www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egia katholikak
Bernard Gazteluzar
1686

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eguiac catolicak salvamendu eternalaren eguiteco necesario direnac, Bernard Gasteluçar (Lino Akesoloren edizoa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

Goizean
giristinoaren eginbidea

 

        Jaikitzean, behar den mugan, nihorekin mintzatu gabe, Jainkoari ofritu behar zaio lehenbiziko pensamendua, amudioa, hitza eta obra. Ziñaturik bestitzean erran behar dire: Pater, Ave, Credo, Salve, In manus, Angeli. Hari zerbitzu egiteagatik jaiki behar da eta hari ofritu bihotza; bestitu ondoan ur bediñkatuaz ziñaturik, belhauriko imajina saindu baten aitziñean, begiez ikhusten bazindu bezala Jainkoa, egiñen duzu propos ona.

        Bortz puntu ditu: 1) Jainkoaren adoratzea; 2) Eskerren ematea; 3) bekhaturik egin gabe bizitzeko resoluziñoaren hartzea; 4) Jainkoari ofritzea bere burua; 5) galdegitea ungi bizitzeko eta ungi hiltzeko grazia.

        1. Adoratzean orhoitu behar zare zeiñ zaren ttipia, eta Jainkoa zeiñ den handia; nola den bereganik, eta ez nihorenganik, bañan nola diren harenganik lurra, zerua, gizonak, aingeruak eta kreatura gustiak.

        2. Eskerrak ematean, orhoitu zaite bi grazia suerte egin darozkitzula, jeneralak eta partikularrak. Kreatu, konserbatu, Bere Odol preziatuaz erosi, sanktifikatu, egiazko Elizan eman, ifernutik beiratu zaitu, eta irabazi darotzu Parabisua: hauk grazia jeneralak dire, bertzei ere egin baitiotzate hunelako ondasunak. Bañan partikularrak, munduan egin darozkitzun faboreak, gorphutzean, ariman, eta hañitz bekhatutarik beiratu baitzaitu.

        3. Resoluzionea egitean, orhoit zaite zure bekhatuek merezi dutela infernua: nolako tormenta! Galdu duzula parabisua, nolako afruntua! Iragan gaba azken gaba izan da hañitzentzat. Egun hau ere benturaz azken eguna izanen da zuretzat. Egizu beraz resoluzino fermu bat biziko zarela egun arratsean hil behar bazindu bezala, Jainkoari eztiozula egiñen desplazerik, bañan zerbitzatuko duzula ahalik saindukien.

        4. Ofritzean, eman behar diotzatzu arima, gorphutz, pensamendu, hitz, obra, egun, gau, bizitze heriotze, ontasun guziak; arren, errezibi detzala oraidanik gauza hari konsekratuak bezala, eta plazer gehiago egiñen diozu, erraten badizu, ofritzen diotzatzula Jesus Kristoren merezimenduez galdegiñ behar diozu, arren, eman dietzatzun grazia borthitzak.

        5. Othoitz egitean, bi gauza galdegiñ bear diotzatzu: 1) bekhaturik egiñ gabe egun bizitzeko indarra; 2) haren amudioan hiltzeko grazia. Guziz Jesu Kristoren merezimenduez galdegiñ behar diozu, arren, eman dietzatzun grazia borthitzak.

        Itzulirik elizaren partera, bihotzez adora zazu Aldareko Sakramendua. Salbatzaille maitea, kontent gabez behin gustientzat itzatu izateaz gurutzean, oraiñ gau eta egun sakrifikatzeen baitzare gure aldaretan! Hunenbat amudio duzunaz geroz gustientzat, othoitzten zaitut, arren, ni bereziki maita nazazu.

 

                        Angelus Domini nuntiavit...

 

                Jainkoa egiazki nahiz

                Mundu gustia salbatu,

                Aingeru Gabriel zioen

                Mariari deputatu:

 

                Hartuko zuela gorphutz bat

                Haren sabel sakratuan

                Eta guretzat hillen zela

                Gurutze odolstatuan.

 

                        Ecce ancilla Domini...

 

                Gero Birjinak zuenean

                Ainegerua salutatu,

                Eta Aitaren borondate

                Dibinoa adoratu;

 

                Huna, zioen ihardetsi,

                Jainkoaren Neskatoa,

                Kunpli bekit diozun gisa

                Haren mandatu altoa.

 

                        Et Verbum Caro factum est...

 

                Gabrielek entzun ondoan

                Birjinaren baimendua,

                Jainko Jaunak formatu zuen

                Jesus-en gorphutz saindua.

 

                Pontu berean haragiz zen

                Jainko Semea beztitu,

                Birjina zen pontu berean

                Jesus-en Ama gerthatu.

 

aurrekoa hurrengoa