www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Elizara erabiltzeko liburua
Joanes Etxeberri, «Etxeberri Ziburukoa»
1636, 1665

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [faksimilea]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Josu Landa Ijurko.

Iturria: Eliçara erabiltçeko liburua, Ioannes Etcheberri. Mongiron Milanges, 1665.

 

 

aurrekoa hurrengoa

IV. ASTEKO EGUN GUZTIETARAKO ORENAK

 

        Iainkoari orenak gutzaz duen arduraren gañean.

        Igandekotz

 

O Iainko zeñak baituzu

Gutzaz artha handia,

Adizazu othoi zeure

Orenen eresia.

 

Zure ordenantza sainduz

Irauten du eguna,

Elkharri aldi egiten

Hark eta gau illhunak.

 

Urthearen inguruak

Zu bedinkatzen zaitu,

Sasoñak xuxen ekhartzen

Zeren baitiotzotzu.

 

Tormenta eta harzeak,

Zuk ditutzu ematzen,

Itsasoari zuk bere

Mugarriak iñntzen.

 

Iguzkia zuk itzulzen

Darokuzu goizetan,

Hark begiak argiturik

Has gaitezen lanetan.

 

Akhabatu duenean

Gero bere kursua,

Gerizatzen darokuzu

Har dezuzun pausua.

 

Ordanez darozkigutzu

Izar xeheak bitzten,

Gau belzeko illhunbetan

Hetzaz gida gitezen.

 

Guregatik Iauna egiten

Ditutzu hauk guztiak,

Bethi erne dadutzatzula

Gure gañean begiak.

 

Esker bada eta aithor

Duzula Iaun handia,

Zeren hain arthatsua den

Zure probidenzia.

 

        Iainko bat denari bere perfekzioneen gañean orenak.

        Astelehenekotz

 

Iongoiko bakhotxa, zure

Kantatzen tut orenak,

Arren entzun tzatzu zeure

Laudorio zuzenak.

 

[...]

Duzu zeure izatea

Nihoren gañik izatu

Gabe lehen hastea.

 

Halaber eztuzu finik

Nihoiz ere izanen,

Aitzitik duzu bethiko

Denboretan iraunen.

 

Lekhu guztiak ditutzu

Bethetzen esenziaz,

Presenziaz, eta zeure

Ahal guztiz handiaz.

 

Zeure zuhurtziaz duzu

Mundua gobernatzen,

Non eskas dela deus ere

Ez baita edireiten.

 

Karitate bethea da

Zure bihotz noblea,

Ezen zeure karguz hartzen

Duzu belatx kumea.

 

Bidegaberik eztuzu

Nihola ere laudatzen,

Aitzitik zuzena duzu

Gehienik prezatzen.

 

Fiñean ezta aurkhitzen

Onik kreaturetan,

Non perfektkiago aurkhi

Eztadin zure baithan.

 

Arren bada perfekzione

Guztien itsasoa,

Zaren bethi ene iabe

Eta habe sendoa.

 

        Hirurtasunaren orenak asteartekotz

        Eta Trinitate Sainduaren igandekotz

 

Hirurtasua, zure tuk

Erran gogo orenak,

Arren entzuntzatzu othoitz

Bekhatoresarenak.

 

Aita Seme Espiritu

Batzarre sakratua,

Zuez osatzen da korte

Sainduko konseillua.

 

Hiru presuna zarete

Baña Iainko bat xollki,

Zain, ondo, eta adarrak

Nola zuhaitz bat bethi.

 

Zuetarik bakhotxa da

Zuhur eta iakintsu,

Bata berzea bezanbat

Handi eta indarsu.

 

Merezi onez zaituzte

Aingeruek laudatzen

Saindu, saindu, eta saindu

Darotzuela kantatzen.

 

Gu ere orobat gare

Egitera tenitu,

Zeren baitugu ontasun

Asko errezebitu.

 

Ezen zuk gaituzu, Aita

Athera ezteusetik,

Eta zuk semea geure

Libratu e[...]tik.

 

Zuk berriz santifikatu

Gaitutzu espiritua,

Zordun gare laudatzera

Zuen billkhu saindua.

 

O Hirurtasun mundua

Faboratzen duzuna,

Arren iguzu fabore

Bethi eskas duguna.

 

        Iainko Aitaren orenak.

        Asteazkenekotz

 

Iainko Aita, laudatzera

Noa zure izena,

Adizazu othoi ene

Ahaire kantarena.

 

Zazpi egunez zinduen

Egin mundu osoa,

Astelehenean zeru,

Lur eta itsasoa.

 

Asteartean halaber

Hats ahatzeko airea,

Gero zeruaren kontra

Den su berotzaillea.

 

Asteazkenean lurra

Zinduen berregindu,

Belhar eta zuhaitz ferdez

Hartarakotz bestitu.

 

Orzegunean zintuen

Bitztu argizagiak,

Iguzki illhargi eta

Argizagi guztiak.

 

Orziralean zinduen

Itsasora behatu,

Eta igerikalari

Arrañak han formatu.

 

Egun berean zintuen

Kreatu hegatziñak,

Zein zeni bere motazko

Emanik kanta ariñak.

 

Larunbatean zintuen

Modatu lar abreak,

Eta Adan eta Eba

Buruzagi gureak.

 

Gauza hauk zintuenean

Sei eginez obratu,

Gero iuduen igande

Egunean pausatu.

 

Arren bada Iainko Aita

Gauzen kreatzaillea,

Fabora nazazu nola

Burasoak umea.

 

        Iainko Semearen orenak orzegunekotz

        eta haren besta guztietakotz

 

Iainko Seme, enegatik

Gizon egin zinena,

Ezin bihur diezakezun

Laudorio zuzena.

 

Gizonaren obragabe

Zu konzebitu zinen,

Eta eguberri gauean,

Betleenen sorthu ziñen.

 

Zortzigarren egunean

Ziñen zirkunzisatu,

Handik sarri erregaek

Humillki adoratu.

 

Iaioz geroztik berrogoi

Egun baten buruan,

Burasoek presentatu

Zinituzten tenpluan.

 

Handitu eta iuduak

Zitzaikitzun bekhaiztu,

Inbidiaz zinituzten

Gurutzera altxatu.

 

Hilltzeko besperan egin

Zinduen othuruntza,

Apostoluei ianhari

Eman zeure gorputza.

 

Bazko egunean bitztu

Ziñen hillen artetik,

Zeruetako bidea

Arimei libraturik.

 

Salbatore egunean

Igan zinen zerura,

Iuiatzerat ethoriko

Zare berriz mundura.

 

O Iainko Semea, arren

Aitaren aitziñean,

Zaren ene ararteko

Herstura, eta menean.

 

        Espiritu Sainduaren orenak,

        orziralekotz eta Pentekoste egunekotz

 

Espiritu Saindua, zure

Aiphatzen tut orenak,

Arren entzuntzatzu ene

Suspira eta auhenak.

 

O amudio saindua

Zure da ethorkia,

Aita eta Semearen

Baitharik ethorria.

 

Karitate handiz zare

Guregana bethea,

Zuk bidaltzen darokuzu

Premian faborea.

 

Gure bihotz tristeak zuk

Ditutzu konsolatzen,

Izialdura handitan

Zuk kharrez animatzen.

 

Hala amimatu zintuen

Apostolu sainduak,

Hala martir Iaunagatik

Bizia fiñatuak.

 

Zuk halaber eskolatzen

Duzu gure mihia,

Errege eta prinzeei

Nola ihardats egia.

 

Zure baitharik ditugu

Zazpi dohain hautuak,

Zure baitharik hamabi

Pare gabe fruituak.

 

Elizama sainduaren

Zu zare pillotua,

Zu kristau debot guztien

Habe, eta sustengua.

 

Arren bada Espiritu

Amudios bethea,

Idukazu enegana

Zeure karitatea.

 

        Ama Birjinaren orenak larunbatekotz

        eta haren besta guztietakotz

 

O Birjina bekhatore

Guztien faborea,

Adizazu, othoi zeure

Orenen ahairea.

 

O Iongoikoaren ama

Zu zeroni bakharrik,

Gatzatu zinen Adanen

Falten kutsu gaberik.

 

Sorthu zinen ekharririk

Mundura bozkario,

Zeren zureganik behar

Baitzen Mesias iaio.

 

Burasoek presentatu

Zinituzten tenpluan,

Hirur urthe eta erditara

Heldu zinen orduan.

 

Handitu eta bihurtu

Zinen Nazarethera,

Harat ethorri zitzaitzun

Gabriel salutatzera.

 

Handik sarri gero zinen

Ioan mendiak barrena,

Ikhustera Elisabeth

Zeure kusin maitena,

 

Erdi zinenean egun

Berrogoien buruan,

Legearen konplitzeko

Sarthu zinen tenpluan.

 

Gero ethorri zenean

Zure azken orena

Iaunak altxatu zintuen

Zeuretan barrena.

 

Arren bada Semearen

Eskuñean zaudena,

Harengana zaren ene

Ararteko lehena.

 

        Aphaiz sainduen orenak

        hekien bestetakotz

 

O aphez saindua, zure

Kantatzen tut orenak,

Arren entzun tzatzu kopla

Zeure debotarenak.

 

Ordena sainduaz elizak

Zinituen sakratu,

Eta aldarera ohore

Handirekin gidatu.

 

Egunoro Iainko ona

Zuk zinduen laudatzen,

Orenak bere mugetan

Debozionez erraten.

 

Meza zinduen halaber

Zelebratzen saindua,

Hartzaz gizonei baketzen

Iainko aserratua.

 

Egin eta elizako

Zeure eginbidea,

Estudioan egoten

Ohi zinen gordea.

 

Jende artera noiz ere

Gero illkhitzen baitzinen

Exenplu ona guztiei

Zinaroen ematen.

 

Guztiz probeen aldera

Zinduen bihotz bera,

Eta lazeriaturik

Bizi zirenenera.

 

Fiñean haran hunetan

Bizi zinen artean,

Señalatu ziñen nola

Holtzadarra airean.

 

Arren bada aphez debot

Birtuteen mirailla,

Zeruetan zaren ene

Ararteko leiala.

 

        Pasione edo gurutzearen orenak

 

Pasionearennoa

Kantatzera orenak,

Iesus Kristo entzun tzatzu

Ene triste auhenak.

 

Eta dietzakidatzu

Barkha neure hobenak,

Dignekiago detzadan

Aipha haren onenak.

 

1. Matutian gau erditsu

Ingurutan hartua,

Aitaren zuhurtzia eta

Egia ezagutua.

 

Dizipulu propioek

Etsaiei largatua,

Eta diruz erosirik

Iuduek penatua.

 

Indazu zure ondotik

Ibilltzeko donua,

Bistatik zu galdu gabe

Salbatzaille iustua.

 

2. Priman argitu zenean

Iujearen etxera,

Ioan zintuzten lekhukoez

Gaizki akusatzera.

 

Bi eskuak gibelean

Lothurik zehatzera,

Eta bisaia ederra

Thuka despistatzera.

 

Iesus Kristo khexa zaite

Ene faboratzea,

Eta bekhatuen gathe

Loditik libratzera.

 

3. Tertia da bederatzi

Ore dehadarrari,

Eman zioten zu itza

Zinakizkon zurari.

 

Tresna ederrak ziotzoten

Iauntzi zure soñari,

Bai arantzeko khoroa

Buru sakratuari.

 

Dohain egidazu arren

Batre afruntuari,

Ez narraion zu bezala

Bañan sofritzeari.

 

4. Sextan hamabi orenetan

Zintuzten gurutzatu,

Eta saihetseko ohoñ

Bien pare iujiatu.

 

Egarria zerotzuten

Khelder minez hezatu,

Bekhatuaren khentzaillea

Hala zinen tratatu.

 

Hala mundu banoaren

Plazerez zu burlatu,

Hek berak mesprezatzeko

Dohaña egidazu.

 

5. Nonan hirur orenetan

Zeure Aitari arima,

Errendatu zinioen

Hau zen bada lastima.

 

Lanza erdiratu zuen

Saihets iustuarena,

Lurra khiritu zen eta

Gau billhatu eguna.

 

Argiarekin obratzen

Zuk duzu gau belzena.

Dohain egidatzu arren

Fiñon baten orena.

 

6. Bezperetan zinituzten

Irautsi gurutzetik,

Iosef Arimathiarra

Konjia eskaturik.

 

Bizia emaillea hala

Zu ioan zinen mundutik,

Eta gero ahoz gora

Egon sorho gañetik.

 

Zure gorputzaz izan zen

Artha hillez gerostik,

Arren eneaz ere duen

Norbaitek hill ondotik.

 

7. Konpletetan aromatez

Gantzuturik hobira,

Iosef eta Nikodemek

Eman zuten berrira.

 

Orduan zen egitan

Frogatu eskritura,

Historia aiphatzean

Nok eztuke latztura.

 

Berzekin diezadazu

Ontsasun hau begira,

Ene gorputza altxa dadin

Eliza illharrira.

 

Zure pasionearen

Kantatu tut orenak,

Iesus Kristo entzun tzatzu

Ene hats beherenak,

 

Eta dietzakidatzu

Barkha neure hobenak,

Goza detzadan ontasun

Zure hilltzearenak.

 

aurrekoa hurrengoa