www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Elizara erabiltzeko liburua
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1636, 1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Eliçara erabiltçeko liburua, Ioannes Etcheberri. Mongiron Milanges, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

LIBURU HUNEN PARTEAK

 

        Liburtxo hau bi partetan berezten da:

        Iakiteko giristinoaren eginbidean, eta orenetoko othoitzetan.

 

 

Lehenbiziko partean dire

 

Egunorozko othoitz laburrak.

Doktrina kristiana.

Eta kofesatzeko antzea.

 

 

Bigarren partean dire

 

Orenetako othoitzak.

Hillen ofizioa.

Zazpi salmuak.

Asteko egun guztietako orenak.

Eta andre dena Mariaren alderako debozionea.

 

 

I. burua

Illhabetheen kontuaz

 

        Illhabetheen izenak dire zein bere lerroan.

        Urtharilla, otsailla, marxoa edo iorailla, aphirilla, maiatza edo ostaro, erearoa, ustailla, abustua edo agorilla, burulla urria, hazilla, abendoa edo lohilla.

        Aroa edo sasoña da hirur illhabetheren artea.

        Aroen izenak dire, belhartzea, uda, ihartzea edo larazkena, eta negua.

        Urtheak laur aro ditu, hamabi illhabethe, bi hogoi eta hamabi aste eta egun bat, hirur egun eta hirur hogoi eta bortz egun eta sei oren.

        Sei oren laur urthe bakhotxeako hek, laur urthetarik laur urthetara egun bat egiten dute.

        Handik deitzen da laurgarren urthe haur bisexteko urthea.

        Iragan urthea deitzen da, iaz, oraingoa aurthen, eta heldu dena geurzk.

        Mendea da ehun urthe.

        Mundua egin zenak du 3833 urthe, aurthen.

        Uholde handiak 3428.

        Iesus Kristo sorthu zenak aurthen 1645 urthe.

 

 

II. burua

Ilhargiaren kontuaz

 

        Bi illhargiaren kontu dire.

        Bata illhargi berriarena eta berzea zaharrarena.

        Illhargi berriaren kontua iakiteko ea noiz hasi behar duen.

        Zaharrarena iakiteko ea zein zahar den, edo hasi dela zenbat egun duen.

        Illhargia bethe arteranoko artea deitzea dugu gorapha zeren illhargia gora doan.

        Illhargia ahi arteranokoa deitzen dugu, beherapena, zeren illhargia behera doan.

 

 

III. burua

Illhargi berriaren kontua

 

        Iakin behar duzu bekin urthe hartako, epaktaren kontua, zein iakinen baituzu denboren taulatik.

        Gero iakin behar duzu Marxotik zenbatgarren illhabethea, zuk illhargi barria noiz izanen den iakin nahi duzun illha bethea.

        Epaktaren eta illhabetearen kontuak batetara billdu behar zitutzu.

        Eta kontu hark ardiatsten ezpadu hogoi eta hamarren kontura, bañan gibelago gelditzen bada, zenbat egun gelditzen baita eskas hogoi eta hamarretara, egun hartan izanen illhargi berria.

        Eta baldin hogoi eta hamarretara iustuki heltzen bada, hogoi eta hamargarren egun, hartan, izanen da illhargi berria.

        Baldin ordean xitzen badu hogoi eta hamarren kontua, zenbat egunez xitzen baitu, hainberzez hogoi eta hamarren kontua gutituko duzu, hek idoki eta zenbat egun edo kontu gelditzen baitha, kontu artako egunean izanen da illhargi berria.

 

 

IV. burua

Illhargi berriaren hirur kontu haukin exenpluak

 

I. Exenplua exenpla.

Epakta illhabetheak hogoi eta hamarretara

ardiatsten eztutenekoa

 

        Iakin nahi dut 1635go urthearen burullean, zenbatgarren egunean izanen den illhargi berria. Konda zazu behin epakta, eta da hamabi, gero konda zazu illhabethea marxotik hasten zarela, eta izanen da zazpigarrena, billtzatzu batetara epaktaren eta illhabethearen kontuak, eta aurkhituko duzu dela hemeretzi, hemeretzitarik hogoi eta hamarretara, edirenen duzu eskas direla hameka, burullaren hamekagarrenean bada izanen da illhargi berria.

 

II. Bigarren exenplua.

Epakta, eta illhabethearen kontuek,

hogoi eta hamarretara iustuki ardiatsten dutenekoa

 

        Nahi baduzu bado iakin, 1642ko urtheko marxoan noiz izanen den illhargi berria, hunela iakinen duzu, epakta izanen da 29, eta marxoa lehen illhabethea, bat eta hogoi eta bederatzi dire hogoi eta hamar, eta hala erranen duzu marxoaren 30ean izanen dela illhargi barria urthe hartan eta etzare enganatuko.

 

III. Hirurgarren exenplua.

Epaktaren eta illhabethearen kontuek

hogoi eta hamarren kontua xitzen dutenekoa

 

        Iakin nahi duzu 1639garren urthean, Abendoan zenbatgarren egunean, izanen den illhargi berria, diot, bada lehenik konda dezazu: epakta, eta izanen da 26, gero konda zazu illhabethea marxotik hasten zarela lehen erran dugun bezala, eta edirenen duzu dela hamargarrena, billizazu bi kontu hauk batetara, eta izanen dire hogoi eta hamasei, khen ezazu hanbat hogoi eta hamarretarik, zenbatek kontu hura xitu baitute, zein baitire sei egun, eta hala hogoi eta hamarretarik sei khendurik, geldituko zaikiztzu hogoi eta lau. Urthe hartan bada abendoaren hogoi eta laurgarrenean izanen da illhargi berria.

        Hunenberzez illhargi berriaren kontua ikhus ezagun orain illhargi zaharena.

 

 

V. burua

Illhargia zaharraren kontua

 

        Iakin nahi baduzu illhargia zein den zahar, edo zenbat egun dituen hasi dela, hirur gauza notatu behar ditutzu.

        Lehenik iakin behar duzu urthe hartako epaktaren kontua.

        Bigarrenean, zenbatgarrena den martxotik kondatzen hasirik halako illhabethea.

        Hirurgarrenean iakin behar duzu, illhabethe haren beraren zenbatgarren den eguna.

        Gero hauk hirures eginen duzu kontu bat.

        Eta kontu hark ardiasten ez badu hogoi eta hamarretara, hainberze egunez zahar izanen da illhargia.

        Baldin iustuki heltzen bade hogoi eta hamarretara, hogoi eta hamar egun dituzke illhargiak hasi dela.

        Eta baldin xitzen badu hogoi eta hamarren kontua, zenbat egunez xitu baituke; hainberze egun dituzke illhargiak.

 

 

VI. burua

Illhargi zaharraren hirur kontu haukin exenpluak

 

I. Lehenbiziko exenplua.

Epaktak, illhabeteak eta illhabeteko egunek,

hogoi eta hamarren kontua ardiatsten eztutenekoa

 

        Iakin ezagun bada aurthen, 1635garren urthean Aprillaren zortzian zenbat daiteken illhargia zahar, kondezazu bada epakta zeña baita hamabi, konda zazu gero illhabethea marxotik hasten zarela, zein baita bigarrena, gero konda zazu egun hura illhabethearen zenbatgarrena den, eta daiteke zortzigarrena, billtzatzu hirur kontu hauk, epaktan hamabi marxotik, illhabethe bia, illhabetherak iakiteko Aphirillak zortzi, hirur kontu hauk billtzen dire hogoi eta bietara, igun hartan beraz illhargiak hasi dela dituzke hogoi eta bi egun eta hala izanen ditu.

 

II. Bigarren exenplua.

Epakta, illhabethea eta ilhabetheko egunak

hogoi eta hamarren kontura iustuki heltzen direnekoa

 

        Nahi baduzu iakin 1635garren urthean, Aphirillaren hamaseian, illhargia zein zenz zahar edo zenbat egun zituen, konda zazu behin epakta, zein baitha hamabi, gero konda zazu marxotik hasten zarela illhabethea, bia. Finean kondatzatzu illhabethe berarek egunak, zenak baitiratezke hamasei, billtzatzu orain hirur kontu hauk, epaktak hamabi, illhabethe bia, eta illhabethe berak hamasei, hirur kontu hauk dire hogoi eta hamar, Aphirillaren beraz hamaseigarrenean, illhargiak zituen hasi zela, hogoi eta hamar egun, eta egun berean illhargi berria hasi zen.

 

III. Hirurgarren exenplua.

Epamak, illhabetheak eta illhabetheko egunek

hogoi eta hamarren kontua xitzen dutenekoa

 

        Ikhas agun urtheberean 1636 Aphirillaren, zortzigarrenean zenbat egun zituen illhargiak, kondazazu bethi lehenik epakta, zein baitzen hamabi, konda zazu gero Marxotik hasirik illhabethea, bia, gero kondatzazu illhabethe beraren egunak eta dire hogoi eta zorzi, iunkta tzatzu hirur kontu hauk hunela, epakta hamabi, illhabethea bia, eta illhabetheko egunak hogoi eta zortzi, hirur kontu hauk dire berrogoi eta bia, zenbat bada kontu hartan obratzen baita hogoi eta hamarretarik berrogoi eta hamabitara, zein baitire hamabi, hamabi egun zituen Aphirillaren zortzian illhargiak zahar zela. Eta hunela athera beharko ditutzu bere illhabethe guztietako illhargi berri eta zaharrak.

 

 

VII. Burua

Debozionezko denboren kontua

 

        Hirur debozionesko denboren kontu dire, karta denborak, abendoa eta garizuma.

        Denbora hauk deitzen ditugu debozionezko denborak, zeren denbora hautan berzetan bano othoitz gehiago egin behar baita.

        Eta karta denboretan eta garizuman, adiñetara heldu direnak, barurthu behar baitute; Abendoan debozione dutenek.

        Karta denborak dire urtheko laur aroetan, belhartzean, udan, ihartzean eta neguan, hargatik deitzen dire karta denborak edo laur denborak.

        Denbora hautako laur astetan, barurthu behar da hirur egunez. Asteazkenean, orziralean eta larunbatean.

        Astehek dira pentekoste ondoko lehen astea, santa Kurutz burullekoa, ondokoa Abendoaren hirurgarren igandearen ondokoa, eta garizumaren lehenbizi igandearen ondokoa.

        Abendoa hasten da S. Andreren bestari hurbillen dagokan igandea, edo sant Andres beraren eginean, baldin igandean gerthatzen bada. Akhabatzen da eguberriz.

        Garizuma dakizun bezala hasten da hautsterriz eta akhabatzen bazkoz.

        Esteiak konzilioaz debekatuak dire, abendoaren lehen igandetik trufaniaraño edo erregeen bestaraño, eta hautsterritik bazko zaharreraño bazko zahar bera barrenean dela berze denbora guztietan egin ahal daitezke.

 

aurrekoa hurrengoa