 |
I. IGANDETAKO ORENAK
Matutinak edo goizeko othoitzak
Gure Aita, Agur Maria, Sinhetzten dut
Domine labia
Iauna, idekietzat
Arren ene ezpañak
Ene ahoak dizkitzun
Laudorio ordañak.
Iainko ona, duzun artha
Ene faboratzeaz.
Eta bihotzean khexa
Penatik libratzeaz.
Gloria Aita Seme eta
Espiritu Sainduari,
Lehen zen, orain den, eta
Bethi izanen denari.
Gonbidatzea
Zatozte adora zagun
Egin gaituen Iauna,
Zatozte adora zagun
Lurretarik bethaena.
Dabitek gonbidazen du bat bedera,
Iainkoaren adoratzera
Venite exultemus. Psal. 94.
1. Zatozte jende prestuak
Iauna baithan boztera,
Zatozte salbatzaillea
Baithan allegeratzera.
Aithor diotzogun egun
Darozkigun ungiak,
Eta boz gaitezen haren
Kantatzen eresiak.
2. Zeren Iaunik handiena
Baita gure Iainkoa,
Hura berze iainko guztien
Errege gañekoa.
Gu berriz haren beraren
Bihotzeko jendeak,
Hark eztitu arbuiatzen
Nihoiz ere bereak.
Haren eskuko dirade
Lurraren harxedeak.
Bere ezagutze ditu
Mendien gathaiteak.
3. Haren propioa ere
Da itsaso urdiña
Leihora eta harena.
Hark bere eskuz egiña.
Zatozte beraz Iaun han
Haren adoratzera,
Eta haren aitzinean
Belhauriko iartzera.
Zatozte begietarik
Nigarrak isurtzera,
Zeren egin dugun hañitz
Falta haren aldera.
Eta zergatik hura den
Gure kreatzaillea,
Hura gure Iainko eta
Habe eta iabea.
Eta gu halaber haren
Jende onheritziak,
Haren hespill ederreko
Gu ardi bereziak.
4. Zatozte beraz gustiok
Haren adoratzera,
Eta hari zor diogun
Ohorea ematera.
Ezen Iaun hark berak gaitu
Hartara gonbidatzen,
Berak darozkigu solas
Eme hauk idukitzen.
Aditzen tutzuenean
Ene ahoko hitzak,
Begiraukezue zeuen
Gogoitzetik gihotzak
Nola egin baitzituzten
Behiala zuenek,
Sinaigo desertuan
Aita bihotz gogorrek.
Zeñak baininduten asko
Aldiz haserrararik,
Zituzte arik maiz ene
Gastiguak ikhusi.
5. Berrogoi urthez emeki
Egotu nintziaien,
Abisatzen nituela
Zirela enganatzen.
Alabaña oostinatu.
Hek batera antsia,
Har ziteen obran ene
Emateaz nahia.
Aserrerrik iuramentu,
Orduan egin nien,
Ene errepausura nihois
Etzirela sarthuren.
Himnus kanta
Primo dierum
1. Lehenbizi egunetik,
Mundua egin zenetik,
Edo iauna zenetik
Illkhit thonba illhunetik.
Hezirik herioa
Gure kontrarioa,
Eta gu harenetik
Libraturik gathetik.
2. Gere ohetarik
Lokhumak haizaturik,
Iaiki gaiten Iaunaren
Billhatzera onaren.
Nola profetak baitu
Araitzina kantatu,
Hala dela gera
Bethi eginbidea.
3. Entzun detzan gureak
Arren othoits tristeak,
Eta bekhatutarik
Graziaz xahuturik:
Diezugun eskua,
Heda bere saindua,
Eta gaitzan zerura
Altxa izarratura.
4. Egin saindu hunetan
Nola oren iakinetan,
Baikagozko kantores
Bethe gaitzan faborez.
Arren bada entzun gaitzan
Eta mukura gaitzan,
Bere dohain handiez
Zerutik isuriez.
5. Iainko Aita badazu,
Suplikatzen zaitugu,
Dietzagutzun lohiak
Arren khen gutiziak.
Gorputza eztezaten
Gurea lizun arren,
Eta gero lezera
Bidal kharrez bethera.
6. Hargatik oraño zu
Kristo othoizten zaitugu,
Hobenak xahutzeaz
Eta grazia egiteaz.
Haragizko obrarik
Egin gabe garabik,
Dignerediren gaiten
Kantatzeko eskerren.
7. Hala egizu Aita
Hala Seme bakhotxa,
Hala Espiritua,
Amudios khartsua.
Zeñak hekin biekin
Baituzu ohorekin,
Agintzen mendeetan
Fiñik eztutenetan.
Berze himnua
Nocte surgentea
Gauaz iaikirik
Beilla dezagun
Kanta ederretan
Argi dezagun,
Iauna dugula
Bethi laudatzen
Eta othoizten.
Orobat dugula
Kristo egiten,
Egun diezagun
Grazia arren,
Zeruko salara
Noizbait hel gaiten.
Han goza gaiten.
Hori dagigula
Iongoiko Aitak,
Hori Semeak, hori
Espirituak,
Zenen gloriaren
Hotsa munduan,
Baita guztian.
Antifona,
kanta aitziñekoa
Zerbitza zazue Iauna
Beldurtasunarekin,
Eta boz zaitezte haren
Baithan ikhararekin.
Mintzatzen da, iustuen dohatsutasunaz eta gaixtoen lazeria eta ondikoaz.
Beatus vir. Psal. 1.
1. Dohatsuna da gizona
Zeña gaixtoenean,
Behinere edireten
Ezbaita betzarrean.
Dohatsua zein ez baita
Nihoiz hekin balsatzen,
Ez hekia izurriz bethe
Alkhian nihoiz iartzen.
2. Bañan kontra zeñak baitu
Bere bihotz guztia,
Iongoiko onaren lege
Sainduan ezarria.
Zeñak pasatzen baititu
Gauak eta egunak,
Gogoan darabilltzala
Haren iustutasunak.
3. Halakoak iduriko
Du zuhaitz loratua,
Ibaiaren bazterrean
Zein baita laudatua.
Zeña bere mugan baitu
Fruitu one ekhartzen,
Zeñen ostoa ezpaita
Nihoiz ere errortzen.
4. Bere egitekoak hari
Ungi illkhiren zaizko,
Eta hartzaz izanen du
Gogoan bozkario.
5. Ezta ordean izanen
Gauza bera gaixtoaz,
Beñan hala nola herrauts
Lurraren gañekoaz.
Zeña hara huna baitu
Haizeaz erabilltzen,
Eta azkenean baster
Urrunera etxatzen.
6. Hargatik ezta biztuko
Azken iuiamenduan,
Lekhu izateko onen
Konpania sainduan.
7. Ezen Iainkoak prestuen
Ikhusten tu bideak,
Ikhusten nola basatzen
Diren bekhatoriak.
Gloria
Iesus Kristo mintzatzen da iuduek haren kontra egiñen ditzosten batzarreen kontra.
Quatre fremuerunt. Psal. 2.
1. Zeri jendeak habarrots
Hanbat dio egiten,
Zeri hanbat gauza alfer
Gogan iragaten.
2. Lurreko errege eta
Prinze ospatuenak.
Aserrerik ene kontra
Iaiki dire lehenak.
Elkhargana bildu eta
Hartu dute konseillu,
Ni behar nautela habe
Laidotsura altxatu.
3. Erran dute hauts detzagun
Haren lege guztiak,
Hauts eta iharros haren
Hede eta ustarriak.
4. Bañan zeruko Iainkoa
Hetzaz bada burlaten,
Eta ekin gogoetez
Aharia egiten,
Ezen minzatuko zaie
Kolera handirekin,
Eta nahasiko ditu
Furia handirekin.
5. Zeren ni eginen bainau
Siongo erregea,
Ni bakharrik bere mendi
Sainduaren prinzea,
Haren hitza jendeari
Nik diot aiphatuko,
Nik haren manu sainduak
Guztiei predikatuko.
6. Hark niri erran zerotan
Hi aiz ene semea,
Egundanotik indudan
Egin neure kidea.
7. Galde diezadak bada
Nahi duken guztia,
Eskatu bezain sarri zaik
Aithorturen nahia.
Nik emanen darozkiat
Heure azpiko jendeak,
Nik heure eskuko leihor
Zabalaren xedeak.
8. Haren gañean duk heure
Xigorraz manatuko,
Eta errebel direnak,
Hain erraxki hautsiko,
Nola thellaginak baitu
Hautsten bere elzea,
Iduritzen zaionean
Eztela ungi errea.
9. Hartarakoz erregea
Hitz hauk entzuntzatzue,
Zeñak lurreko jendeak
Iuiatzen baititutzen.
10. Zerbitzatzazue Iauna
Beldurasunarekin,
Eta haren aitzinean
Ibill ikhararekin.
11. Ikhas ezazuke haren
Zuhurtzia saindua,
Zuen billha eztabillan
Koleras zumindua.
Etzaiteztela aparta
Haren xidorretarik,
Gal etzaitezten kontrako
Bidera zeharturik.
12. Gero hel eztakizuen
Betan haren kolera,
Gastigatzen zaituztela
Faltaren arauera.
Dohatsu izanen dire
Hala eginen dutenak,
Eta haren baithan bera
Bihotza duketenak.
Gloria
Nola iustuak munduan diren lazeriatuak, eta gero konsolatuak.
Domine quid multiplicati. Psal. 3.
1. Zeri elkhargana zaizko
Ene etsaiak billtzen,
Zeri errabiaturik ene
Kontra altxatzen.
2. Erraten dutela ezen
Guztiz utzi nauzula,
Eta zure baithan zeren
Fidatu eztudala.
3. Bañan berzela da Iauna
Zeren eta enea,
Zu baitzare fabore eta
Buru altxatzaillea.
4. Zuri egiten darotzut
Ondikoan plañua
Eta zuk zerutik duzu
Entzuten ene oihua.
5. Zure gerizean loa
Bakezki dut egiten,
Eta kaltek hartu gabe
Goizean naiz iaikiten.
Zeren zu baitzare ene
Begiraille ernea,
Zu kalte guztietarik
Ene libratzaillea.
6. Hala milionka ziri
Etsaiak herstu arren,
Guztiarekin bihotza
Etzait batre kantitzen.
Hek guztietarik zeren
Zuk guardatzen bainauzu
Eta ene aldaketarik
Khasatzen baititutzu.
7. Guztiz zehatzen ditutzu
Iaun ona hareanak,
Nik subietik eman gabe
Oldartzen zaizkidanak.
Hei bere ahoko hortzak
Daroztetzu xeatzen,
Hek ditutzu ahalke eta
Desohorez bethetzen.
8. Zeren zu baitzere inozent
Guztien foborea,
Zu zeure maite guztien
Benedikatzaillea.
Gloria, &c.
Zerbitza zazue Iauna
Beldurtasunarekin,
Eta boz zaitezte haren
Baithan ikhararekin.
Gure Aita zeruetan &c.
V. Eztezazula permeti
Tenta gaiten borthizki
R. Bañan gitzazu kaltetik
Hastanduak iduki.
1. absoluzionea
Iesu Kristo Iauna entzun tzatzu, zeure zerbitzarien othoitzak, eta zure urrikal gakizkiten, zein bizi baitzare mende guztietako mendetan Aita Seme eta Espiritu Sainduarekin. Hala biz.
1. benedikzionea
V. Mana zazu Iauna, benedika gaiten.
R. Bethiereko, benedikzionea, benedika gaitzala Aita egundañokoak. Hala biz.
Lect. Dominica S. Augusti 12. post Pentecost.
Eklesiastikoaren liburutik
1. lekzionea
Eztezala begira gaizki billdurikako ontasunetara, eta ezterrala, badut nik aski bizitzeko, ezen bengantzazko edo hersturako denboran, etzaizkik deusik baliatuko.
Ez arraiela heure ahalaz heure bihotzaren gutiziei eta ezterrella: zenbat ahal dudan, edo nork ni punituko nau neure obrengatik. Ezen Iaunak bengantza hartuko dudan, edo norek ni punituko nau neure obrengatik. Ezen Iaunak bengantza hartuko dik. Ezterrala bekhatu egin dut, eta zertzaz gaizki erori zait. Iaun goreña duk pazienzia luzetakoa, bañan ordean ordaña bihurtzen duena. Bekhatu barkhatuaz ez aizela beldurtasun gabe, eta eztizola bekhatua bekhatuari iratxaki, zuri bada Iauna urrikal gakiskitzu. Iainkoari esker.
Lehenbizi haste danik, Iainkoa lurra egin zezan baño lehen, usinak eta ithuruak egin zetzan baño lehen, mendiak ifin zetzan baño lehen, haran guztiak, baño lehen Iaunak egin ninduen.
Zerua aphaintzen zituenean han nintzen harekin gauza guztiak ordeñatzen nituela.
Mendia ifin zetzan baño lehen, haran guztiak baño lehen Iaunak egin ninduen.
2. absoluzionea
Mana azazu Iauna benedika gaiten.
2. benedizkonea
Iainkoaren seme bakhotxak benedika gaitzala eta urgaitz gaitzala. Halabis.
2. lekzionea
Eta ezterrala Iaunaren urrikalmendua handia da, urrikalduko zaizko ene bekhatu handiak. Ezen haren oihotz beratasuna eta haserrea laster elkharri hurbilten ziaizkok, eta bekhatoreek ziaraunstek haren aserreak. Eztezala bada berant Iaunarengana itzultzera, eta ez adilla gibela egunetik egunera. Ezen betan ethorriko duk haren aserrea eta bere bengantzazko egunean galduko au. Eztukela aberatztasun bidegabezkoen guoarik ezen etzaizkik deusik baliatuko, hersturako eta bengantzazko egunean. Ez adilla itzul haize guztietara ezen hala ezagutzen duk bekhatorea bi mihitan. Zuk bada Iauna gaitutzun urrikari.
R. Iainkoari esker.
RESPON. Zeruaren inguruan neronek bakharrik egin dut eta ibilli naiz itsasoko holatan, jende guztietan eta popul guztietan izatu naiz lehena Handi eta gora nahien lephoak neure indarrez ostikatu ditut.
V. Ene egoitza da lekhu goretan, eta ene alkhia hedoiezko hareñean.
Handi eta gora nahien lekhoak, neure indarres ostikatu ditu.
3. benedikzionea
Mana zazu Iauna bedinka gaiten.
3. absoluzionea
Espiritu Sainduaren graziak argi detzala gure begiak eta bihotzak.
3. lekzioneak
Aizen gogor Iainkoaren bidean, eta ikhusten duken egia eta zuhurtzian, eta arraio bakezko hitzari eta zuzenari Aizen manso hitzaren entzuteko, har dezakenzat, eta zuhurki egia ihardatz al baiteza. Baldin baduk adimendurik ihardats diozokek heure urkoari. Baldin ezpaduk emakek herue eskua heure ahoren gañean, hel ezazanzat, hitz erhoan eta halza ez adin, ohore eta gloriarik baizen eztuk zuhurraren hitzean, eta erhoaren mihia haren galgarria, ez adilla deit hitz untzi, har ez adi heure mihitik, eta ahalke gorri ez adin. Zuk bada Iauna gituzun urrikari, Iainkoari esker.
Te Deum laudamus
1. Zu zaitugu Iongoikoa,
Bihotz osoz laudatzen,
Zu mundu hedatuaren
Iaun puxantzat aithortzen.
2. Eta zu bethiereko
Aita lur loretsuak,
Ohoratzen zaitu zuri
Ekhartzen errespetuak.
3. Zuri bethi dagozkitzu
Aingeru arkanjeluak,
4. Kerubinak, serafinak
Baita are tronuak.
5. Saindu, saindu eta saindu
Munduaren Iainkoa.
6. Zure gloriaz betheak dire
Zeru lur itsasoa.
7. Apostoluen batzarre
Guztiz gloriosoak,
8. Eta profeta sainduen
Nonbre laudatzekoak.
9. Gehiago marthirien,
Armada triunfantak,
Ixildu gabe dituzte
Erraten zure kantak.
10. Munduaren bazterretara
Eliza da hedatzen,
Zenbat ere baita handi
Zu guztiak aithortzen.
11. Aita maiestatez eta
Gloria handiz bethea.
12. Zure semea orobat
Gloria handiz bethea.
13. Espiritu Saindua du
Halaber kofesatzen,
Zeruetako kortean
Presuna irurgarren.
14. O Iesus Kristo zu zare
Glorioso erregea.
15. Zu bethiereko Aita
Haren Seme noblea.
16. Etzitzaitzun gizonaren
Libratzeko iguñdu,
Birjinaren sabelean
Egitera ostatu.
17. Zuk bentzuturik herio
Kruela animoski,
Zeruko athea fidelei
Zinaroen ideki.
18. Orain maiestetez zara
Fin gabeko glorian,
Aita haste gabearen
Eskuñeko alkhian.
Eta dugu sinhestea
Munduaren fiñean,
Iuiatzera ethorriko
Zarela hedoiean.
19. Zu bada othoitzeñ zaitugu.
Arren zeure sehiak,
Fabora gaitzatzun zeure
Odolaz erosiak.
20. Eta golarda gaitzazu
Liberalki sariaz,
Zeure sainduen artean
Sekulako gloriaz.
21. Kaltetik defenda zazu
Zure poplu maitea,
Eta benedika zeure
Aitnizazko jendea.
22. Zuk othoi guberna zazu
Zuk mantena ohorez,
Zuk bethiere mukura
Dohain eta faborez.
23. Iguzkiak eztu egun
Garabetan argitzen
Non etzaren ohorezki
Zure ahotan aipatzen.
24. Zure izena laudatzen da
Eta eginen sekulan,
Hatz arthezki dezaguiño
Bizi garen lekhutan.
25. Iainko on egiguzu
Egungo egun guztia,
Bekhaturik egin gabe
Pasatzeko grazia.
26. Duzun othoi urrikari
Zeure jende gaxoa.
27. Duzun urrikari haren
Pena eta ondikoa.
28. Esparantza handia dut
Hala eginen zaitzula.
29. Eta ahalduek hartzera
Utziko ez nauzula.
Ad laudes
Albako othoitzak
Iainko ona duzun artha
Ene faboratzeaz
Eta bihotzean khexa
Penatik libratzeaz.
Gloria, &c.
Antifona edo kanta aitziñekoa
Labe gorira hirur haur
Saindu ziren etxatu,
Idola zergatik nahi
Eztuten adoratu,
Guztiarekin kharraren
Bare etzuten antsia,
Aitzitik benedikatzen
Bozik Iainko handia.
Dabitek kreatura guztiak gonbidatzen ditu, zein bere lerroan Iainkoaen laudatzera.
Laudate Dominum de coelis, Psal. 148.
1. Iaunaren obra guztiak
Iauna lauda zazue,
Zeru gorean dagoen
Iauna lauda zazue.
2. Hura lauda ezazue
Aingeru arkanjeluak,
Hura lauda haren indar
Eta tronu sainduak.
3. Hura lauda ezazue
Iguzki illhargiak,
Hura lauda izar eta
Berze argizagiak.
4. Hura lauda ezazue
Zeru lasterlariak,
Eta hekien gañean
Zaretzen ur gustiak.
5. Guztiok diozotzue
Erantzun eresiak,
Zeren egin baitzaituzte
Haren ahal handiak.
Ezen hitz bat hark ahotik
Athera bezain sarri,
Argietara ziñetan
Zuek guztiok illkhi.
6. Hark eman daiozkitzuk
Zeni bere ethorkiak,
Hark bethiere iraunen
Duten lege herstsiak.
7. Hargatik lauda zazue
Iauna lurreko gauzak
Baita zuek erre dragon
Eta usin guztiak.
8. Zuk erre lauda ezazu
Orabat su argia,
Zeure kreatzaille eta
Formatzaille handia.
Lauda zazue tormentak
Zuek gisa berean,
Zein altxatzen baitzarete,
Hark nahi duenean.
9. Zuek ere egizue
Orobato mendiak,
Baita zuek ere haran
Bai zuek ordokiak.
Zuek halaberki zuhaitz
Fruitu ekhartzailleak,
Lauda ezazue Iauna
Bai zuek alzifreak.
10. Abreak eta elhiak
Orobat egizue,
Suge eta hegatztiñak
Orobat egizue.
11. Bañan zuek beregainki
Lurreko erregeak,
Lauda ezazue eta
Mendearen iujeak.
12. Moron neskatxa gasteak
Gure zaharrekin,
Iauna lauda ezazue
Guztiok elkarrekin.
Zerengatik bethiere
Baita haren izena
Berzetarik laudo eta
Ohoratzekoena.
Ezen aithorra behar du
Zeru eta lurrean,
Zeren berak dituen
Ematen ohorean.
13. Laudorio hari saindu
Guztiek zor diote,
Eta Israelgo semeek
Beregainki diote.
Zergatik Israel baita
Haren guztiz maitea,
Israel hari gehien
Ungi zaion jendea.
Eliza beregainki gonbidatzen du
Iainkoaren laudatzera
Cantate Domino canticum novum, Psal. 149.
1. Iaunari diotzotzue
Kanta aria berriak,
Munduan bizi zareten
Kreatura guztiak.
Beregainki diozozu
Zuk kanta eresia
Eliza saindu hainberze
Iaun on hark onhestsia.
2. Israel tristea beraz
Hak bedi allegratzen
Haren kantak dituela
Bozkarioz erraten.
Zerengatik ezteusetik
Iaunak baitu arhera,
Eta isuri fabore
Asko haren gañera.
Siongo alabak bere
Erregenan boz beite,
Eta ahire ederrak
Erantzun biotzote.
3. Haren izena bezate
Lauda gathan boretan
Gitarra eta maniura
Soñu ederreskotan.
4. Ezen Iaun onari zaio
Lakhet bere jendean,
Guztiz ere manso eta
Baketiar denean.
5. Halakoak bereziki
Dire haren glorian,
Atsegiñez gozatuko
Zeruko iauregian.
6. Behiñere ixilduko
Ezta hekin ahoa
Laudatzetik zeru eta
Lurraren Iongoikoa.
Berze guztien gañean
Hek ditu altxatuko,
Hik eskuetan ezpata
Emanen manatzeko.
7. Bengantza har dezatetzat
Sinhetzgorren gañean,
Eta haren hitzaz kontu
Egin eztuen jendean.
8. On eskuetan dezaten
Lothekin erregeak,
Eta burdinetan eman
Hekin aithonen semeak.
9. Hekien gañean egin
Dezaten iustizia,
Prestuak izanen dute
Hunelako gloria.
Bat bedera, Iainko laudatzera gonbidatzen du, desira handirekin
Psal. 150.
1. Laudazazue Iaun ona
Bere sainduengatik,
Zeren daroen fabore
Hanbat egin zerutik.
Lauda ezazue zeru
Izarratuen kausaz,
Zergatik egin dituen
Hain antze aberatsaz.
2. Lauda ezazue bere
Indar handiagatik,
Lauda bere handitasun
Hare gabeagatik.
3. Lauda ezazue klaron
Eta trunpeta sonuz
Lauda maniure gitarra
Zistra, eta harpa kantuz.
4. Lauda zazue ezkillak
Errepikarazirik,
Lauda guztiok khorora
Elkhar gaña billdurik.
Lauda ezazuek zurela
Eta orgañoetan,
Lauda soñu ederrezko
Instrument guztietan.
5. Lauda zazue zinbala
Eta alboka sonuz
Fiñean bozkariozko
Lauda Iaun ona kantuz.
Hats hartzen duen guztiak
Lauda beza Iainkoa,
Zergatik haren izena
Baita laudatzekoa.
Capitulum.
Benedictio & cleritas
Bere arraitasun, eta
Zuhurtziarengatik,
Nola oraño ohore
Eta indarragatik.
Iainko ona gureganik duela laudorio,
ihardatztea
Duela bada hark batak zertan bozkario.
Himnus
Aeterne rerum conditor
1. Iainko haste gabea
Gauzen kreatzaillea,
Gaua eta eguna
Gobernatzen tutzuna.
Zuk denboran xuxen
Diotzotzu erakhartzen,
Iuga eta aldarteak
Arintzeko nekeak.
2. Ollar xori erneak
Eguna deitzailleak,
Gaua gauarenganik
Berezi du iadanik.
Hura da gauazkoa
Bidezkoen haroa,
Hark ditu begiratzen
Errebela ez daiten.
3. Hunek iratzarririk
Artizarrak zerutik,
Khentzen du illunbea
Begi itzaltzaillea.
Hunen kausaz bideak
Ditu senioraleak,
Utzten basatzekoak,
Hartzen xuxenagoak.
4. Huni itsasturiak
Biltzen indar guztiak,
Hunek holak ematzen
Piarres konbertitzen.
5. Beraz iaiki gaitean
Ollarrak kantatzean,
Hark ohitu nagiak
Mehatxatzen lotiak.
6. Orduan da eria
Esportzatzen larria,
Ohoña gerizatzen
Eroriak latxatzen.
7. O Iesus, eroriei
Zuk othoi min hartuei,
Begira diezezu
Eta altxa etzazu.
Hala egiten baduzu
Arinduko dituzu,
Nigarrak xukatuko
Bihotzak gurenduko.
8. Arren bada argia
Armaren handia
Haiza tzazu lokhumak
Adimenduarenak.
Gure ahoak zuri
Dietzazun iustuki,
Ontasun eginenak
Bihur esker zuzenak.
9. Iainko Aitak gloria,
Bai Semeak handia,
Nola Espirituak,
Amudioz khartsuak.
Berze himnua edo kanta
Huna itzala
Non den mehetzen,
Alba gorria
Berriz agertzen,
Othoitz dezagun
Podorosoa,
Geure Iainkoa.
Urrikaldurik
Gure nigarra
Hark ikhus dezan
Gure beharra,
Eta azkhenean
Sekulakoa,
Digun gozoa.
Hala dagigula
Iainkokatasunak,
Aita eta Seme:
Airearenak,
Zenen munduan
Baita gloria,
Guztiz handia.
Halabis
B. Iauna errege da eta ohores, bestitua.
IHAR. Ohores bestitua eta indarrez zerkhatua.
Anthifona
Nausia zer eginik
Bizitze fin gabea,
Ardiatsiko dut eta
Zorionez bethea.
Nausiorrek zioen
Ihardatsi hañari,
Legean zer datza nola
Ohi duk irakurri.
Heure bihotz guztiaz duk
Maiteko Iongoikoa,
Hartan ziauntzak profetak
Hartan lege ofra.
Zakariasez, Iainkoari eskerrak izultzen diotzo, zeren egin dioen Iaun doni Iauni seme izateko grazia.
Luc. 1. Benedictus Dominus Deus
1. Benedika dadillala
Israelae Iainkoa,
Zeren urrikaldu zaion
Bere jende gaxoa.
2. Eta zergatik athera
Duen lazeriatik,
Libratzaillea Dabiten
Bidaldurik etxetik.
3. Lehen mintzatu zen legez
Patriarken ahoez,
Eta profeta sainduen
Erran egiazkoez.
4. Bidalduko zerokula
Geure salbatzaillea,
Eta etsaien artetik
Geure libratzaillea.
5. Plazer hura gure Aita
Zaharrei egiteko,
Eta agindu koroen
Hitzaren konplitzeko.
6. Zin egin zioen legez
Gure aita Abrahami,
Egorriko zerokula
Salbatzaillea guri.
7. Hark balentki libraturik
Geure etsaietarik,
Hura zerbitza ginezan
Beldurtasun gaberik.
8. Eta ibill gintezen haren
Aitziñean sainduki,
Nahi gintueno mundu
Beherean iduki.
9. Eta zu, o haurtxo, egun
Zorionez sorthua
Zu deithuko zare haren
Profeta sakratua.
Ezen haren aitzinean,
Zu zare abiatuko,
Hark egin behar dituen
Bideen aphaintzeko.
10. Salbamenduko bidea
Duzu irakatsiko,
Penitenzia saindua
Jendei predikatuko.
11. O Iongoiko bihotz bera
Zeure ontasunakgatik,
Begiratu darokuzu
Zeure tronu goratik.
12. Arren bada argitzatzu
Gure espirituak,
Heiotzearen goibel
Illhunak izituak.
Eta gure oñak gida
Tzatzu arren bidean,
Bake eta egiazko
Ontasunarenean.
Anthifonea
Nausia zer eginik, &c.
Othoitza
O Iainko ahal guztietakoa eta urrikalmendutsua, zeñen ontasunetik heldu baita, zeure leialez digneki, eta sainduki zerbitzatua izaten iguzu othoi grazia, zure ontasun aginduetara, nihon behatztopatu gabe laster egiteko, Iesus Kristo gure Iaun eta zure seme zurekin, eta Espiritu Sainduarekin bethi bizi eta agintzen duenaren merezietara.
Halabiz
Ad primam
Argitu denean
Gure Aita, Agur Maria, Sinhetzten dut.
Ianko ona duzun artha &c.
Gorago bezala.
Himnus kanta
Iaem luvisorto sylere.
Illkhi eta iguzkia
Dugun Iainko handia,
Othoitz egin hunetan
Kaltetik guarda gaitzan.
Baida dezan mihia
Bitz eztezan hauzia,
Bista ere guarda dezan
Ergelki beha eztezan.
Bihotza halaberki
Garbi dezan iduki,
Eman abstinenzia
Hesteko haragia.
Iguzki eztali,
Denean gaua itzuli,
Diotzogun eskerrak
Hari bihur ederrak.
Gloria Iainko Aitari,
Halaber Semeari.
Gero Espirituari
Konsolatzailleari.
Dabiten errenkura Zefeendarez
zeren Sauli non zen salbatu zioten,
zeakitelarik hill nahi zuela
Deus in nomine tuo. Psal. 53.
1. Iainko ona arren zeure
Izen ederragatik,
Athera nazazu neure
Etsaien puxantzatik,
Ene alde othoi zeure
Emazu sentenzia,
Ene libratzeko nola
Baituzu ahal guztia.
2. Arren bada adizazu
Ene othoitz tristea,
Beharria idukitzen
Diozula ernea.
3. Ezen lekhortarrak zaizkit
Neure kontra altxatu,
Eta hiltzeko hegien
Sendoek naute billhatu.
Eztute batre izatu
Zure beldurtasunik,
Aitzitik hill nahe naute
Zu guztiz ahantzirik.
4. Bañan Iainko ona, othoi
Zu fabora nazazu,
Eta zeure gomendio
Onean har nazazu.
5. Baldin gogoa bazaie
Kanbiatzen onera,
Eztezazula kalterik,
Bidal hekin gañera.
Baldin ordean irrauten
Badute bere herran
Zuk diezezu merezi
Duten pagua eman.
6. Sakrifizio sainduak
Darozkitzut orduan,
Gogotik ofrendatuko
Zeure aldare sainduan.
Eta xahuki dut zure
Aithortuko izena.
Guztieteko sainduen
Dela eta ederrena.
7. Zeren herstura handitik
Naukezun librarazi,
Eta neure etsai zurelak
Begiz mezprezarazi.
Iainkoari eskatzen zaio
haren manamenduen konplitzeko grazia
Psal. 118.
1. Dohatsua da gizona
Zena baita bidean,
Loitu gabe ibilltzen
Iainko onarenean.
2. Dohatsua da gizona
Oraño zena haren,
Bihotz guztiaz billhatzen
Baita hitz sainduaren.
3. Gaixtoek ordenean hala
Egin ohi eztute,
Ezen haren xidorretan
Onik sartzen eztute.
4. Allabanan Iainko ona
Bat bedera zuk duzu,
Zure manu sainduak ungi
Guarda detzan manatu.
5. Zenerentzanen haita
Berzeez nik bedere,
Ait netza hek ungi guarda
Iauna ona, bethiere.
6. Ezen ez ninduke nihoiz
Ahalkeak harturen,
Baldin hek behar bezala
Banitu begiratzen.
7. Orduan nerozkiketzu
Bihurtuko eskerrak,
Zeren ikhasi nituzken
Zure errefau ederrak.
8. Hek bada bihotz guztiaz
Nahi ditut guardatu.
Hartarakotz Iainko ona
Zuk fabora nazazu.
9. Zure manu sakratuez
Ditu gizon gazteak,
Korrejitzen bere bizi
Erhoaren bideak.
10. Ni ere hekin ondoan
Hargatik naiz ibilltzen,
Hetarik aperta nadin
Permeti ezazu arren.
11. O Iainko, mundu guztiak
Laudatzen zaituena,
Irakatz diezadazu
Zeure lege zuzena.
12. Ene ezpanek merezi
Onez lauda dezaten,
Berze lege guztiak baño
Zeren hobeago den.
13. Nik behintzat gehiago
Plazer hartzen dut hartan,
Ezen mundu hunetako
Aberatstasunetan.
14. Hartan ungi trebatuko
Naiz neure bizitzean,
Eta begia idukiko
Zure bideen gañean.
15. Zure legeak gogoan
Ditut erabilliko.
Eta eztitut zure hitzak
Ahantz utziterako.
Retribuere servo tuo
1. Iainko ona, egidazu
Arren othoi doñua,
Ungi guardatzeko zure
Manamendu saindua.
2. Ideki dietzadatzu
Arren neure begiak,
Konsideratzeko haren
Misterio handiak.
3. Ni munduan arrotz bat naiz.
Hartarakotz zeureak,
Eztietzakidatzula
Arren estal legeak.
4. Ene arimak egundanoz
Izan du gutizia.
Sainduki begiratzeko
Zure lege estia.
5. Supherbiaz hantuak zuk
Dituzu mehatxatzen,
Legearen hautsailleak
Baita madarikatzen.
6. Hartarakotz zuk laidotik
Othoi guarda nazazu,
Zure manua dudanaz
Geroz hanbat prezatu.
7. Ezen handi batzuk dire
Ene kontra mintzatzen,
Zure lege sainduetan
Zeren naizen trebatzen.
8. Bañan hetarik hastantzen
Ez naiz batre hargatik,
Hek neure konseillu eta
Gida hartzen aitzitik,
9. Laurrera hurren baxatu
Dute ene arima,
Hartarakotz ikhuzazu
Arren ene lastima.
10. Hala nola lehen ere
Zuri neure berria,
Erratean urrikaldu
Baitzitzaitzun premia,
Orain ere othoi hala
Iauna urrikal bekizu,
Eta othoi zeure legeak
Irakats dietzadatzu.
11. Irakats dietzadatzu
Othoi zeure legeak,
Hetan enplega detzadan
Indar eta antzeak.
12. Huneraño ene arima
Egotu da lokhuman,
Iratzar ezazu othoi
Hek obran detzan eman.
13. Zarra dietzakidatzu
Oiher diren bideak,
Eta zabal zeure lege
Sainduaren atheak.
14. Egiazko bidea dut
Bihotz guztiz hautatu,
Hargatik nahi dut zure
Hitz sainduez orhoitu.
15. Neure gogo guztia dut
Emen zure legean,
Eztezazula permeti
Eror nadin hutsean.
16. Baldin zuk badarotazu
Bihotza animatzen,
Zure manuen bidea
Lasterka dut egiñen.
Gloria duela &c.
Anthifona
Boz gaiten Iainkoa baithan
Capitulum. 1. Tim. 1.
Mende guztietako errege hillen eztenari eta ikhusten eztugunari, Iainko bakharrari ohore eta gloria mende guztietako mendeta, Iainkoari esker.
Ihardatste laburra
Kristo Iainko biziaren semea, urrikal gakizkitzu
berriz erraten da.
Kristo Iainko biziaren semea, urrikal gakizkitzu.
B. Aitaren eskuñean iarrarik zaudezena.
I. Urrikal gakizkitzu.
B. Gloria Aita Seme eta Espiritu Sainduari.
I. Kristo Iainko biziaren semea urrikal gakizkitzu.
Iaiki zaite Kristo eta lagun zakizkigu.
Eta libra gaitzatzu zeure izenagatik.
B. Iainkoa dela zuekin.
I. Eta zure espirituarekin dagiogun othoitz.
Othoitza
Iainko ahal guztietakoa egun hunen hastera ikhar gaitutzuna: zeure indarraz othoi begira gaitzatzu egun hunetan bekhatu garabetara ixtur ez gaiten. Bañan gure solas guztiak zeure iustiziaren konplitzera darantsaten.
Iesus Kristo gure Iaun eta Aita Seme, airekin eta Iainko Espiritu Sainduarekin batean, mende guztietako mendetan bizi eta agintzen duenaren merezietara.
Halabitz
B. Maria saindua eta berze sainduak ararteko on gerta dagizkigula, Iainkoaren aldera. Arren. Fabora gaitzan eta salba gaitzan mende guztietako mendetan bizi denak eta agintzen duenak.
I. Halabiz.
B. Iauna duzun artha ene faboratzeaz.
I. Iauna duzun khedxai ene faboratzeaz.
Eta erraten da hiruretan eta gero erraten da.
Gloria duela Aita, Seme, eta Espiritu Sainduak.
Nola egundanotik baita orain baita eta mende guztietako mendetan izanen baita.
Iauna urrikal gakizkitzu Kristo urrikal gakizkitzu. Gure Aita zeruetan baratxen.
B. Eztezazula permiti tenta gaiten borthizki.
I. Bañan gaitzatzu kaltetik hastanduak hiduki.
B. Iauna begira diezezu zeure zerbitzariei, eta zeure obrei, eta gida etzatzu hekin semeak.
I. Eta Iainkoaren arraitasuna biz gure gañean, eta gere eskuen obrak gida detzala, gure eskuen obrak gerta detzala.
B. Gloria zuela Aitak, &c.
I. Nola egundañotik baita, &c.
Othoitza
Gida sanktifikat errege gobernatzatzu, zeru eta lurraren Iainko Iaun erregea, dugun gure bihotz eta gorputzak sensuak hitzak eta gure obrak zeure legean, eta zeure manuen obretan, orain eta bethi zure faborearekin batean salbo eta libro ioatea merezi dezagun, munduaren salbatzailleak. Mende guztietako mendetan bizi zarela eta agintzen duaiño.
Halabiz.
Absolbazionea
Iauna mana zazu benedika gaiten.
Benedizkonea
Iainko ahal guztietakoak, gure egun eta obra guztiak bere bakean disposa detzala.
I. Halabiz
Lekzione laburra
2. Thes. 3.
Iainkoak bada gure bihotzak eta gorputzak gidatzala, Iainkoaren semearen, eta Kristoren amorioan, eta Iauna zuk izazu gutzas miserikordia.
B. Eskerrak Iaunari.
Lekzione laburraren ondoan erraten da.
Gure faborea dela Iaunaren izenean.
I. Zeru eta lurra egin dituenerenean.
B. Errazue ungi.
I. Iainkoaz.
Iaunak benedika gaitzala eta gaitz guztietarik defenda gaitzala; eta sekulako bizitzera gida gaitzala, eta arima ioanak, Iainkoaren miserikordiaz bakean pausa dezatela, Halabiz.
Ad termina
Bederatz orenetan
Gure Aita, Agur Maria, &c.
Iainko aita duzun, artha. &c.
Himnus kanta
Nunc Sancte nobis
Orain Espiritua
Arren othoi saindua,
Iautz zaite guretara
Bulhar flakoeara.
Zuri gure mihiak
Eta indar guztiak,
Dietzatzun graziak,
Aithor zuk isuriak.
Halaber bihotzetan
Bitz ezazu guretan,
Zeure amundioa
Khartsu eta beroa.
Hala egizu Aita
Hala Seme bakhotxa
Hala Espiritua
Amudioz khartsua.
Antifona
Boz gaitezen Iainkoa baithan
Legem pone mihi
1. Iauna irakatz diezadatzu
Arren zeure legea,
Ene gogoetik hura
Duten bere xedea.
2. Indazu adimendua
Haren ezagutzeko,
Haren billhatzeko artha
Eta indar guardatzeko.
3. Gida nazazu eskutik
Othoi haren bidean,
Ezen haren gutizia
Sartu zait bihotzean.
4. Ene bihotza ezazu
Mugi zeure legera,
Eta ez abarizia
Urre ez zillharrera.
5. Aldara etzatzu arren
Othoi ene begiak,
Munduaren eztetzaten
Ikhus banaloriak.
Aitzitik aira nazazu
Arren zeure bidera,
Eta ene urratz bakhanak
Bitz hartan ibilltzera.
6. Ene bihotzean othoi
Zeure manuarena,
Finea ezazu Iaun ona
Arren beldurtasuna.
7. Halaber guarda nazazu
Kalte eta laidotarik,
Hartuko nautela gogoan
Behar nai zehetarik.
Zeren begiratzen dudan
Zure lege ederra,
Zertzaz gaixtoek ekhartzen
Baitarotate herra.
8. Hargatik ordean eztut
Gutiago prezatzen,
Neure gogoa hartan bitz
Diezadazu arren.
9. Egin diezadazu othoi
Iauna fabore hura,
Zure hitz eta argintza
Segiren eredura.
10. Baldin galderik badarot
Nihork ere egiten,
Zergatik haren ondoan
Hanbat naizen penatzen.
Ihardatsiko daroet
Nik hañei berehala,
Ezen zure baithan neure
Esparantza dudala.
11. Hartarakotz bada Iauna
Ezazula permeti,
Zu zarenaz geroz bethi
Iustu eta egiati.
Ahalke eta kalteak
Ustekabe har nazan,
Zure baithan esparantza
Dudanaz geroz eman.
12. Bai zure baithan eman dut
Esparantza neurea.
Baita sekulan guardatu
Nahi zure legea.
13. Bañan guardatu nahi dut
Bethi bere osoan,
Eta ordura handirekin
Ibilli haren ondoan.
14. Errege eta prinzen
Artean halaberki,
Ene ahoak hura du
Aiphaturen ausartki.
15. Eta nerori bakharrik
Aurkhitzen naizenean,
Ixillik iruliko dut
Hura neure suñean.
16. Neure bihotza hartara
Guztiz dut etxatuko,
Hartan fiñean neure ahal
Guztiaz trebatuko.
Memor este
1. Zeure hitzaz orhoitzera
Orain zaitut ertxatzen
Zenetzaz baitziñarotan
Bihotza ezportzatzen.
2. Orain ere hartan bozten
Naiz neure lastimetan,
Orain ere konsolatzen
Hartan neure phietan.
Ezen zu zinaizkidala
Falta gabe helduren,
Noiz ere baitzitzaizkidan
Etsaiak oldarturen.
3. Supherbioek naute bada
Ahalaz tarritatzen,
Nondik zure legean huts
Eragin diezadaten.
4. Alferrik ordean dute
Egiten esaina,
Zeren guardatuko baitut
Zure manu saindua.
Hura dut bizi naizeno
Idukiko gogoan,
Eta hartan gurenduko
Eztargozo gaixtoan.
5. Bañan atsekabe handik
Hartzen nau bihotzean,
Gaixtoak hura zathitzen
Dutela ikhustean.
6. Guztiarekien neure
Arrotz lekhu hunetan,
Zure lege onaren naiz
Konsolatzen kantazen.
7. Gau eta egun hura dut
Erabilltzen gogoan,
Ea nola guardatuko
Dudan bere osoan.
8. Ardura handiarekin
Ordeant dut egiten,
Zure legea bihotzez
Zeren baitu maitatzen.
9. Eta zeren baitaritzat
Eta ume partea,
Dela zure manamendu
Sainduen guardatzea.
10. Haren guardatzeko igin
Diezadazun dohaña,
Maiz othoizten zaitut neure
Iongoiko eta Iauna.
Zergatik baitaki ezen
Othoizte zaituztenei,
Estaroizula ukhatzen
Faborea presunei.
11. Beha egotu natzaie
Neure oñ basatuei
Eta hek zerabilltzaten
Bide guziez ohierrei.
Hargatik itzularazi
Ditu xidor onera.
Iakiteko zure manu
Sakratuenera.
12. Guztiz deliberatu dut
Hekin begiratzera,
Eta hetan neure bizi
Guztia fiñatzera.
13. Hartarakotz bekhatuen
Gatheak hurbilltzean,
Zure legeaz orhoitzen
Naiz neure bihotzean.
14. Gauaren erdian neure
Iaikitzen naiz ohetik,
Hek erneki bihotzean
Errabiltzeagatik.
15. Hala partale egiten
Naiz beldur direnekin,
Eta zure hitz sainduak
Guardatzen dutenekin.
16. O Iongoiko munduari
Fabore egillea,
Irakats diezadazu
Arren zeure legea.
Bethi erabill dezadan
Hura neure fiñean
Eta hala guarda nadin
Erorizetik hutsean.
Bonitatem fecisti
1. Ala Iaun ona zuk niri
Egin ontasun asko,
Nola ere baitzinarotan
Agindu egiteko.
2. Kontinua zazu othoi
Hemendik aitzinera,
Are gehiago niri
Fabore egitera.
Guztiz ere irakats dazu
Arren zeure legea,
Ezen hartan guztiz neure
Eman dut sinhetztea.
3. Halaber konbeni bada
Zuk gastiga nazazun,
Gastiguen sofritzeko
Huna prestik non nauzun.
Ezen zure azoteek
Ukitu baino lehen,
Askotan nintzen bekhatu
Handietan eroitzen.
Hargatik hek nahi ditut
Pazientki sofritu,
Eta zure hitz saindua
Errespetuz guardatu.
4. Eta zergatik baitzare
Ona eta iustua,
Irakats diezadazu
Arren zeure manua.
5. Ezen zenbatenaz gaixtoek
Bainaute penatuko,
Hanbatenaz gehiago
Hura dut guardatuko.
6. Zenbatenaz hei baitzare
Bihotza gogoituko,
Eta esne bihurtua,
Bezala gatzatuko.
Hanbatenaz hirauliko
Ditut neure gogoan,
Hanbatenaz ibilliko
Bethi hekin ondoan.
7. Alla zuk Iainko ona ni
Handiro faboratu.
Noiz ere bainauzu neure
Ohorean baxatu.
Zure manamendu eta
Legeen ikhasteko,
Eta gere hetzaz neure
Bizia kidatzeko.
8. Ezen aithor dut direla
Asko aldez hobeak,
Ezen urre zillhar eta
Munduko on berzeak.
9. Eta naizenaz gerostik
Zure eskuen lana,
Indazu zure manuen
Ikhasteko dohaña.
10. Zure beldurra dutenek
Dute ezagutuko,
Eta bere bihotzetan
Dire allegeratuko.
Ezen eztela izatu
Zure baithan enea,
Esparantza alfer eta
Progotxurik gabea.
11. Ezagutu dut direla
Zure iuiamenduak,
Guztiz zuzen guztiz iustu
Eta guztiz sainduak.
Baita ni ere nauzula
Iustuki gastigatu,
Zergatik hala bainuen
Neronek merezitu.
12. Bañan ordean Iaun ona
Zuk nazazu konsola,
Zeure sehiari agindu
Zinioen bezala.
13. Isur diezadazu arren
Othoi zeure grazia,
Zure manuen arauez
Daramadan bizia.
Eta medita dezadan
Zure lege saindua,
Zenetara baitu neure
Gogoa etxatua.
14. Ahalgez betherik bida
Tzatzuk etsai eneak,
Zenak baitarozkidate
Egin bidegabeak.
Noiz ere ni gehienik
Banintzen enplegatzen,
Zure manu eta lege
Sainduaren konplitzen.
15. Hurbill dietzakidazu
Zure beldur direnak
Eta zure legearen
Ezagutza dutenak.
16. Zuk xahu diezadatzu
Arren neure bihotza,
Zure manu sainduetan
Ibill nadin aratza.
Kalte eta ahalkeak
Azken iuiamenduan,
Har ez nazan iuiatzera
Iausten zaren orduan.
Capitulum Ioan.
B. Iainkoa da onheritzte, eta onheritztean dagoena, Iainkoa baithan dago, eta Iainko haren baithan.
I. Iainkoari esker.
Ihardatzte laburra
Iainkoa makhur ezazu ene bihotza zeure legetara, Iainkoa makhur ezazu &c.
B. Aldara etzatzu ene begiak ikhus eztezaten banaloria. Eta aira, nazazu zeure bidean.
Zeure legetara.
Gloria duela Aita Seme eta Espirituak.
I. Makhur ezazu Iainkoa ene bihotza.
B. Iauna erren darotzut arren nauzun urrikari.
I. Senda ezazu ene arima zeren hoben egin baitarotzut.
Othoitza
Iainko ahal guztietakoa eta urrikalmendutsua, &c.
Gorago laudetan den bezala.
Ad sextam
Eguberdian
Gure Aita, Agur Maria,
Iainko ona duzun artha.
Himnus kanta
Rector potens
Gobernari handia,
Zenak gauzei aldia
Baitaroezu bethi,
Eragiten neurthuzki.
Goiza duzu klaratzen,
Eguberdia arraitzen,
Atherarik zuzia
Zeruetan argiak.
Iraungitzatzu suak
Eskatimek bitztuak,
Gero iguzu Iauna,
Bake eta osasuna.
Hala egizu Aita
Hala Seme bakhotxa,
Hala Espiritua
Fiñean amulsua.
Defecit in salutare
1. Iauna ene arima da
Munduan hagorantzen,
Eta ene salbatzera
Noiz ethorriko zaren.
Ezen badut ethorriko
Zarela esperantza,
Nola eman baitzinarotan
Aspaldi zeure hitza.
2. Neure begi larrituak
Agitz zaizkit unhatu,
Beha egonez ea noiz
Behar duzun agertu.
3. Maiz erraten dut Iauna noiz
Nauzu konsolatuko,
Zure hitzen arauera
Noiz zaizkit agertuko.
Gogoitu naiz zahagia
Orma hortzean nola,
Zure agintza handien
Begira negoela.
4. Zonbat egunen buruan
Bada Iaun ona niri,
Agertuko zaizkit zeure
Sehi unhatuari.
Zenbat egunen buruan
Nauzu konsolatuko,
Eta noiz dituzu ene
Etsaiak punituko.
5. Elheak zerozkidaten
Nahi sinhetztarazi,
Zeñek ezpaitzuten zure
Hitzekin zerikhusi.
6. Ezen zure hitzak dire
Guztiz egiazkoak,
Eta nihor hetan fida
Daiten bezalakoak.
Zergatik ni ere naizen
Etan hanbat fidatu,
Gaixtoek hargatik naute
Hainberze tormentatu.
Hargatik bada Iaun ona
Zuk fabora nazazu,
Zenak ohi baititutzu
Zeureak faboratu.
7. Ezen iahurren bihurtu
Ninduten hautsetara,
Baldin behatu ez banintz
Zure hitz saindutara.
8. Arren bada Iainkoa
Zuk fabora nazazu,
Nola faboratu ohi
Zeureak baititutzu.
Begira detzadan zure
Ahoko hitz sainduak,
Zeñak baitirade zuzen
Eta guztiz iustuak.
9. Zeru gorek ere orobat
Hit dituzte guardatzen,
Hekin arauera dire
Gure gañean itzultzen.
10. Kastatik kastara bethi
Diran zure egiak,
Lurrak ere hala dirau
Fermu eta geldiak.
11. Eguñak obe orobat
Dirau gisa berean,
Zuk hastean ordenatu
Zinioen legean.
Fiñean gauza guztiek
Bethi hala diraute,
Zerengatik zure hitza
Obeditzen baitute,
12. Baldin hori nik ezpanu
Iragun bihotzean,
Agen galduko nintzen
Ondikoak hartzean.
13. Bañan zure hitzaz nintzen
Bethiere oroitzen,
Eta hartzaz gidaturik
Pazienzia hartzen.
Zuk zeronek ere Iauna
Konsolatzen ninduzun,
Nola asko kaltetan lehen
Ere egin baininduzun.
14. Hemendik aitziñera othoi
Hala egin nazakezu
Zerengatik naizen oroi
Zuk formatu bainauzu.
Eta zergatik ni ere
Bethi neure aldetik,
Bainarrarie zure manu
Sakratuei halzetik.
15. Ezen gaixtoak ni galdu
Naiz zebilltzanean,
Zure hitz saindua bethi
Nedukan bihotzean.
16. Zeren alde guztietara
Ungi begiraturik,
Bainekusan deus etzela
Hekin erkhatzekorik.
Quomodo dilexi
1. Zure legeaz hanbat naiz
Iaun ona, agradatzen,
Egun guztian non baitut
Gogoan erabiltzen.
2. Ezen hartzaz egin nauzu
Neure etsaiak baño,
Hetarik begiratzeko
Hagitzes zuhurrago.
3. Hartzaz beraz ditu neure
Nausiak garaitu,
Zergatik hartara baitut
Neure gogoa etxatu.
4. Hartzaz oraño xitu dut
Zaharren zuhurtzia,
Zerengatik hartan baitut
Begia idekia.
5. Hartzaz ditut neure oñak
Bide gaixtoetarik,
Gielarazi hura neure
Gidaritzat harturik.
6. Fiñean zure mauitik
Ez naiz betre hastendu,
Zeren guarda dezadala
Zuk bainauzu manatu.
7. Ene ahoari zure hitzak
Zein goza zaizko,
Are gehiago ezti
Kofonekoa baño.
8. Hek darotate buruan
Eman argin handia,
Hekin bidez gaitzetsten dut
Guztiz gaixtakeria.
9. Zure lege saindua da
Ene onen argia,
Hura ene ibillbideen
Lanpa eta zuzia.
10. Hargatik bada egin dut
Ziñ eta iuramentu,
Behar dudala hagoan
Nagoeño guardatu.
11. Egia da ezen lehen
Haren begiratzean,
Asko trebersia izan
Dudala bizitzean.
Bañan dadut esparantza
Hemendik aitziñera,
Faboratuko nauzuala
Promesen arauera.
12. Arren bada errezibi
Zazu ene egintza,
Eta othoi diezadazu
Irakats zeure hitza.
13. Nitzaz danaz bezanbatean
Hill behar banu ere,
Zure legeak hautsiko
Eztitut nihoiz ere.
14. Eta baldin gaixtaginek
Zenbait bekite niri,
Hedatzen badarotate
Nahiz erorarazi.
Zure manuei begira
Nagotela ernerik,
Trabatu gabe natzaie
Iraganean taldetik.
15. Neure primezatzat hartu
Ditu zure legeak,
Hek dire ene bihotzaren
Konsolazioneak.
16. Hetera etxatuko dut
Neure gogo guztia,
Zeruan edireteko
Zuk egindu saria.
Iniquos odio habui
1. O Iainko ona, gaixtoak
Nahi ditut gaitzetsi,
Eta bihotz guztia zure
Ordenentza onhetsi.
2. Hartarakotz bada othoi
Zuk fabora nazazu,
Zure hitz egiazkoan
Nola bainaiz fidatu.
3. Aparta zakizkidate
Beraz etsai gaixtoak,
Gogoan erabilltzadan
Iaunaren hitz gozoak.
4. Eta zu Iongoiko ona
Zatozkit laguntzera
Ez nazazula othoi utz
Ahalkez gorritzera.
Bañan zure baithan nola
Baitut neure esperantza
Hala fabora nazazu
Othoi Iaun aberatsa.
5. Hala egiten baduzu
Perill guztietarik,
Salboa ibilleko naiz
Boz eta allegerarik.
Eta nik ere ordañez
Ditut zure legeak,
Bihotzean idukiko
Iustiziaz betheak.
6. Ezen eztuzu konturik
Halakoez egiten,
Zein baitire zure lege
Saindutarik hastantzen.
Zeren ikhusten baituzu
Hekin bihotzekoak,
Gogoetak diradela
Oiher eta gaixtoak.
7. Nik ere daritzat hañak
Direla saltzailleak,
Zeren hain laxoki hautzten
Tuzten zure legeak.
Baña ordean zenbatenaz
Baitituzte gaitzetzten,
Hanbatenaz gehiago
Nik hek ditut onhezten.
8. Hanbatenaz gehiago
Nik dut izialdura,
Hekien hautsteko eta
Hanbatenaz belduria.
Bana are handiagoa
Iaun ona zuk indazu,
Eta ene haragiak
Hartzaz ikharatzatzu.
9. Orain daraño konplitu
Ditut zure legeak,
Agindu duen bezanbat
Ene indar febleak.
Arren bada egin dudan
Ungiaren aldera,
Ez nazazula hutz gaizki
Erralleen menera.
10. Beñan har ezazu othoi
Iauna ene defensa.
Bere nini pozontsuez
Ez nazaten ofensa.
11. Esparantza hartan zure
Fidaturik hitzari,
Begiak flakatu zaizkit
Behatuz zeruari.
12. Dugun bada urrikari
Zeure zerbitzaria,
Eta irakts diozozu
Zeure lege garbia.
13. Halaber zuk othoi argi
Diozozu bihotza,
Iakin dezan nola eman
Obretan zure hitza.
14. Ezen baldin nihoiz bada
Izatu denborarik,
Baldin nihoiz zure manuen
Guardatzeko mugarik.
Orain da noiz ere nihore
Ez baititu guardatzen,
Aitzitik mezprezaturik
Onetan erabilltzen.
15. Bañan hargatik nik ditut
Prezatzen gehiago,
Urrea eta topasa
Preziatua baño.
16. Ezen zure manamendu
Eta lege enerat,
Geure urratsak gidatu
Nahi ditut biderat.
Bide lizun eta oiherrak
Nahi ditut gaitzetsi,
Eta hek gauza guztien
Gañetik onheritzi.
Antifona
Boz gaitezen Iainkoa baithan.
Capitulum
Iasan etzatzue elkharren karga, eta hala konplituko duzue Kristoren legea.
Iainkoari esker.
Ihardatste laburra
Bethiere dago Iauna zure hitza bere batean.
Ihardastea
Bethiere dago.
Bersua
Mende guztietako mendetan dago zure egia.
Gloria Aita, Seme, eta Espirituari.
Bethiere dago zure hitza Iauna.
B. Iaunak gobernatzen nau eta eztut izanen deusen eskasik.
Bakhe bazkatzeko lekhuan han eman nau.
Iauna dela zuekin. Baita zure espirituarekin.
Othoitza
Dagiogun othoitz Iainko ahal guztietakoa, eta urrikalmendutsua. Gorago laudetan den bezala.
Ad nonam
Hirur orenetan
Gure Aita, Agur Maria,
Iainko ona, duzun artha.
Himnus kanta
Iainko, gauzen indarra,
Eta iraupen bakharra,
Aldilka egunareñak
Dakharzkitzu oreñak.
Arrats ona iguzu
Eta guarda gaitzatzu,
Bizitzea galtzetik,
Gauaz ustekabetik.
Baña gure orena
Zuk ekhartzu azkhena,
Muga onean sariaz,
Goza gaiten handiaz.
Hala egizu Aita.
Hala Seme bakhotxa,
Hala Espiritua
Amudios khartsua.
Halabiz
Antifona.
Boz gaitezen Iainkoa baithan
Mirabilia feciste
1. O zein miragarri diren
Iaun ona zure hitzak,
Hargatik billhatzen ditu
Arthaz ene bihotzak.
2. Ezen deusek eztu hala
Ezagutza argitzen,
Ezta haurrena ere nola
Hek baitute egiten.
3. Ahoa ideki dut eta
Neure hatsa thiratu,
Zure hitzen gutizia
Zergatik baitzait sarthu.
4. Hargatik diezadazu
Iauna beha arraiki,
Eta nauzun lazeriaz
Bethea urrikari.
Zeure maiteak urrikari
Ohi tuzun bezala.
Noiz ere ikhusten baituzu
Hegin indar erbala.
5. Zeure hitzen aran ene
Gidatzatzu urratsak,
Eta ez permeti bizio
Iraun dakizdan hatsak.
6. Begira nazazu gaizki
Erralen mihitarik,
Zure manuak detzadan
Guarda libroagrarik.
7. Beki onez othoi Iauna
Biha diezadazu,
Eta zeure manu sainduak
Irakatz ziezadazu.
8. Askotan begietarik
Nigarra zait isuri,
Gaixtoak ditudanean
Hekin hautsten ikhusi.
9. Ezen Iauna, zu iustua
Zare eta iustua,
Bethiere aurkhitzen da
Zure manamendua.
10. Gauza bidezkorik baizen
Zuk eztuzu manatzen.
Guztiz ere darokuzu
Egia gomendatzen.
11. Harritzen naiz ikhustean
Zure ixterbegiak,
Ahantzten tuztela zure
Manamendu hertsiak.
12. Ezen zure hitzak dire
Sua nola khaartsuak,
Hargatik onhetzten ditut
Zeren diren gerthuak.
13. Bañan morroñ gaztea naiz
Guztiz iakin gabea,
Hargatik hetzaz gidatu
Nahi dut bizitzea.
14. Ezen badakit direla
Zuk ifini legeak,
Bethi iustu, eta bethi
Egiaren iabeak.
15. Ondiko eta lastimek
Zerkhatzen nautenean.
Hek ixillik ditu neure
Izultzen bihotzean.
16. Zergatik bethi aurkhitzen
Hek baitire iustuak,
Hek bethi artezak eta
Hek bethi amulsuak.
Arren bada adimendu
Illhunaren zuzia,
Zuk indazu zure manuen
Ezagutza garbia.
Neure bizia dezadan
Hetzaz gida lurrean,
Eta gloria ardiatz
Gero azken fiñean.
Clamavi ie tote
1. Bihotzetik Iauna egiten
Darotzut dehadarra,
Urrikal bekizu arren
Othoi ene nigarra.
2. Zure legeei ordañez
Natzue irraikiren
Zure gogara munduan
Bizia eramanen.
3. Berriz ere Iauna egiten
Darotzut dehadarra,
Indazu zure manuen
Konplitzeko indarra.
4. Goizean goizik iaikirik
Bethi hala nagotzu.
Zure baithan zerengatik
Handi baitut ezportzu.
5. Argi arratzean zuri
Darozkitzut begiak,
Zabaltzen meditatzeko
Zure lege estiak.
6. Urrikariz adizazu
Iauna arren ene boza,
Eta bero zazu zeure
Kharraz ene bihotza.
7. Bada kusazu etsaiak
Nola zaiskidan hersten,
Eta nola diren zure
Legetarik urruntzen.
8. Hartarakotz bada Iauna
Othoi hurbill zakizkit,
Ezen zer bide iduki
Behar dudan eztakit.
9. Guztiarekin badakit
Ezen bethi zureak,
Gizonai behar tuela
Begiratu legeak.
10. Ikhus azu bada Iauna
Arren ene lastima,
Eta ondikotik athera
Zazu ene arima.
Ezen zure legeaz naiz
Bethiere othoitzen,
Baita haren konplitzera
Ahalaz esaiatzen.
11. Arren bada ene alde
Promesen arauera,
Eta hurbill zaite ene
Penatik libratzera.
12. Gaixtoek eztute hala
Dagiezun merezi,
Zeren baitituzte zure
Legeak guztiz utzi.
13. Zure urrikamendua
Da prestuen aldera,
Zatoz othoi ene gogo
Larriaren boztera.
14. Askok nau asko manerak
Munduan tribulatu.
Ez naiz ordean hargatik
Zureganik hastandu.
15. Saltzailleak ikhusi tut
Eta harritzen nintzen,
Zeren etzituzten zure
Manuak begiratzen.
16. Zeronek ikhusi duzu
Ordean nik zureak,
Zein arthatsuki nituen
Begiratzen legeak.
Hartarakotz Iainko ona
Zuk nauzun urrikari,
Eta diezadzu gogo
Tristea bozarazi.
17. Esparantza dut egiñen
Hala darotazula,
Eta idukiko zeure
Hitza darotazula.
Zeren diren zure hitzak
Bethi egiazkoak
Bethi segur, eta bethi
Ezin faltatuzkoak.
Principes persecuti Innt.
1. Handiak iraaiki zaizkit
Bere atsegin sari,
Zure manuetan nahiz
Huts eragin arazi.
Bañan zure hitzak hala
Larritu ohi naute,
Hekin zathitzera baitut
Non handia herabe.
2. Berriz hekin guardatzeaz
Iauna, hanbat naiz bozten,
Nola etsaien billuzak
Dituena aurkhitzen.
3. Hargatik bethi hastio
Izan dut bekhatua,
Eta bihotzez maitatu
Zure lege saindua.
4. Egunoro zazpi aldiz
Ohi zaitut laudatu,
Zeren ditutzun hain lege
Sainduak ordenatu.
5. Hek maitatzen dituztenek
Dute bake handia,
Desohore gabe dute
Eramanen bizia.
6. Hetarik nik ere ohi dut
Uste salbamendua,
Hargatik onherizten dut
Zure manamendua.
7. Hargatik diutsut ezen
Onherizten dudala.
Eta neure bihotz gustiz
Begiratzen dudala.
8. Hargatik oraño hura
Bera dut guardaturen,
Zeren guardian baitzaude
Nor nola bizi garen.
9. Arren bada beha zaite
Ene othoitz tristera,
Eta ezazula bisaia
Itzul berze aldera.
Bañan aitzitik agindu
Nola baitarotazu,
Zuk ungi gobernatzeko
Adimendu indazu.
10. Bihotzean sar bekizu
Ene othoitz humilla.
Eta othoi diezadazu
Gibela gaitz hurbilla.
Ezen hala zaude zeure
Hitzaz obligatua.
Arren bada konplizazu
Zeure hitz agindua.
11. Zeure legeen iakintsun
Egin nazazu arren.
Ene ezpañen laudorio
Bihur diezazuten.
12. Hek horez aiphatuko
Ditu ene mihiak,
Zergatik baitire guztiz
Saindu eta garbiak.
13. Heda diezakidazu
Othoi zeure eskua,
Hautatu dudañaz gero
Zure lege saindua.
14. Ezen neure bihotz guztiz
Hura dut desiratzen,
Gau eta egun hura neure
Gogoan erabilltzen.
15. Bizi naizeno ere dut
Hura bera egiñen,
Baita zeure ontasunak
Gatik zu laudaturen.
Zuk ere othoi ordañez
Fabora nazakezu,
Eta kaltzen geritzean
Iduki nazakezu.
16. Ezen ardiantxa bezain
Errax naiz basatzeko,
Harengatik darotazu
Guardia idukiko.
Egin diezakedazu
Fabore hura arren,
Neuri ere zure legeak
Eztzaizkit ahantziren.
Antifona
Boz gaitezen Iainkoa baithan
Capitulum, 1. Corint.
Prezio handiaz erosiak zarete, Iainkoa ohora zazue eta zeuen gogoan erabill ezazue. Iainkoari esker.
Ihardatste laburra
Neure bihotz guztiz oihu egin darotzut, Iauna entzun nazazu.
Neure bihotz guztiz egin darotzut.
B. Zure manuen ondoan ibilliko naiz.
Iauna entzun nazazu.
Gloria duela Aita, Seme eta Espirituak.
Neure bihotz guztiaz oihu egin darotzut.
B. Bekhatu ixilletarik garbi nazazu.
I. Eta berzeei eragin diotzotedanak zeure sehiari barkha diozatzu.
Iauna dela zurekin.
Eta zure espirituarekin.
Dagiegun othoiz.
Othoitza
Iainko ahal gauztietakoa eta urrikalmendutsua &c.
Gorago laudetan den bezala. pag.
Igandetako besperak
Iainko Aitak, Iesus Kristori egin ziotzon agintza handiak,
Dabitek kondatzen ditu.
Dixit Dominus, Psal. 109
1. Iaunak erran dio bere
Seme ene Iaunari,
Ea ene seme ene
Eskunean iar adi.
2. Nik eman artean hire
Etsai bihotz uherrak,
Hire oñaren azpiko
Nola eskabel beherak.
3. Fabore handi daroat
Bidalduko Siondik,
Heure etsaien artean
Iaun izateagatik.
4. Halaber ni izanen nauk
Hurbillena aldean,
Heure indar handienaz
Behartzen aizeñean,
Eta sainduen artean
Gorena autemanen
Ezen artizarra baño
Enjendratu aut lehen.
5. Gehiago egin diat
Ziñ eta iuramentu,
Zena geroztik ez baitzait
Nihola urrikitu.
Hi izanen aizela ene
Aphez sekulakoa,
Melkisedek handiaren
Ordeña saindukoa.
6. Baita aurkhituko naizela
Bethi hire eskunean,
Hire etsai erregeak
Kathizatu artean.
7. Hire goratzeko asko
Diat beheratuko,
Asko galduko, askori
Buruz lur iri ioko.
8. Ontasun hautzaz guztiez
Gozatzeko ordean,
Asko pena sofritzeko
Duk heure bizitzean.
Ezen uholde handi bat
Behazun edanen duk,
Eta orduan burura
Gorago altxatuko duk.
Gloria, &c.
Iainkoa laudatzen da zeren
elizari hanbat ontasun egin dioen
Confiteor tibi Domine. Psal. 110.
1. Iauna aithortuko ditut
Xahuki jendartean,
Guztiez ere saindu eta
Iustuen batzarrean.
2. Zureak direla obrak
Guztiz miragarriak,
Zureak guztiz sainduak
Eta bistu nahiak.
3. Aski erakusten dute
Obra dokuskigunek,
Aski ordenanza iustu
Begiratzen tutzunek.
4. Eta oraño mirakullu
Guztien handiena,
Zuk hazten duzu presuna
Zure beldurti dena.
5. Eta bethi orhoitzen zare
Zeure agindu hitzaz,
Baita hura jendeari
Erakutsiko obraz.
6. Ezen jentillen emanen
Diozula primeza,
Nola egiati baitzare
Konplitzean promesa.
7. Egiazko ere dire
Zure manamenduak,
Egundanoz hala dire
Izatu frogatuak.
Zuhurtzia handirekin
Zintuen ordenatu,
Deusik eskas dela ezta
Zeren errenkuratu.
8. Urrikaldurik erosi
Duzu zeure poplua,
Zein beitzegoen etsaiak
Kaptibu altxatua.
9. Saritzat deusik berzerik
Eztiozu galdegin,
Baizen zure manamendu
Sainduak detzan egin.
Arrazon da ere konpli
Daiten pontueren pontu,
Zeren manatzeko esku
Guztia zuk baituzu.
10. Eta zeren zu baitzare
Iaunetan handiena,
Halaber zure izena
Saindu eta gorena.
Hargatik da zuhurtzia
Guztien handiena,
Bihotzean izatea
Zure beldurtasuna.
11. Hurk izanen duena
Izanen da zuhurra
Eta haren laudorioa
Ezta ezanen aphurra.
Gloria, &c.
Gabeare betetik ematen dioxaren zore oñak
Psal. 111.
1. Alla zorionezkoa,
Iaunaren beldur dena,
Eta haren manuetan
Bere gogoa duena.
2. Hañaren kasta lurrean
Izanen da handia,
Ezen Iaunak bedintzatzen
Du prestuen hazia.
3. Ohore eta moian haren
Izanen da etxean.
Eta haren iustu famak
Iraunen du lurrean.
4. Lastima dathorzonean
Nola goibel handia,
Hañari egin dio
Iaunak berak argia.
Ezen halakoen gaña
Du bihotz amulsua,
Nola baita bethi saindu
Eta bethi iustua.
5. Eta haren bihotzeko
Da orobat gizona,
Bere laguna premian
Urrikaltzen zaiona.
Eta dioena bere
Propriotik prestatzen
Bere hesrturan hitz onez
Duela konsolatzen.
Halakoa ezta bere
Gogotik higituren,
Bañan bere egitekoak
Ungi zaizko illkhinen.
6. Halakoaz bethiere
Iauna da orhoituko,
Eta desohoretarik
Hura du guardatuko.
7. Halakoak ahal duke
Haren baithan fidantza,
Hersturan konsolatuko
Dioela bihotza.
Eta etsaien menera
Eztuela urziren,
Aitzitik hekin ahalaz
Duela burlara ziren.
8. Eta zeren probeari
Ungi egin dioken,
Haren iustu omenak du
Mendeetan iraunen.
Gehiago iganen da
Kargu gorenetara,
Iganen gloria eta
Ohore handitara.
9. Bekhatoreak hain gora
Ikhusten duenean,
Despitez aserratuko
Da bere bihotzean.
Errabiaturik ditu
Hortzak iharrosiko,
Ezta ordean amuaz
Deusik progotxatuko.
Gloria, &c.
Dabitek Iainkoa laudatzen du,
zeren gora dagoelarik
gauza beheren artha duen
Laudate pueri Dominum. Psal. 112.
1. Haurtxoak lauda zazue
Iainko podorosoa,
Lauda ezazue haren
Izen ohorezkoa.
2. Kantari kopla buruko
Emozue lehena
Bethiere lauda bedi
Iaun onaren izena.
3. Iguzkia illkhitzen den
Lekhutik sartzerako,
Lauda bedi Iaun onaren
Izena mugaraño.
4. Iaun guztien gorena da
Gure Iainko handia,
Zeruez gorago haren
Igaten da gloria.
5. Nor da haren pari ezen
Duelarik allxia,
Zeruetan lurrera ere
Badaduka begia.
Eta hobekienik hei
Daroe begiratzen,
Zein baititu berzetarik
Humillenak ikhusten.
6. Hark altxatzen du probea
Lurreko herrautsetik,
Hark iraiki arazitzen
Ongari datzañetik.
7. Lekhu emateko prinze
Handienen artean,
Guztiz bere nazione
Eta herrikoenean.
8. Hark ume gabea etxean
Du geldiarazitzen,
Hark ama tristea seme
Onez bozarazitzen.
Gloria, &c.
Psalmistak, kondatzen ditu,
Iainkoak Isrelgo jendia Ejiptutik
atheratzean egin zituen mirakullak
In exitu Israel de Aegypto. Psal. 113.
1. Israel illkhi zeñean
Ejiptuko lurretik,
Eta Iakoben etxea
Barbaroen artetik.
2. Iudea hautatu zuen
Libra jende sainduzat
Eta Israel maitea
Bere armada gogortzat.
3. Itsasoa abiatu
Zen aitziña ihesi,
Iziturik heldu zela
Zuenean ikhusi.
Iordango ibaia halaber
Itzuli zen gibela,
Nabaritu zuenean
Lasterka heldu zela.
4. Mendi gora iauzi ziren
Ahariak bezala.
Eta aldapak saltatu
Billdots zumeak bezala.
5. Galdegiten badiogu
Oran itsasoari,
Itsasoa zergatik zinen
Abiatu ihesi.
Halaber galde egiten
Badiogu Iordani,
Zu ere zegati ziñen
Gibelera itzuli.
6. Mendi gorenei orobat
Eta zuek mendiak,
Zeri iauzi ziñaizkoten
Hala nola ahariak.
Finean zuek ere zeri
O aldapa ferdeak,
Iauzi ziñaizkoten hala
Nola billdotx zumeak.
Guztiaek ihardatsiko
Darozute boz batez,
Iauzi zirela Iokoben
Iainkoaren beldurrez.
7. Ihusirik haren indar
Handi eta gogorra,
Hark ikharatzen duela
Kheñu batez lehorra.
8. Hark ganbiatzen arrozak
Urezko langotara.
Hark desertuko malkharrak
Ithurri onetara.
Obra hauk zituenean
Israelek ikhusi,
Hunela zitzaion oihuz
Iainko onari hasi.
9. Iauna ez ginduen merezi
Hainberze zureganik,
Hanbat mirakullu egin
Ziñezan guregatik.
Bañan zeure buruari
Emateko ohore,
Hanbat egin darokuzu
Dohain eta fabore.
10. Bai eta erakaitzteko
Bihotz bera duzula,
Eta agintzen duzun hitza
Idukitzen duzula.
Baita orano jentillek
Erhoki etzerraten,
Ea beharrean geure
Iainkoa non ginduen.
11. Erakutsi duzu ezen
Zeruetan zarela,
Eta zuk nahi duzuna
Lurrean egiten dela.
12. Baita hekien Iainkoak
Direla ithurapeñak,
Urre zillharrez gizonen
Eskuek egin tuztenak.
13. Ahoak baituzte bañan
Ez ordean mintzatzen,
Begiak ere baituzte
Ez ordean ikhusten.
14. Beharriak badituzte
Ez aditzen ordean,
Baita sudurpillak ere
Ez usnatzen ordean.
15. Eskuak ere baituzte
Ez hargatik ukitzen,
Oñak ere badituzte
Hala ere ez higitzen.
Eztarriak badituzte
Ez egiten oihurik,
Fiñean itxurapen bat
Baizen eztire deusik.
16. Hala egin daitezela
Hekien egilleak,
Hala hetan dituztenak
Ematen sinhetzteak.
17. Israelen etxea da
Iauna baithan fidatzen,
Zeren baitio fabore
Beharrean egiten.
18. Aaronen etxeak du
Hura bera egiten
Zeren baitio fabore
Hari ere egiten.
19. Iaunaren beldur denak du
Eginen gauza bera,
Zeren baitio eginen
Hari grazia bera.
20. Hala behintzat zerokun
Guri egun penetan,
Noiz ere baikindituen
Ikhusi handietan.
Ezen gutzaz orhoitu zen
Eta lazeriatik,
Libratu gituen ezin
Itzur gintezkenetik.
21. Hala oraño orhoitu zen
Etxe Israelenaz,
Hala fiñean Aaron
Bere aphezarenaz.
22. Hala orobat eginen da
Handi eta ttipiez,
Haren beldur eta ahalke
Izanen diren guztiez.
23. Orobat dadilla bada
Iaun ona egin zuez,
Orobat oraño zuen
Seme onheritziez.
24. Bere graziak detzala
Berret zuen gañean.
Nola oraño zuen seme
Onheritzienean.
25. Benedika zaitzatela
Iaun guztien gorenak,
Zeru eta lurra bere
Eskuz egin tueñak.
26. Zeure goratuen bere
Hautatu egoitzatzat,
Eta gizonen semeei
Lurra eman ostatutzat.
27. Zerurat altxatuko tu
Ungi bizi direnak,
Bihur diotzoten esker
Eta aithor zuzenak.
Ezen Iauna etzaituzte
Zu hillek laudatuko,
Ez gaixto zenak baitire
Ifernura iautsiko.
28. Bañan biziek zaitagu
Eginen oranetan,
Eta ethorkizuneko
Denbora guztietan.
Gloria, &c.
Capitulum
Benedictus, 2. Cor. 1.
Benedika dadillala
Zeruko Iongoikoa,
Eta Iesus Krist Iaunaren
Aita egiazkoa.
Aita guztiz menso eta
Bihotz bera duena.
Eta konsolatzen geure
Penetan gaituena.
Ihardatspena
Dituela bada eskerra
Bere ontasunakgatik,
Zeren hainberze gaituen
Faboratzen zerutik.
Iainkoari, galdegiten zaio gaua
kaltek hartu gabe iragateko grazia
Lucis Creator optime.
O Iongoiko handia
Zeñak goizean argia,
Kreatu baitzinduen
Klaratzeko begien.
Eta gero mundua
Eder eta xadua,
Argiaren hasten
Harrekien batean.
Zuk goiza arratsari
Mutaturik elkharri,
Zinioen izena
Eman egun batena.
Zuk orain arratsean
Gobielak erorzean,
Entzun tzatzu gureak
Arren othoitz tristeak.
Arren gure arima
Bekhatuez zikhiña,
Eztandin gorputzetik
Illkhi ustekaberik.
Bañan aitzitik behin
Aratzki xahu dadin,
Eta gero athetan
Sar zeru goragotan.
Hala egizu Aita
Hala Seme bakhotxa,
Zena Espirituarekin
Baitzaude sainduarekin.
Versiculus
Dirigaetur Domine
Iauna zeure gaña gida
Bedi othoitz enea,
Hedoietan gora nola
Insensuaren khea.
Antifona
Homo quidem descendebat
Gizon bat Hierusalendik
Zioan Hierikora,
Eta fortunaz erori
Zen ohonen artera.
Arrogatu zuten bada
Eta tieznez billuzi
Eta zauriez betherik
Erdi bizia utzi.
Ama Birjinak, Iainkoari eskerrak itzultzen diotzo,
zeren bere semearen amatzat hautatu duen
Magnificat. Luc. 1.
1. Ene arima handi zazu
Laudorioz Iainkoa.
2. Eta haren baithan zeure
Allegera gogoa.
3. Ene humiltasunera
Zeren baitu behatu,
Jendeek estimatuko
Non bainaute dohatsu.
4. Ezen Iaunak egin darot
Halako ontasuna,
Nola ahala baitzuen
Eta saindutasuna.
5. Bethieretikan hala
Ohi du bihotz bera,
Hari beldur zaion gizon
Guztiaren aldera.
6. Supherbioen aldera
Eztu hala usatzen,
Beso sendoz hek ditu
Bereganik haizatzen.
7. Handi gaixtoak egotzten
Ditu kadiretarik,
Eta humillak altxatzen
Berriz ezteusetarik.
8. Goseak bethetzen ditu
Munduko ontasunez
Eta aberats gaixtoak
Gabetzen bere onez.
9. Hala usahu zioen
Israel haurtxoari,
Begiratzen zioela
Bere bihotz onari.
10. Hala eginen zuela
Erran zeroen aitei,
Abrahami eta haren
Hazitik ethorriei.
Gloria, &c.
Othoitza
Iainko ahal guztietakoa eta urrikalmendutsua, izenen ontasunetik haldu baita, zeure leialez digneki eta laudatuki zerbizatua, zaren iguzu othoi grazia, zure ontasun aginduetara, nihon behatztopatu gabe laster egiteko. Iesus Kristo gure Iaun eta zure Seme zurekin eta Espiritu Sainduarekin bethi bizi eta agintzen duenaren merezietara. Hala biz.
Asteko besperetako berze salmu debot batzuk
Iainkoari eskerrak edozein ontasunengatik
Laudate Dominum omnes gentes. Psal. 126.
1. Jendeak lauda zazue
Munduaren Iainkoa,
Pobluak lauda zazue
Errege zerukoa.
2. Zeren erakutsi baitu
Gure baithan berea,
Miserikoria pare
Eta exenplu gabea.
Nola berak baitzarokun
Araitziña agindu,
Eta nola egun baita
Egietan frogatu.
Hala bethi aurkhitzen da
Haren hitza egian,
Dugun beraz laudorio
Eta esker mihian.
Prestuen munduko dohatsutasuna
Beati qui timens Dominum. Psal. 127.
1. Dohatsua da gizona
Iaunaren beldur dena,
Eta haren bideetan
Xuxen ibilltzen dena.
2. Dohatsu diot zergatik
Haña bere eskuko,
Neke eta lanez baita
Bakezki gozatuko.
3. Hanaren emazteak du
Iduriko alhena,
Etxe saihetsean mahats
Mulkoz bethea dena.
4. Mahañaren inguruan
Hañak bere semeak,
Ikhusiko ditu landan
Nola oliba gasteak.
5. Hala bedinkatuko du
Iongoikoak gizona,
Haren izen sainduaren
Beldur izanen dena.
6. Siongo Iainkoak hala
Benedika dezala,
Eta Hierusalengo onez
Gozarazi dezala.
Bere bizi eta mende
Guztiko egunetan.
Iaunak iduki dezala
Ontasun handietan.
7. Bere semeen detzala
Ikhus seme maiteak,
Eta Israelen bake
Eta ontasun berzeak.
Bekhatorearen munduko punizione bat,
zein baita bere herritik desterrua
Babilonis, Psal. 136.
1. Babilonia handiko
Uraren bazterrean,
Unhaturik ezin ioanez
Gelditu ginenean.
Begietarik zitzaikun
Niharra abiatu,
Siongo eliza ederraz
Ginenean orhoitu.
2. Geure organoak eman
Gindituen dilindan,
Ibaiaren basterreko
Sabuko ferdeetan.
3. Han kaptibu atarita
Gidatzen gintuztenek,
Kantatzera gindituzten
Ertxatu soldaduek.
4. Erraten zerokutela
Siongo kantetarik,
Kanta diezaguzue
Zenbait eder hetarik.
5. Ihardatsi gindioten
Tristezia handian,
Nola kanta ginezake
Gaxook atzerrian.
6. Lehen ahauts dakigula
Eskuñeko besoa,
Ezen guk zu Hierusalen
Hiri Iudeakoa.
7. Ahasabaiari lehen
Datxekala mihia,
Ezen guk zu gogotik utz
Geure iaiat herria.
8. Lehen itzul dakigula
Geure adimendua,
Ezen ez guk zu estima
Bozkarioen burua.
9. O Iainkoa orhoit zaite
Edomengo semeez,
Eta hek Hierusalamen
Erran zituzten hitzez.
10. Athera athera harriak
Zimendu barenetik.
Athera ez utz batere.
Athera gabetarik.
11. O Babilongo alaba
Guztiz dohakabea
Zeñak egin baitarokun
Ezin erran kaltea.
12. Dohatsua izanen dun
Milletan soldadua,
Zeñak egiñen baitaron
Ordañezko pagua.
Dohatsu zeñak baitio
Arthikiko hirea.
Kolera handiarekin
Paretari umea.
Kaptibu libratuen bozkarioa,
eta Iainkoari eskerra
In convertendo Dominus. Psal. 125.
1. Sion kaptibua Iaunak
Zuenean libratu,
Eta bere leheneko
Egoitzara bihurtu.
Konsolatu zitzaikigun
Hahuitz geure bihotzak,
Ezen ahantzi gintuen
Lehen iragan gaitzak.
2. Ahoak bethe zitzaizkigun
Kanta eta eresiaz,
Eta mihiak Iaunaren
Laudorio handiaz.
3. Jende infidelek erran
Zuten arrazoñekin,
Alla Iaunak baitaroe
Hauk ungi handi egin.
4. Egia erran zuten egin
Zerokun xoll handia,
Eta allegeratu zen
Gure bihotz larria.
5. Ezen ethorri zitzaikun
Librantzaren berria,
Betan, nola landa idorrei
Hegoetan urria.
6. Hala nork ere ereñen
Baitu nigarrarekin,
Bere ustailla billduko
Du bozkariorekin.
7. Hala guk ere ginduen
Erein handi nekean,
Geure herritik kaptibu
Altxatu ginenean.
8. Huna non bihurtzen garen
Orain bozik etxera,
Ezpal eta garba ogiak
Geure eskuz billzera.
Erregerentzat othoitza
Exaudiat te Dominus. Psal. 148.
1. Iaun onak entzun zaitzala
Zeure ondikoetan,
Eta Iakoben Iainkoak
Begira perilletan.
2. Fabore diezazula
Bidal zeru saindutik.
Eta begira zaitzala
Siongo dorretarik.
3. Orhoit dadillala zure
Othoitz debot guztiez,
Eta agrada egiten
Diotzotzun ofrendez.
4. Eskatzen zaizkon guztia
Aithor diezazula,
Eta zure konseillua
Ontzat lauda dezala.
5. Gu ere boztuko gare
Zure ontasunean
Bai eta gloriatuko
Iaunaren izenean.
6. Aithor dietzakitzula
Zeure nahi guztiak,
Eta ungi gobernatzeko
Dizkitzula graziak.
Eginen darozkitzula
Ezparantza badugu,
Zeren gure erregetzat
Zu sakratu baitzaitu.
7. Iaun onak entzun zaitzala
Bere zeru saindutik,
Eta fabora zaitzala
Bere tronu goratik.
Hark du ahal eta indar
Zure begiratzeko,
Hark puxantza eta arma
Zure defendatzeko.
8. Etsaiak fidatzen ziren
Anda eta zaldietan,
Bañan gu zeruko Iainko
Onaren faboretan.
9. Allabañan hek gelditu
Dire konbat asprean,
Eta gara ia gulditu
Guri hekin gañean.
10. Iauna begira ezazu
Arren gure erregea,
Zergatik baita zuk eman
Darokuzun prinzea.
Entzun etzaketzu gure
Othoitzak zeruetan,
Harentzat zu othoiztuko
Zaitugun egunetan.
Konpletak
Irakurtzaillea hasten da.
B. Iauna mana zazu benedika gaiten.
I. Iaun ahal guztietakoak dizuela soseguzko gaua eta fin ona.
I. Halabiz.
Lekzione laburra
1. Petri.
Anaiak zareten sobre eta zaudete erne, zeren zuen etsai deabrua inguruan baitabilla lehoñ errabitua bezala ea nor aurkhi dezuken eta iretz dezan. Gaitutzun Iauna urrikari, Iainkoari esker.
B. Iainkoaren faborea dela gurekin.
I. Zeru eta lurra egin dituenarena.
Gero konfiteor elkharri ihardatsiz priman bezala eta gero.
B. Izularazi gaitzatzu Iauna zeure aldera.
I. Eta aparta zazu gureganik zeure kolera.
Iainko ona duzun artha ene faboratzeaz.
Eta bihotzean khexa penatik libratzeaz.
Gloria &c.
Antifona
Miserere
Nazun Iauna urrikari.
Iainkoari eskatzen zaio etsaien kontra fabore
Cum invocarem. Psal. 6.
1. Iainko zeñak bainauzu
Asko aldiz aditu,
Noiz ere baitzaitut neure
Ondikoan othoiztu.
Eta zeñak konsolatu
Bainauzu hañitzetan,
Plaga eta ondikora
Erori naizenetan.
2. Arren orain ere Iauna
Othoi entzun nazazu,
Ezen neure etsai kruelak
Berriz zaizkit altxatu.
3. O gizon hisiatuak
Noiz artean fuliak,
Sinhetsiko ditutzue
Eta banaloriak.
Ustez oraingo aldian
Nauzuela galduko,
Zeren ikhusten duzuen
Ene baithan ondiko.
4. Bañan iakizue ezen
Iaunarena naizela,
Eta othoizten dudanean
Hark entzuten nauela.
5. Aserra zaitezte bañan
Ez egin bekhaturik
Hitz egiten duzuela
Ungi bagiraturik.
Urriki bekizkitzue
Erran tutzuen hitzak,
Eta dolora ohetan
Ere zeuen bihotzak.
6. Ofrenda diotzotzue
Obra on eta iustuak.
Egin ditutzuen falten
Ordanezko paguak.
Eta ezportza zaitezte
Ezen hark zeuenena,
Emanen darotzuela
Barkhamendu faltena.
Mundu hunetan asko da
Aurkhitzen halakorik.
Zenak ezpaitu erraten
Bere baithan berzerik.
Baizen nork niri emanen
Darozkit ontasunak,
Plazeretan pasatzeko
Lurrean neure egunak.
7. Iaun ona nik eztarotzut
Galdetzen halakorik.
Zergatik hetan ez baita
Bozkario segurik.
Bañan galdetzen darozut
Zeure argi sainduak
Gizonaren bihotzean
Zuk bitzten usatua.
Iakiteko ea zer den
Zure borondatea,
Eta gero enplegatzeko
Hartan neure antzea.
Hartzaz allegeratuko
Darotazu gogoa,
Kontentamendu emanen
Hartzaz niri osoa.
8. Berzeei berriz gurentzen
Zaizte bere gogoak,
Zeren etxetan dituzten
Bihi eta arnoak.
9. Halako artha sobera
Gabe ni naiz etziten,
Eta bakezki dut neure
Loa gauza egiten.
10. Zaren ezarria baitu
Zure baithan neurea,
Esparantza segur eta
Engano gabea.
Iainko othoizten da oraño,
arren geure etsaietarik libra gitzan
Psal. 30.
1. Neure esparantza zure
Baithan dut ifiñia,
Iauna ezazula permeti
Dudan ahalkeria.
Aitzitik nola baitzare
Ona eta iustua,
Etsai gosetarik libra
Nazazu izitua.
2. Ene othoitzera makhur
Ezazu beharria,
Eta zaite othoi ene
Libratzera lehia.
3. Zaren othoi ene Iainko
Eta begirallea,
Eta periletan ihes
Egiteko etxea.
4. Ezen neure habetzat zu
Zaitut Iauna hautatu,
Zu perilletarik ihez
Egiteko gastelu.
Zeure ontasunagatik
Har nazazu Iaun ona,
Eta behar den hazkuntzaz
Zuk nazazu mantena.
5. Begira nazazu othoi
Hekin fegadetarik,
Neure iabe zu hautatu
Zaitudaneaz gerostik.
6. O Iaun on zeña bainau
Erosi lehen ere,
Neure arima gomendatzen
Darotzut orain ere.
Etsai eta perill guztiak gerizean direla
Iainkoaren gomendioan direnak
Qui habita. Psal. 90.
1. Iaun gorenaren nor bizi
Baita amudioan,
Iabe onaren bizi da
Hura gomendioan.
2. Halakoak erran ahal
Diozoke Iaunari.
Ezin dakikeonean
Itzur gaitz hurbillari.
O Iongoiko puxant eta
Ene begiraillea,
Zu zaitut lastiman ihez
Egiteko dorrea.
Zure baithan guztiz neure
Eman dut esperantza,
Zuk diezadazu othoi
Gibela neure gaitza.
3. Bere othoitza eginen
Eztioke alferrik,
Ezen hak begiratuko
Du gaitz guztietarik.
Begiratuko du hekin
Enganioetarik,
Eta hekien mehatxu
Eta hitz aspretarik.
4. Itzalduko du sorbalda
Handi eta zabalez,
Bai gerizatuko bere
Faborezko hegalez.
5. Erredola gogorraz du
Hura inguratuko
Eta izialduratik,
Gauaz begiratuko.
6. Halaber begiratuko
Du kalte agerritik,
Airetik heldu den nola
Fletxa ustekabetik.
Begiratuko du plaga
Eta ondikotarik,
Etsai ixillek armatzen
Diotzotenetarik.
Begiratuko oraño
Kolera borthitzetik,
Eguberdian dabillan
Deabruarenetik.
Fiñean guardatuko du
Etsai guztietarik,
Kalterik eztiozoten
Egiñ eta ez damurik.
7. Hala haren inguruan
Hill arren hamar milla,
Haren aldera o ezta
Hurbillduko perilla.
8. Bañan begiz ikhusiko
Du Iainkoak bengantza,
Egiten duela haren
Etsaietan garratza.
9. Zeren haren baithan duen
Esparantza ezarri
Eta zeren harengana
Ihesi den ethorri.
10. Harengana ezta plaga
Gaixtorik ethorriko,
Ez eta haren etxera
Kalterik eroriko.
11. Bere aingeruak zeren
Baititu manaturen.
Ioan ethorri guztietan,
Ungi guarda dezaten.
12. Bere eskuetan iasanen
Dute bide gaitzetan,
Behatztopa eztadintzat
Lurreko harrietan.
13. Aspikaren gañean du
Emanen bere oña,
Bai eta ostikatuko
Lehoñ eta dragoña.
14. Guztiarekin eztu
Min garabik harturen,
Zergatik Iaun onak baitu
Kaltetik guardaturen.
Zeren haren baithan eman
Duen bere esparantza,
Eta zeren haren duen
Izatu ezagutza.
15. Premian baldin badio
Hari oihu egiten,
Haren auhen tristea du
Berehala entzunen.
Aldean hurbill izanen
Du bere doloretan,
Hetarik atheratuko
Du ephe laburretan.
Eman dio ohore
Eta kargu munduan.
Baita fabore egiñen
Behar duen orduan.
16. Bere egunak diotzo
Lurrean luzatuko,
Eta zeruan bekhoki
Klara erakutsiko.
Aphezak Iainkoaren laudatzera
eta othoitztera gonbidatzen ditu
Ecce nunc benedicite. Psal. 133.
1. Iaunak ungi errazue
Haren zerbitzariek,
Eta bereziki zuek
Haren aphez guztiek.
2. Bedinka zazue zeren
Eta haren etxean,
Zuek bethi baitzaudete
Eresiz kantorean.
3. Gauoro zeuen eskuak
Etzatzue gurutza,
Eta guretzat Iaunari
Egin zeuen othoitza.
4. Arren begira gaitza
Bere Sion saindutik,
Plaga eta ondikoak
Ustekabe hartzetik.
Gloria &c.
Antifona
Miserere.
Iauna nauzun urrikari
Eta ene othoitza,
Adizazu nola bera
Zuk baituzu bihotza.
Iainkoa othoizten da arren
gauazko iduripen gaixtoetarik begira gaitzan
Te lucis ante terminum. Hymnus.
Illhundu boño lehen
Zu zaitugu othoizten,
Arren guarda gaitzatzun
Kalterik ezthatortzun.
Haiza tzatzu ametsak.
Eta iduripen gaitzak.
Eta etsan al duki
Gorputza eztezan lehi.
Hala egizu Aita
Arren guztiz puxanta,
Iesus Kristen merezis,
Bai gure urrikariz.
Zena bethi zurekin
Eta espirituarekin,
Baitago zeruetan
Triunfa handietan.
Capitulum.
Tu autem in nobi. Hier. 15.
O Iongoiko gure artean
Ohoratzen zarena,
Geure faborera dugu
Deitzen zure izena.
Ez gaitzatzula bada othoi
Abandona menean,
Bañan zagozkigu hurbill
Bethiere aldean.
Ihardatz
Hala bada dogozula
Ernerik saihetsean,
Faboratzen gaituela
Behar den orenean.
In manus tuas
Zeure eskuetan dut neure
Arima gomendatzen
Iainko ona ikhusazu
Ene beharra arren.
Lehen ere zuk guardatu
Nauzu asko kaltetarik,
Hala othoi guarda nazazu
Ethorkizunetarik.
Gloria, &c.
Custodi nos Domine.
Begira gaitzatzu begi
Ni ikoa bezala,
Eta hegalez geriza
Ume maiteak bezala.
Salva nos.
Iauna begira gaitzatzu.
Simeon aphez zaharrak,
Iainkoari eskerrak izulzen diotso,
zeren egin dioen bere semearen ikhusteko grazia
Nunc dimittis. Luc. 2.
1. Iauna orain utzten nauzu
Neure azken mendean,
Promes zinarotan legez
Bake handi batean.
2. Zergatik ene begiek
Gure salbatzaillea,
Ikhusi baitute egorri
Darokuzun prinzea.
3. Nola aspaldi baitzinoen,
Jendeari agindu,
Bidalduko zinoela
Har zezala ezportzu.
4. Hau da infidel itsuen
Gida eta argia
Hau zure Israelgo poblu
Maitearen gloria.
Gloria, &c.
Salva nos.
Iauna egin gaitzatzu
Othoirako arriak.
Eta puxantki defenda
Gauaz lotan iarriak.
Iratzarririk gaudezen
Iesus Kristen legean;
Eta gauaz har dezagun
Errepausu bakean.
Otoitza
Iauna etxe hunetara
Itzultzatzu begiak,
Eta haitza gere etsai
Kruelen tronperiak.
Hartarakotz egor azu
Aingeruen ostea,
Gure guardian iragan
Dezaten gau luzea.
Zuk ere iguzu zeure
Benedikzionea,
Nihor ausarta eztakigun
Egitera kaltea.
Dominus vobiscum
Iongoiko handia dela
Bethiere zuekin,
Hura era dela zure
Espirituarekin.
Benedicamus Domino
Bethiere ungi erragun
Geure Iainko handiaz,
Ihardats.
Esker bada diozogun
Itzul hala guztiaz.
Benedicat.
Bedinka eta begira
Gaitzala indarsuak,
Iainko Aita Seme eta
Espiritu Sainduak.
Ihardats.
Hala bada egin gaitzala
Geure bizi guztian,
Mundu hunetako pena
Eta ondiko handian.
Fideli
Bere miserikordiaz
Iainko onak arimei,
Errepausu diezela
Eman doloratuei.
Ihard.
Eman diezela bada
Eta lezeko sua,
Iraungirik diezela
Eman parabisua.
Salve Regina
Agur erregiña, ama
Bihotz mansoarena,
Eta esperantza kristau
Penatu guztiena.
Negarrezko zelhaietik
Gure auhen tristeak,
Heltzen darokitzu Eba
Flakoaren umeak.
Ea beraz lurrekoen
Adbokat hautetsia,
Guregana urrikariz
Itzul azu begia.
Eta azken partiadan
Sabeleko fruitua,
Othoi diezakeguzu
Erakutsi saindua.
Hala egikezu andre
Maso eta arraia
Erakuts diezakeguzu
Othoi haren bisaia.
Versu: Ora pro
Iainkoaen ama gutzaz
Othoitz egizu, arren,
Iesus Kristoren promesen
Digne aurkhi gaitezen.
Dagiogun othoitz
Othoitza
Omnipotens sempiterne Deus
O Iainko ahal guztietako eta bethierekoa, zeñak Ama Birjina gloriosaren, gorputz eta arimak, Espir. Sainduarekin batean, semearen egoitzutzat baso, itzateko, preparatu baitzintuen, egiguzu grazia haren orhoitzapen onaz bozteko, eta bitartekotasunaz, hurbill darraizgigun gaitzetarik, eta sekulako heiozetik libro izateko Iesus Kristo gure Iaun eta zure seme, zurekin eta Espiritu Sainduarekin, mende guztietako mendetan, bizi eta agintzen duen beraren mereziz eta bitartekoz. Halabiz.
Iainkoaren faborea
Dela bethi gurekin,
Amen biz bada kalteak
Hartzeko erraxekin.
Gure Aita, Agur Maria, Sinhetzten dut.
|
 |