www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Elizara erabiltzeko liburua
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1636, 1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Eliçara erabiltçeko liburua, Ioannes Etcheberri. Mongiron Milanges, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

DOKTRINA KRISTIANA BERA

 

 

I. burua

 

        1. Iongoiko bat dela

 

Iongoiko bat baizen eztuk

Zeñen ahal handiak,

Egin baititu zeru lur

Eta argizagiak.

 

Hura ohora al baiteza

Hura humillki adora,

Hure beharrean azan

Hark ordañez fabora.

 

        2. Eliza bat

 

Eliza bat ere baizen

Eztuk hark ifinia,

Zeñetzaz adizen baita

Kristauen konpañia.

 

Bekira ukek hain balderna

Saindutik illkhitzetik,

Hortzaz lekhorean eztuk

Baizen honda lezerik.

 

        3. Buruzagi bat

 

Iesus Kristo duk eliza

Haren buruzagia,

Haren ordaña lurrean

Aita saindu bizia.

 

Iesus Kristo ohorazak

Nola heure erregea,

Eta Aita Saindua hala

Nola haren ordea.

 

        4. Lege bat

 

Iesus Iaunak ezarria

Duk kristauen legea,

Zeña baita asko aldez

Berzeak baño hobea.

 

Bizi adi beraz lege

Hark eman duenean,

Ezen ezin salba aiteke

Lege hartzaz berzean.

 

        5. Fede bat

 

Halaber eztela iakin

Ezak fede bat baizen,

Zeruko bidea zeñak

Baitarozu argitzen.

 

Zuri hura aitzinean

Duela zerukoari,

Senioralea legez lot

Akio bideari.

 

        6. Izen bat

 

Fiñean izen bat baizen

Eztiagu guztiok,

Giristiñoak deithatu

Ohi garen presunok.

 

Eta hura, Iesus Kristo

Geure erregerenak,

Harenganik atheratzen

Diagu aiphamena.

 

Bañan deitze hura nondik

Hiri ungi zaik egonen,

Baldin ezpadituk haren

Ordenantzak konplitzen.

 

Konpli zakek beraz lege

Hark manatzen duena,

Gezurrez ekhar eztezan

Kristauaren izena.

 

        7. Señale bat

 

Kristauaren señalea

Duk gurutze saindua,

Paganotik berezten dik

Hartzaz bere burua.

 

Perill handietarik hark

Giaitik begiratzen,

Ikhas ezak nola hartzaz

Baliatuko aizen.

 

        8. Gurutze sainduaz baliatzeko bi molde

 

Bi molde dituk gurutze

Sainduaz baliatzeko,

Bat eta berzeak dituk

Hik gogoan hartzeko.

 

        9. Gurutzatzea

 

Lehena duk bekhokian

Gurutze egitea,

Ahoan, berzea eta

Bulharretan, berzea.

 

Bekhokian, guarda azan

Asmu gaixtoetarik,

Ahoan, berriz begira

Azan gaitzki hitztetik.

 

Bulharretan, guarda azan

Desira gaixtoatarik,

Fiñean begira azan

Obra gaixtoetarik.

 

Molde hunetzaz badahi

Ungi zerbitzatzeko,

Grutzatzean hunela

Othoitz duk egiteko

 

Gurutzearen indarrez

Gogoeta etarik,

Iauna begira nazazu

Othoi gaixtoetarik.

 

Halaber guarda nazazu

Gaizki hitz egitetik,

Fiñean guarda nazazu

Desira gaixtotarik.

 

Edo nahiago baduk

Gurutzatzen aizela,

Errakek debozione

Handirekin hunela.

 

Gurutzearen indarrez

Neure etsaietarik,

Iauna begira nazazu

Othoi guztietarik.

 

        10. Ziñatzea

 

Gurutzeaz armatzeko

Baduk berze molde bat,

Giristiñoak handiro

Progotxatzen diren bat.

 

Iakiteko gorputzean

Gurutze egitea,

Guardaturik erratera

Orain noan antzea

 

Bekhokia beherazak

Eskua sabelera,

Gero eskuñeko soñetik

Ezkerreko aldera.

 

Eta errakek eskua

Hala erabilltzean,

Aita Seme Espiritu

Onaren izenean.

 

Señaletze hunek erran

Nahi dizi Iongoikoa,

Izate bateko eta

Hirur presunakoa.

 

Bekhokian emateak

Eskua, Iainko Aita

Señalatzen, podoroso

Eta guztiz puxanta.

 

Sabelean emateak

Berris haren semea,

Bi soñetan ematean

Espiritu emea.

 

Buruan emateak erran

Nai dik Iainko Aita,

Aitaren adimendutik

Enjendratua baita.

 

Sabelean emateak

Erran nahi semea,

Aitarenganik zergatik

Baitu bere ethortzea.

 

Bi soñetan emateak

Espiritu Saindua,

Hek bietarik zergatik

Baita prozeditua.

 

Hargatik bada erraten

Daigu ziñatzean,

Aita Seme Espiritu

Sainduaren izenean.

 

Arren fabora gaitzala

Muga eta orenean,

Faborera deitzen haren

Izena dugunean.

 

Erraten diagu Aita

Seme, eta Espiritu,

Trinitatean zeren diren

Hirur presuna saindu.

 

Eta bakhotxki diagu

Izenean erraten,

Hirur presunak Iainko bat

Baizen zeren eztiren.

 

 

II. burua

 

        1. Bi manamendu prinzipalak

 

Iongoiko bat onhets ezak

Heron ez gehiago,

Eta kristau legiak

Heronez gutiago.

 

Hauk bietara billzen tuk

Berze manu guztiak,

Rabinari ihardatsi

Hala Iesus mesiak.

 

Obratzekek beraz manu

Bi saindu hauk gogotik,

Berzeak hautan zarratzen

Diradenaz geroztik.

 

        2. Naturazko legearen birmanuak

 

Eztiozokela egin

Lagunari kalterik,

Hiri egin liezaken

Nahi ez ukeenik.

 

Aizitik bethi ontasun

Egiokek ahala,

Hiri egin liezaken

Nahi uken bezala.

 

Hau duk bihotzean dugun

Iainkoaren argia,

Eta paganoek berek

Aithor duten egia.

 

Treba adi berze lege

Hauk obretan ematen,

Munduaren aitziñean

Ungi ethorri aitzen.

 

        3. Bi bekhatu thaillu,

        bata orijinala eta berzea aktuala

 

Bi bekhatu thaillu dituk

Bata orijinala,

Eta berzea diagu

Deithatzen aktuala.

 

Orijinala diagu

Aita Adanengañik,

Hutz aktuala ordean

Ekharzen geureganik.

 

Baptismuak xahutzen dik

Nota orijinala,

Eta konfesioneak

Bekhatu aktuala.

 

Erremedio hauk bada

Idukitzak gogoan,

Progotxoski zerbitzadin

Muga beharrezkoan.

 

        4. Bi bekhatu aktual,

        bata mortala, eta berzea beniala

 

Begira adi bekhatu

Bi aktualetarik,

Edo nahiz biz benial

Edo mortaletarik.

 

Hutz xipiaz antsikabe

Den presunak gerora,

Antsikabe egiten duk

Noiz bait handiagora.

 

Hartarakotz bada guarda

Adi hutz xipitarik,

Moian hartzaz begira adin

Handiagoetarik.

 

Bizitzearen fiñean

Hondale khardunera,

Handi xipiaren pena

Ezoan pagatzera.

 

 

III. burua

 

        1. Arimonaren hiru etsai prinzipalak

 

Hirur etsai ezagutzak

Herra handitakoak,

Eta lausengu garabez

Ezin baketuzkoak.

 

Haragia duk lehena

Berzea mundu manoa,

Hirurgarrena itzalean

Laket zaion gaixtoa.

 

Hauk hirurak idukitzak

Etsai handienentzat,

Hekin asiki miñetik

Begira adienzat.

 

        2. Hirur konseilluak

 

Baldin eta nahi baduk

Hik perfekt errendatu,

Bertute guztiez behar

Duk arima bistatu.

 

Bañan guztiz nahi baduk

Ardiatsi khoroa,

Berzeak baño eder eta

Balioso agoa.

 

Probrezia besarkazak

Eta kastitatea,

Gero obedienzia

Humillen berthutea.

 

Hauk hirurekin moianez

Zeruetan khoroa,

Ardiatsiko duk berzeak

Baño ederragoa.

 

        3. Hirur presuna trinitatean

 

iainkotasunean hirur

Kondatzen tuk presunak,

Aita, Seme Espiritu

Gero graziaduna.

 

Aita dut guztiz puxanta

Bai zuhurra semea,

Eta Espiritu Saindua

Dohain guztiz bethea.

 

Eztituk ordean hirur

Hauk Iongoiko bat baizen

Iainko bat bezala ditik

Elizak adoratzen.

 

        4. Hirurtasunaren kontra hirur bekhatu

 

Hirurtsunaren kontra

Hirur dituk bekatu,

Hala die elizako

Dotorek deklaratu.

 

Aitaren kontra dituk huts

Flakotasunezkoak,

Semearen kontra berriz

Ignoranziazkoak.

 

Espirituaren kontra

Gaixtakeriazkoak,

Azken hauk berzeak baño

Barkhatzen gaitzagoak.

 

Begira adike beraz

Hiru falta hautarik,

Bañan guztiz ere azken

Deklaratuetarik.

 

        5. Arimaren hirur ahalak

 

Gure arimaren eta

Hirur dituk ahalak,

Zeñak ospatzen baitire

Hargatik prinzipalak.

 

Adimendua lehena,

Gero borondatea,

Eta fiñean iragan

Direnez orhoitzeak.

 

Hirur ahal hauk enplega

Etzak ontasunetan,

Kadira ederra bathuko

Hiri zaik zeruetan.

 

        6. Bekhatuen barkhamemdu

        ardiatsteko, hirur gauza

 

Ardiaiztekotzat heure

Falten barkhamendua,

Hirur gauza hautzaz egon

Behar duk orhoitua.

 

Lehenbizirik behar duk

Bihotzean damua,

Ondoan gero mihian

Konfesio xahua.

 

Finean eskuan behar

Satisfakzionea.

Hauk hirurez eginen duk

Iaunarekin bakea.

 

        7. Hirur berthute theologalak

 

Sinhetztea, esparantza

Eta karitatea,

Iongoikozko berthuteen

Kondatzen duk nonbrea.

 

Sinhetztik beraz Iaunak hitz

Erran tuen guztiak,

Ez ikhusi arren gauza

Berak hire begiak.

 

Laurean gareño ikhusten

Ditiagu illhunki,

Noizbait zeruan egiñen

Ditiagu daroki.

 

Esparantza ere behar duk

Ezen hire nekeak,

Izanen tuela sari

Merezien kideak.

 

Zeren zeru lurrek lehen

Baitute faltatuko,

Ezen Iongoikoak baitu

Bere hitza hautsiko.

 

Bañan fede eta esparantzaz

Ezaiteke probetxa,

Karitate sainduz bero

Ez badeza bihotza.

 

Hura ohi duk berthute

Guztien erregiña,

Ardiatzteaz egikek

Heure ahal egiña.

 

Fedea duk zimendua

Esparantza harria,

Karitatea ordean

Gañeko estalkia.

 

Zer progotxu duk etxeaz

Baldin eta uriei

Idekia baitaroek

Utzten eta haizeei.

 

Karitatea beharke

Beraz berzeen gañetik,

Berze berthute ederrez

Probetxat zergatik.

 

        8. Hirur gauza errespetatzekoak

 

Relikiak ohoratzak

Bai eta imajinak,

Bai halaber Agnus Dei

Orhe sainduz egiñak.

 

Usat adi hek debotki

Heurekien ekhartzen,

Asko kaltetarik die

Presuna begiratzen.

 

Ezen ozpin krueletik

Guardatzen die presuna,

Eta barkhatzen bekhatu

Benial deitzen dena.

 

Erre edo itsotzeko

Halaber perilletik,

Guardatzen die herio

Baita ustekabetik.

 

Sathan ere iziturik

Die ihesi bidaltzen,

Baita indar etsaiari

Garaitzeko ematen.

 

Gorgatuak libratzen tie

Erditzeko miñetik,

Hirur gauza sainduen hauk

Heldu tuk berthutik.

 

Debozione handiz beraz

Ekhar etzak heurekin,

Perill hek har ez azaten

Kalte handiarekin.

 

        9. Hirur aureola edo

        hirur urre burutzak

 

Hiru khoroa ohi tuk

Guztien ederrenak,

Martiri, birjina eta

Dotor iakintsunenak.

 

Nola gradu hauk baitire

Ardiatzten gaitzenak,

Zeruetan hala dituk

Pagatzen gehienak.

 

 

IV. burua

 

        1. Laur berthute kardinalak

 

Prudenzia, Iustizia

Indar Tenperanzia,

Laur berthute kardinalen

Duk nonbre hautetsia.

 

Aizen beraz prudent eta

Zuzen baliatzaille,

Nekeetan borthiz eta

Atseginen neurtzaille.

 

Ezen hanbat gizon eztik

Ezpatak hill munduan,

Nola atsegin soberak

Eman baitu putzuan.

 

Bertute hauk besarkatzak

Ezen hautan berzeak,

Sustengatzen dituk nola

Gondeetan atheak.

 

Hargatik ere deitzen tuk

Berthute kardinalak,

Zeren diren athearen

Nola sendo uhalak.

 

        2. Lau bekhatu, zeruari

        bengantza eske dagozkanak

 

Begira adi eskuak

Odolez gorritzetik,

Baita naturaren kontra

Bekhatu egitetik.

 

Eztezakela tormenta

Emaxurx nerhabea,

Ezta nekhazalleari

Gora bere nekea.

 

Ezen hauk bendeku eske

Ziaudekek zerura

Hautan kautsa ez adintzat

Iduki zak ardura.

 

        3. Lau obra prinzepalak

 

Orazione barur eta

Limosna erromeriak,

Giristinoaren dituk

Obra buruzagiak.

 

Obra hauk harritzen die

Etsaia gehienik,

Hautan beraz al baitadi

Hi treba maizkienik.

 

        4. Gizonaren lau azken fiñak

 

Lau fin dituk gizon penak

Handiz bethearenak,

Gau eta egun bihotzean

Iraultzeko tuenak.

 

Herioa duk lehena

Berzea iuramendua,

Berzea berris infernua,

Fiñean parabisua.

 

Orhoit adi lau fin hautzaz

O gizon mandanoa,

Zeñak erhakerietan

Baituk heure gogoa.

 

Ezen ungi baldin bahaiz

Gauza hautzaz orhoitzen

Faltarik egin gabe duk

Bizia eramanen.

 

 

V. burua

 

        1. Gorputzaren bortz sensuez

 

Eztezala bista heda

Gauza ergel denera

Ezta beharria zabal

Itsusi den elhera.

 

Hain guti behar atzait

Usain onei iarraiki,

Ezta gaizki mintzatzeko

Heure ahoa ideki.

 

Fiñean eztezala uki

Desonhest den gauzarik,

Aitzitik sensuez zerbi

Ungi begiraturik.

 

Ezen gure arimaren

Hek ohi tuk leihoa,

Hetarik giaitik etsai

Atakatzen gaixtoak.

 

Iduki etzakek beraz

Hek ungi zarratuak,

Ariman eztakizkien

Sar etsai odolsuak.

 

        2. Elizaren bortz manamendu prinzipalak

 

Meza entzun al baiteza

Igande sainduetan,

Eta besta elizamak

Manatu guztietan.

 

Bekhatuak konfesatzek

Urthean behin bedere,

Gorputz saindua errezibi

Baskoetan ezpere.

 

Barur etzak bijilia

Garta eta garizuma,

Hala ardiatsiko duk

Zeruko erresuma.

 

        3. Elizaren berze bortz manamenduak

 

Orziral laurunbatetan

Eztuk haragi ianen,

Ez muga debekuetan

Ezkontzarik egiñen.

 

Aphezei paga dietzek

Zor dorosten fioak,

Hamarren primiziak

Berze gañerakoak.

 

Eztezala batre hanta

Heretikoarekin,

Ez hain guti eskumikuz

Zaurthua denarekin.

 

Baldin ordean herori

Hartan bahaiz erori,

Absolbatzera hoako

Nigarrez prelatari.

 

Elizaren deitzen dituk

Hautxek manamenduak,

Diren ordenuak zeren

Eliza saindatuak.

 

Obedizak beraz heur

Ama ona bezala,

Haren manuak obretan

Ematen dituela.

 

Ezen Iaunak ez au bere

Seme aboaturen,

Non eztuen heure ama

Eliza ezaguturen.

 

        4. Bortz sakramentaliak

 

Ur benedikatu sainduz

Bustizakek belarra,

Bekhatuez orhoiturik

Baita zeha bulharra.

 

Konfesio jenerala

Maiz errakek debotki,

Baita benedikzione

Prelatena errezibi.

 

Gure Aita eztezala

Ahantz saindu othoitza,

Hau duk sakramentalien

Nonbre sakratu bortza.

 

Bekhatu benialak hauk

Ohi tie barkhatzen,

Zeren bada eztuk hautaz

Ere kontu eginen.

 

        5. Berze bortz gauza sakramentaliei

        hurbilltzen zaiztenak

 

Ogi benedikatua

Har ezakek debotki,

Eta Iaunaren gorputza

Errezibi digneki.

 

Atariko probeari

Emok heure ogitik,

Eta meza saindua entzun

Iaiki eta ohetik.

 

Prediku sainduak entzun

Al baitetza erneki.

Sakramentaliei bortz hauk

Ziarraiztek hurbillki.

 

Hauk ere orobat tie

Beniazak barkhatzen.

Eta grazia arima

Flakotara isurtzen.

 

Hautzaz ere beraz heuk

Egitzik progotxuak,

Eztituk mezprezatzeko

Iongoikoaren donuak.

 

 

VI. burua

 

        1. Espiritu Sainduaren kontrako

        sei bekhatuak

 

Ez adilla desespera

Huts egin dukenean

Ezta heure ungi egiñez

Sar presunpzionean.

 

Erreferta eztezala

Egia ezagutua,

Ez berzeren ontasunez

Errizibi damua.

 

Begiradi egin duken

Faltan hisiatzetik,

Bañan guztiz konfesatu

Gabetarik hilltzetik.

 

Ezen bekhatuetarik

Barkhamendu gabea,

Urrikimendu gabe duk

Batbedera hilltzea.

 

Espiritu Sainduaren

Kontra dituk falta hauk,

Haren ontasunen kontra

Zergatik baitire hauk.

 

Ahalas begira adi

Berez hoben hautarik

Haren graziak eztaiten

Aparta hireganik.

 

 

VII. burua

 

        1. Zazpi galdegin behar ditugun

        gauza prinzipalak

 

Gure Aita zeruetan

Glorioso zarena,

Errespetuz aipha bedi

Lurrean zure izena.

 

Egiguzu zeruaren

Ardiatzteko grazia,

Eta bethi konpli bedi

Zure saindu nahia.

 

Egunoro behar gare

Iguzu mantenua,

Eta guk berzerik legez

Hutsen barkhamendua.

 

Eztezazula permeti

Tenta gaiten borthizki

Bañan gaitzatzu kaltetik

Hastanduak iduki.

 

Hauk duk Iesus Kristo Iaunak

Irakatsi othoitza,

Zenetan beharren tugun

Zazpi gauza baitauntza.

 

Bethiere hau ahoan

Al baituke maizenik

Ezen eztuk othoitzetan

Huni hersten zaionik.

 

        2. Zazpi sakramentuak

 

Zazpi sakramentu dituk.

Baptismua lehena,

Konfirmazionea duk

Gero haren hurrena.

 

Gero kofesionea,

Gero gorputz saindua,

Aphezkoa, eta ezkontza,

Fiñean alunzioa.

 

Baptismuak arima dik

Bekhatutik garbitzen,

Konfirmazioneak dik

Grazian eskoratzen.

 

Gorputz sainduak, hazkuntza

Ematen arimari,

Konfesioak barkhatzen

Urriki duenari.

 

Aphezkoak gizona dik

Aldareko sakratzen,

Eta eskontzak grazia

Eskonduei ematen.

 

Alunzioak indarrak

Berretzen arimari,

Igurikitzeko azken

Guduan etsaiari.

 

Hautxek ditue elizaren

Zazpi sakramentuak,

Iesus Kristo gure Iaunak

Berak ordenatuak.

 

Hautarik arimetara

Isurtzen duk grazia,

Hala nola kanaletik

Alhorrera uria.

 

Hautzaz bada freska zakek

Arima agortua

Gloria merezi duen

Ekhar dezan fruitua.

 

Bañan ordean hautara

Hurbill adi digneki,

Iaun zerukoak gastiga

Ez azantzat garratzki.

 

        3. Zazpi berthute prinzipalak

 

Aizen bethiere humill,

Bai begitartegille

Trebesia eta ondiko

Handien pairatzaille.

 

Liberalitetaten

Preza zak noblezia,

Eta kastitatearen

Maita perla garbia.

 

Mahañean begira zak

Arrazoin den neurria,

Eta egitekoetan

Egin dilijenzia.

 

Zeru goitia bistatzen

Die zazpi planetek,

Bai eta gure arima

Zazpi berthute ederrek.

 

Hekien ardiatzteaz

Egik ahal egiña,

Bista dezaken arima

Billuz eta eikhiña.

 

        4. Zazpi bekhatu mortalak

 

Ez aizela handi nahi,

Ez eta are bekhaixti,

Ez eta utz garaitzera

Heure aserreari.

 

Halaber abarizia

Gaitzetzak itxikina,

Nola manera berean

Paillardiza higuña:

 

Gehiago ez aizela

Emana zintzurrera,

Ez hain guti nagitasun

Laxo eta herrestera.

 

Zazpi berthuteen kontra

Zazpi dituk bizio,

Hidraren zazpi buruak

Ziduritek propio.

 

Hekin asikiak dituk

Arima hillgarriak,

Hetarik hillez betheak

Ifernuko hobiak.

 

Ago beraz bethi erne

Nonbaitik bere hortzak

Kruelki eztietzaten

Iratxaki zorrotzak.

 

        5. Espiritu Sainduaren

        zazpi dohanak

 

Zeruko gauzen arraio

Behin zuhurtziari,

Munduko egin bideen

Gero iakitari.

 

Gehiago al baituke

Erne adimendua,

Eta egiteko gaitzeran

Har bethi konseillua.

 

Trabailluetan halaber

Aite animoduna,

Guztiz ere Iainkoaren

Izan beldurtasuna.

 

Fiñean pietatera

Aite guztiz emana,

Hire penak izanen dik

Golardo dagokana.

 

Espiritu Sainduaren

Huna zazpi dohañak

Munduko tresor guztiak

Pasatzen dituztenak.

 

Orhoitzaren sari ditik

Hauk aithortzen libroki,

Haukin beraz eska akio

Belhauriko humillki.

 

        6. Miserikordiasko obrak

 

Aizen urrikalmendutsu

Beharraren aldera,

Iongoika ona alaber

Izan dadin hirera.

 

        7. Zazpi miserikordiazko

        obra espiritualak

 

Irakats al baitiozo

Ez iakin sinpleari,

Eta konseillu on eman

Premia duenari.

 

Konsola ezakek ere

Gaitz handiek hartua,

Eta pazientki sofri

Etsaien afruntua.

 

Niholatan bengantzarik

Eztezala desira,

Iauna ziagok gaixtoa

Punitzeko begira.

 

Othoitzak egin behar tuk

Hill eta bizientzat,

Eta ez xollki adizkide

Baña are etsaientzat.

 

Hauk miserikordiazko

Obra espiritualak,

Berehalat heldu diren

Hauk berriz korporalak.

 

        8. Zazpi miserikordiazko

        obra korporalak

 

Athariko probeari

Hauts diozok ogia,

Baita egarri denari

Presenta edaria.

 

Lekhorean datzanari

Emokek ostatua,

Guztiz senioraleari

Arratseko pausua.

 

Halaber besti ezakek

Probe billuzgorria,

Eta ikhus ohaturik

Gelan datzan eria.

 

Bisitatu ere behar

Dituk presondegiak,

Eta fiñean aurkhitu

Ehorztean lohiak.

 

Hautxek dituk bada obra

Urrikamenduzkoak

Zeñak manatu baititu

Hertsiro Iongoikoak.

 

Ezen ethortzen denean

Iuiatzera mundua,

Haukien galdegiñen dik

Prinzipalki kontua.

 

Obra on hautzaz mukuru

Egik beraz handia,

Eztuentzat iuiamendu

Hartan ahalkeria.

 

 

VIII. burua

Zortzi dohatsutasunak

 

Aizen espirituz probe

Gaixtakerietako.

Bañan ordean aberats

Obra sainduetako.

 

Har ezakek atsekabe

Berzek huts egitean,

Eta emetasunaren

Prezadi berthutean.

 

Ahalas baliarazi

Al baiteza zuzena,

Remediatzera kalte

Etsaia berzerena.

 

Urreaz erosten ezten

Maitazakek bakea,

Nola xabutasunaren

Oraño berthutea.

 

Eta nihork ofensatzen

Bahau bidegabezki,

Orhoit adi sofritzera

Hobena pazientki.

 

Berthute hauk giaitiztek

Errendatzen dohatsu,

Iaun onak ziarozkiguk

Hargatik gomendatu.

 

Hautan beraz treba adi

Hark agindu saria,

Ardiats dezan zein baita

Sekulako gloria.

 

 

IX. burua

Bederatzi bekhatu berzerekin

kutsatzen garenak

 

Eztiozola berzeri

Eragin bekhaturik,

Lausenguz edo mehatxuz

Hartara lixturturik.

 

Guardadi halaber nihor

Gaizki konseillatzetik

Baita gaizki egitera

Halaber manatzerik.

 

Eztezakela bekhatu

Egitera zagita,

Ez eta hain guti nihoiz

Konsenti haren falta.

 

Gutiago are behar

Duk egiten lagundu

Ezta eginez geroztik

Ungi dela laudatu.

 

Faltatzera doanean

Begirauk izilltzerik,

Allegia ez ikhusten

Bai itxura egitetik.

 

Giristiñoa hauk dituk

Bederatzi hobenak

Kristau laguna faltetan

Eragotzten dutenak.

 

Begirauk beraz

Hutsik eragiterik,

Aitzitik heure ahalaz

Gibelazak gaizkirik.

 

Zerengatik hark bekhatu

Egiten duenean,

Herori ere kutsatzen

Baitaiz haren hutsean.

 

 

X. burua

Hamar manamenduak

 

Iongoiko bat onhets ezak

Eta adora debotki,

Eta haren izenaz ez

Zinik egin banoki.

 

Gehiago begira zak

Igandea sainduki,

Eta burasoak ohora

Bizi adin luzeki.

 

Nihor hill eztezakela

Ez bihotzez gaitzetsi.

Ezen bengantzen Iainkoa

Ni behar nauk sinhetsi.

 

Paillardiza iguñari

Egiokek ihesa,

Guztiz ere ez desira

Lagunaren esposa.

 

Berzeren ona hain guti

Beharko duk iduki

Guztiz ere hauzoaren

Ontasuna ez uki.

 

Fiñean mihiari emok

Guardia ezten gezurti,

Eta aizen falseria

Iraustera beldurti.

 

Huna Iainko handiaren

Hamar manamenduak,

Bi harrizko tauletan haro

Berak eskribatuak.

 

Begiradi beraz lege

Saindu haukin hautstetik

Gastigua ezthatorken

Zeruaren gañetik.

 

 

XI. burua

 

Hamenka milla birjinek

Iesus Kristorengatik

Bere bizitzeak eman

Zitizteen gogotik.

 

Hartarakotz orhoit adi

Hekin bihotz handiaz

Eta omena ohora

Ahal egin guztiaz.

 

 

XII. burua

 

        1. E. Sainduaren 12 fruituak

 

Guztien gañetik izan

Ezak karitatea,

Ezen berthutetan har dik

Eramaren florea.

 

Eta ungi egiteaz

Bethiere boz adi,

Iarraikitzen atzaiola

Kharrez berthuteari.

 

Gehiago preza ezak

Bakearen dohana,

Eta gerla gaixtoetarik

Ago bethi hastana.

 

Halaberki al baiteza

Maita emetasuna,

Baita manera berean

Ere mansotasuna.

 

Ontasunaren oraño

Preza zak berthutea,

Eta Iainkoaren baithan

Iduki sinhetstea.

 

Heure erremangetan

Guarda zak modestia,

Kalte eta lastimetan

Bai har pazienzia.

 

Guztiz ere preza ezak

Kastitate garbia,

Bañan ere gehiago

Saindu kontinenzia.

 

Bañan berthute guztiak

Koroatzen tunak

Huts egin gabe duk obra

Onetan iraupena.

 

Espiritu Sainduaren

Hauk fruitu hamabiak,

Zeñek xitzen baitituzte

Gañerako guztiak.

 

Hautzaz arima haz ezak

Giristino flakoa,

Etzen hauk daroe bizi

Emanen bethikoa.

 

        2. Hamabi apostoluen, hamabi errefauak

 

        S. Petrus

Sinhetsten, dut Iainko Aita

Ahal guztitakoa,

Zeñak kreatu baititu

Zeru lur itsasoa.

 

        S. Ioanes

Nik halaber sinhetzten dut

Iesus haren semea,

Zeñak reparatu baitu

Gizonaren kaltea.

 

        S. Iakobus

Espiritu Sainduaren

Gañik zen konzebitu,

Eta Maria Birjina

Nobleaganik sorthu.

 

        S. Andreas

Herio gairatu zuen

Pilatusen azpian

Eta Iosefek ehortzi

Bere tonba berrian.

 

        S. Filipus

Linboetara arimen

Libratzera iautsi zen,

Eta gero hirurgarren

Egunean bitztu zen.

 

        S. Tomas

Zeruetara igan zen

Eta Aitarenean,

Orain glorioso dago

Iarririk eskunean.

 

        S. Bartholomeus

Handik ephe iakinean

Iautsiko da lurrera,

Hill eta bizi guztien

Zuzenki iuiatzera.

 

        S. Matheus

Nik oraino sinhetsten dut

 

[...][124-125 orrialdeak falta dira]

 

3. Fede saindua da, Iainko

Bat hirurtasunean,

Ohoratzea hirurtasun

Hura batasunean.

 

4. Presuñak elkharrekien

Batre nahasi gabe,

Substanzia halaber hain

Guti berezi gabe.

 

5. Ezen berze da presuna

Aita Iainkoarena,

Berze semearen, berze

Espirituarena.

 

6. Bañan Aita, Seme, eta

Espirituarena,

Bat da iongoikotasuna

Bat orabat izana.

 

Gloria, berdina dute

Berdin maiestatea,

Egundañotikakoa

Haste eta fin gabea.

 

7. Nolakoa baita Aita

Halakoa Semea,

Halakoa Espiritu

Amodioz bethea.

 

8. Aita kreatu gabea

Semea ere gabea,

Eta orabat Espiritu

Grazien emaillea.

 

9. Aita neurri gabea da

Semea neurri gabea,

Espiritu sakratua

Orobat neurri gabea.

 

10. Aita bethierekoa

Semea ere orobat,

Espiritu sakratua

Haura ere orobat.

 

11. Guztiarekin eztire

Hirur bethiereko,

Bañan solamentki bat da

Iainko bethiereko.

 

12. Hala oraño eztire

Hirur kreatu gabe.

Ezta manera berean

Hirur neurririk gabe.

 

Bañan kreatu gabe bat

Eta neurri gabe bat.

Hauk hirrurak bethiere

Ez baizen Iongoiko bat.

 

13. Orabat da Iainko Aita

Ahal guztitakoa,

Orobat Semea, orobat

Espiritu goikoa.

 

14. Ordean eztire hirur

Ahal guztietako,

Bañan solamentki bat da

Ahal guztietako.

 

15. Hala Aita, Iongoiko da

Semea ere Iongoiko,

Espiritu sakratua

Ere orabat Iongoiko.

 

16. Guztiarekin eztire

Batre hirur Iongoiko,

Bañan solamentki bat da

Aithor duguna Iainko.

 

17. Hala Aita Iaun da eta

Semea, Iaun orobat.

Espiritu sakratua

Ere Iaun da orabat.

 

18. Eztire ordean hargatik

Hirur Iaun niholere,

Bañan solamentki Iainko

Bakhar bat bethiere.

 

19. Ezen nola eliza baitu

Manatzen bat bedera,

Presuna bakhotxa Iainko

Eta Iaun aithortzera.

 

Halaberki hark berak du

Hertsiro debekatzen,

Hirur Iainko edo hirur

Iaun izenda eztaiten.

 

20. Aita nihork eztu egin

Ez eta are kreatu,

Ez eta oraño nihork

Halaber engendratu.

 

21. Aitarenganik bakharrik

Da seme dohatsua,

Ez egin eta ez kreatu

Basian enjendratua.

 

22. Aita, Semeen hanik da

Espiritu Saindua,

Ez egin eta ez kreatu

Bañan prozeditua.

 

23. Beraz aita bat da eta

Hirur aita eztire,

Seme bat da eta hirur

Seme ere eztire.

 

Halaber eztire hirur

Espiritu sakratu,

Bañan xollki espiritu

Saindu bat aithor dugu.

 

24. Hirurtasunean ezta

Lehen azkenagorik,

Ez eta are gehiago

Handi xipiagorik.

 

Aitzitik hirur presunak

Dire egundanokoak,

Eta hirurak oraño

Elkarren kidekoak.

 

25. Halako gisaz non lehen

Erran dugun bezala,

Ohoratu Iongoiko bat

Non bethi behar baita.

 

Iakiteko batasuna

Hirurtasunean,

Eta orabat hirurtasun

Haur batasunean.

 

26. Hargatik nahi duenak

Bere arrima salbatu,

Hirurtasunaz sinhetzte

Hau iduki behar du.

 

27. Bañan oraño gloria

Saindua ardiaztekoa,

Inkarnazione Iesus

Ena du sinhetzteko.

 

28. Fede zuzena da bada

Guztiok sinhetz dezagun

Eta gehiago geure

Ahoz aithor dezagun.

 

Iesus Kristo gure Iauna

Dela Iainko Semea,

Dela oraño gehiago

Gizona gure parea.

 

29. Dela Iainko, Iainko Aitaren

Substanzia beretik,

Eta enjendratua mende

Guztien aitziñetik.

 

Gizon berriz bere amaren

Substanzia garbitik,

Eta iaioa denbora

Hañitzen gibeletik.

 

30. Ianko perfet gozon perfet

Arima arrazondunaz,

Egiña eta haraki

Gizon erbalarenaz.

 

31. Aitaren berdin Iongoiko

Tasunaren arauez,

Aita baño gutiago

Gizatasun arinez.

 

32. Zeña Iainko eta gizon

Halaber izan aren,

Hargatik ordea ez baita

Iesus Kristo bat baitzen.

 

33. Bat ez iongoikotasuna

Maragira itzulirik,

Bañan iainkotasunera

Gizatosuna harturik.

 

34. Guztiz bat ez substanziaren

Nahastakatasunaz,

Bañan bat xollki presuna

Beraren batasunaz.

 

35. Nola gorputza eta arima

Baitirade gizon bat

Hala Iainko, eta gizona

Dire Iesu Kristo bat.

 

36. Zeñak pairatu baitzuen

Guregatik herio,

Emateko gure arima

Gaxoei erremedio.

 

Ifernura patriarken

Libratzera iautsi zen,

Eta gero hirurgarren

Egunean bitztu zen.

 

37. Zeruetara igan zen

Eta Aitarenean,

Orain glorioso dago

Iarririk eskuiñean.

 

Handik berriz ethorriko

Da mundu beherera,

Hill eta bizi guztien

Zuzenki iuiatzera.

 

38. Hura ethortzen denean

Hill diraden guztiak,

Biztuko dire bihotzak

Dituztela larriak.

 

Bere gorputz propiotan

Dire presentatuko,

Zeren bizitzeko obrez

Kontu errendatzeko.

 

39. Obra onak egin tuztenak

Ioanen dire zerura.

Gaixtoak egin tustenak

Iautsiko ifernura.

 

40. Hau da fede katholika

Zeña baldin leialki,

Babederak idukitzen

Ez badu eta osoki,

 

Ezin salba ahal baitaite

Bañan dohakabeki,

Behar baitu lezekharrez

Iratxakira iautsi.

 

Athanasioren hauk duk

Fedearen billduma,

Apostoluek eginak

Deklaratzen duena.

 

Arrius bat zebillala

Elizaren nahasten,

Hari kontra egiteko

Argira eman zien.

 

Hunen beraz ikhasteko

Har al baiteza pena,

Ezen hau duk gure fede

Sainduaren goihena.

 

 

XIV. burua

Elizako zeremoniez

 

Eliza sainduan baduk

Asko zeremonia,

Zeñez hagoan baitago

Debozione guztia.

 

Ezen frutua azalak

Nola baitu guardatzen,

Debozionea hala

Hek die begiratzen.

 

Iduki etzakek beraz

Hek estima handitan,

Ezen hire arimaren

Dituk ontasunetan.

 

 

Doktrina kristianaren zarratzea

 

Hunenbertzez aditu duk

Iesus Kristen doktrina

Orain haren obratzeaz

Egik ahal egina.

 

Ezen berzetako eztuk

Gizona kreatua,

Baizen konplitzeko haren

Manamendu saindua.

 

Eta gero ardiatzteko

Sekulako gloria,

Halakoa Iaunak egin

Diezala grazia.

 

aurrekoa hurrengoa