www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Gore Jeinaren Ebanjelio Saintiua
Pedro Prudenzio Hualde Maio
1855

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio informatiko honen egilea: Aitor Arana Luzuriaga

 

aurrekoa hurrengoa

AMABIGARNEN KAPITULUA

Defenditan tu Jesukristok bere diszipuluak farisenen murmurazionetik neskaneguna guardatiaren motiboz. Sontotan du eskiua idortruk eta exartruk zakan bati, eta endemoniatu eta utsi bati. Mintzatan da Espiritu Saintiuaren kontra den bekatiuaz. Jonasen milagrua. Ninibitak. Eguerdi alteko Erreina.

 

        1. Tenpra kontan berian, igartan zelarik Jesus neskanegun batez alor erin altaka banetarik, bere diszipuluak, zeilarik gose, asi zren buruka biltan, eta granuen xaten.

        2. Eta kaur ekustian fariseuek, erran zabein: beira zazu zore diszipuluek egitan deila ezdena edo eztena lizito egitia neskanegunian.

        3. Baya ark edo arek erresponditu zabein: Etzeya leitu Dabidek egin ziona, bera eta laguntan zabeinak ekusi zrenian gosiaz obligatruk?

        4. Nola sartu zen Jangeikuaren etsian eta xan zion proposizionezko ogiak, lizito ezena xatia ez ari ez aren laguner, beizi kain solo Sazerdoter?

        5. Edo etzei leitu legian nola sazerdotek trabajatan dein elizan neskanegunian eta kalarik ere ez bekaturik egiten?

        6. Bada nik erraiten daizeid, kemen dagola bat eliza beino andiago baita.

        7. Zeren xek onki xakin bazinezei zer nai dion erran: Nayago dur miserikordia bino sakrifiziua; sekula ezinein kondenaten inozenter.

        8. Zeren gizonaren Semia dueño baita neskanegunaz ere.

        9. Partitu zelarik kantik, sartu zen en Sinagogan.

        10. Zointan zegon gizon bat baizakan esku bat exartruk; eta galte egin zabein Jesusi erdeiteko motibo ari akusatako, lizito zenez sontotia neskanegunian?

        11. Baya ark erran zabein, zer gizon izanen da xen artian zoinek ekutian ardi bat, eta erortan bada kaur zilo batian neskanegunian, etzan azka eta erkin kanpo?

        12. Bada zomait obro balio du gizon batek ezik ardi batek? Kola bada lizito da onki egitia xey egunian.

        13. Gunian erran zaun gizonari: Luza zazu esku kori.

        14. Estiratu zion, eta baratu zen kain sano nola berzia. Baya fariseuak erkitian, xuntatu zren makinatako aren kontra eta galarazteko.

        15. Baya Jesus izaguntian kaur erretiratu zen eta eri anitx xarrekitu zitzazkaun, eta er oro sentotu ztion.

        16. Enkargatan zabeilarik fuerteki ezlezabeila deskubri.

        17. Konekin kunplitu zen Isaiasen profezia, zoinek erraiten baitu:

        18. Txezei kor ene zerbutxaria zoini nik baitakad eskojitruk, ene moitia, zointan ene arima konplazitu baita osoki. Izaren dur aren gain ene Espiritiua, eta anunziaten du justizia nazioner.

        19. Ezda porfiaten ñorekin ere; ezdu iragorik eginen; ez ñork ere ez du entzunen aren mintzua edo irago egitia plaztetan.

        20. Ezdu zatikaten kaña autsirik dagona, eztare akabaten iltiaz argi oraino keitan dagona; triunfaraztan dion bitartio beraren kausaren justizia.

        21. Eta bere izenian izaren dei nazionek beren esperanza.

        22. Izan zaun tenpra berian eragurik endemoniatu bat utsi eta mutu, eta sontotu zion, kalako gisan asi baizen gunian bertan ele erraiten eta ekustan.

        23. Zoinekin iri guziua baratu zen arritruk, eta erraiten zion: Kaur dia ote Dabiden Semia Mesiasa?

        24. Baya fariseuek kaur entzutian erraiten zein: konek eztu egoixtan demoniuak baizik Belzebuben obraz, zoin baita demoniuen prinzipala.

        25. Gunian Jesusek, izaguntan ziolarik en pensamentiuak, erran zabein: Reino berexirik dauden oro partido kontrariotan, izanen dra desolatruk; eta zoin naiden ziudade edo etse berexirik pensa moldetan ezdu irainen.

        26. Eta Satanasek egoitxtan badu kanpo Satanasi da berarekin kontrario, nola bada biar du irain bere reinua?

        27. Zeren nik egoitxtan baitud demoniuak Belzebuben izenian, xen semek zer izentan egotxen tey? Korrengatik koriek berak izanen dra xen juezak edo juzgazaliak.

        28. Zeren nik egoitxtan baitud demoniuak Jangeikuaren Espiritiuaren birtutez, segitan da ziertoki Jangeikuaren Reinua edo Mesiasa eltu dela xengana.

        29. Berzala erran daztazeid: nola da posible norbait sar dein gizon balore anditako etsian eta ebats dazan bere ontarzunak, ezbadu leinik onki lotan balientiari? Gunian al ekunen dau etsia sakia.

        30. Ezdagona ere fabore, dago ene kontra; eta ezdionak enekin biltan, barriatan du.

        31. Korrengatik deklaratan daizeid, zernaiden bekatu eta zernaiden blasfemia parkaten zabeila gizoner; baya blasfemia Jangeikuaren Espiritiuaren kontra, ezdela parkaten kain fazilki.

        32. Gisa berian nornaideni mintza ledinari gizonaren Semiaren kontra parkaten zau; baya mintza ledinari Espiritu Santiuaren kontra, despreziatan aren grazia ezdazan parkaten ez bizi kontan et ez berzian.

        33. Edo bada erran zazei arbolia dela on eta on aren fruitiua; edo arbolia balimadakazei gaixtotako, ekun zazei ere gaixtotako aren frutiua, yaketa frutiuaz izaguntan baita arboliaren kalidadia.

        34. O biborazko kasta! Nola da posible xek aipa zazein gaiza onik, izaitian, zrein gisa, gaxto? Yaketa mintzatan baita aua biotzaren abundantarzunetik?

        35. Gizon prestiuak erkitan tu gaiza onak bere biotzaren ondo onetik, eta gizon gaxtuak bere entraña gaxtotik erkitan tu gaiza gaxtuak.

        36. Nik erraiten daizeid, orainore ele aurez zernaiden erran lezeinetaz gizonek biar dela emon juizioko egunian.

        37. Zeren zore elengatik biar ekunen tzu izan justifikatruk, eta zore elengatik kondenatruk.

        38. Gunian eskribain eta fariseuetarik zomait mintzatu zitzazkabein erraiten: Maistrua, ekun nai ginokezu egin zinezan zomait milagro.

        39. Baya arek erresponditu zabein: raza gaixto eta korronpitu konek eskatan du prodijio bat; baya ezau emonen eskatan dena, baizik Jonas profetaren prodijiua.

        40. Zeren Jonas egon zen bikala ballenaren entrañan irur egun eta irur gai, kola gizonaren Semia egonen da irur egun eta irur gai lurraren entrañan.

        41. Ninibeko naturalak azkaten dra juizioko egunian gizaki kasta konen kontra, eta kondenaten dabei: zeren ek egin baizein penitentzia entzutian Jonasen predikazionia.

        42. Eta konen guziuareki kemen dagona da Jonases beino obro edo obrotako. Eguerdi alteko erreina eginen da akusazalia juizioko egunian gizontarzun kasta konen kontra, eta kondenaten dau: Zerengatik xin baizen lurraren bazterretarik entzutako Salomonen sabiduria. Eta konen guziuaz kemen tzei Salomon beino obro dena, edo obrotako dena.

        43. Erkin denian Espiritu zikina zomait gizontarik, erabilten da kan-kemenka leku idorretaz txerkatan non egin asiento konsegitu bagetarik.

        44. Gunian erraiten du: bueltaten naz ñore etse erkin nazaniara; eta bueltatian artra, erdeiten du desokupatruk, onki egortruk eta alajatruk.

        45. Konekin faiten da eta artan du berarekin berze zazpi espiritu beraren beino gaxtuago, eta sartian, kan egiten dei mansione. Zoinekin gizon karen izan moldia, xiten da izaitra lastimosuago ezik leina. Kola agitu biar du gente kasta kain perberso koni.

        46. Orainore zagon ura platikatan iriari nonta zauden kanpo bere ama eta bere anaxak nai zabeilarik ele erran.

        47. Zoinengatik batek erran zaun: Txezu, zore ama eta zore anaxak daudezu kor kanpo zutaz galtegiten.

        48. Baya ark erresponditian erraiten zaunari, replikatu zaun: Nor da ene ama, eta zoin dra ene anaxak?

        49. Eta señalatan ztiolarik eskiuaz bere diszipuluak, kuek, erran zion, dra ene ama eta ene anaxak.

        50. Zeren nornaidenek egin lezan ene Zeurian dagon Aitaren borontatia, kaur da ene anaxa, eta ene arreba, eta ene ama.

 

aurrekoa hurrengoa