www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Elizara erabiltzeko liburua
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1636, 1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Eliçara erabiltçeko liburua, Ioannes Etcheberri. Mongiron Milanges, 1665.

 

 

aurrekoa  

V. ANDRE DENA MARIAREN
ALDERAKO DEBOZIONEA

 

 

I. burua

Andre dena Mariaren ofizioa matutinetan

 

Ave Maria, &c.

Agur Maria.

 

        Deus in adiutorium.

 

Iainko ona duzun artha

Ene faboratzeaz,

Eta bihotzean khexa

Penatik libratzeaz.

 

        Gloria Patri.

 

Gloria Aita Seme eta

Espiritu Sainduari,

Lehen zen, orain den eta,

Bethi izanen denari.

 

Agur Maria zeruko

Garaziez bethea,

Ezen zurekin da Iainko

Gure salbatzaillea.

 

        Venite exultemus.

 

Zatozte jende prestuak, pag.

 

        Himnus edo kanta

 

1. Zeru lurrek ohoratzen

Dutena eta laudatzen,

Birjina amak sabelean

Ekharri zuen berean.

 

2. Iguzki eta illhargiek

Eta berze kreaturek,

Dutena aldiz zerbitzatzen

Birjinaganik sorthu zen.

 

3. Ama guztiz dohatsua

Iongoikoak hautatu,

Mundua egin zuena

Ekharri duzu Iaun ona.

 

4. Zu zerutik bidalduak

Zintuen arkanjeluak,

Deithu zorionezkoa

Birjina gloriosoa.

 

Zuk konzebitu zinduen

Eta zureganik iaio zen,

Salbatzaille agindua

Jendeek desiratua.

 

Gloria Iaun ona zuri

Birjinatik sorthuari,

Aita eta Espirituari

Orobat gloria bethi.

 

        * * *

 

Benedikatua zare

Emazteen artean,

Halaber zure semea

Gizon guztien gañean.

 

        * * *

 

        Psal. 8

 

1. O gure Iaun berze guztien

Buruzagi lehena,

Alla miragarri baita

Lurrean zure izena.

 

2. Ezen zure handitasun

Parerik eztuenak,

Xitzen ditu zeru eta

Argizagi gorenak.

 

3. Haur dithikoek hargatik

Zu zaituzte laudatzen,

Baita zergatik ditutzun

Zeureak begiratzen.

 

Zeren hekien etsaiak

Beheratzen ditutzun,

Eta hekien gañean

Bengantza hartzen duzun.

 

4. Bañan nik zaitut Iaun ona

Laudatzen bereziki,

Zergatik ditudan zure

Erhien obrak ikhusi.

 

Zeru eder zuk hain gora

Arrimatu horiok,

Illhargia eta izar

Berze xehe guztiok.

 

5. Guztiz ere Iainko ona

Nik zu zaitut laudatzen

Zergatik gizona duzun

Hainberze handietzten.

 

Eta zergatik ditutzun

Bethiere zeureak,

Haren gañean begiak

Zabal eta erneak.

 

6. Ezen eztuzu hanitzez

Aingeru oñak baño,

Beherago egin eta ez

Hanitzez gutiago.

 

Ohore eman diozu

Kreaturen artean,

Eta buruzagi egin

Zeure obren gañean.

 

7. Haren oñaren azpiko

Egin tutzu ardiak,

Idiak eta larreko

Berze abre guztiak.

 

8. Halaber egin ditutzu

Aireko hegatztiñak,

Nola oraño itsasoko

Igelduri arranak.

 

Hargatik zaitut Iaun ona

Bethiere laudatzen,

Eta hargatik biziko

Egunetan erranen.

 

9. Gure Iaun berze guztien

Buruzagi lehena,

Alla miragarri baita

Lurrean zure izena.

 

        Gloria, &c.

 

        Antifona

 

O Iongoikoaren ama

Nola mira hoberenak,

Bazterretara banatu

Ditutzu usain onak.

 

        Coeli enarrant. Psal. 18.

 

1. Zeruek dute Iaunaren

Deklaratzen gloria,

Eta izargorek haren

Eskuaren aldia.

 

2. Egun arraitsuak ere

Orobat du egiten,

Gau illhunak ere orobat

Hura bera egiten.

 

3. Mihirik eztute bañan

Aski adiarazitzen,

Iongoikoaren gloria

Ea zein handia den.

 

4. Hekien boz ixilla da

Banatzen urruitira,

Hekien hitza hedatzen

Mundu herri guztira.

 

5. Iguzki arraitsuan du

Iaun hark bere egoitza,

Hain ederra nola espos

Berriaren etzantza.

 

Handik darozu guardia

Lurrekoei egiten,

Ea haren faboreen

Noiz behartuko garen.

 

6. Orduan laster iautsten da

Zeruaren gañetik,

Jigant indarsua nola

Gu faboratzeagatik.

 

7. Gero berriz itzultzen da

Zeruaren gañera,

Ohi nola gure gañean

Guardia egitera.

 

Eta hala bethi gaitu

Guztiok faboratzen,

Nola baikaitu guztiok

Iguzkiak berotzen.

 

8. Haren ordenantzak dire

Garbia eta onak,

Zeñek baitituzte onera

Erakhartzen gizonak.

 

Ezen haren hitzak dire

Guztiz egiazkoak,

Errendatzen dituztela

Kuhat haur ttipittoak.

 

9. Harena ere bethi da

Iustizia zuzena

Alegerratzen duena

Gogo triste duena.

 

Haren manuak halaber

Ohi dire argiak,

Ezen argitzen dituzte

Arimaren begiak.

 

10. Hargatik da bada gauza

Zuzen eta bidea,

Bihotzean bethi haren

Beldurra itzatea.

 

Ezen haren hitzak dire

Guztiz egiazkoak,

Eta frogatuak bethi

Direla halakoak.

 

11. Urrea baño dirade

Desiratzekoago

Eta kosoneko eztia

Baño are estiago.

 

12. Hargatik neure ahalaz

Guardatu nahi ditu,

Golardo handia zeren

Hetarik uste baitut.

 

13. Bañan Iauna arren othoi

Leheneko gaizkiak,

Barkha dietzakidatzu

Guztiz ere ehortziak.

 

Barkha dietzakidatzu

Berzeri eragiñak

Hetzaz ahalke eztuen

Noizbait ene arimak.

 

14. Baldin badarozkidatzu

Iaun ona hek barkhatzen,

Eta gehiago ez bazait

Berze faltarik iauntzen.

 

Orduan da guztiz ene

Arima xahutuko.

Orduan ene bihotza

Guztiz konsolatuko.

 

15. Orduan darotzut esker

Handia itzuliko,

Orduan ene hitzetan

Duzu plazer hartuko.

 

16. Arren bada Iainko ene

Habe eta iabea,

Zuk aithor diezadazu

Arren neure galdea.

 

        Gloria, &c.

 

        Antifona

 

Birjina sakratu hunen

Ohearen aitziñean,

Koplak kanta etzatzue

Aheri ederrean.

 

        Domini est terra, Psal. 23.

 

1. Munduko bazter guztiak

Dire Iaun onarenak,

Han bizi diren guztiak

Ere orobat harenak.

 

2. Ezen hark zuen lehorra

Gogorki zimendatu,

Itsasoaren gañean

Hark ungi eskoratu.

 

3. Hark orobat egin zuen

Zeru izarratua,

Zeña baita haren mendi

Eta etxe saindua.

 

Ordean edozein ezta

Mendi hartara iganen,

Edozein ezta iauregi

Eder haran sarthuren.

 

4. Bañan sarthuko dirade

Esku hoben gabeak,

Eta bihotz xahu eta

Malezia gabeak.

 

Zeñak ez baitire bere

Ungi egiñez bantatzen,

Eta ez lagunaren kontra

Zin falsorik egiten.

 

5. Hek sarthuko dire Iainko

Handiaren etxean,

Hei faboreak eginen

Zaizte haren kortean.

 

6. Ezen hek ibillltze dire

Haren billha mundua,

Hek gozagu behar dute

Haren bistaz zeruan.

 

7. Iauregi saindu hartara

Hurbilltzen direnean,

Aingeru onek dituzte

Gidatuko airean.

 

Hunela zaizte aingeru

Mintzatuko lagunei,

Zeruetako athetan

Guardian daudezenei.

 

O aingeru Iaun onaren

Guardia saindukoak,

Ideki tzatzue athe

Nausi zerukoak.

 

Ezen huna non heldu den

Gloriazko erregea,

Biktoria handi eta

Triunfa handiz bethea.

 

8. Barreneko aingeruek

Daroe ihardatsiko,

Zein diozue lagunak

Errege gloriazko.

 

Berzeek ihardatsiko

Deroe berehala,

Iaun guztiz sendo bat zeñen

Indar eta ahala.

 

Hagitz señalatu baita,

Munduko konbatean,

Noiz ere gerthatu baita

Bere etsaien artean.

 

9. Ideki zazue laster

Urrezko portalea,

Ezen sartzeko heldu da

Gloriazko erregea.

 

10. Aingeru barrenekoek

Berriz ihardatsiko,

Zein erregi diozue

Dagoela sartzeko.

 

Berzeek ihardatsiko

Gloriazko erregea,

Ezen gloriazko errege

Da berthuten iabea.

 

        Gloria &c.

 

Birjina sakratu hunen, &c. pag.

 

—Zure ezpain ederretan da grazia banatua.

 

        Ihardets.

 

—Hargatik izatu zare Iaun onaz hautatua.

 

Gure Aita zeruetan, &c.

 

        Baratxe erraten da.

 

Eztezazula permeti

Tenta gaiten borthizki.

Bañan gaitzatuz kaltetik

Hastanduak iduki.

 

        Abzoluzionea

 

Ama Birjinaren othoitz

Eta merezitara,

Halaber oraño saindu

Dohatsuenetara.

 

Zeruko erresumara

Iainko podorosoak,

Gida gaitzala gu erbal

Eta guztiz flakoak.

 

Halabiz

 

        B. Mana zazu Iauna arren benedika gaitezen.

 

        Benedikzionea

 

        B. Birjinak semearekin egin gaitzala arren.

 

Hala biz

 

 

        I. lekzionea

        Eccl. 24.

 

        Gauza guztien gañetik errepausua billhatu dut, hargatik esparantza dut, egonen naizela Iaunaren primezan. Ezen, manatu ninduen, eta erran zerotan, guztien kreatzailleak, eta ni kreatu ninduenak. Pausa zak ene etxean. Erran zerotan gehiago, Ago Iakobenean, ago han nola heure primezan. Etxatzak heure erroak ene jende hautuaren artean, Nauzun bada Iauna arren urrikari. Iainkoari esker.

 

        1. ihardetstea

 

Eztakit zu nola lauda

O Birjina garbia,

Ezen eskasa da ene

Ahalegin guztia,

 

Zeren ekharri baituzu

Iaun guztien gorena,

Zeruek berek iduki

Ezin zezaketena.

 

        Bers.

 

Benedikatua zare

Emazteen artean,

Benedikatua zure

Semea gizartean.

 

        Ihard.

 

Zeren ekharri baituzu

Iaun guztien gorena,

Zeurek berek iduki

Ezin zezaketena.

 

        Bers.

 

Mana zazu Iauna arren benedika gaitezen.

 

        1. benedikzionea

 

Birjina ararteko on gertha dakigula arren.

 

        2. lekzionea

 

        Eta hala Sionen gelditu naiz, eta hiri sainduan pausatu dut. Orain Hierusalamen da ene puxantza ezen erroak etxatu ditut jende ohorezkoan, eta Iainkoaren onetan da ene primeza, eta sainduen bethetasunean ene egoitza. Nauzun bada Iaun ona urrikari. Iainkoari esker.

 

        2. ihardatstea

 

Zorionezkoa zare

O Birjina noblea,

Eta laudorio eman

Hala guztiz dignea.

 

Zeren zureganik sorthu

Baita gure Iainko,

Iesus Kristo iustiziaren

Iguzki egiazkoa.

 

B. Zuk othoitz egizu arren

Poblu guztiarentzat,

Bañan guztiz ere egizu

Eliza gizonentzat.

 

Zaren othoi ararteko

Emazte debotentzat,

Zure faboreak senti

Hek ere detzatentzat.

 

Fiñean zaren zeruan

Ararteko guztien,

Zeñek egiten gaitute

Egun zure orhoitzapen.

 

        Ihardatz.

 

Zeren zureganik sorthu

Baita gure Iainkoa,

Iesus Kristo iustiziaren

Iguzki egiazkoa.

 

B. Iauna mana zazu arren benedika gitezen.

 

        2. benedikzionea

 

Birjinaren bitarteez

Gure Iaun onak arren,

Salba gaitzala, bakea

Eta digula hemen.

 

        3. lekzionea

 

        Altxatu naiz, Liango mendian, zedroa bezala, eta Sionen alzifrea bezala, Cadesen palma bezala, Hierikon arrosa landarea bezala, oliba ederra zelhaietan bezala, eta zuhaitza uraren bazterrean bezala. Usain onak eman ditut zinamomak eta balsamu usain onekoak bezala, eta mirha hautuak bezala. Gaitutzun bada urrikari arren Iaun ona. Iainkoari esker.

 

        Te Deum laud mu.

 

Zu zaitugu Iongoikoa pag.

 

        Laudetako himnua edo kanta

 

        O gloriosa Domina.

 

O andre gloriosoa

Zeruez goragokoa,

Zintuenari kreatu

Bulharra eman diozu.

 

Ebak zerokuna khendu

Zuk darokuzu bihurtu,

Eta zeruan sartzeko

Zu egin zaizkigu leiho.

 

O erregeren athea

Arraitasunez bethea,

Mundu guztia behar du

Zu zarela kausa boztu.

 

Zere dihotzun bizia

Itzularazi etsia,

Eta ideki portalea

Zeruetako noblea.

 

Gloria Iaun ona zuri

Birjinatik sorthuari,

Aita eta Espirituari

Orobat gloria bethi.

 

        Tertia, sexta, nona eta konpletetan

        Memento salutis

 

Orhoi zaite Iauna arren

Nola gure gorputzaren,

Itxura birjinaganik

Duzu araitziñadanik.

 

O Maria graziaren

Ama eta bihotz betaren,

Zaudezke gure aldean

Gure azken orenean.

 

Etsaia haiza zakezu

Eta guarda gaitzaketzu,

Eztiezagun kaltetik

Egin eta ez dañurik.

 

Gloria Iaun ona zuri

Birjinatik sorthuari,

Aita eta Espirituari

Orobat gloria handi.

 

 

ANDRE DENA MARIAREN BEZPERAK

 

        Dixit Dominus, pag. 305.

        Laudates pueri, pag. 313.

 

        Erromeria Hierusalamera

        egin beharraren gañean bozkarioa

        Laetatus sum in his. Psal. 121.

 

1. Alegeratu naiz neure

Gogo guztiz tristean,

Hitz hauk neure beharriez

Entzun ditudanean.

 

2. Sarri ioan behar dugula

Iaun onaren etxera,

Haren besta saindua ohi

Nola idukitzera.

 

Iadanik iduritzen zait

Hierusalengoetan

Neure onak ditudala

Sarthuak bokanetan.

 

3. Hierusalen handiaren

Bokana zabaletan,

Bera baizen bere pare

Eztuenarenetan.

 

4. Hara igan ohi dire

Iaun onaren leñuak,

Harat hauzo eta ahaide

Elhargana billduak.

 

Haren izen sainduaren

Debotki laudatzera,

Eta Israelil egin

Dohañen aithortzera.

 

5. Zeren erregeren baita

Han korte berezia,

Han Dabiten etxearen

Iuiatzeko alkhia.

 

Egin diozogun othoitz

Guztiok Iaun onari,

Bethiereko bakea

Demon Hierusaleni.

 

Halaber gauza guztien

Demon abundanzia,

Eta haren onhetsiei

Berdiñeko zoria.

 

Iainkoak demola indar

Etsaiei gogortzeko,

Eta soldatu balenta

Bere dorretan franko.

 

Nik behintzat diot milla

Ontasun desiratzen,

Zeren haren barrenean

Ene urkoa diren.

 

Haren barrenean zeren

Den Iaunaren etxea

Zenetan laudatzen baita

Haren izen noblea.

 

        Iainkoaren grazia behar dugula,

        gauza guztien gañetik

        Nisi Dominus aedificaverit. Psal. 125.

 

1. Alferrik munduan hari

Gare etxe egiten,

Baldin ezpazaiku Iainko

Zerukoa laguntzen.

 

2. Alferrik erne daduka

Soldaduak begia,

Baldin ezpadu guardatzen

Iongoikoak hiria.

 

3. Alferrik argitu baña

Lehen gare iaikitzen,

Eta alferik geure ogia

Neke handita iaten.

 

Baldin behin ezpadugu

Iainkoaren grazia,

Zeñak bedinkatzen baitu

Gure neke guztia.

 

Behin hura behar dugu

Zerutik ardiatsi,

Eta gero geure neke

Eta lanetan hasi.

 

4. Ezen Iainko onak bere

Maiteek lo dauntzala,

Onak bidaltzen darozte

Nondik eztakitela.

 

Ematen darote seme

Onak bere ondoko,

Hekin ontasunen primu

Eta iabe izateko.

 

5. Gero hek dituzte bere

Defensa aldaketan,

Nola balestari onak

Fletxak bere eskuetan.

 

6. Dohatsuak dire hañak

Zeren eta bereak,

Plazer eta gogarako

Baitituzte semeak.

 

Etsaiekin dutenan

Plazan ihardukitzen,

Kalte eta ahalkeak,

Nihoiz eztitu hartzen.

 

Hala munduan dohatsu

Itzanen da gizona,

Iainkoaren zeñak baitu

Izanen dohaiñ ona.

 

        Bat bedera Iainkoaren

        laudatzera gonbidatzen du

        Lauda Hierusalen Dominum. Psal. 147.

 

1. Lauda zazu Hierusalen

Zeure Iaun arthatsua,

Zuk halaber Sion lauda

Zeure Iainko iustua.

 

2. Zeren gorgortu dituen

Zure atheen gondeak,

Eta zure baithan zure

Sumarazi umeak.

 

3. Zeren halaber darotzun

Eman bake luzea,

Eta ogi onez zure

Satiatu gosea.

 

4. Hark lehorra manatzen du

Ekhar dezan biha,

Eta berehala haren

Egiten du nahia.

 

5. Hark berk estaltzen ditu

Zelhaiak elhur xuriz,

Hala nola ardianxa

Mansoak ille guriz.

 

Hark berak oraño ditu

Brumak altxarazitzen

Eta lurraren gañean

Hautsa legez banatzen.

 

6. Hark egortzen ditu orma

Kristala iduriak,

Hark neguan haize eta

Hotz ikharagarriak.

 

7. Aire beroa du gero

Bere mugan bidaltzen,

Eta elhur eta ormak

Uharretan egortzen.

 

8. Hark deklaratu diotzon

Bere hitzak Iakobi,

Hark bere lege iustuak

Israel maiteari.

 

9. Berzeri eztio egin

Halako faborerik,

Ez bere lege sainduen

Aiphatzeko ohorerik.

 

        Himnus

        Ave Maris stella.

 

Agur izar nortekoa

Iaunaren ama mansoa,

Agur Birjin xahua,

Zeruko athe dohatsua.

 

Gabrielek salutatu

Zu zintuen eta deithu,

Grazia guztiz bethea,

Iguzu othoi bakea.

 

Zuk zinduen Ebarena

Erreparatu hobena,

Zuk guri libertatea

Itzularazi geurea.

 

Zuk diezaguzu lexa

Hobenen gathe borthitza

Gibelarazi fortunak

Eta aitziña ontasunak.

 

Erakutsazu zarela

Ama ona eta fidela,

Gure ariaz semea

Duzula othoitzten zeurea.

 

Birjina pare gabea

Mansoa eta emea,

Iguzu bihotz emea

Harekin kastitatea.

 

Zuk egiguzu grazia

Bizitze dugun garbia,

Eta bidea segura

Igan gaitezen zerura.

 

Han Iesus zure semea

Ikhus dezagun noblea,

Eta haren konpanian

Goza gaitezen glorian.

 

Laudorio Iainko Aitari

Orobat Kristo Iaunari,

Espiritu Sainduari

Ohore bera hiruri.

 

Halabiz

 

Magnificat, pag. 325.

 

        Concede.

 

        Iainko Iauna egiguzu zeure zerbitzariei arimaren eta gorputzaren osasunaz gozatzeko faborea: Eta Ama Birjinaren othoitzetara, oraingo tristezietarik libratzekoa eta sekulako bozkarioaz halaber gozatzekoa. Iesus Kristo gure Iaun eta zure Seme, zurekin, eta Espiritu Sainduarekin, bethi bizi eta agintzen duenaren, merezietara. Halabiz.

 

 

II. burua

 

Andre dena Mariaren litaniak.

 

        Iauna urrikal, gakizkitzu.

        Kristo urrikal gakizkitzu.

        Iauna urrikal gakizkitu.

        Kristo adi gaitzatzu.

        Kristo entzun gaitzatzu.

        Iainko Aita zeruetakoa, urrikal gakizkitzu.

        Seme munduaren erostzaillea, urrikal gakizkitzu.

        Iainko Espiritu Saindua, urrikal gakizkitzu.

        Mira saindua, gutzaz othoitz egizu.

        Iainkoaren ama saindua, gutzaz othoitz egizu.

        Eta hala berze guztietan.

        Birjinen Birjina saindua.

        Kristoren ama.

        Iainkoaren graziaren ama.

        Ama kastoa.

        Ama xahua.

        Ama huts egin gabea.

        Ama ahalketsua.

        Ama maitatzekoa.

        Ama miragarria.

        Kreatzailleren ama.

        Salbatzaillearen ama.

        Birjina begiratua.

        Birjina ohoratzekoa.

        Birjina famatzekoa.

        Birjina ahal handitakoa.

        Birjina mansoa.

        Birjina leiala.

        Saindutasunaren mirailla.

        Zuhurtziaren kadira.

        Gure bozkarioen kausa.

        Untzi espirituala.

        Ohorezko untzia.

        Usain onetako arrosa.

        Dabiten dorrea.

        Urrezko etxea.

        Akorduaren arka.

        Zeruko athea.

        Artizar goiztiarra.

        Errien osasuna.

        Bekhatoreen ihes lekhua.

        Penatuen konsolatzaillea.

        Giristinoen faborea.

        Aingeruen erregiña.

        Profeten erregiña.

        Apostoluen erregiña.

        Martiren erregiña.

        Konfesoren erregiña.

        Birjinen erregiña.

        Saindu guztien erregiña.

        Bekhatorez handiok zu othoitzten zaitugu, arren entzun gaitzatzu.

        Egiazko urrikimendua ardiats diezaguzun, zu othoizten zaitugu, arren entzun gaitzazu.

        Eta hala ihardatsi behar da berzetan.

        Eliza sainduari eta giristino poblu guztiari, bakea eta batasuna ardiats diozozun.

        Gure Aita Saindu zeure zerbitzari. I. Eta gure prelatei eta eliza guztiari Iainkoaren graziaren airea ardiats diezezun.

        Gure errege I. Eta giristino prinze guztiei bakea eta asasuna ardiats diezezun heretikoen eta gure etsaien beheramendua ardiats dezazun.

        Fidelen arima ioan guztiei bethiereko, errepausua ardiats diezazun.

        Arren entzun gaitzatzu Iainkoaen ama.

        Iainkoaren bildots munduaren bekhatuen kentzaillea.

        Barkha diezaguzu.

        Iainkoaren billdots munduaren bekhatuen kentzaillea.

        Urrikal gakizkitzu.

        Kristo adi gaitzatzu.

        Kristo entzun gaitzatzu.

        Iauna urrikal gakizkitzu.

        Kristo urrikal gakizkitzu.

        Iauna urrikal gakizkitzu.

 

        Othoitza

 

O Birjina izen goiti

Hautzaz ohoratua,

Urrikal begizu gure

Auhen suspiratsua.

 

Lastimetan zuregana

Heldu gare ihesi,

Arren bada zaren gure

Ararteko hautetsi.

 

Eta seme maitearen

Ganik othoi graziak

Ardiats dietzagutzu

Eskas tugun guztiak.

 

Badakigu galdegiten

Hari diotzotzunak,

Aithortuak.

Bereala ontasunak.

 

Arren bada andre kredit

Guztiz handitakoa,

Ardiats diezaguzu,

Fabore menekoa.

 

 

III. burua

Andre dena Mariaren arrosarioa

 

        Arrosarioaren aitzinean

        errateko othoitza

 

Birjina arrosarioaz

Agradatzen zarena,

Agrada bekizu ene

Bekhatoresarena.

 

Iongoiko andiak zuen

Lurra lorez bistatu,

Eta arrosa hekien

Erregiña kreatu.

 

Haren izenaz elizak

Othoitz hau deithu zuen

Zeren lore eder haren

Idurra baitzuen.

 

Hirur gauza ohi tugu

Arrosetan miretsi,

Osto arantze lorea

Hirurak ederetsi.

 

Osto ferdea da gozo

Onaren señalea,

Kolore handiarena

Halaber arantzea.

 

Loreak erran nahi du

Ohore eta gloria,

Lore guztietan zeren

Baita miragarria.

 

O Birjina zure seme

Onaren bizitzetik,

Arrosarioa illkhitzen

Da nola arrosatik.

 

Hirur partetan berezten

Da behin gozosoan,

Gero gloriosoan eta

Fiñean dolorosoan.

 

Gozosoak deklaratzen

Ditu misterioak,

Gozo eta bozkario

Guztiz handitakoak.

 

Dolorosoak halaber

Gauza oñhazezkoak,

Fiñean gloriosoak

Triunfa handizkoak.

 

Hirur gauza hauk bihotzu

Zerotzuten ukitu,

Zure seme onari noz

Baitzitzaizkon gerthatu.

 

Hala ditugu guk ere

Gauza berak sentitzen,

Noiz ere baitugu hekin

Orhoitzapen egiten.

 

Arren bada o Birjina

Sakratu geuretan,

Zu iguzu sentimendu

Aski bihotz hotzetan.

 

Egiten tugun othoitzak

Gauza hekin gañean,

Errezibi tzatzu othoi

Arrosaren parean.

 

Edo ezperan Dabiten

Saluterioaren,

Zeñen harmonia baitzen

Zeruraño igaten.

 

Fiñean zer ere baitugu

Kontenplatzen lurrean,

Egikeguzu grazia

Gozatzeko zeruan.

 

        Arrosarioa bera

 

Birjina zure kantatzen

Dut arrosarioa,

Misterio guztiz ede

Eta handitakoa,

Zuk indazu aire ungi

Haren kantatzekoa.

 

        Hamabortz misterioak

 

Hauk dire bada hamabortz

Misterio sainduak,

Zeñez izan baitzintuen

Handi sentimenduak.

Ardiats dietzadatu

Othoi hekin fruituak.

 

        Misterio gozosoak

 

O Birjina misterio

Saindu hatzaz boztua,

Hautzaz halaber bozteko

[...]zu donua.

Zure gozoetan naizen

Ni ere gozatua.

 

1. Birjina saindua hagitz

Zinen alegeratu,

Zintuenean Gabriel

Leialak salutatu,

Bozkario sainduz ene

Bihotza bethe zazu.

 

2. Halaber hartu zinduen

Atsegin bihotzean,

Zeure kusin Elisabeth

Sendorik ikhustean,

Zuk indazu bihotz bera

Beharraren gañean.

 

3. Bañan are gehiago

Plazer hartu zinduen,

Zeure seme ederraz noiz

Ere erdi baitzinen,

[...]

Egiteko obra onen.

 

4. Berretu ete zitzaizun

Zeure bozkarioa,

Tenpluan zinduanean

Presentatu haurtxoa,

Zure ofrendatzen darotzut

Neure bihotz osoa.

 

5. Baita alegeranziara

Tristezia bihurtu,

Disputan zinduenean

Dotorekin aurkhitu,

Graziaren aurkhitzeko

Dohaña egidazu.

 

O Birjina garbia hauk

Dire misterioak,

Zeñez izan baitzintuen

Bihotzean gozoak,

Orain aldiz entzun tzatzu

Arren dolorosoak.

 

        Misterio dolorosoak

 

O Birjina misterio

Hautzaz doloratua,

Hauk berez doloratzeko

Egidatzu donua,

Zure doloretan naizen

Ni ere sentitua.

 

1. Dolore handi zinduen

Sentitu bihotzean,

Zure semea Iuduek

Preso eramatean,

Indazu othoi dolore

Kaptibuen gañean.

 

2. Bañan are gehiago

Zinduen damu hartu,

Azote kolpez burreuek

Zutenean larrutu,

Doloratuen gañean

Sentimendu indazu.

 

3. Laurgitu ere zitzaitzun

Zeure bihotz mansoa,

Burura ziotenean,

Elhorrizko khoroa,

Indazu damu lagunak

Sofritzean laidoa.

 

4. Bañan zer pena zinduen

Zeure baithan sentitu,

Zinduenean gurutze

Pisuarekin bathu,

Ustekabeko plagatik,

Arren guarda nazazu.

 

5. Ea zein zen ezin

Ginerako damua,

Ikhusi zinduenean

Habean itzatua

Ardiats diezadazu

Bekhatuen dolua.

 

O Birjina saindua hauk

Dire misterioak

Zeñez izan baitzintuen

Pena eta ondikoak,

Orain erratera noa

Gloria handizkoak.

 

        Misterio gloriosoak

 

O Birjina misterio

Hautzaz gloriatua,

Hauk berez gloriatzeko

Egidazu donua,

Zure glorietan naizen

Ni ere balsatua.

 

1. O andrea gloriatu

Zinen zure semea,

Bitztu zenean triunfa

Guztiz handiz bethea.

Bekhatutik altxatzeko

Egidazu faborea.

 

2. Gloria hura zitzaitzun,

Gehiago berretu,

Zeruetara zeñean

Triunfantki altxatu,

Hara igateko dohaña

Ardiats diezadatzu.

 

3. Gehiago gloriatu

Ziñen andre hautua,

Zerutik iautsi zenean

Espiritu Saindua,

Ardiats diezadazu

Othoi haren donua.

 

4. Bañan nork erran lezake

Ea zein zentz handia,

Zeruetara zerori

Igatean gloria,

Egikedazu han zure

Ikhusteko grazia.

 

5. Fiñean zure ohoreen

Izan zen azken fiña,

Khoroatu ziñenean

Zeruko erregiña,

Zuk egidazu gloriaz

Gozatzeko dohaña.

 

O Birjina saindu hau

Da zure arrosarioa,

Arren errezibi zazu

Ene laudorioa,

Eta zeruan zakizkit

Gertha arartekoa.

 

Haukin ondoan erratziketzu Pater Noster,
eta Abe Maria, edo arrosario osokoak, edo partekoak,
astia dukezu bezala, eta gero errakezu othoitz hau.

 

O Birjina, arren ene

Salutazioneak,

Gabrielen errezibi

Izatzu othoi pareak.

 

Eta ordañetan penan

Ikhusten nauzunean,

Faboratzeko zakizket

Aurkhi hurbill aldean.

 

 

IV. burua

Andre dena Mariaren khoroa handia.

 

        Khoroa handiaren aitziñean

        errateko othoitza

 

O Birjina emakume

Guztietako hautua,

Eta berthute guztien

Miraill eta exenplua.

 

Hirur ogoi eta hirur

Urthez zinen munduan,

Bizi izatu Nazareth

Hiritxo ospatuan.

 

Allabañan zure urthe

Eta egun guztiak,

Izan ziren itsasoko

Perla bezain garbiak.

 

Hetzaz egina da zure

Khoroa handiena,

Sei ederrenen dut xollki

Egiten aiphamena.

 

Zure khoroa hek dute

Gehienik bistatzen.

Hek gehienik berzeren

Artean distiatzen.

 

Arren bada argi zazu

Hetzaz ene bizia,

Basa ez nadintzat nola

Oihanean ardia.

 

Zeruan darotzut esker

Ordaña itzuliko

Eta lurrean khoroa

Zurea kantatuko.

 

        Andre dena Mariaren khoroa handia

 

O Birjina kantatzera

Noa zure khoroa,

Hirur ogoi eta hirur

Perla ederrezkoa,

Zuk indazu aire haren

Ungi kantatzekoa.

 

        Andre dena Mariaren khoroa handiaren

        sei misterio prinzipalak

 

O Maria berthutetan

Haur danik trebatua,

Hetan trebanzeko ardiats

Diezadazu donua,

Zure exenpluaz den ene

Bizia argitua.

 

1. Birjina pare gabea

Buraso saindutarik

Sorthu zinen aitziñetik

Profetek kantaturik,

Indazu zure digneki

Laudatzeko dohanik.

 

2. Egin zinduen Birjina

Bizitzeko botua,

Eta bethi hura iduki

Sainduki guardatua

Egidazu neure botuen

Guardatzeko donua.

 

3. Iongoiko Aita zen zure

Biziaz agradatu,

Semearen amatzat zu

Harengatik hautatu,

Zeure zerbitzo sainduko

Arren hauta nazazu.

 

4. Semea zinduen artha

Handiarekin hazi,

Pena eta doloretan

Bethi ondotik iarraiki,

Zuk egidazu grazia

Iarrikiteko hari.

 

5. Zeruetara halaber

Noiz ere igan baitzen,

Azkeneko partiadan

Hurbill ediren zinen,

Ardiats diezadazu

Karitatea arren.

 

6. Fiñean hirur hogoi eta

Hirur urthe munduan,

Egotu eta zerura

Igan zinen, orduan,

Egidazu grazia zeure

Ikhuzteko tronuan.

 

O Birjina sakratua

Hau da zure khoroa,

Hirur ogoi eta hirur

Perla ederrezkoa,

Arren errezibi zazu

Ene laudorioa,

Eta zeruan zakizkit

Gertha arartekoa.

 

Haukin ondoan, erratzitzu sei Pater Noster,
eta hirur ogoi eta hirur
Abe Maria, eta gero errakezu.

 

        O Birjina arren ene salutazioneak, pag. 493.

 

 

V. burua

Andre dena Mariaren khoroa ttipia

 

        Andre dena Mariaren khoroa

        ttipiaren aitzinean errateko othoitza

 

O Birjina sakratua

Zure saindu khoroak,

Eneganik ezin tuzke

Behar laudorioak.

 

Hamabi diamant harri

Ederrez da egiña,

Berze khoroa guztien

Gañetik berrekina.

 

Hirurtasun sakratuan

Den presuna bakhotxak,

Bere partez eman ziotzon

Lau harri baliosak.

 

Distiatzen dute nola

Gauaz harri biziek,

Edo zeru illhunean

Nola izar argiek.

 

Baten ere aiphatzeko

Eztut xadu ahoa,

Zeren baitut bekhatuen

Ahal urrin gaixtoa.

 

Guztiz illhun liezeke

Ere klaritatea,

Nola hatsak kristalezko

Miraillari berea.

 

Hartarakotz zu zakizkit

Semeagana balia,

Barkha diezadan neure

Kalten nonbre handia.

 

Orduan xahutuko da

Guztiz ene ahoa,

Eta adituko duzu

Ene laudorioa.

 

        Andre dena Mariaren khoroa ttipia

 

O Birjina kontatzera

Noa zure khoroa

Hamabi diamant harri

Guztiz ederrezkoa

Zuk indazu aire haren

Ungi kantatzekoa.

 

        Andre dena Mariaren hamabi pribilejioak

 

Hauk dire hamabi guztiz

Preziatu harriak,

Zure khoroan Iongoiko

Handiak ezarriak,

Entzun etzatzu lehenik

Aitak iratxakiak.

 

        Aita Iainkoak eman lau pribilejioak

 

1. O Birjina sakratua,

Iainko Aitak beretzat,

Hautatu zintuen espos

Eder eta maitetzat,

Zuk hauta nazazu arren

Zeure zerbitzaritzat.

 

2. Halaber andre saindua

Seme onarentzat zu,

Ama saindutzat zintuen

Berzetarik hautatu,

Zeure umetzat zuk arren

Othoi hauta nazazu.

 

3. Gehiago haste danik

Egin zintuen garbi,

Adanen tatxarik gabe

Hargatik gatzarazi,

Zuk tatxagabe nazazu

Lurrean biziarazi.

 

4. Berthute ederrez zintuen

Sortzetik berregindu,

Hetzaz zinduen mundua

Miragarri argitu

Berthute ederrez ene

Arima bista zazu.

 

O Birjina sindua hauk

Dire pribilejioak,

Zein baitzarozkitzun Aita

Aithortu Iongoikoa,

Orain aldiz entzun tzatzu

Semeaganikakoak.

 

        Semeak eman lau pribilejioak

 

1. Zeure semeak handiro

Estimatu zintuen,

Zeren agradatu zeure

Sabel garbiaz baitzen

Ene zerbitzo aphurraz

Agada zaite arren.

 

2. Halaber sortu zenean

Berehala zureez,

Hastekotzat hautatu zen

Ugatz guztiz xahuez,

Agrada zaite arren ene

Obra eta nekeez.

 

3. Gehiago haurtxo zela

Bere gobernaritzat,

Hautatu zintuen eta

Biziaren gidatzat,

Agrada zaite nik neure

Zu hartzeaz gidatzat.

 

4. Adinetara ethorri

Gero noiz ere baitzen

Bere nekeen lekhuko

Nahi izan zintuen,

Fabora nazazu neure

Trabailluetan arren.

 

Huneraño Iainko Aitak

Eman pribilejioak,

Nola manera berean

Semeaganikakoak,

Hauk Espiritu Sainduak

Aithorturikakoak.

 

        Espiritu Sainduak eman lau pribilejioak

 

1. O Birjina Espiritu

Sainduak zu beretzat,

Hautatu zintuen tenplu

Eta eliza saindutzat,

Zuk hauta nazazu arren

Zeruko dohatsutzat.

 

2. Zeure arima zerotzun

Argi sainduz arraitu,

Zure asko misterio

Ehortzi rebelatu,

Ene arima argi sainduz

Arren arrai ezazu.

 

3. Zurekin ere zitzaion

Gehienik lakhetu,

Zerengatik prefektena

Baitzintuen ezagutu,

Berthutetan othoi perfekt

Zuk errenda nazazu.

 

4. Fiñean andre saindua

Berze guztienetik,

Zu onheritzi zintuen

Kreaturen gañetik,

Zeure bihotzaren onhets

Nazazu barrenetik.

 

O Birjina sakratua

Hau da zure khoroa,

Hamabi diamant harri

Guztiz ederrezkoa,

Arren errezibi zazu

Ene laudorioa

Eta zeruan zakizkit

Gertha arartekoa.

 

Haukin ondoan erratziketzu, lau Pater Noster,

Eta hamabi Abe Maria, eta gero errakezu.

 

        O Birjina arren ene salutazionea, pag.

 

 

VI. burua

Andre dena Mariaren zazpi sentimenduak

 

        Andre dena Mariaren zazpi

        bozkarioak edo gaudeak eskaraz

 

1. Boz zaite Kristoren ama

Konzebitu zinduena

Espiritu Sainduaganik

Gabreilek berria eranik,

Zuk egidazu dohañik

Egiteko gogoeta onik.

 

2. Boz zaite erdi zinena,

Sentitu gaberik pena,

Eta birjinitatea

Begiraturik zeurea,

Indazu kastitatea

Guardatzeko faborea.

 

3. Boz zaite oraño andrea

Zergatik zure semea,

Ikhustera erregeak

Ethorri ziren nobleak,

Ohoratzeko zureak

Indazu antze berthuteak.

 

4. Boz zaite halaber zeren

Zure semea bitztu zen,

Zeñen hilltzeaz handia

Baitzinduen tristezia,

Zuk egidazu grazia,

Ez iauntzeko tristezia.

 

5. Boz zaite zeren bitztu zen

Eta libratu gintuen

Pena eta lazeriatik,

Handi eta krueletik

Zuk othoi lazeriatik,

Libra nezazu neuretik.

 

6. Boz zaite zeren zerua

Igan zen izarratura,

Zeure begiez ikhusten

Zinduela hara igaten,

Egidazu grazia arren

Gozatzeko gloriaren.

 

7. Boz zaite zeroni zeren

Haren ondoan igan zinen,

Eta egidazu grazia,

Niri ere berezia,

Han ikhusteko zurea

Seme gloriaz bethea.

 

        Andre dena Mariaren zazpi doloreak

 

1. Dolore guztiz handia

Zinduen andre eztia

Iudasek zure semea

Saltzeaz guztiz maitea.

Egidazu leialdadea

Guardatzeko faborea.

 

2. Dolore oraño handia

Zinduen andre garbia

Preso hartu zutenean

Soldaduek baratzean

Pena indazu bihotzean,

Karzelatuen gañean.

 

3. Dolore pare gabea

Zinduen zeure semea,

Ikhusteaz larrutua

Eta arantzez zillhatua,

Indazu othoi damua

Penan denenan iustua.

 

4. Dolore eta ondiko

Halaber zinduen asko,

Ikhusi zinduenean

Habe pisua soñean,

Pazienzia nekean

Indazu eta dolorean.

 

5. Bañan are gehiago

Zinduen min eta ondiko,

Ikhustean eroria

Soñean habe handia,

Ez erortzeko gaizkira

Zuk egidazu grazia.

 

6. Dolore guztiz andia

Zinduen eta tristezia,

Mallu kolpeka aditzean

Zurarekin itzatzean,

Pairu indazu bihotzean

Laidozko hitz entzutean.

 

7. Fiñean andre mansoa

Handi zinduen ondikoa

Zeure semea ikustean

Hilltzen ohoñen artean

Aurkhi zaitezke ene aldean

Ene azkhen orenean.

 

        Andre dena Mariaren zazpi gloriak

 

1. O Birjina hautetsia,

Ohore duzu handia,

Zerengatik birjinena

Zaren flore ederrena,

Zuk araztasunarena,

Indazu desirapena.

 

2. Halaber ohore duzu

Zeren lehertu baituzu,

Suge ezten pozontsua

Gure ama Eba zaurthua,

Egidazu othoi donua

Bentzutzeko bekhatua.

 

3. Handi da oraño gloria

Zurea andre handia,

Zeren iarria eskunean

Zauden semearenenean,

Zuk lekhu zeru gorean

Indakezu zeure aldean.

 

4. Ohore eztuzu ttipia

Halaber andre eztia,

Zeren baitzare portua

Penatuen kalmatsua,

Zaren ene ihes lekhua

Eta penan gastelua.

 

5. Ohore duzu handia

Oraño andre garbia,

Zeren arkanjeluena

Zaren andre gehiena,

Ikhus azu ene pena

O andre bihotz berena ama.

 

6. Ohore duzu handia

Zeren baituzu gloria,

Zuk bakharrik gehiago

Berze saindu guztiak baño,

Zuk egin nazazu baso,

Glorian parte izateko.

 

7. Fiñean ohore duzu

Zeren altxatu baitzaitzu,

Lurren hanbat aldera

Eliza eder eta dorre,

Zeronek indazu antze

Zuri ekhartzeko ohore.

 

        Inviolata integra, eskaraz

 

O Maria andre guztiz

Aratz eta xahua.

Zein egin baitzare athe

Zeruko arraitsua.

 

Eta zein Iesus onaren

Baitzare ama mansoa,

Adi zazu arren gure

Othoitz bihotzezkoa,

 

Ardiatz dietzagutzu

Semeaganik graziak.

Gure gorputz eta arimak

Bethi diren garbiak.

 

Hartzaz ertxatzen zaitugu

Ahoz eta bihotzez,

Ardiats diezaguzun

Hura zeure othoitzez.

 

Oraño othoizten zaitugu

O andre amulsua,

Ardiats diezaguzun

Hautsen barkhamendua.

 

Dohain hura egiguzu

Zeruko erregiña.

Eta gelditu zinena

Erdiz gero Birjina.

 

        Andre dena Mariari

        edozein orduz othoitza

 

O Birjina aingeruek

Laudatzen zaituztena

Eztezazula mespreza

Gure triste auhena.

 

Aitzitik othoi urrikal

Bekizu lazeria,

Haran behere hauetan

Dakusagun handia.

 

Eta sentitzatzu gure

Ondiko eta penak

Nola fabore eskatzen

Zaizkitzun bineenak.

 

Hartarakotz zeruetan

Kredit duzun bezala,

Zuk librzazi gaitzazu

Hetarik berehala.

 

        Arrosaioko prozesionearen

        ondoko othoitza

        Versus, Ora pro nobis.

 

O Iongoikoaen ama

Gutzaz othoitz egizu.

 

        Ihardatstea

 

Iesus Kristoren agintzen

Aurkhi gaitezen xahu.

 

        Othoitza

        Solemnitatem rosarii.

 

O Iainko handitasunez

Neurririk gabekoa,

Fabora zazu balderna

Arrosariokoa.

 

Eta egiguzu grazia

Arren misterioak,

Hala kontenpla detzagu

Arrosariokoak.

 

Non munduko dugunean

Akhabatu kursua,

Zeruan goza dezagun

Hekin fruitu saindua.

 

Ardiats diezaguzu

O Iesus dohain hura,

Zeruan dituzun kredit

Handien eredura.

 

Amen

 

aurrekoa