 |
III. ZAZPI SALMUAK
Iainkoari bekhatuen,
barkhamendu eskatzeko
Domine. Psal. 6.
1. Ez nazazula mehatxa
Iauna, zeure aserrean,
Ez eta puniko era
Handian zarenean.
Zeren dudan zure lege
Saindua mezprezatu,
Eta zeren egin dudan
Haren kontra bekhatu.
1. Bañan Iainko bihotz bera
Zuk nauzun urrikari,
Eta othoi senda nazazu
Zergatik bainaiz eri.
Ezen iharrosi zaizkit
Hezurrak iunturetan,
Eta arima nahasi
Bere eginbidetan.
Aspaldion dakusazun
[...][317-318 orrialdeak falta]
Urrikalmendutsua.
Gloria duela Iaunak
Bai halaber Semeak,
Nola oraño Espiritu
Amudioz betheak.
Psal. 31.
1. Dohatsua da gizona
Zeñen gaixtakeriak,
Barkhatu baitire eta
Eztali huts guztiak.
2. Dohatsua zeñi Iaunak
Bekhatuen kontua,
Ezpatio galdeginen
Hertsi eta iustua.
Dohatsua da gizona
Oraño zeñenean,
Gaixtakeriak ohatze
Ezpaitu bihotzean.
3. Dohatsu zeñak aithortzen
Baitu bere hobena,
Eta Iaunari eskatzen
Barkhamendu harena.
Dohakabea egotu
Nintzen denbora luzez,
Neure falta itsusien
Aithortzeko ahalkez.
Orduan zahartu ziren
Ene zauri minberak,
Orduan busteldu ene
Hezur eta iunturak.
4. Orduan ezin pairatuz
Dolore gehiago,
Dihadar egin narotzun
Iaun ona zeruraño.
Ezen iazartzen zerotan
Hala zure eskuak,
Non bortxaz bait zerozkidan
Eragiten oihuak.
Berze alde neure bihotz
Barreneko garriak,
Penatzen ninduen nola
Ona arantze xixpiak.
5. Ordu hartan nuen Iauna
Guztia deliberatu,
Behar nerotzula neure
Bekhatua agertu.
6. Ez nuen hain sarri erran
Iaunari bekhatuak,
Aithortu behar diotzot
Handi eta pisuak.
Non hek baitzinarozkidan
Berehala barkhatu,
Eta zeure amudio
Saindura berriz hartu.
7. Hartarakotz zuhur eta
Abisatua denak,
Mugaz dorozkitzu bere
Erantzunen ahuenak.
Ezen zuregana egiten
Baldin badu ihesa,
Zure faborea eztu
Edirenen eskasa.
8. Bañan uholdeak nola
Zelhaiak estaltzean,
Gizonak aurkhitzen baitu
Leihor mendi gañean.
Halaber zure baithan du
Fabore edirenen,
Nork ere baitu lasterra
Zuregana eginen.
Ezen munduan gerthatzen
Ezta hain gaitz handirik,
Erraxki erremedia
Zuk eztezakezunik.
9. Hala dela Iainko ona,
Askotan dut frogatu,
Ustekabean kalteak
Noiz ere bainau hartu.
Ezen noiz ere bainuen
Itzurtzeaz etsitzen,
Orduan esku puxantaz
Zuk ninduzun libratzen.
10. Halaber zinarozkedan
Hitz eme hauk iduki,
Zure ontasun zeñez
Baitzen ezagun aski.
Nik argituko daroat
Neure adimendua,
Nik irakatsiko bide
Xuxen eta xahua.
Nik diat hire gañean
Idukiko begia,
Nihon eror ez adintzat
Bethiere idekia.
11. Gehiago Iainko ona
Zuk nauzu abisatzen,
Zaldia eta mandoa
Bezalako ez naizen.
12. Batere adimendurik
Buruan eztutela,
Gutizia erho batez
Hek gidatzen direla.
Hargatik mazelak brida
Banaz zaitela hersten,
Halako denik eztela
Zuregana hurbilltzen.
13. Bañan dagoela asko
Plaga hareanentzat,
Eta miserikordia
On eta prestuentzat.
14. Hartarakotz jende prestu
Eta biotz xuxenak
Zure baithan alegera
Daitezela lehenak.
Gloria, &c.
Domine ne in furore. Psal. 37.
1. Ezazula Iauna, iraun
Othoi zeure aserrean.
Bañan duzun pietate
Othoi ene gañean.
2. Ezen oraño neurekin
Ditut fletxa guztiak,
Zure besoak sendoki
Zerutik arthikiak.
3. Ene haragiak eztu
Nihon osasunarik,
Ez eta ene hezurrek,
Nihon errepausurik.
Ezen hala ditu zure
Kolerak ikharatu,
Non ezin baitezakete
Nihon aurkhi sosegu.
Hauk guztiak ditu neure
Bekhatuen ariaz,
Eta zure ondenantzak
Hainberzetan hautsiaz.
4. Ezen hanbat badut zure
Kontra egin bekhatu,
Asko aldez non baitute
Ene burua xitu.
Karga garagiak presuna
Nola baitu zapatzen,
Halaber naute ni ere
Neure faltek egiten.
5. Bustel eta gaizkoatzen
Zaizkit neure zauriak.
Gogora ethortzan egin
Tudan erhokeriak.
6. Urrikal gizon egin naiz
Guztia naiz makhurtu.
Sekulan hala beharko
Dudala ere etsitu.
Eta hargatik illkhitzen
Naizenean plazara,
Urrats egiten dut gizon
Triste baten gisara.
7. Ene erraietan ezta
Baizen hotz ikhararik,
Ene gorputz erbalean
Baizen errenkurarik.
8. Lastimagarri egin naiz
Guztia naiz urthatu,
Hargatik duk bihotzetik
Marraska atheratu.
9. Ea zergatik zeronek
Iauna dakizu ungi,
Zergatik ene auhena
Ez baitzaitzu estali.
10. Neure bihotz guztia zait
Nahasi erraietan,
Eta ez naiz leheneko
Aurkhitzen indarretan.
Nigar egin hutsez ioan zait
Begietako argia,
Ezen orain eztakusat
Lehenaren erdia.
11. Ahaide adiskideak
Ikhustera ethortzean,
Espantaturik gelditzen
Zaizkit gela sartzean.
12. Eta lehen nituenak
Neure aldean bethi,
Orain daudez eneganik
Hastanduak urruiti.
13. Gehiago ene etsai
Eta ixterbegiak,
Egitera esaiatzen
Zaizkit ahal gaizkiak.
Nitzaz mintzo direnean
Nirri dutenegien,
Milla gaitz darotatela
Gogotan desiratzen.
14. Ez aditu egiten dut
Alegia ni gortu,
Ahoa eztut idekitzen
Allegian ni mitu.
15. Eta hala hekin balsan
Baditurit gortua,
Eta errepusta ezin
Demakeen mutua.
16. Hauk guztiak pairatzen
Zure amoreakgatik
Eta falten barkhamendu
Ardiatzteagatik.
Bañan badut esparantza
Zure ontasunean,
Ene auhena entzunen
Duzula azkenean.
17. Hala egizu bada Iauna
Othoi lehen bai lehen,
Ene gañean etsaiek
Sarrarik eztagiten.
Ezen ni behatztopatzen
Naizen ordu guztian,
Burlarik baizen eztute
Elkharren konpañian.
18. Aski errezibitu dut
Huneraño azote,
Aski zure aitziñean
Pena eta dolore.
Aithortzen dut gehiago
Nukeela merezi,
Bañan Iainko Iauna nauzun
Zuk othoi urrikari.
19. Sekulan aithortuko dut
Egin dudan gaizkia,
Bai gogoanen eginen
Darotazun grazia.
20. Orain guztiz zerengatik
Hanba bainaiz penazen.
Da zergatik neure etsaiak
Berriz baitzaizkit bitzten.
Eta zergatik baitzaizkit
Berretzen egunoro,
Emateko laido eta
Ahalke gehiago.
21. Gehiago nori egin
Baitio ungienik,
Hura nitzaz gibeletetik
Mintzo da gaizkienik.
Zerengatik iarraikitzen
Natzaion zureari,
Neure indar eta ahal
Guztiaz lege onari.
22. Bañan Iauna ez nazazula
Zuk utz behar orduan,
Eta etzakizkidala
Hastan azken pontuan.
23. Aitzitik zagozkit hurbill
Fabore emateko
Ene salbamenduaren
Nola baitzare Iainko.
Gloria, &c.
Miserere mei Deus. Psal. 50.
1. Iauna nauzun urrikari
Bekhatoroz handia,
Nola bihotza baituzu
Guztiz urrikari.
2. Halakoa duzula obraz
Maiz duzu erakutsi,
Orain ardiaz halaber
Erakuts dazu niri.
3. Garbi nazazu othoi neure
Falten zikhiñetarik,
Eta xahuturik bidal
Hekien nothetarik.
4. Ezen ethorri naiz neure
Hutsa ezagutzera,
Bai hura neure etsaia
Dudala iakitera.
Zu zaitut neure Iaun ona
Bakharrik ofensatu
Zure begietan egin
Dut itsuski bekhatu.
Zuk bakharrik duzu haren
Barkhatzeko eskua,
Barkha diezadazu Iauna
Arren neure bekhatua.
Egietan aurkhi dadin
Zutzaz erraten dena,
Zu zarela othoitz onei
Begiratzen zaiztena.
5. Ezen konzebitu nintzen
Bekhatutan [...]
Hetan gatzatu a[...]
Sabelean igunki.
7. Hala naizela neroneo
Aithortzen dut egia
Nona baita ga[...]
Bihotzak onhetsia.
Erakutsi ziñ[...]
Zeronek gau[...]
Nola oraño[...]
Misterio e[...]
8. Graziaren hisopoaz
Othoi busti nazazu,
Aurkhi nadin Iauna zure
Zerbitzatzeko xahu.
Elhurra baño nazazu
Are egin xuriago,
Ene zerbitzoaz zure
Begia agradatzeko.
9. Erranzun diezadazu
Othoi bakezko hitza,
Barkhatu darotazula
Osoki neure hutsa.
Ene beharria dire
Orduan pagatuko,
Orduan ene hezurrak
Bozkarioz iauziko.
10. Aldara ezazu ene
Faltetarik begia,
Eta xahu ene arima
Hekin nothez lohia.
11. Ene baithan sorarazi
[...] bihotz garbi bat,
[...]egiteko
[...]go berri bat.
12. [...]zazula othoi khasa
[...]gitartetik,
[...]zeure
[...]amudio saindutik.
13. Aitzitik diezadazu
Allegera bihotza,
Zeure graziez gogortzen
Duzula ene flakeza.
14. Gaixotek daroet zure
Bidea irakatsiko,
Eta nigarretan zure
Gana itzularazeko.
15. Arren bada Iauna barkha
Dietzadatzu hutsak,
Guztiz odolezko eta
Haragizko likitsak.
16. Ordu artan kantatuko
Ditu ene ahoak,
Bozkario handirekin
Zure laudorioak.
17. Orduan othoi ideki
Tzakezu ene ezpañak,
Zure itzultzeko ontasun
Haren esker ordañak.
18. Baldin ezagutzen banu
Ezen sakrifizioa,
Agradatzen litzaitzula
Abreen odolezkoa.
Zure aldare sainduak
Nituzke gorrituko,
Eta asko berze dohain
Zuri ofrendatuko.
Bañan Iauna nik badakit
Ezen halakoetan,
Etzaitzula hanbat lakhet
Sakrifizioetan.
19. Badakit ezen zuk nahi
Duzu sakrifizioa,
Dela bihotz damu eta
Urriki handizkoa.
Halako dohañik nihoiz
Eztuzu arbuiatzen,
Aitzitik hek gehienik
Zaizkitzu agradatzen.
20. Erakuts diezadazu
Zeure mansotasuna,
Sioni zuk erakutsi
Lehen darokozuna.
Eta altxatzatzu ene
Esparantza galduak.
Hala nola Hierusalen
Handiaren murruak.
21. Orduan errezibituko
Tutzu sakrifizioak,
Guztiz ere obra saindu
Eta iustuezkoak.
Orduan zure aldaretan
Ezneko xahaltxoak,
Ezarriko ditut eta
Idiko gastetxoak.
Gloria, &c.
Domine exaudi. Psal. 10.
1. Iaun ona, adiezazu
Arren ene othoitza,
Eta helarazi zeure
Gana othoi ene boza.
2. Eztezazula aldara
Berzetara begia,
Nik zuri deklaratzean
Neure pena handia.
3. Beñan noiz ere deithuko
Baitzaitut faborera,
Beharria ezakezu
Zabal ene othoitzera.
4. Ezen ene egunak dire
Iragan nola khea,
Eta hezurrak idortu
Nola gauza errea.
5. Idortu naiz hala nola
Iguzkitan belharra,
Ezen ioan zait gorputzan
Lehen nuen indarra.
Gehiago ahantzi zait
Ea zer den ogia,
Zergatik faltatu baitzait,
Apetitu guztia.
6. Argaldu naiz auhen egun
Hutsez zeru gorari,
Ezen larru xolla ene
Datxeka hezurrari.
7. Halaber apartatu naiz
Neure lagunetarik,
Orain garabik hantatzen
Eztudala hetarik.
Hala nola pelikano
Tristea oihanera,
Edo hintz xoria nola
Ohatze urrunera.
8. Iratzarririk argitzen
Ditut gauak ohean,
Karraio bakharrak nola
Hegatztegi gorean.
9. Zergatik neure etsaiek
Bai naute mehatxatzen,
Eta lehen ohoratzen
Nindutenek laidatzen.
10. Hautsaren guztua diot
Aurkhitzen ogiari,
Eta nigar miñarena
Neure edariari.
11. Guztiarekin estatu
Hartara naiz erori,
Zure bisaia aserre
Zeren dudan ikhusi.
Eta zerengatik nauzun
Etxatu hain behera,
Lehen zeronek altxatu
Ninduzuna hain gora.
12. Arren bada Iainko ona
Zuk nauzun urrikari,
Eta fabora nazazu
Zeure tronutik sarri.
Ezen ene egunak doaz
Hala nola itzala,
Eta hezurrak idortzen
Landan belharra nola.
13. Bañan zuk Iainko puxata
Bethi duzu irauten,
Kastatik kastara zutzaz
Egiten da aiphamen.
14. Altxa zaite beraz Iauna
Eta Sion gaxoa,
Urrikal bekizu muga
Da urrikalzekoa.
15. Altxatzatzu haren harri
Eroriak lurretik,
Zeure sehiei atsegin
Hura egiteagatik.
Zeñek dolore baitute
Handia bihotzean,
Ikhusteaz harren harri
Pikatuak lurrean.
Eta ikhusteaz ezen
Bere herri hautua,
Etsaiek diatutela
Guztiz desolatua.
16. Hura egiten baduzu
Jendeak zure beldur,
Izanen dire erregeek
Zuri eginen agur.
17. Zeren altxatu dukezun
Siongo eliza ederra,
Eta itzuli estatu
Leheneko berera.
18. Behaturik zerue sehi
Maiten othoitzera,
Arbizioz izuli gabe
Burua berze aldera.
19. Kortesia hura dute
Eskribuz ezarriko,
Ondokoek laudorio
Handi zuri itzultzeko.
20. Zeren dukezun zerutik,
Lur baxora behatu,
Eta hekien aldera
Pietatez usatu.
21. Eta zeren urrikaldu
Zaikiketzun auhenak
Gerlan hill direnen seme
Zepotan daudenenak.
Zeren halaber tuzketzun
Hetarik librarazi,
Fiñean bere herrira
Bozik itzularazi.
22. Sionen ospa dezaten
Zure izen saindua,
Eta Hierusalamean
Zuri altxa kantua.
23. Errege arrotzak bere
Jende xehearekin,
Zure ohoratzera ethor
Daitezen elkharrekin.
24. Halaber Iaun ona nauzun
Ni ere urrikari,
Begiratzen diozula
Ene adin gasteari.
Ezen zeronek dakizu
Nola oraño eneak,
Aphurrak direla egunak
Eta aphurrak urtheak.
25. Ez nazazula beraz deit
Adiñaren erdian,
Bizi zarenaz geroztik
Zu sekula gustian.
26. Hala dela ezagutzen
Dugu zure obretarik,
Guztiz miragarri eta
Aspaldikoetarik.
Ezen aspaldi zinduen
Lehorra zimendatu,
Aspaldi zeru horiok
Edereki arrimatu.
27. Guztiarekien noizbait
Hek dute faltaturen,
Bañan zuk bethiereko
Denboretan irarunen.
Hek higatuko dirade
Nola alda garria,
Bañan zu izanen bethi
Oso eta berria.
28. Nola etxeari baitzaio
Estalkia aldatzen,
Hala ditutzu zuk ere
Iauna hek aldaturen.
Bañan zu izanen zare
Oringoa hargatik,
Zeren ezpaita ahitzen
Nihoiz zure urtherik.
29. Hala iraun araziko
Daroezu semeei,
Zure zerbitzari leial
Izatu direnenei.
Ezen gidatuko duzu
Lurrean hekin hazia,
Eta zeruan emanen
Sekulako gloria.
Gloria, &c.
De profundis clamavit as te. Psal. 129.
1. Neure bihotz berrenetik
Iauna, oihuz nagotzu,
Ene boz suspiratsua
Arren entzun ezazu.
2. Eta beharrria zabal
Diezazu eneei,
Premia eta herstura
Handitako othoitzei.
3. Ezen ene bekhatura
Begiratzen baduzu,
Zure aitzinean Iauna
Nork iraunen ahal du.
4. Bañan zergatik Iauna
Bihotz guztiz emea
Eta zergatik eztia duzun
Baita zure legea,
Hargatik ausartu naiz
Zuregana herstera,
Neure othoitza humillki
Zuri erantzutera.
5. Zeronek gaitutzu hala
Manatzen dagigula
Hargatik dut esparantza
Adituko nauzula.
6. Bai goiz aran arraitsutik
Dathorkeño arratsa
Israelei izanen du
Zure baithan esparantza.
7. Zure miserikordia
Zeren baita handia
Zeni urrikaltzen baitzaio
Gizon bekhataria.
8. Esparantza dut Israel
Han eginen zaitzula,
Eta barkhatuko bere
Hutsak diotzotzula.
Gloria, &c.
Psal.
1. Iainko ona, adizazu
[...] ene othoitza,
[...] beharriez
[...] ene hitzkuntza.
[...] zazu othoi promes
[...] bezala.
Bethi egiati eta
Iustu zaren bezala.
2. Etzaitezela ordean
Sar kontutan enekin,
Ezen iustu edirenen
Eztuzu nihor berdin.
3. Etsaiak iarraiki zaizko
Herraz ene arimari,
Ene bizia beharrez
Lurrean penarazi.
Ahalkez gordearazi
Naute zokho illhunetan,
Allegia ia ni hilla
Aspaldiko urthetan,
Han bakharrik nagoela
Neure espiritua,
Penatzen zait bai nahasten
Bihotz doloratua.
4. Han gogoan iragaten
Ditut denbora ioañak,
Han neurekin iragaten
Zeure eskuen lanak.
5. Orduan zuregana tut
Hedatzen neure eskuak,
Zure grazia beharrez
Nola lurrak uriak.
6. Arren bada Iaun gorena
Laster entzun nazazu,
Ezen neure berthuteak
Hurren zaizkit faltatu.
7. Eztezazula bisaia
Eneganik aldara,
Hobira irautzten diren
Hilletarik bezala.
8. Bañan nauzun urrikari
Othoi lehen bai lehen,
Noala esparantza baitut
Natzaitzula egiñen.
9. Irakats diezadazu
Neue egin bidea,
Ezen zuregana gogo
Altxatu dut neurea.
10. Halaber libra nazazu
Neure etsaietarik,
Ezen zuregana heldu
Naiz ihesi hetarik.
Aditzera emadazu
Zeure borondatea,
Nola zu baitzare ene
Iainko eta iabea.
11. Zure espirituak nau
Gidatuko lurrera
Bakea eta zuzena
Guardatzen direnera.
Hartarakotz ene arima
Zuk othoi bitz ezazu,
Eta ontasunerako
Bidean airazazu.
12. Athera nazazu othoi
Ondiko hunetarik,
Ene etsaiak haizatzen
Ditutzula khexarik.
13. Gal ezazu ni penatu
Nahi nauen guztia
Zergatik Iauna ni bainaiz
Zure zerbitzaria..
Gloria duela Aitak
Bai halaber Semeak
Nola oraño Espiritu
Amudoz betheak.
Antifona
Iauna etzaitela orhoit
Gure gaizki egiñez,
Ez eta gure buraso
Ohitu direnenez.
Ezazula bergantza har
Gure falten gañean,
Ez eta hain guti gure
Aitzinekoenean.
Barkha diozozu Iauna
Zeure populuari,
Zeure odol garastiaz
Errosi duzunari.
Eta etzaitela hala
Gure kontra aserra,
Non guarda diezaguzun
Sekulan zeure herra.
LITANIAK EDO KIRIELEISONAK
Iauna urrikal gakizkitzu.
Kristo urrikal gakizkitzu.
Iauna urrikal gakizkitzu.
Kristo adi gaitzatzu.
Kristo entzun gaitzatzu.
Iainko Aita zeruetako, urrikal gakizkitzu.
Seme munduaren erostzaillea, urrikal gakizkitzu.
Iainko Espiritu Saindua, urrikal gakizkitzu.
Hirurtasun Iainko bat zarena, urrikal gakizkitzu.
Maria saindua, gutzaz othoitz egizu.
Mikael saindua, gutzaz othoitz egizu.
Gabriel saindua gutzaz othoitz egizu.
Rafael saindua, gutzaz othoitz egizu.
Iainkoaren aingeru eta arkanjelu saindu guztiak, gutzaz othoitz egizue.
Espiritu dohatsuen, ordena saindu guztiak, gutzaz othoitz egizue.
Ioanez Baptista saindua, gutzaz othoitz egizu.
Patriarka eta profeta saindu guztiak, gutzaz othoitz egizue.
Petri saindua, gutzaz othoitz egizu, eta hala bere ondoko sainduen izena aiphatzean, Paule saindua, Andreas saindua, Iakobe saindua, Ioanes saindua, Tomas saindua, Iakobe saindua, Filipe saindua, Bartholome saindua, Mathea saindua, Simon saindua, Thadea saindua, Mathia aindua, Barnaba saindua, Lukas saindua, Markus saindua, apostolu eta ebanjelista saindu guztiak, gutzaz othoitz egizue.
Iaunaren diszipulu guztiak gutzaz othoitz egizue.
Esteben saindua, gutzaz othoitz egizu.
Laurentz saindua, Bixintxo saindua, Fabian eta Sebastian sainduak, gutzaz othotz egizue.
Ioanes eta Paule sainduak, Kosma eta Damian sainduak, Serbasi eta Prothasi sainduak.
Martir saindu guztiak, Silbestre saindua, Gregorio saindua, Anbrosio saindua, Augustin saindua.
Hieronimo saindua, Martin saindua, Nikolaz saindua, Aita Saindu iphizkiku eta konfesor sainduak.
Dotor saindu guztiak, Benedikto sainduak, Anthoni sainduak, Bernart saindua, Dominixe saindua, Franzez saindua.
Aphez eta lebita saindu guztiak.
Fraide eta hermitau saindu guztiak.
Maria Magdalena saindua, Agatha saindua, Luzia saindua, Agnes saindua, Zezilia saindua, Catharina saindua, Anastasia saindua, birjina eta alhargun saindu guztiak.
Iainkoaren saindu guztiak ararteko on gertha zakizkigute.
Iauna zaren gure aldera, urrikalmendutsu.
Eta barkha diezaguzu.
Iauna zaren gure aldera ukrrikalmendutsu.
Eta barkha diezaguzu.
Iauna zaren gure aldera urrikalmendutsu.
Eta entzun gaitzazu.
Gaitz guztietarik, Iauna begira gaitzazu.
Bekhatu guztietarik, Iauna begira gaitzatzu.
Dabruen zelata guztietarik Iauna begira gaitzatzu.
Gorroto eta gaitz guztietarik, haragizko bekhatuetarik.
Ozpin eta tormenta guztietarik, sekulako heriotzetik, zeure gizon egitearen ariaz, Iauna begira gaitzatzu.zeure ethortzearen ariaz.
Iauna begira gaitzatzu.
Zeure baptismaren eta barur sainduaren ariaz, zeure gurutze eta pasionearen ariaz.
Zeure hilltzearen eta ehorztearen ariaz.
Zeure bitzte sainduaren ariaz, zeure zerura igate miragarriaren ariaz.
Espiritu Saindu konsolatzaillearen ethorzearen ariaz, azken iudizioaren orhoitzapenaren ariaz.
Bekhatore handiok, Iauna othoitzten zaitugu arren entzun gaitzatzu.
Geure bekhatuak barkha dietzagutzun, Iauna othoizten zaitugu arren entzun gaitzatzu.
Egiazko urrikimendura erakhar gaitzatzun.
Iauna othoizten zaitugu arren entzun gaitzatzu.
Apostoluen arkhia eta elizaren ordena guztiak, relijione sainduan begira detzatzeun.
Iauna othoizten &c.
Eliza sainduan etsaiak behera detzazun.
Giristino prinzeei bakea eta egiazko akordua eman diezezun.
Gure gerok zeure zerbitzo sainduan, gogor eta begira gaitzatzu.
Gure arimak zeruko gutizietara altxa detzatzun.
Gure ungi egilleei sekulako ontasunak eman dietzetzun.
Gure arimak, anaienak urkoenak, ungi egillenak, sekulako damnazione bidetik athera detzatzun.
Lurrari fruituak, eman eta begira diotzotzun.
Arima ioanei sekulako errepausua, eman diezazun.
Entzunak gertha gaitzatzun Iainkoaren Semea.
Zu othoizten zaitugu arren entzun gaitzatzu.
Iainkoaren billdotz munduko bekhatuak khentzen ditutzuna.
Barkha diezaguzu.
Iainkoaren billdots munduko bekhatuak khentzen ditutzuna.
Arren entzun gaitzatzu.
Iainkoaen billdots munduko bekhatuak khentzen ditutzuna
Urrikal gakizkitzu.
Kristo adi gaitzatzu.
Kristo entzun gaitzatzu.
Iauna urrikal gakizkitzu.
Kristo urrikal gakizkitzu.
Iauna urrikal gakizkitzu.
Gure Aita zeruetan...
Othoitza
O Iongoiko eta aingeru
Korte dohatsuoak,
Halaber zuek o saindu
Gure arrartekoak.
Arren entzun etzatzue
Gure othoitz humillak,
Eta dietzagutzue
Urrun hastan perillak.
Iduki gaitzatzue othoi
Zuen gomendioan,
Bizi gareño munduko
Haran dolorezkoan.
Egun batez zeruetan
Zordun zuen aldera,
Aurkhi gaitezen eskerren
Frankoki itzultzera.
Hala egizue saindu
Zeruko dohatsuak,
Eta iduki gaitzatzue
Gomendioz hartuak.
|
 |