 |
BIGARREN TRAKTATUA
Doktriña kristianaz
Edo haurren irakatzmenduez laburki
Doktriña kristianaren ikhasteko haurrei, exortazionea
Tho haurtxoa, ikhas ezak
Salbatzeko artea,
Zeña baita gañerako
Zuhurzien andrea.
Ezen berze zuhurtziek
Ziaraunstek mundura,
Bañan hunek zeru izar
Ederres histatura.
Zer progoxu atherako
Duk berzen iakiteas,
Baldin salbatzen ez bahaiz
Hekien berthuteaz.
Hek guztiak alfer dituk
Baldin eta arima,
Galtzen baduk, o guztien
Azkeneko lastima.
Hau duk beraz lehen eta
Bizirik ikhasteko,
Munduko eginbideei
Gero iarraikitzeko.
Doktriña kristianaren aitziñeko eta ondoko othoitzak
Doktriñaren aitzinean errateko othoitza
O Iainko zuhurtziaren
Iguzki arraitsua,
Zuk argi ezazu gure
Adimendu itsua.
Ikhas dezan zuk manatzen
Duzun lege garbia,
Zure semeak zerutik
Lurrera ekharria.
Hartarkotz bada iguzu
Adimendu ernea,
Entzuteko irakatzten
Zaizun eginbidea.
Hura lurrean konplitu
Eta zeru gorean,
Lauda zaitzagun aingeru
Dohatsuen artean.
Doktrinaren ondoan errateko othoitza
O bihotzen argitzaille
Guztiz arrai zuzia
Esker eta laudorio,
Duzula berezia.
Zeren argitu gaituzun
Zeruko zuhurtziaz,
Itsutuak gabilltzanak
Illhuntasun handiaz.
Arren bada Iainko ona
Egiguzu grazia,
Bitztua idukitzeko
Doktrinaren argia.
Hartzas lurrean klaratu
Eta geure bizia,
Zeruan diezaguzun
Eman zeure gloria.
Halabis
|
 |