www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egia katholikak
Bernard Gazteluzar
1686

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eguiac catolicak salvamendu eternalaren eguiteco necesario direnac, Bernard Gasteluçar (Lino Akesoloren edizoa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

JESUS JAUN ERREGE

Bethi den eta bethi izanen den Gizon Jainkoari

GLORIA

 

        Zuretzat, o Salbatzailea, gizon jainko adoragarria, berbo kreatu ezten eta inkarnatu dena, zure Aita Zerukoaren klartasuna, haren substantziarn figura eta hare Ontasunaren imajina: zuretzat begiratu tut zure benediziñoaren eta ene trabailluaren frutu hauk gustiak, o Jesus! Neroni konsekratu natzaizunaz geroztik zure Konpaiñian, justu da konsekratu dietzaizudan ene Obrak.

        Ithurriak bihurtzen dire bere itsasora, arraioak bere iguzkira. Gauza gustiak bere zentrora. Zu zare gustien jaun handia. Mundura ethorri zara konseillu handiko Aingerua eta Nazioneen doktora bezala, gizon gustien argitzeko, salbatzeko, zurekin bat egiteko, eta hekien obrak noble errendatzeko. Zureganik ditugu argi eta indar gustiak, ezpaita posible nihork aipha ere dezan zure izena, eta ez egin obrarik mendreena zure laguntza eta zure grazia gabe. Injustu lizate, beraz, zureganik dudan gauza zuri ez itzultzea.

        Hau oraiño. Nor da zu bezalakorik lurrean eta zeruan? Zureganik baitire gaiñerako gustiak. Baiñan zure jainkotasuna Jainko da bere izatez, on eternala, on gustien itsasoa. Nori beraz zuri zerori baño hobeki eman ahal ditzoket ene obrak eta ene bihotza? Zuk eman baitarotazu izatea, eta bizia. Eta oraiño zuk agiñtzen gloria etaeternitatea.

        Huna beraz ahuspez non naizen zure oiñetan, majestate adoragarria, ene den baño zureago den obraren presentatzera; har detzatzu zure inspirazioneen eta zure argien segidak bezala, zure ontasunari zor diotzadan ezagutzak. Esparantza dut obra hunen errezibitzeaz eztuzula izanen desplazerik, zuk munduan irakatsi duzun doktrina eta zure akzione dibinoak publikatzen tuenaz geroztik.

        Arren, o Jesus, anima zazu zure Espirituaz zuri konsekratzen darotzudan obra. Biztuko du su argi eta saindu bat irakurtzailleen espirituetan; argituko tu gure adimenduak, eta gure borondateak berotuko, zu segitzeagatik, Bidea baitzare, zu ezagutzeagatik, Egia baitzare, zurekiñ bizitzeagatik, Bizitza eternala baitzare. Fiñean, zure graziaren moianez segituko tugu zure berthuteen trazak, eta kopiatuko zure akzione ederrak imajina biziak bezala gure gorphutzetan eta gure arimetan. Gauza gustietan izanen zare oraidanik gure ontasun gustia, bethi zureganat joan gaiten, zeiña izanen baitzare gure Bizitze dohatsua heldu den eternitate luzean.

 

aurrekoa hurrengoa