www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Elizara erabiltzeko liburua
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1636, 1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Eliçara erabiltçeko liburua, Ioannes Etcheberri. Mongiron Milanges, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

II. HILLEN OFIZIOA

 

        Invitatorium.

 

Zatozte adoratzera

Zeruko erregea,

Zergatik haren eskutik

Baitugu bizitzea.

 

        Dabitek Iainkoak adoratzera

        bat bedera gonbidatzen du

        Venite exultemus. Psal. 94.

 

1. Zatozte jende prestuak,

Iauna baithan boztera,

Zatozte salbatzaillea

Baithan allegeratzera.

 

Aithor diotzogun egin

Darozkigun ungiak,

Eta boz gaitezen haren

Kantatzen eresiak.

 

2. Zeren Iaunik handiena

Baita gure Iainkoa,

Hura berze Iongoikoen

Errege gañekoa.

 

Gu berriz haren beraren

Bihotzeko jendeak,

Hark eztitu arbuiatzen

Nihoiz ere bereak.

 

Haren eskuko dirade

Lurraren har xedeak,

Bere ezagutzen ditu

Mendien gargaiteak.

 

3. Haren propioa ere

Da itsaso urdiña,

Lehorra ere harena

Hark bere eskuz egiña.

 

Zatozte beraz Iaun handi

Haren adoratzera,

Eta haren aitziñean

Belhauriko iartzera.

 

Zatozte begietarik

Nigarrak isurtzera,

Zeren egin dugun hanitz

Falta haren aldera.

 

Eta, zergatik hura den

Gure kreatzaillea,

Hura gure Iainko eta

Habe eta iabea.

 

Eta gu halaber haren

Jende onheritziak,

Haren espill ederreko

Gu ardi bereziak.

 

4. Zatozte beraz guztiok

Haren adoratzera,

Eta hari zor diogun

Ohorea ematera.

 

Ezen Iaun hark berak gaitu

Hartara gonbidatzen,

Berak solas amundios

Bethe hauk idukitzen.

 

Aditzen tutzuenean

Ene ahoko hitzak,

Begiraukezue zeuren

Gogortzetik bihotzak.

 

Nola egin bitzituzten

Behiala zuenek,

Sinaiko desertuan

Aita bihotz gogorrek.

 

Zeñek baininduten asko

Aldiz aserrarazi,

Zituztelarik maiz ene

Gastiguak ikhusi.

 

5. Berrogoi urthez emeki

Egotu nintziaien,

Abisatzen nituela

Zirela enganatzen.

 

Alabañan hisiatu

Hek batere antsia,

Etziteen obran ene

Emateaz nahia.

 

Aserrerik iuramentu

Orduan egin nuen,

Ene errepausura nihoiz

Etzirela sarturen.

 

        Iainkoa prestuentzat othoitzten da

        Verba mea auribus. Psal. 5.

 

1. Iauna ene hitza zeure

Beharriz adizazu,

Eta ene dehadarra

Onez entzun ezazu.

 

2. Zaude othoi erne ene

Othoitzaren bozara.

O Iainko Iaun zeña ene

Erregea baitzara.

 

3. Goizean goizik iaikiko

Naiz zure othoitztera,

Zeren bethi prest baitzaude

Humillen entzutera.

 

4. Zuk ere lauda zakezu

Goizik ene othoitza,

Ezen zuk ikhusten duzu

Ene ondiko latza.

 

Badakit zuk eztuzula

Entzuten urgullurik,

Zeren ezpaituzu nahi

Ikhusi halako biziorik.

 

5. Ez eta gaixtorik hurbill

Dakizun aitzinera.

Ez hain guti ager dadin

Zure begitartera.

 

6. Aitzitik gaitzetzten tutzu

Handiro halakoak,

Gaitzetzten gizon gezurti

Eta barren falsoak.

 

7. Gaitzetzten tutzu oraño

Odol isurtzailleak,

Fiñean gaitzetzten doble

Eta tronpatzailleak.

 

Bañan Iainko ona nitzaz

Denaz bezanbatean,

Miserikordia handi

Fidaturik zurean.

 

8. Ausartzen naiz zure tenplu

Sakratuan sartzera,

Ikhara handiarekin

Zure adoratzera.

 

9. Eta humillki othoizten

Zaitut arren enea,

Iustutaunean gida

Dezazun bizitzea.

 

Xuxenki gida dezazun

Arren zeure bidean,

Xuxen ibill nadin zure

Begien aitziñean.

 

Ezen etsaiak darraizkit

Laster eta khexarik,

Zeharreko bidetara

Basarazi nahirik.

 

10. Hekien ahotan ezta

Behin ere egiarik,

Behin ere bihotzetan

Baizen arintasunik.

 

11. Hobi ideki bat hekin

Diduri eztarriak,

Zeñak banatzen baititu

Usain iguñgarriak.

 

Bere mihiez dituzte

Sinpleenak tronpatzen,

O Iongoiko iustua hek

Gastiga tzatzu arren.

 

12. Eztietzetzula bere

Gogoetak balia,

Bañan nola hekin baitu

Hobenak merezia.

 

Haiza tzatzu urrun zeure

Begitarte saindutik,

Zeren baitzaituzte zeure

Altaratzen gozotik.

 

13. Eta kontra zeuregana

Deit etzatzu iustuak,

Emateko plazere eta

Bozkario sainduak.

 

Egizu zeure egoitza

Othoi hekien artean,

Eta fabora etzatzu

Premia dutenean.

 

14. Gloriarazi detzazu

Hek othoi zeure baithan,

Zure izena iduki

Zeren duten ezertan.

 

Hek berze guztietarik

Iauna bedinka tzatzu,

Eta zeure dohain eta

Graziez bethe tzatzu.

 

15. Geriza etzatzu zeure

Erredola handiaz,

Fiñean khoroa zeure

Sekulako gloriaz.

 

Gure ere egikeguzu

Othoi fabore bera,

Errenda diezazugun

Hekin balsan eskerra.

 

Bethiko errepausua

Emotezu arimei,

Eta bethiko argia

Erakutz hekin begiei.

 

        Bekhatuen barkhamendu eskatzen da

        Domine meum. Psal. 6.

 

1. Ez nazazula mehatxa

Iauna zeure aserrean,

Ez eta puni kolera

Handian zarenean.

 

Zeren dudan zure lege

Saindua mesprezatu,

Eta haren kontra egin

Nabarbenki bekhatu.

 

2. Bañan Iainko bihotz bera

Zuk nauzun urrikari,

Eta othoi senda nazazu

Zergatik bainaiz eri.

 

3. Ezen iharrosi zaizkit

Hezurrak iunturetan,

Eta arima nahasi

Bere egin bidetan.

 

Aspaldion dakusazun

Legez, dut lazeria,

Nauzun beraz urrikari

O Iongoiko handia.

 

Noiz artean duzu bada

Iaun ona beranduko

Noiz artean nauzu pena

Hautzaz gaztigatuko.

 

4. Khexa zaite arren othoi

Ene faboratzera,

Eta ene arima ondiko

Hautarik libratzera.

 

Zer progotxu duzu berdin

Ene hagorantzeaz,

Eta ene bekhatua

Herioz punitzeaz.

 

5. Ezen herioan ezta

Zure orhoitzapenik,

Ezta ifernuan ere

Zure ungien aithorrik.

 

6. Damu eta dolore dut

Handia bihotzean,

Zergatik egin dudan hutz

Zure saindu legean.

 

Gauoro nigar isuriz

Ohea dut bustitzen,

Gauoro neure azpiko

Ohazura hezatzen.

 

7. Ene begi larrian da

Iauna ezagun aski,

Zure kolerak duela

Hagitz nahasarazi.

 

Gauza bera ezagun da

Oraño gorputzean,

Zeren goiz zahartu bainaiz

Neure etsaien artean.

 

8. Guztiarekien badut

Oraño esparantza,

Urrikaldurik entzunen

Duzula ene othoitza.

 

Aparta zakizkidate

Beraz etsai goseak,

Ezen Iaun onak entzutik

Ene auhen tristeak.

 

9. Bai Iaun onak ikhusi dik

Ene nigar ixtilla,

Eta bere karguz hartu

Ene othoitz humilla.

 

10. Zuek ere ahalke eta

Ikhara handirekin.

Harengana itzul zaitezte

Eta urrikirekin.

 

Eska zakizkote zeuen

Falten barkhamendua,

Ezen bihotza dik guztiz

Urrikalmendutsua.

 

        Bethiko errepausua, &c.

 

        Iongoikoa othoizten da

        etsaietarik begira gaitzan

        Domine Deus meus. Psal. 7.

 

1. O munduaren iaun eta

Ene iabe handia,

Zure baithan ezarri dut

Esparantza guztia.

 

Arren zuk libra nazazu

Neure etsaietarik,

Kalte egin nahiz hurbill

Darraizki danetarik.

 

2. Begira nazazu othoi

Flako eta erbala,

Ez naramaten lehoñek

Ardiantza bezala.

 

Guztiz nerori bakharrik

Ikhusten nautenean,

Zure faborea hurbill

Eztudala aldean.

 

3. O ene Iongoiko ona,

Baldin bidegaberik,

Noizbait egin banaroe

Edo atsekaberik.

 

4. Baldin bihurtu banio

Gaizkiari gaizkia,

Merezi onez nezala

Paira hekin furia.

 

5. Merezi onez ondotik

Laster lerraizkidala,

Eta bidean unherik

Atzeman nentzatela,

 

Merezi onez ostika

Nentzatela lurrean,

Fiñean merezi onez

Errabill herrautsean.

 

6. Baña Iauna eztaroet

Deus egin halakorik,

Aitzitik baizen ontasun

Eta baitzen plazerik.

 

Hartarakotz othoi zeure

Alkhitik iaiki zaite,

Eta asererik hekin

Bidera illkhi zaite.

 

7. Iaiki zaite eta illkhi

Zakizte aitziñera,

Zeronek agindu duzun

Hitzaren arauera.

 

Hala egiten baduzu

Jendea saihetsera,

Billduko zaitzu fabore

Premian eskatzera.

 

8. Igan zaite bada othoi

Zeure akhi gorara,

Eta emazu sentenzia

Gaixto hekin kontrara.

 

9. Halaber ikhus ezazu

Ene inozenzia,

Eta nik sofritzen dudan

Bidegabe handia.

 

10. Puni tzatzu Iauna hekin

Bekhatu ehortziak,

Eta bide onaz gida

Iustu, diren guztiak.

 

Zuk klarki ikhusten duzu

Presunaren bihotza,

Zuk irakurtzen zer haren

Barrenean baitatza.

 

11. Zu zare ene iabea

Zu ene faborea,

Zu penetarik presuna

Onen libratzaillea.

 

12. O Iainko ona zu zare

Gure iuje iustua,

Zu borthitza zarelarik

Halarik pairutsua.

 

Hekin kontra egunoro

Zu zare aserratzen,

Hekin kontra ezkenean

Kolera deskargatzen.

 

13. Zenak ez baitire nihoiz

Konbertitzen onera,

Bañan aitzitik baitoaz

Gaixtatuz aitzinera.

 

Hekin kontra duzu zeure

Ezpata ailteratzen,

Hekin kontra zeure arku

Zeharra arrimazen.

 

14. Hei daroezu herio

Tristea preparatzen.

Hei xixmixtak bezain laster

Tragazak artikitzen.

 

15. Halakoak bada zaizkit

Egin niri altxatu,

Halakoek darotate

Asko gaitz desiratu.

 

Bere buruei daroe

Hek ordean kaltea,

Preparatzen bere buru

Gaxoei dolorea.

 

16. Bere buruei hobiak

Darozte idekitzen,

Bere buruak hetara

Azkenean etxatzen.

 

17. Eta hala zoratu hek

Niri egin ustea,

Bere buruei daroe

Ordenatzen kaltea.

 

Hauk guztiak ikhusirik

Nik zure iustizia,

Laudatzen dut eta zuri

Kantatzen eresia.

 

        Bethiko errepausua, &c.

 

        Aporta inferi.

 

Iauna ona arren arima

Defuntuak lezetik,

Lehen bai lehen athera

Tzatzu purgatzekotik.

 

        Pater Noster.

        Ioben lekzioneak

 

        Iainkoa barkha diozon othoitzen du,

        bere biziaren laburtasuna dela kausa,

        eta bere lastimen kausaz

        Iob. 7.

 

        Barkha diezadazu laster othoi neure Iauna, ezen ene egunak deus eztire, zer da gizona non hanbat eritzten baituzu. Eta zergatik ematen baituzu, zeure bihotza hanbat haren baithara. Goizean begiratu diozun bezain sarri bere hala frogatzen duzu. Noiz artean eztarotazu barkhatuko, eta eztarotazu neure thuaren iretzteko arterik utziko. Hutz egin dut zereginen darotzut bada, o gizonen begiratzaillea? Zergatik egin nauzu neure hegi, eta neure buruaren unhagarri? Zergatik eztarotazu barkhatzen neure bekhatua, eta aldaratzen neure bidegabea. Huna non sarri herrautsetan lo eginen dudan, eta goizean billhatzen banauzu oñen gañean izanen ez naizen.

 

        Resp. Credo quod.

 

Sinhetzten dut ezen ene

Iainko erostzaillea,

Zeruetan bizi dela

Maiestatez bethea.

 

Bai eta naizela azken

Egunean bitztuko,

Eta hura neure begiz

Dudala ikhusiko.

 

Hura diot ikhusiko

Dudala nik neronek,

Eta ez enetzat berze

Munduan bizi denek.

 

        Iainko, barkhatzera ertxatzen du,

        bere pena handien kausaz

        Tadet animam. Job. 10.

 

        Ene arima unhatu da ene biziaz itzuriko zait hitza zure kontra. Mintzatuko naiz izare arimaren behakunean, eta erranen dut ez nazazula kondemna. Aditzera emadazu zergatik hunela punitzen nauzun? On iduri bide zaitzu ene desohoratzea, eta ene zeure eskuko obraren nekhatzea. Eta gaixtoen konseilluaren faboratzea. Zure begiak haragizkoak othe dire, gizon kruel batek bezala begiratzeko. Zure egunak gizonarenak bezalakoak othe dire, eta zure urtheak harenak bezalako, ene gaixtakeria billhatzeko, eta ene bekatuari iarraikitzeko. Dakizularik gaizki garabik egin eztudala. Eta dakizularik orano, egin duenik nihor zure eskuei ezin itzur dakikeela.

 

                O Iaun Lazaro hobitik

                Iraiki zinduena,

                Iadanik busteltzen eta

                Usaintzen hasi zena.

 

                Eman diezezu othoi

                Errepausu arimei,

                Purgatorioko suan

                Pena dakusatenei.

 

                Hill eta biziak suaz

                Iuiatuko tutzuna,

                Egiezu othoi laster

                Halako ontasuna.

 

        Bere erbaltasuna dela kausa Iainkoa,

        barkhatzera ertxaten du

        Iob. 10.

 

        Zure eskuek Iauna, egin naute eta inguru guztian moldatu naute; eta halarik hain laster buruz behera etxatzen nauzu. Orhoit zaite nona basaren pare egin nauzun. Eta herrautsetara bihurtuko nauzun. Ez nauzu iaitzi esnea bezala eta gatzatu gasna bezala? Larruz eta haragiz bestitu nauzu, eta hezurrez eta zañez osatu. Bizia eman darozatu eta egin asko ontasun. Eta zure begi erneek begiratu naute.

 

                Harritzen naiz neure faltez

                Orhoitzen naizenean,

                Ea nola egertuko

                Naizen zure aitziñean.

 

                Iautsten zarenean mundu

                Handi hau iuiatzera,

                Eta nori bere paga

                Iustua ematera.

 

                Ez nazakezula Iauna,

                Arren othoi kondemna,

                Zergatik egin dukedan

                Zure kontra hobena.

 

                        Liberame.

 

                Sekulako heriotik

                O Iaun bihotz emea,

                Ene arima guarda zazu

                Beldurkundez bethea.

 

                Begira zakezu egun

                Larri eta aserrean,

                Zeru lurrak iharrosten

                Hasiko direnean.

 

                Egun hartan diot iuje

                Zenetan zu iustua,

                Iautsiko baitzare suaz

                Iuiatzera mundua.

 

                Ikharatzen naiz Iauna eta

                Izitzen bihotzean

                Egin izigarri hartzaz

                Orhoitzen naizenean.

 

                Zeñetan gauza guztiak

                Baitire urratuko,

                Zeruko argizagiak

                Goibelaz ilhunduko.

 

                Egun hura izanen da

                Egin koleratsua,

                Egun lastimatsu eta

                Egun espantutsua.

 

                Egun parerik gabea,

                Handi eta garratza,

                Zeñetan triste baituke

                Bat bederak bihotza.

 

                        Requiem.

 

                Bethiko errepausua

                Emotezu arimei,

                Eta bethiko argia

                Erakutz hekin begiei.

 

aurrekoa hurrengoa