxe kuen txikerrenen zomaitekin, enekin egin zinein.

        41. Tenpra berian erranen du ezkerriara egonen drener: Aparta ztei nitarik, edo aparta zteikida, maradikatiuak: ortzei sekulako suara, zoin izan baizen destinatruk diabiuaren eta bere ainguriuen edo zerbutxarien.

        42. Zeren ekun bainion gose eta ezinaitein emon xatra; egarri eta ezinaitein emon edatra.

        43. Nintzen pelegrino eta ez nindizein biltu; bilainzruk eta ez nindizein beztitu; eri eta enkarzelatruk eta ez nindizein xin ekustra.

        44. Zoini erreplikaten dei ere gaxtuek: Jeina! Noiz ekusi ginaizun gosez, edo egarriz, edo pelegrino, edo bilainzruk, edo eri edo enkarzelatruk, eta eitzi ginaizun asistitiaz?

        45. Gunian erresponditen dabei: Erraiten daizeid egiaz: eitzi zinein aldi oro egitiaz ene anaxe kuen txikerrenen zomaitekin, eitzi zinein egitiaz Enekin.

        46. Eta konengatik fanen dra kuek sekulako supliziuara, eta justuak sekulako biziara.

 

aurrekoa hurrengoa