www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Egia katholikak
Bernard Gazteluzar
1686

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Eguiac catolicak salvamendu eternalaren eguiteco necesario direnac, Bernard Gasteluçar (Lino Akesoloren edizoa). Euskaltzaindia, 1983.

 

 

aurrekoa hurrengoa

PREFAZIOA

 

        Espiritu Sainduak, errege zuhur baten eta Profeta handi baten ahotik, erakusten daroku zer diferentzia den presuna debotaren eta nagiare artean. Zeiñ hañitz balio duen debotak eta zeiñ guti nagiak. Izaia handiak kandela buxtanaren ariarekiñ konparatzen du nagia. Salomon zuhurrak, iguzkiarekiñ debota. Gauza admiragarria eta Jainkoaren obra handia deitzen du Salomonek iguzkia, penatu eta gutitu gabe hedatzen baituitu bere arraioak zeruetara eta elementa gustietara, ezta perilik ilhun dadin; eztu solament argitzen, bañan oraiño allegeratzen tu bere argiez jendeak, eta animaliak; erakusten koloreak eta edertasunak, eta munduan ageri diren gauzak egiten.

        Borthitz asko dire debotak nekhatu gabe obra bere egiteko, diote Elizako Aitek: hauk daduzkatela zeruak eta elementak: haukiñgatik suak berotzen duela, iguzkiak argitzen; bekhatoreek haui diotela obligazionea bere hazkurriak eta hartzen duten hatsaz.

        Mundua kreatu ezpanu, ziotsan behin Salbatzailleak S. Teresari, orai hiregatik krea nezakeen. Nola azantzik gabe eta ixillik iguzkiak hedatzen biatitu bere argiak, debotek ere ixillik eta azantzik gabe egiten tuste bere obrak, baita iguzkia baño gorago ere altxatzen; ezen denbora berean bethetzen tuste zerua, lurra eta infernua, Jainkoari ematen gloria, bozkarioa aingeruei, deabruei izialdura, jende on gustiei benediziño partikularra.

        Bañan, nagiek, dio S. Bernardek, kandela buxtanaren argia diduritela; hunek ezko gutti batez gantzutu ixtupatik du argia (konparaziño propioa baita, erakusteko zer diren presuna nagiak, lurreko gauzetara eroriak, eta zer munduko ontasunak).

        Kandela hunek hari baten moianez du argia, argi egiten duenean, akhabatzen da haria, flakoa du argia, ezta hedatzen hirur edo lau urrats baño urrunago, erein begietako baizen ezpaita ederra; haiñ gauza gutik daduka, non haizerik gutienak hil bailezake; fiñean, agorra da, kherik baizen ezpaitu egiten.

        Gauza bera da munduko gloria; hari baten daduka; eztu indarrik, ezta ederra, eta eztute ikusten mundanoek baizen; haizea bezain laster iragaten da, khe guti bat baizen eztu utzten. Oraiño gehiago da bada, bera ezdeus egiten baita; agertzen hasten den bezain fite, kandela bezala galzen hjasten baita, zeiña argi egiten hasten denean, hasten baita bere argiaz konsumitzen. Ezta deus flakoagorik eta ez trunpagarriagorik, nola baita mundua; ezta itsuagorik eta ez dohakabeagorik, nola baitaharen ondoan doana. Bitartean gehienek eztute solament segitzen, bañan entzuten dute orakle balitz bezala, eta zerbitzatzen dute bere jainkoa balute bezala, hari plazer egiteagatik zathitzen dire, bertze esparanzarik eztutela, trunpatuko direla baizen; lanean hausten dire egun gustiez eta hilzen; gero, fiñean, frogatzen dute tirano batekin iharduki dutela, trufatzen baita hekien lanaz, eta sarrik eman gabe utzten baitutu. O ilusioneak, o adimendu itsuak.

        Profeta batek dio: Eraiten dute egun gustiez, eta sekulan ez deus bilzen, haiñitz jaten dute eta ez behin ere asetzen, bethi dute edaten eta bethi dire egarri, bilahala egozten dute zaku zilhatu batera eta zakuak galzera utzten. Berze batek dio, bere denbora amiarma sare egiten daramatela, haizeak bolatzen tuela, ulien baitzeko baizen eztirelaon hekien trabailluak. Fiñean, kandela arroxinazkoarekiñ baño zerekiñ hobeki konpara daitezke? Arroxina bera berenez konsumetzen da, hañitz azantz argitzen tuen presunei egin ondoan, ezpaitiote kherik baizen egosten; haizea gutti bat asko da haren iraungitzeko, eta eztu utzten hilzean khe urrin gaixto bat baizen.

        Mundua ere argi itxura bat baizen ezta; eziote fiñean kherik baizen bere jendeei utzten; hastean bozkario ariñ bat, ondoan tristezia pisu bat; behin atsegin guti bat, gero dolore handia; instant ariñ batez dohatsu, eternitate gustian dohakabe. Bai, ah nolako tristezia! On falso gutti batengatik gloriaren eta Jainkoaren galzea! Nolako dolorea! Mundu ezdeusaren-gatik, infernuan erretzea! Nolako despararaziñoa! Bethi iraunen duen eternitate dohakabean egotea.

        Jainkoak bertzela egiten du: lehenbizirik ematen du tristezia arina, gero bozkario bethea; behin dolore ttipia, ondoan atsegin handia; lurrean pena laburra, eta zeruan gloria eternala. Othoiztu nahitut beraz debota eta nagia, liburu huntzaz baliatzeaz. Debota eginen da debotago, nagia atzartuko da; biek edirenen dute debozionea, eta hil ondoan, ontasun gustien itsasoa.

 

 

ABISUA

 

        Jainkoa, gure errege bezala, bethi goizetik arratseraiño ungi egiten hari zaikunaz gerostik, justu da guk ere ohoratzeko, eta maitatzeko gure ezagutzak egin diozogun. Kreatu gaitu, nezesarioki haren begietan bizi behar dugu, eta irabaz detzakegu memento gustiez khoroa eternalak, baldiñ ungi egiten badugu gure egiñbidea. Bertze gauza gustiak eztie banagloriarik baizen; beraz, gure hartharik handiena behar da, leialtasun, ohore, eta amudio Jainkoarentzat.

        Denbora hautan, hañitzek hañitz libiru eder argira eman tuzte; ezta, bada, hau bertzeak baño ederragoa; bañan nola berze gauzetan bezala, debozionean gustu diferenteak baitire, iduritu zait haiñitz deboten artean, batzuek huntan gustu hartuko dutela, gustiz mariñel debotek; eta hek prinzipalki konsideraturik, deliberatu dut liburu hunen egitera; erranen baitute batzuek, bizi zenean orhoitu zen bere herriaz, eta ez zitzaion ahantzi hiltzerakoan, bere señalleak emanik joan baita. Ezen nola plazer hartzen biatute itsaoan latiñez Elizako himnoen kntatzeaz, atsegin gehiago izanen dutela himno bere ezkaraz errateaz, aire berean ezkaraz ematen tut; eta gaiñerako bersuen airea komunzki gustiek badkite.

        Zazpi parte ditu: 1) da giristiñoaren eginbidea; 2) Jesu Kristoren debozionea; 3) Aldareko Sakramendu sainduarena; 4) Andredena Mariarena, 5) gizonaren lau fiñak; 6) Haiñitz kondizionetako jendentzat oraziñoak; 7) Salbamenduare egiteko, eta Sakramenduen ongi errezibitzeko jakin behar den doktrina.

        Batzuek hañitz oraziñoen errateko usantza dute, konsideratu gabe zer erraten duten. Ezta hori oraziñoen erratea, ez Jainkoari plazer egitea, bañan bai bere buruari atsegin egitea, eta usatu tuen oraziñoetako penetarik bere espirituaren libratzea. Hirur gauza bethi konsideratu behar liratezke: nor mintzo den, nori eta zertzaz. Gizona da mintzo dena, Jainkoari mintzo zaio, eta salbamenduaren egiteko handiaz mintzo zaio.

 

aurrekoa hurrengoa